Pablo Haselen askatasuna exijitzeko mobilizazioak zirela-eta, bederatzi lagun atxilotu zituen otsailean eta martxoan Espainiako Poliziak, eta guztira hamahiru urte eta sei hilabeteko espetxe-zigorrak eskatzen dituzte haietako laurentzat. 17.000 eurotik gorako isunak ere jarri nahi dizkiete. Asteazkenean izan da haien aurkako epaiketa Iruñean, 09:30ean hasita.
Eskubide politikoen defentsan, otsailaren 20ko auziperatuentzat absoluzioa! aldarripean, joan den ekainean jakinarazi zuten zein zen Pablo Haselen espetxeratzea salatzeko protesten harira Iruñerrian (Nafarroa) atxilotutako gazteen egoera. Bederatzi lagun atzeman zituzten poliziek otsailean eta martxoan, eta epaitu egingo zituztela jakinarazi zieten haietako lauri. Asteazkenean, urriaren 19an, 09:30ean hasi da epaiketa.
Guztira 17.000 eurotik gorako isunak eskatzen dituzte laurentzat, baina ez hori bakarrik: hamahiru urte eta sei hilabeteko kartzela-zigorrak ezarri nahi dizkiete osotara.
Errepresio hedatua
2020ko otsailean espetxeratu zuten Pablo Hasel rap abeslaria, eta Hego Euskal Herrian ere piztu ziren protestak; besteak beste, Gazte Koordinadora Sozialistak eta lekuan lekuko Kontseilu Sozialistek deituta. Espainiako Estatu osoan berdina izan zen protesta horien kontrako erantzuna: errepresio eta jazarpen polizialaren bidez erantzun zuten mobilizazioen aurrean.
Iruñean, zehazki, otsailaren 20ko iluntzean egin zuten manifestazio bat, Iruñerriko GKSk deituta. Foruzaingoak nahiz Espainiako Poliziak jo zuten manifestarien kontra, eta istiluak izan ziren Iruñeko Alde Zaharrean, Txantrean nahiz Errotxapean.
Gau hartan, bi pertsona atxilotu zituzten poliziek protestetan. Martxoaren 4an, baina, beste zazpi lagun atxilotu zituen Espainiako Poliziak, gertakari horiekin lotuta. Hortaz, bederatzi pertsona atzeman zituzten guztira.
Gasteizko Auzitegiko laugarren aretoak ebatzi du Gasteizko isunak bertan behera uztea, eta Bilboko isun batzuk 2.500 eurotik 1.800era murriztea, "gehiegikeria" egon zela argudiatuta. Ernairen arabera, Segurtasun Sailak "arbitrariotasunez" eta... [+]
Isunak baliogabetzeko helegitea jarri zuten Ernaiko gazteek eta arrazoi eman die epaileak. Naiz-ek eman du epaiaren berri eta ostegun honetan 10:30ean eginen du prentsaurrekoa Ernaik, zehaztapen guztiak plazaratzeko.
Mexiko Hiria, 1968ko urriaren 2a. Hilabete batzuk lehenago, ekainaren 22an abiatutako ikasle mugimenduak mitin bat antolatu zuen Hiru Kulturen Plazan, hiriko Nonoalco-Tlatelolco unitatean. Mexikoko ejertzitoak eta Batallón Olimpia talde paramilitarrak bildutako ikasleei... [+]
Bizkaiko Probintzia Auzitegiak amnistia aplikatu die Kataluniako prozesu independentistarekin lotutako mobilizazio batengatik kondenatutako lau gazteri. Kataluniarekin elkartasun ekimenengatik herritar gehiago ere zigortu zituzten Euskal Herrian 2011 eta 2023 artean, bide... [+]
2021eko urtarrilaren 20eko istiluetan atxilotutako sei gazteek epailearen aurretik pasatu beharko dute urriaren 22an.
Aroztegia proiektuaren kontrako protesta baketsuetan parte hartzeagatik ezarritako zigorrari aurre egiteko diru-bilketa abiaraziko dutela iragarri du herri kolektiboak.
Otsailean atxilotu zuten Iturmendiko pertsona bat, eta bi urte eta erdiko espetxe-zigorra eskatzen dute bere kontra, sare sozialetako zenbait mezu direla-eta. Uztailaren 16an epaituko du Espainiako Auzitegi Nazionalak.
2022ko uztailaren 14an jazotakoaren harira Peñako bazkide guztien datuak exijitu dizkio Sanduzelaiko zuzendaritzari, gertakarietan parte hartu zuen peñakidea dagoeneko identifikatuta zuten arren. Milioi euroko isuna jartzeko mehatxua jaso zuten Sanduzelai... [+]
John Weissman sionista Sadarrera joatekoa zenean, Palestinarekin elkartasunez argitaratu zuen mezu bat Indar Gorrik. Adierazpen horiekin lotuta, pertsona bat auzipetu du Espainiako Poliziak, iritzita gorroto-delitu bat egon daitekeela.
Egun osoko jardunaldi politikoaren barruan, manifestazio bat egingo du 19:30ean, Gipuzkoa Plazatik abiatuta. "Azken asteotako jazarpen polizialaren eta errepresioaren" kontra mobilizatuko dira.
Bi lagunen kontrako epaiketa hasi da gaur, otsailaren 29ean, Bartzelonan. Akusatuetako bat Zeberiokoa (Bizkaia) da, eta bestea Esplugueskoa (Bartzelona). 2020an Bartzelonan etxegabetze bat gelditzen saiatzean, Esquadra Mossoak bortizki oldartu ziren han bildutakoen kontra... [+]
Fuerteventura (Kanariar Uharteak), 1954ko otsailaren 11. Tefiako Nekazaritza Kolonia abian jarri zuten uharteko aireportu abandonatuan, basamortuaren erdian. Nekazaritza kolonia eufemismoaren atzean, praktikan, kontzentrazio eremua izan zen Tefia, nagusiki LGBTI komunitateko... [+]
Bateraguneko auziko auzipetuen izenean hitz egin du Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaileak eta poza agertu du Espainiako Auzitegi Konstituzionalak auzia ez errepikatzea erabaki duelako. Estatuko herrien askatasun nahia modu demokratikoan bideratzeko deia egin dio Espainiako... [+]