Lau langileren kaleratzearekin hasi du plantilla murrizteko plana Aernnovak

  • Lau langile kaleratu ditu Aernnovak, plantilla murrizteko planari hasiera emanez. Langileek lanpostu asko suntsituko direla ziurtatu dute. Nazioarteko plantilla %20 murrizteko asmoa du Arennovak.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko azaroaren 12an - 09:05

Ingeniari lantaldeko lau behargin kaleratu zituen Aernnovak iragan ostiralean, plantilla murrizteko planari hasiera emanez. Kaleratze disziplinarioen formula ari da aplikatzen enpresa, langileak kalte-ordainik gabe utziz. Kaleratzeen kontra egindako azken mobilizaziotik 24 ordu igaro ez direnean jaso dute albistea beharginek.

Taldeak dituen beste planta batzuetan ere antzeko kaleratzeak gertatzen hasi dira. Zuzendaritzek aeronautika sektoreak bizi dituen galerekin eta produkzio baxuarekin justifikatu nahi izan ditu kaleratzeak. Sindikatuek, kontrara, egoera "koiunturala dela eta ez estrukturala" defendatu dute.

Lehenengo lau kaleratze hauen ostean, askoz gehiago etorriko direla ziurtatu dute Arabako fabrikako langileek. Hurrengo ordu eta egunetan izango dute kaleratzeen inguruko informazio zehatzagoa, lanpostu asko eta asko galduko direla ziurtatu dute.

Uztailean iragarri zuen Aernovak nazioarteko plantilla %20 murrizteko asmoa, taldeak dituen lantegi guztietako 950 behargin kaleratuz. Aernovak 450 langile ditu Berantevillako fabrikan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kaleratzeak
2024-04-17 | ARGIA
Berangoko Otxantegiko nekazal lurren desalojoa gelditzen laguntzeko deia egin dute

Berangoko Otxantegiko nekazal lurrak modu kolektiboan lantzen bi urte eman ditu proiektu agroekologikoak, baina desalojo agindua dute apirilaren 18rako. Kanporatzea gelditzea lortu zuten iaz, eta berriro ere lortuko dutelakoan, gosari herrikoia deitu dute egun horretarako... [+]


Azora putre funtsak Donostiako eta Bilboko autobus-estazioak erosi ditu

Etxebizitza-eskubidea urratu eta espekulazioan aritzeagatik ezaguna da Azora putre funtsa, bereziki Donostian; bere aurkako plataforma sortua dago: Azoraren Maizterrak.


Hesiak jarri dituzte Gasteizko kontserbatorioko arkupeetan, etxegabeek ez dezaten bertan lo egin

Etxerik ez dutenentzat gero eta zerbitzu gehiago ixten ari diren bitartean, kalean lo egiteko espazioetatik ere botatzen dituztela salatu du Etxebizitza Sindikatuak. Gasteizko kontserbatorioko zuzendariak eskatuta, hesiak jarri dituzte eraikineko arkupeetan, “txiroak euren... [+]


2021-09-21 | ARGIA
70 urteko emakumearen etxe kaleratzea gelditzea lortu dute Donostian

70 urteko alargun donostiarrak 689 euroko pentsioa du eta alokairuko bost kuota zor dituelako etxetik kaleratzeko demanda jarria dio Coral Homes funts putreak. Salaketak eta gizarte mobilizazioak fruituak eman dituela azaldu dute aktibistek: “Funts putreak email bidez... [+]


2021-09-21 | ARGIA
Etxerik ez zuelako ebakuntza ukatu zioten gasteiztarra hil egin da

Koldo Arribillaga gasteiztarra etxetik kaleratu zuten 2019an. Bizileku duinik ez zuela eta ebakuntza-ostekoa pasatzeko baldintza egokiak ez zituela argudiatuta, bihotzeko balbula aldatzeko ebakuntza ukatu zion Osakidetzak, 2020an. Orain, 55 urterekin, bihotzekoak emanda hil da.


Tubacexeko langile guztiei ezarri nahi diete aldi baterako enplegu erregulazio espedientea

Laugarren erregulazio espedientea izango litzateke enpresarentzat, eta irailaren 11tik abenduaren 31ra arte ezarriko lukete. Kaleratutako 129 langileei ere aplikatuko litzaieke. Tubacexek mantendu egingo du beharginak berriro onartzera behartzen dituen epaiari ezarritako... [+]


89 urteko emakume baten etxe-kaleratzea gelditu dute Santurtzin

Coral Homes La Caixa bankuaren funts putreak Lidia Gil santurtziarra kaleratu nahi izan du bere Mamarigako etxetik. Epaileak bi aldeei eskatu die akordioa lortzeko. Emakumea 17 urtez bizi izan da pisu horretan, usufruktuan, Residencial Mamariga enpresak egindako iruzur baten... [+]


Tubacexek 129 beharginei lanera bueltatzea debekatu die, Auzitegi Nagusiaren epaiaren kontra

Langile batzordeak epaia betetzeko eta beharginak berriro onartzeko eskatu dio enpresari. Manifestazioa antolatu dute asteazkenean Laudion zuzendaritzaren erabakia salatzeko.


#BilbaoBlakstonenAurka kanpaina berriz martxan
Bilboko Maizterren Sindikatua: “Udalak nahiago izan du putre-funtsaren interesei men egin”

Bilboko Maizterren sindikatuak #BilbaoBlakstonenAurka kanpaina abiatu du berriz ere, Blackstone higiezin enpresaren eta Bilboko Udalaren ekintzak salatzeko. Udalak, Blackstone multinazionalak ezarritako etxegabetze aginduarena aurrean, etxebizitza bat bermatzeko negoziaketetatik... [+]


Tubacexeko langileek mobilizazioak deitu dituzte ostegunean eta ostiralean

Tubacex enpresaren Amurrioko eta Laudioko lantegietan 150 pertsona kaleratuko dituzte eta langileek greba deialdia egin dute ostegun eta ostiralerako. Greba mugagabea izateko aukera dagoela adierazi dute eta ostegun arratsalderako manifestazioa deitu dute Laudion.


“Eskatzen dudan bakarra da geratzen zaigun denbora, eta ez da asko izango, etxean igaro ahal izatea; hainbeste eskatzea al da?”

“Zorra kitatzearen truke etxea eman nion bankuari 2017an eta eskatu nien bakarra izan zen alokairua ordainduz bertan bizitzen jarraitu ahal izatea. Berrogei urte baino gehiago daramatzat etxe honetan. Baietz esan zidaten, nahiz eta alokairu kontratuan jarri hiru urterako... [+]


Langileen kaleratzea beste biderik ez duela adierazi du Tubacexek

Jesus Esmoris Tubacexeko kontseilari ordezkariak adierazi du "neurri gogorrak" hartuko dituztela enpresaren aurreikuspen ekonomiko ezkorrei aurre egiteko. Negoziatzeari uko egin izana leporatu die sindikatuei.


2020-11-16 | ARGIA
Zener Plus telekomunikazio enpresa bizkaitarra 65 langile berriz hartzera zigortu dute

Martxoaren 16tik apirilaren 3ra bitarte langileen herena kaleratu zuen; horietatik 25i ez zien kontratua berritu probaldia ez gainditzeagatik, 34ri diziplina arazoak egotzi zizkioten, eta seiri aldi baterako kontratua ez zieten berritu. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak... [+]


2020-11-11 | ARGIA
Gasteizko Mercedesek behin-behineko 500 langile kaleratuko ditu urtarriletik aurrera

Gasteizko Mercedeseko lantegiak ez du behin-behineko 500 langileren kontratua berrituko. Apiriletik aurrera, hiru txandako produkzio eredua ezartzeari utziko diote, eta enpresak ez du baztertu kaleratze gehiago egitea.


2020-10-01 | Gedar
Zamudioko lantegiak itxi eta 230 langile kaleratuko ditu Gestampek

Uztailean kaleratzeak iragarri ondoren, asteartean jakinarazi zuen enpresak zenbat langile kaleratuko dituen Zamudioko lantokietan. Denera hamaika lantoki ditu Euskal Herrian.


Eguneraketa berriak daude