Lau, hiru, bi, bat… Gora Olatukoop! Ekonomia eraldatzailearen festa Donostian

  • Ekonomia Sozial Eraldatzailearen Sareak, Olatukoopek, hamar urte bete ditu, eta larunbatean festa egin dute Donostian, sareko kide eta partaideen artean. Ekonomia eta kooperatibismoa beste ikuspegi batez landu litezkeela aldarrikatu (eta frogatu) dute: herrigintzatik, herritar guztientzako, utopiarantz, denok ospatzeko.


2024ko maiatzaren 20an - 09:50
Azken eguneraketa: 2024-05-22 10:49

Aste borobila izan du Olatukoop sareak, bere hamargarren urteurrena dela eta. Hamar urte bizi-bizirik, proiektu, ekimen, kooperatiba eta lagun mordoa batuz ekonomia sozial eraldatzailearen mugimendura, edo “errizomara”: lur azpian, isil-isilik baina etengabe korapilatu, saretu eta hedatzen den sustrai berezi horren metafora bere eginda.

Asteartean, maiatzak 14, ekitaldia egin zuten Iruñeko Katakraken, Olatukoop sortu zen egun berean. Sarearen nondik norakoak eta helburuak azaldu zituzten han elkartutako dozenaka lagunen artean, eta egungo sistema ekonomikoaren irakurketa politikoa ere egin zuten. Ekitaldiaren kronika irakur dezakezue Jenofa Berhokoirigoinen eskutik.

Eta larunbatean, orain arte egindakoa eta hemendik aurrera egiteko geratzen den guztia ospatzeko eguna iritsi da, “ospatzen ez dena ez da existitzen” ideiari eutsita. Horretarako egitarau zabala antolatu dute Donostian, gauera arte musikaz lagunduta luzatu dena.

Harreman kodeak: jolastu eta barre egin

Goizean, Trinitate plazan jolas dinamikak izan dituzte bertaratuek, heldu zein haur, denentzako moduko joko dibertigarriak zituzten zain, Herribixiko Nerea Gartziaren eskutik. Lotsak utzita, konfiantza eta ahalduntzea elikagai, indarrak hartzeko eta egunerokotasunetik at beste pasaia batean elkar ezagutzeko modukoak.

Jolas dinamikak goizean, gorputzak esnatzeko. Argazkia: Eneritz Arzallus / ARGIA
Beste testuinguru eta kode batzuetan harremanak izateko aukera izan dute. Argazkia: Eneritz Arzallus / ARGIA

“Ohituta gaude beste kode batzuetan harremanak izaten gure artean, konspiratzen edo planifikatzen... lanean azken finean, eta polita da beste kode batzuk ere erabiltzea; nik uste merezi duela ospatzea”, adierazi du TaPuntu kooperatibako Mikel Olaizek.

Olatukoop herrigintza eta enpresaren arteko uztarketa gisa irudikatzen du Olaizek: “Badakigu herrigintza egiten, eta aldiz badirudi enpresak egitea beste batzuei dagokiela. Baina Olatukoopen elkarrekin ikasi dugu ekonomia beste modu batean egin litekeela, ikuspegi feminista eta antiarrazistak txertatuta. Eta egitetik ikasten ere bai, beste eragileak eta sortzen ari diren proiektuak kutsatzen”.

Goizeko jolas ariketek balio izan dute gorputzak esnatu eta irribarreak barrunbeetatik askatzeko, eta sarritan ahaztuta izaten dugun hain oinarrizkoa den horretarako ere bai: ondo pasa eta gozatzeko. Gartziaren aholkua amaieran: “Jolastu gehiago eta egin barre”.

"Olatukoopen elkarrekin ikasi dugu ekonomia beste modu batean egin litekeela, ikuspegi feminista eta antiarrazistak txertatuta. Eta egitetik ikasten ere bai, beste eragileak eta sortzen ari diren proiektuak kutsatzen"
Mikel Olaiz

Sarea zaintzen eta auzoak elikatzen

“Lau, hiru, bi, bat… Gora Olatukoop!”, Donostiako Alde Zaharrean zabaldu eta Urgull mendiaren beste muturreraino iritsi da eguerdi partean oihua. Eta ohiko poteoaren ostean, bazkaritarako ordua, Ikatz kaleko Arrano elkartean, Basajaun sukalde komunitarioko lagunen eskutik.

Elikagaien industriak inposaturiko zapalkuntzatik askatu eta modu autonomo eta komunitarioan elikadura burujabetza auzoz auzo lantzen du Basajaunek, Herrerako Auzo|co kooperatibaren eta beste hainbat eragileen bidez: “Saiatzen gara bertako garaiko elikagaiak erabiltzen edo bestela auzoetako hornitzaileei ekologikoan erosten” azaldu digu bertako kide Unax Segesek.

Arrano elkartean bazkaria, Basajaun sukalde komkunitarioko lagunen eskutik. Argazkia: Olatukoop

Bazkaltiarrek labetik atera berri den Olatukoopen Ekonomia eraldatzaileak liburuxka eta Herri kooperatibak gida edo esku-orria jaso dute opari. Herrigintzatik sozioekonomia bultzatu eta lurraldeak garatzeko eraldaketarako tresnak dira herri kooperatibak. Aginagako kideek, adibidez, ez dute larunbateko zitara huts egin; egunerokotasunean herritarrentzako erabilgarria izango den denda sortu asmo dute Aginagan, eta telekomunikazio burujabearen arloan ere urratsak eman nahi dituzte.

Ainara Mugeta Olatukoopeko koordinatzaileak dio sarea “hedapen testuinguru batean” dagoela gaur egun: “Kualitatiboki eta kuantitatiboki Euskal Herrian lurralde guztietan ari da hedatzen ekonomia sozial eraldatzailea. Baina gure erronka orain sarea zaintzea da, ditugun tresnak eta jakintzak denon esku jartzea”, azaldu digu.

"Euskal Herrian lurralde guztietan ari da hedatzen ekonomia sozial eraldatzailea. Baina gure erronka orain sarea zaintzea da, ditugun tresnak eta jakintzak denon esku jartzea"
Ainara Mugeta

Lagunartean, inoiz ez da gehiegi

Arratsaldean Gipuzkoa Plazara egin du jauzi festak. Euri zaparradak ez ditu inondik inora animoak gutxitu eta atertu orduko Iruñeko Goxo txarangaren atzetik abiatu dira saltoka eta kantari Alderdi Ederren barrena; tourist-ek Donostiako kaleez gozatzeko beste modu bat badela ikusi dute euren begiz.

Goxo Txaranga Gipuzkoa Plazan. Argazkia: Urko Apaolaza / ARGIA
Easo plazarantz, kalejira alaian. Argazkia: Urko Apaolaza / ARGIA

Hala iritsi dira Easo plazara. Biba Ardoak kooperatibako kideek sorpresa batekin egin diete ongi etorria sarekideei Kaxilda liburu-denda eta topagunean: Euskal Herriko ardo ekologikoak probatzeko aukera izan dute, Irunberriko Aristu upategi txikian ondutakoak kasu. Nobedade bat ere iragarri dute: Kaxildako kantina eta jatetxea Donostiako espazio eraldatzaile berri bat izango da hemendik aurrera kooperatiba horren eskutik.

Kaxilda topagunean, Biba Ardoak kooperatibako kideen harrera. Argazkia: Olatukoop / Urko Apaolaza / ARGIA

Too mahats izan da, Bella Ciao doinuekin bustiriko esperientzia enologiko bat. Eta dantzan amaitu du egunak, jolasean eta barrez, utopiarantz bidea lagunekin egitea ederra delako.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kooperatibagintza
Mondragonen gidaritza hartu du Pello Rodriguezek, taldearen lehiakortasuna ardatz duela

Bilboko Euskalduna jauregian egindako urteroko kongresuan Mondragoneko lehendakariaren errelebo aldaketa irudikatu dute, orain arte taldeko buru izandako Iñigo Ucinek eta hemendik aurrera kargu hori hartuko duen Pello Rodriguezek. Horrez gain, hurrengo urteetarako bide... [+]


Utopia zikinen beharraz

Europako Parlamenturako hauteskundeen biharamunean idazten ditut lerro hauek, garai ilunak, Internazional Erreakzionarioaren garaipena europar legebiltzarrerako hauteskundeetan. Lehenagotik ere bazetorren bolada, eta bizi dugun fase kontserbadorearen berrespena da, baina... [+]


2024-06-14 | ARGIA
Orklik laguntza programa bat zabaldu du proiektuetarako, bere ekintza sozialaren ildoan

Ordiziako Orkli kooperatibak 50.000 euroko funtsa jarriko du "komunitatetik sortutako ekimenak" laguntzeko. Orklidea izena jarri diote programari eta Euskal Herri osoko proiektuak aurkeztu daitezke.


Eroskik 109 milioi euroko etekinak izan ditu 2023an, aurreko urtean baino %70 gehiago

Mondragon taldeko banaketa kooperatiba baikor azaldu da 2023an izandako etekinekin; inflazioak eta kostuen gorakadak jotako testuinguru batean "sendotasunez" erantzun duela azaldu du. Espainiako Estatuan hedatzen jarraitzeko ahalmena eman dio horrek eta 74 supermerkatu... [+]


Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


Olatukoop
Hamar urte lanean, denontzako bizitza oparoagoaren alde

Gizartea eraldatzeko helburuz jaio zen Ekonomia Sozial Eraldatzailearen mugimendua Euskal Herrian duela hamar urte, Olatukoop sarean bilduta. Denbora honetan ez da gutxi egindakoa: hamaika kooperatiba eta ekimen jarri dituzte martxan, eta sarea zabaldu egin da. Baina erronkak... [+]


2024-04-09 | Euskal Irratiak
Iñaki Etxeleku: “Gure estatutuek espekulazio merkatutik kanpo ezarri dute gure etxebizitza kooperatiba”

Bizitegi molde kooperatiboak zabalduz doaz Ipar Euskal Herrian. Euskal Hirigune Elkargoko azken biltzar nagusian Nicole Etxamendi, Itsasuko hautetsiak "Bizi lagun" kooperatibak kontutan hartu behar zirela eta alternatiba ona direla azpimarratu zuen.


Ertzeko bizitzen auto-eraketa sareak eta KoopFabrika

Niretzat Talaios kooperatibaren eta Olatukoopen bitartez kooperatibismoan eta ekonomia eraldatzailean jardutea zer den galdetzen didatenean, erantzuten dut izan dela lanaren eta kolektiboaren bitartez emantzipaziorako bideari ekiteko aukera. Eta bide horretan, oso garrantzitsua... [+]


2023-10-26 | Jon Torner Zabala
Nola jan espazioa, espazioa jan duenari?

Martxoaren 22an, Frantziako Tourra hasteko 100 egun falta zirenean, Bilboko San Mames estadioan lur hartu zuen Juan Mari Aburto alkateak. Hainbat lagunek osatutako tropelaren erdian zihoan, Bilbaobizi alokairu-zerbitzuaren logoa zuen bizikleta elektriko gorri batean, erakusteko... [+]


Marinaledako lur komunalak espekulatzaile pribatuen eskuetan gera daitezkeela ohartarazi dute

Andaluziako Marinaleda herrian dagoen Los Humosos lursaila saldu nahi du Andaluziako Juntak. Duela hamarkada batzuk lur horiek okupatu zituztenetik kooperatiba baten bidez landu dituzte hango jornalariek, baina 2021an desalojatzeko agindua jaso zuten eta horri jarritako... [+]


Transmisio eta berreskurapen kooperatiboaren beharraz

Uztailaren hasieran jakin dugu gure herrian langileon etxe askotan ospakizunerako ezinbesteko izan diren pastel eta gozoen De Paula lantegia itxiko dutela. Erretiroa hartuko omen dute gozogileek, eta noski, erretiroa hartuko duten langileek deskantsurako eskubide osoa dute,... [+]


2023-07-05 | Hiruki Larroxa
Ez gara elkartea, kooperatiba baizik

Etengabe azpimarratu behar dugu jada ez garela elkarte edo kolektibo bat. Izan ginen, bai. Ez baikenuen modu kolektiborik transmaribibollo aktibistak izateko (ez, ez gara banakako aktibismoen oso aldekoak). Eta bide batez, elkartea aprobetxatzen genuen fakturatzeko ere.

Baina... [+]


Coopcycle Euskal Herria, bizikletaz banatu modu jasangarrian

Ziklo-logistikarena sektore oso txikia da oraindik Euskal Herrian, baina forma apur bat hartzen ari da azken urteotan. Oraintsu, adibidez, CoopCycle Euskal Herria sortu dute.


IRITZIA
Maitasun kooperatiboaz

Mikel Martin Conde herrikide eta burkide maitea betirako agurtu dugu artikulu hau idazten hasi berritan, eta tristura kolektiboa herrian zabaldu bada ere, penarekin batera Mikelen bizitza eta borrokak ospatzeko aukera eman digu. Erakutsi digu borroken ebakipuntuetan etorkizun... [+]


Eguneraketa berriak daude