26 bertso eskola elkarren arteko desafioan jarri ditu Bertsotruk ekimenak. Urtarrilaren 16an Barakaldon elkartu ziren Senpereko bertsolariak, Enkarterrietako Bertso-eskola (Kilika); Errezil-Azpeiti-Azkoitiko Bertso-Eskola (Erniarraitz) eta Gernikako Bertso-eskola (Lilibertso). Hauxe da kronika.
Azaroaren 14an abian jarri zen Bertsotruk ekimena aitzakia bat baino ez da. Norbere herritik ateratzeko aitzakia, kanturako aitzakia, jolaserako aitzakia, harremanetarako aitzakia, poteorako aitzakia, mahai buelta baterako aitzakia… errealitate desberdinak ezagutzeko aitzakia.
Gu ere aitzakia horren baitan abiatu ginen larunbat goizez (urtarrailaren 16an) gure herrietatik, non eta Barakaldoko “puntan” kantatzeko, bertsoarekin jolasteko, astero bertso-eskolan gu bezala biltzen den jendea ezagutzeko, trago batzuk hartzeko eta neguko lehen hotzetan izoztuta utziko gintuen plater bero-beroa dastatzeko. Senpereko bertso-eskolatik abiatu zen Gipuzkoa erdian Erniarraizko kideak jaso eta Enkarterrietarainoko bidaia egingo zuen trena, eta badirudi Busturialdean geldialdirik egin gabe ezin zela pasa. Euskal Herriko punta batetik bestera beraz, hiru herrialde, lau bertso-eskola, lau errealitate, hogeita hamar lagun eta aitzakiarik ez.
Desafio baten izenburupean baina lagunartean bertsotruk joan ziren potoak, hankaluzeak, hankamotzak, sei edo zazpi puntuko habanerak zortzira iritsi ezinik… ez baikara sekula lehen hitzetan abilak izan. Bertsoez gain ordea, “egun on” lotsati batetik hasi, konpromisozko “hau da hotza dagoena”-rekin jarraitu eta “hurrengoaren zain geratzen gara” irribarretsu bateraino trukatu ziren izenak, hari bolak, zuritoak, patatak, plastikozko koilarak, panderoak, beldurrak, aurreiritziak (“Barakaldon euskararik egingo al dute ba!”, “Azkoitin eta Azpeitin bertsotan egiten ez duenik ba ote dago?”, “Iparraldekoak…iparraldekoak dira!”) … eta trukatu genituen txaloak, algarak eta konplizitate begiradak ere, dena nola ez adin eta belaunaldi ezberdinetako bertsozaleen artean.
Bestelakoak izan ziren elkargune hartatik norbere etxeko puntaraino eginiko itzulera bidaian genituen burutazio eta hausnarketak. Ikusi zen Senpereko bertso-eskolan zer irakatsia badutela, baita urteetan bertsolarien sehaska izan den bailaran entzule izan nahi dutenak ere badaudela. Enkarterriko bertso-eskolak berriz dotore erakutsi zigun lau urtez behineko BEC-etik haratago euskaratik eta euskaraz bizi nahi duen Barakaldo bat badagoela eta bertsoa horretarako tresna bat gehiago dela. Badugu elkarrengandik zer ikasia, norbere bizipenetatik eta besteen bizipenen truke, topaketa bakoitza festa bihurtuz.
Beraz, esango nuke larunbateko zitan bost gradutan mingainak erre zizkigun patata platerkada baino zerbait gehiago sukaldatu genuela Barakaldoko kaleetan zein gaztetxe atarian, eta hau hasi baino ez da egin. Martxan da Euskal Herri osoko txoko txikienak ere zeharkatuko dituen Bertsotruk-a, bertsolari, bertsozale eta hurbil dabilen edonor xaxatuko duena. Gu zalantzarik gabe hurrengo topaketaren zain geratzen gara.
Euskara geure altxorra dela eta hura herrira zabaldu behar dela dio Patxi Goikolea euskaltzale eta bertsolari arrasatearrak. Argi du nola: bertsolaritzaren bidez. 89 urte beteko ditu baina garai batean bezalaxe segitzen duela dio. 1974ko hartan ere argi ikusi zuen, eta lehen... [+]
Koronabirusaz baino hitz egiten ez den garai hauetan, arnasa pixka bat eskaini digu Miren Artetxek (Hendaia, 1985). Euskaraz, gazte identitateaz, bertso eskolez eta abarrez izan dugu solasaldia, duela gutxi aurkeztu duen tesiaz, alegia.
Ipar Euskal Herriko bertso-eskoletako gazteen hizkuntza ibilbideak izan ditu aztergai Miren Artetxek bere doktoregai tesian. Urtarrilaren amaieran aurkeztu zuen EHUko Leioako campusean. “Gazteontzat hizkuntza ohituren aldaketak, bereziki, gazte identitateak eraikitzeko... [+]
117 herritan daude bertso eskolak eta hauetan 1.300 inguru haur eta 430 inguru heldu ari dira bertsotan egiten ikasten. 112 dira irakasleak. 18 urtetik beherako taldeetan, %56 dira neskak eta %44 dira mutilak; baina zenbakiak irauli egiten dira helduen taldeetara iristean: %30... [+]
Emakumeek egiten duten Ahalduntze Bertso Eskolak bosgarren ikasturtea egingo du eta lehen aldiz Gizonezkoen Bertso Eskola Feminista antolatu du Bertsozale Elkarteak. Bi bertso eskoletarako izen-ematea irailaren 9tik 20ra bitartean egongo da zabalik.
Bertso Egunak eta Bertso Eskolen Egunak bat egingo dute; hala, bertso eskola izango du ardatz arratsaldeko emanaldiak.
Ekainaren 26an Zumaiako Oxford aretoan Jon Maiak eta bere bertso irakasle izandako Joanito Dorronsorok solasean aurkeztu zuten "Berriak jaio ginen" Maiaren liburua. Hona landu zituzten gaiak.
“Iñaki apaiza” irailaren 12an zendu da. Hernaniko bertso mugimenduaren hauspoetako bat izan zen 80ko hamarkadan. Bere mezetan plazako bertsoak kantatzen zituen.