Ekainaren 12an iraganen da Frantziako Legebiltzarrerako lehen itzulia. Hiru bozka-barruti dira Ipar Euskal Herrian, eta bertako hiru diputatuen izenak argituko dira ekainaren 19ko bigarren itzulian. Vincent Bru eta Florence Lasserre Emmanuel Macronen Errepublika Martxan [La Republique en Marche] taldearen baitan aurkezten dira berriz ere, eta hogei urtez diputatu izandako Jean Lassalle zentro-eskuinekoa ez da berriz aurkeztu.
Bi itzuli ditu Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeak eta igande honetan iraganen da lehena. Hautesle zerrendan inskribatuen botoen %12,5 jasoko dutenek ukanen dute bigarren itzulian kokatzeko aukera.
Gaur egun, Jean Lassalle (laugarren barrutia), Florence Lasserre (bosgarren barrutia) eta Vincent Bru (seigarren barrutia) dira Ipar Euskal Herritik Frantziako Legebiltzarrean direnak. Lasserre eta Bru berriz aurkezten dira, duela bost urte bezala Macronen sostenguarekin, eta Lassallek ordea lekukoa utzi dio Julien bere anaiari.
Lapurdiko hiriak bosgarren eta seigarren bozka-barrutietan banatuak dira eta laugarrenak Nafarroa Beherea eta Zuberoa biltzen ditu Biarnoko zati bat ere juntatuz (Nafarroa Behereko herri bakar batzuk bosgarrenari lotuak dira ere).
Duela bost urte, 577 diputatuetatik 350 baino gehiago izan ziren Macronen babespekoak, hots, gehiengoa zuen Parlamentuan. Eskuinak 136 jarleku irabazi zituen eta eskuin muturreko Batasun Nazionalak zortzi. Ezkerreko PS Alderdi Sozialistak 42, Frantzia Intsumisoak hamazazpi eta komunistek hamar aulki irabazi zituzten.
Aldi honetan gehiengoa lortu nahi luke ezkerrak, Macronen politikari bidea moztu ahal izateko. Horregatik adostu dute Nupes Herri Batasun Ekologista eta Sozial Berria izeneko hautagaitza bateratua Alderdi Sozialistak, Europe Ecologie ekologistek, Alderdi Komunistak eta Frantzia Intsumisoak. Gehiengoa lortzen badute, Lehen ministroaren karguan Jean-Luc Melenchon jartzea dute xede.
Horra hemen Ipar Euskal Herriko barruti bakoitzarentzako panorama politikoa:
Hogei urtez diputatu egondako Jean Lassalle ez da berriz aurkezten eta Julien bere anaiari utzi dio lekukoa. Jean Lassalle estimatua da baserri eremuan eta mendialdean, eta baliteke hori nahiko izatea Julien anaia bigarren itzulian kokatzeko. Laborarien munduan ezaguna da Julien Lassalle, ogibidez artzain izandakoa.
Orotara bederatzi hautagai izanen dira lehen itzulian, eta tartean dago EH Bai ezkerreko koalizio abertzalearen izenean Egoitz Urrutikoetxea, Terexa Lekunberri duenean ondoan. Abertzaleek Ipar Euskal Herri barnealdean emaitza onak egin arren, Biarnoa ere barnebiltzen du barrutiak eta horregatik abertzaleen pisua ahulagoa izanen da emaitza globalean.
Laugarren barrutiari dagokionez, Iñaki Echaniz aurkezten da ezker batuarentzat.
Legebiltzarrerako lehen aldikoz aurkeztu zen 2017an Florence Lasserre eta irabazi zituen hauteskundeak, Macronen aldeko haizeak lagundurik –aurten gutxiago eraginen duena, ikusirik Macronen aurkako kexua ere sendi dela herritarren artean–. Alderdi Sozialistak aulkia galdu zuen orduan.
Aldi honetan Nupes ezkerraren batasunaren baitan aurkezten da Alderdi Sozialista, Sandra Pereira-Ostanel buru. Haatik, ezkerrean beste batzuk egonen dira, tartean Thibault Pathias ekologista, "Paristik etorritako manua" errefuxiaturik, ezkerreko hautagaitza bateratuaren ondoan aurkezteko hautua egin duena. EH Bai-ren izenean ere aurkezten da Mathilde Hary.
Eskuineko Errepublikarrak alderdiak ez du inor aurkezten, haatik, eskuin-muturra ukanen du parean Lasserrek, Pascal Lesellier-ekin.
Orotara hamaika hautagai dira bosgarren bozketa barrutian.
Vincent Bruk hamar hautagai ukanen ditu parean. Bosgarren barrutian bezala, seigarrenean ere agertuko da hautesleek Macronen politikarekin segitu nahi duten ala ez. Hain zuzen, berriz ere Macronen sostenguarekin aurkezten da Bru.
Ezkerrari dagokionez, ikusteke dago Nupes hautagaitza bateratua ala EH Bai ezkerreko koalizio abertzalea, zein aterako den lehen indarra. Argi dena da emaitza onak jasotzeko aukerak dituela EH Bai-rentzat aurkezten den Peio Dufauk. Aitzineko bozketek baieztatzen dizkigute abertzaleen emaitza onak, eta borroka sozial, politiko eta sindikalean ezaguna eta estimatua den militantea da Dufau hautagaia.
Eskuin muturrari aurre egiteko bildu diren ezkerreko indarren aliantzak lortu du boto gehien Ipar Euskal Herrian. Ezkerreko aliantzak 11.000 botoko aldea atera dio bigarrenari, RN Batasun Nazionalari. Macronen Ensemble alderdia hirugarrena izan da. Fronte Herritar Berria hiru... [+]
Zortzi diputatu izatetik 89 izatera pasa da bost urtez eskuin muturra Frantzian. Hori horrela, lehen aldikoz talde parlamentario bat osatu dezake Marine Le Penen RN Batasun Nazionalak, horrek abantaila andana ematen diola: lehenik eta behin, sostengu finantzario kontsekuentea... [+]
Presidentearen hautagaitza izan da boto gehien atera dituena, baina gobernatzeko itunak bilatzera behartuko duen beherakada jasan du. Mélenchonen ezkerra eta Le Penen eskuin muturra asko hazi dira. Ipar Euskal Herrian Macronen aldeko Bru eta Lasserre eta ezkerreko Echaniz... [+]
Macronen aldeko Ensemble hautagaitza nagusitu da bosgarren eta seigarren hautesbarrutian eta orain arteko diputatuek atxiki dute aulkia: Vincent Bruk eta Florence Lasserrek. Laugarrenean, NUPES ezkerreko batasuna nagusitu da, doi-doietarik: Iñaki Echaniz da diputatu... [+]
Ipar Euskal Herriko hiru bozka-barrutiei dagokienez, ezkerreko indar ezberdinek osaturiko NUPES aliantzaren eta Emmanuel Macron presidentearen inguruko Ensemble hautagaitzaren artean eginen da bigarren itzulia. EH Bai-k ez du boto-kontsignarik eman, eta EAJko Ipar Buru Batzarrak... [+]
Macronen koalizioa izan da bozkatuena Ipar Euskal Herrian: Ensemble-Majorité Présidentielle. Bigarrena NUPES ezkerreko aliantza izan da. EH Bai hirugarren geratu da eta ez du lortu bigarren itzulira ordezkaririk igortzerik. Hala ere, nabarmen egin du gora 2017ko... [+]
Frantziako legebiltzarreko bozendako hautagaiek ostirala dute azken epea izena ofizialki emateko Paueko prefeturan. Ipar Euskal Herria eta Biarnoa batzen dituen laugarren hautesbarrutian, sei hautagaik jadanik jakinarazi dute diputatu izan nahi dutela. EH Bai alderdiaren... [+]
Alderdi Sozialistak, Alderdi Komunistak, Frantzia Intsumisoak eta Polo Ekologistak osatuko dute hauteskunde legegileetarako Herri Batasun Berria.