Lau eguneko lan astea (I): arnas apur bat bizitzari

  • Probaldia egin zuten udaberrian Valentzian. Udalak balorazio-txostena argitaratu du: langileen osasun mentalean onura nabarmenak eragin ditu astean 32 orduko lanaldiak, baita hiriko kutsaduran ere. Kexu agertu dira komertzioak, gutxiago kontsumitu delako dendetan; ostalaritzan, aldiz, ohi baino gehiago.

Artxiboko irudia, 2019an Azpeitian. (Argazkia: Dani Blanco / ARGIA CC BY SA)

Valentziako hainbat enpresatako langileek lau astelehenetan jarraian egin zituzten jai: apirilaren 10ean hasita, Pazko Astelehena zelako; mugimenduren bat eginda beste bi jaiegun kateatu zituzten jarraian; eta Maiatzaren Lehena ere astelehena tokatu zen. Aurreikusia zuten jokaldia: 2022an aurkeztu zuen egitasmoa Valentziako Udalak –Compromís alderdia zegoen agintean–, eta horrekin jokatu zuten 2023ko egutegia antolatzerakoan. Beraz, astean 32 ordu lan egin zituzten, lau egunetan pilatuta –argipena beharrezko bada: lau eguneko lan astearen filosofiak berarekin dakar ordu jaitsiera eta soldata mantentzea; alegia, kontua ez dela lau egunetan bost eguneko orduak pilatzea–.

Valentziako probaldian parte hartu duen aholkularitza enpresa bateko ordezkariarekin hitz egin du Ser irrati kate espainiarrak. Enpresa horrek langile guztiak jarri zituen 32 orduko formulan. Produktibitatea “nabarmen handitu” dela argi dio enpresako ordezkariak, eta horregatik, normalean baino lan gutxiago pilatu zaiela ere bai –“40 ordura geundenean, epeetan estuago ibiltzen ginen”–. Hori ikusita, uda ostean lau eguneko lan asteari eutsi diotela adierazi du, behin plangintza hobekiago egokituta. Lau egunez egiten dute lan, baina astelehenetik ostiralera irekita dago enpresa; batzuk astelehenak egingo dituzte jai, eta besteek ostiralak.

Ondorio sorta: gehiago onetik, txarretik baino

2.100 inkesta egin ditu Valentziako Udalak, eta txostenak bistaratu du lau eguneko lan asteak hobekuntzak dakartzala langileen bizimoduan. Puntuz puntu aztertuko dugu jarraian.

1/ Osasuna, ongizatea eta elikadura

Lanaldiaren murrizketak langileen osasuna eta ongizatea hobetu duela ondorioztatu dute, eta garrantzitsua dena, langileek eurek ere horrela nabaritu dutela. Estresa dezente murriztu da –hamarretik lauk esan du hori–, eta hobetu dira hainbat sentsazio, besteak beste nekeari, zoriontasunari eta satisfazio pertsonalari loturikoak.

Ariketa fisikoak eragina du norberaren ongizatean, eta agerian geratu da 40 orduko lan asteak nahi baino denbora gutxiago uzten duela kirola egiteko. Horregatik, inkesta bete duten hamarretik lauk esan dute ohi baino gehiago egin dutela ariketa fisikoa, batez ere 40 urtetik beheragokoek.

Horri lotuta ere, deskonexioari loturiko apuntea: jendea ohi baino gehiago joan da natur guneetara. Hirutik batek esan du estresa arintzen lagundu diola eta gehiago deskantsatu duela ere bai: hirutik bik normalean baino lo ordu gehiago egin dituzte.

%38ak ohi baino ariketa fisiko gehiago egin du 32 orduko lanaldia edukita

Normalean baino zortzi ordu gehiago “libre” edukitzeak ere lagundu du familia kontziliazioan eta maila pertsonalean. Lautik hiruk baliatu du denbora lagunekin gehiago egoteko, baita umeekin denbora gehiago pasatzeko ere.

Bestalde, ia denek denbora gehiago eskaini diote kultur jardueraren bat egiteari. Bitik batek normalean baino denbora gehiago pasatu du irakurtzen, eta hiruk bik esan dute plataforma digitaletan telesailak edo filmak ikusten egon direla ohi baino gehiago.

Nabarmentzekoa da etxeko sukaldean pasatutako denbora ere: hamarretik ia lauk “hobeto” jan duela esan du, mimo handiagoz landu dituela otorduak.

Osasunari lotuta azkenik, kontrapuntua jartzeko datua: inkesta bete eta alkohola kontsumitzen zutenen artean, lautik batek gehiago kontsumitu du lau eguneko lan astea edukita, eta tabakoaren kasuan %15ak.

Hirutik bik normalean baino lo ordu gehiago egin ditu

Gizonezkoen eta emakumezkoen artean egon da aldea. Gizonen erdiak esaterako, ariketa fisiko gehiago egin du –emakumeen kasuan herena inguru izan da–, eta zaintzari lotuta, justu alderantzizkoa da balantza.

2/ Airearen kalitateak eskertu du

“Trafikoak eskertu du”, dio hitzez hitz Valentziako Udalaren txostenak. Kontutan hartuta apiriletik maiatzera arteko lau astelehen egin dituztela jai eta horietako hiru jaiegun orokorrak zirela –Pazko Astelehena, Valentziako jaiegun nazionala eta Maiatzaren Lehena–, desplazamenduak egon dira egun bereziak zirelako, ez astelehen soltea zelako. Hori aintzat hartu beharrekoa dela dio txostenak, baina hala ere, bistakoak dira ondorioak.

Nitrogeno dioxidoaren datu indikatzaileak hartuta, bosgarren astelehenean, laneguna zena, gainontzekoetan baino %58 gehiago kutsatu da. Aldaketarik txikiena garraio pribatuaren erabileran antzeman da, baina hemen ere, bosgarren astelehenean %22 gehiago kutsatu da besteekin alderatuta. Autobusen desplazamenduan, berriz, bikoiztu baino gehiago egin da kutsadura jaiegunetik lanegunera. Mugikortasun eredu bakarrak egin du behera jaiegunetik lanegunera, bizikletak.

Energiari lotuta, datu aipagarria: %30 aurreztu da.

Lau astelehen segidan jai egin dituzte Valentziako hainbat enpresatan. Bosgarren astelehenean, gainontzekoekin alderatuta, %58 gehiago igorri da nitrogeno dioxidoa
3/ Kontsumoa: establezimenduz mugitu da

Herritarren kontsumoa ez da jaitsi txostenaren arabera; aldatu egin da. Denda eta komertzioek seinalatu dutenez, lau eguneko lan astearen hilabeteko probaldian, salmentak %15-20 inguru jaitsi dira.

Aldiz, ostalaritzak bereganatu ditu bezero gehiago –inkesta egin dutenen hamarretik seik esan dute denbora gehiago pasatu dutela tabernetan–. Herritarrek eginiko gastua oso antzerakoa izan da. Beraz, desplazatu egin da kontsumoa.

[Sakonago aztertu nahi duenak, hemen dauka eskuragai txostena]


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Enplegua
Hego Euskal Herrirako gutxieneko soldata propioaren alde batu dira euskal sindikatuak

ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiruk herri ekimen legegilea aurkeztu dute Eusko Legebiltzarrean eta Nafarroako Parlamentuan, gutxieneko soldata propio baten alde. Lanbide arteko akordio bat lortzeko ekimen bateratuak ere iragarri dituzte. Eusko Jaurlaritzak begi onez ikusi... [+]


2025-01-08 | ARGIA
Buruko nahasmendua dutenentzako lan aukerak eskatu dituzte Nafarroako Parlamentuan

Arazo mentalak dituztenen kopurua haziz doa, oraindik ere estigma sozial handia dute atzean eta, horri aurre egiteko, buruko nahasmenduren bat dutenak lan mundura bideratzen saiatzen da Elkarkide, Nafarroako Parlamentuan azaldu duenez. Lan horretan jarraitzeko laguntza eskatu du.


2025-01-08 | Julene Flamarique
Urteko lehen langile hila, Alaves-Baskoniaren egoitza eraikitzeko lanetan

Beharginak Excavaciones Mendiola enpresarako ari zen lanean, Construcciones Urrutia enpresaren azpikontrata. Langilearen lehenengo eguna zen sektorean lanean.


2025-01-07 | Julene Flamarique
Itxiera mehatxua gainean dutela itzuli dira lanera Ezkirotzeko BSHko langileak, ostiraleko bileraren zain

Abenduaren 16an iragarri zuen multinazionalak Nafarroako lantegiaren itxiera. Ekoizpenari “normaltasunez” ekitea eskatu die langileei Ezkirotzeko zuzendaritzak, baina sindikatuek “ezinezkotzat” jo dute. Lan Ministerioak bilera deitu du ostiralerako... [+]


Gazteen soldata %10 igo den bitartean, prezioak %31 garestitu dira 2010etik

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, 18 eta 34 urte bitarteko gazte soldatadunen hileko batez bestekoak lehenbiziko aldiz gainditu du 1.500 euroko langa. 2010arekin alderatuta, ordea, 142 euro besterik ez da igo.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Langile bat hil da Zornotzan, Forest Trafic SL enpresan

Boroa industrialdean hil zen 41 urteko I.P.C langilea, abenduaren 30ean biltegiko inbentarioa egiten ari zenean. ELA eta LAB sindikatuek, eta Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eman dute istripuaren berri.


2024-12-27 | Leire Ibar
Txanpainaren industriaren arrakastaren oinarrian eskulan esplotatua dago

The Guardian egunkariak Épernayn (Frantzia) txanpain-industrian aritzen diren migratzaileen egoera aztertu du. Ikerketak agerian utzi ditu luxuzko xanpaina-marken mahastietan lan egiten dutenen baldintza prekarioak eta legez kanpokoak.


Santa Klausen ejertzito antikapitalista

Kopenhage, 1974ko abenduaren 18a. Eguerdiko hamabietan ferry bat iritsi zen portura eta bertatik 100 Santa Klaus inguruz osatutako taldea lehorreratu zen. Antzara erraldoi bat zeramaten haiekin. Asmoa “Troiako antzara” moduko bat egitea zen, eta, hirira iristean,... [+]


Negu gorria

Aurrekontuak eta urteko kontuen itxiera, ez da besterik urteko garaiotan; etxeko ekonomiatik hasita, partekatzen ditugun espazio sozioekonomiko gehienetara. Enpresa handiak hasi dira kalkulagailuak ateratzen eta 2025ari begira asmo handiak martxan jartzen. Erakunde eta eragile... [+]


2024-12-10 | Julene Flamarique
Garraiolari bat hil da Larrabetzun laneko istripu batean

Garraio sektorean aritzen diren hamabi behargin hil dira aurten. LABek azaldu du garraio sektorean gertatzen diren heriotzak “erabat saihesteko modukoak” direla, eta horretarako borondate politikoa “besterik ez” dela behar, bai erakunde publikoen eta bai... [+]


“Petronorrek eraldaketa hitza darabil, baina enplegu suntsiketa besterik ez dugu ikusten”

Petronorreko langileek borrokarako eguna izan dute osteguna. Enpresa batzordeak deituta, lanuztea egin dute eta Barakaldoko BECen elkarretaratu dira, konpainia urteko batzarra egiten ari zen tokian. Salatu dute diru publikoa jaso arren "enplegua suntsitu" besterik ez... [+]


Iruzurra aitzakia

Lanbidek Diru-sarrera Bermatzeko Errentetako iruzurraren aurkako kanpaina jarri du martxan, eta salaketetarako buzoi anonimoa sortu du. Jaso dituen kritikei erantzunez, adierazi du buzoi hau salaketak eta jakinarazpenak ordenatzeko tresna huts bat dela. Ez du ez klase... [+]


Lan istripu hilgarrien gaineko datuak estaltzea leporatu dio LABek Nafarroako Gobernuari

Azken astean sindikatuak 5 heriotzaren berri izan du eta dagoeneko 26 dira Nafarroan lanean hil egin diren edo beste erkidegotan beharrean zendu diren nafarrak. Alarma gorria pizteko moduko datuak LAB sindikatuaren iritziz.


Eguneraketa berriak daude