Pandemia garaiko beherakadaren ostean, igoera ikaragarria bizitzen ari da turismoaren sektorea. CBRE higiezin-agentziaren datuen arabera, 260 hotel berri irekiko dituzte Espainiako Estatuan 2024ko apirilaren 1etik 2025eko abenduaren 31ra bitartean; hau da, hotel berri bat lau egunez behin. Alabaina, agentziaren arabera, badira ezberdintasunak pandemia aurreko egoerarekin alderatuta. Batetik, zabaldutako hotel berrien gehiengoa luxuzkoa da, ireki berri diren guztien %82, hain zuzen. Bestetik, ohi baino hiri gutxiagotan ari dira irekiera berriak pilatzen, izan ere, Madrilen, Malagan eta Bartzelonan daude hotel berri guztien %62.
CBREren arabera, 2023an, inoizko bigarren inbertsiorik handiena egin zuten sektore turistikoan: 4.248 milioi eurokoa izan zen, eta inbertsio horien %75 atzerriko enpresek egin zuten. Horrez gain, 2024ko martxoaren 31ra arte, Espainiako Estatuan 12.494 etxebizitza eta 1,23 milioi gela zeuden erabilgarri turistentzat.
Hego Euskal Herriko egoera
Hego Euskal Herriko hotel kopurua egonkorrago mantentzen bada ere, etxebizitza turistikoak dira azken urteotan garrantzia gehien hartu dutenak, egun 5.844 izateraino. Izan ere, hiru plaza turistikotik bat etxebizitza turistikoa da. Euskadiko Behatoki Turistikoaren datuen arabera, 2019tik 2023ra bitartean, %75,32 handitu zen mota horretako etxebizitzen kopurua.
Gipuzkoako kasua da hiru herrialdeen artean nabarmenena, Gipuzkoako Turismo Behatokiaren datuen arabera, tarte berean, %165,93 handitu baita etxebizitza turistikoen kopurua lurraldean. Etxebizitza turistiko horien eragina neurtzeko, 1.000 biztanleko zenbat ohe erabilgarri dauden hartu ohi da kontuan: estatu mailan, 1.000 biztanleko 36,1 ohe daude batez beste. EAEn 9,2koa eta Nafarroan 9,8koa da zifra hori, baina, zenbait tokitan, estatu mailako batez bestekoa aise gainditzen da, udalerrien arteko ezberdintasun handiak direla eta.
Hiriburuek hartzen dute lurralde guztietako etxebizitza turistikoen kopururik handiena. Donostiak, esaterako, %63 hartzen du bere gain. Hori zifra zehatzetan jarrita, Donostiak 30,6 ohe ditu 1.000 biztanleko, eta bere azpitik dira Bilbo (11,6) eta Iruñea (11,5). Aipatzekoa da Gasteizen etxebizitza turistikoen kopurua nahiko txikia dela; gainontzekoetatik oso urrun dago kopurua, bederen.
Hiriburuen kasuan, etxebizitza turistiko ia guztiak hiri-erdiguneetan kokatzen dira eta Donostia da adibiderik nabariena: beste hiriburuek baino biztanle gutxiago izan arren, 1.286 etxebizitza turistiko ditu. Eremuka, erdialdean daude gehienak (448), eta Gros (261) eta Alde Zaharra (120) daude zerrendako hurrengo postuetan. Antiguokoekin eta Amarakoekin batera, auzo horiek hiriburuko etxebizitza turistikoen %77,6 biltzen dute. Bilbok, pisu turistiko gehien dituen bigarren hiriburuak, 938 batzen ditu, gehiengo zabala Zazpikaleetan.
Alabaina, badira hiriburuetako kopuru antzekoak dituzten kostaldeko lau udalerri: Bermeo, Zarautz, Hondarribia eta Lekeitio. Mila biztanleko ohe bakoitzeko zifra, baina, ikaragarri hazten da biztanleria txikiko udalerrietan, hala nola Mundakan (192,9), Bakion (103,7) edota Luzaiden (348,7). Barnealdeari erreparatuz gero, Tutera, Lizarra eta Baztan nagusitzen dira Nafarroan, eta Barakaldo eta Busturia Bizkaian.
Frantziako Estatuko diputatuak eta senatariak ados jarri dira. Orain arte, alokairu turistiko bat alokatzen zutenek etekinen %50 zergapetik kentzeko aukera zuten, urte osoko alokatzaileek, berriz, %30. Lege proposamenak biak hein berdinera ekarriko ditu, hots, %30era.
Asteburu luze bat. Ingurutik bueltatxo bat eman eta pikoteoa egiteko probestu dugu. Turistak selfie-ak egiten. Turistentzako bideak, alokairuak, dendak, hotelak, aparkalekuak, menuko platerak, seinaleen kartelak munduko hizkuntza orotan. Turistak ohiko lekuak leku arrotz... [+]
Espainiako Auzitegi Gorenak ebatzi duenez, bizilagunen komunitateek eraikin edo urbanizazio batean etxe turistiko gehiago jartzea debekatzeko ahalmena izango dute, betiere bostetik hiruko gehiengoa lortuz gero. Modu horretan, atzera bota ditu Espainiako Estatuan etxe turistikoen... [+]
Etxebizitzen %20 baino gehiago jadanik bigarren etxebizitzak dira Ipar Euskal Herrian. Larrialdi klimatikoaz sentsibilizatzeko lau hilabetez, Nantesetik abiatu Alternatiba txirrindula itzulia, kostaldean zen aste buruan.
Kataluniako erkidegoko azken hauteskundeetatik eta Europako Parlamenturako bozen emaitzetatik abiatuta, presio turistiko handiena bizi duten Herrialde Katalanetako herrietan eskuin muturraren botoak nola egin duen gora aztertuko dugu artikulu honetan.
Bilboko AZET plataformak pisu turistiko bat okupatu zuen atzo, auzoaren turistifikazioa salatzeko.
Etxe turistikoek alokairuaren merkatuan duten pisua aztertu dute, eta hainbat datu adierazgarri gelditu dira agerian.
Etxebizitza turistiko berriak erregistratzeko baimenik ez ematea erabaki du Mundakako gobernu taldeak, ostegun honetan egin duen ezohiko bileran. Hirigintza Antolamendurako Plan Orokorrean (HAPO) behar diren aldaketak egingo ditu lizentzien etetea burutzeko.