1983an GALek bahitu, torturatu eta hil zituen Joxean Lasaren eta Joxi Zabalaren inguruko filma grabatzeari ekin dio Pablo Malo zuzendariak. “Modu errealistan” kontatu nahi du gertatutakoa, thriller politiko baten eginez.
Donostian, Tolosan eta Baionan filmatuko du, zazpi astetan –Donostiako La Cumbre jauregian, hain zuzen ere bi gazteak torturatu zituzten lekuan, ezingo du grabatu, baimenik ez diotelako eman–.
Antzezleei dagokienez, argitara eman da jada pantaila handian azalduko diren aktoreen zerrenda: Unax Ugaldek izango du paper garrantzitsuenetako bat, Iñigo Iruin abokatuarena; harez gain, Oriol Vila, Francesc Orella, Aitor Mazo, Pep Tosar eta Ricard Sales aktoreek ere parte hartuko dute.
2.000.000 eurotik gorako aurrekontua du filmak. Joanes Urkixok idatzi du gidoia eta Pascal Gaignerenek sortu du soinu banda.
Gertatutakoa errealismoz
Malori elkarrizketa egin zion DiarioVascok produkzioaren xehetasunen berri jakiteko, ARGIAn pasarte esanguratsuenak itzuli genituen.
Lasa eta Zabalaren senideek obrarekin izan duten lotura azaldu zuen orduan zuzendariak: “Senideetako batek esan zigun ongi iruditzen zitzaiola filma egitea, baina ez duela ikusteko asmorik. Kezkatu egiten nau benetan gertatutako historia kontatu beharrak eta protagonistek senideak dituztela jakiteak. Hau ez da The Sopranos-en atal bat, benetako zerbait baizik”
Irudi gogorrak saihestuko ez dituela argi eduki zuen hasieratik, ordea: “Historia errealista egin nahi dut. Badakit geroz eta sinesgarriagoa izan, are mingarriagoa izango dela”.
No other land dokumentalaren zuzendari Hamdan Ballal kolono sionistek jipoitu zuten astelehenean bere herrian, beste hainbat palestinarrekin batera, eta Israelgo militarrek eraman zuten atxilo ondoren. Astarte goizean askatu dute.
Donostiako Tabakaleran, beste urte batez, hitza eta irudia elkar nahasi eta lotu dituzte Zinea eta literatura jardunaldietan. Aurten, Chantal Akerman zinegile belgikarraren obra izan dute aztergai; haren film bana hautatu eta aztertu dute Itxaro Bordak, Karmele Jaiok eta Danele... [+]
35 film aurkeztu dira lehiaketara eta zortzi aukeratu dituzte ikusgai egoteko Euskal Herriko 51 udalerritan. Euskarazko lanak egiten dituzten sortzaileak eta haiek ekoitzitako film laburrak ezagutaraztea da helburua. Taupa mugimenduak antolatzen du ekimena.
Pantailak Euskarazek eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak aurkeztu dituzte datu "kezkagarriak". Euskaraz eskaini diren estreinaldi kopurua ez dela %1,6ra iritsi ondorioztatu dute. Erakunde publikoei eskatu diete "herritar guztien hizkuntza eskubideak" zinemetan ere... [+]
Geroz eta ekoizpen gehiagok baliatzen dituzte teknologia berriak, izan plano orokor eta jendetsuak figurante bidez egitea aurrezteko, izan efektu bereziak are azkarrago egiteko. Azken urtean, dena den, Euskal Herriko zine-aretoak gehien bete dituztenetako bi pelikulek adimen... [+]
Otsailaren 24tik eta martxoaren 1era bitartean, astebetez 60 lan proiektatuko dituzte Punto de Vista zinema dokumentalaren jaialdian. Hamar film luze eta zazpi labur lehiatuko dira Sail Ofizialean; tartean mundu mailako lau estreinaldi eta Maddi Barber eta Marina Lameiro... [+]
Madrilen arkitektoentzako kongresu bat burutu berri da, arkitekto profesioaren krisiaz eztabaidatzeko. Arkitekto izateko modu tradizionala eta gaur egungoa desberdindu dute. Zertan den tradiziozkoa? Oscar bidean den The Brutalist filmean ageri den arkitekto epikoarena. Nor bere... [+]
Makroproiektu "berriztagarriek" sortzen dituzten ondorioak filmatu ditu Vidas irrenovables (Bizitza ez-berriztagarriak. Euskarazko eta frantsesezko azpitituluak prestatzen ari dira) dokumentalean Extremadurako (Cabeza del buey, Espainia, 1985) landagunean hazitako... [+]
Euskal herritar ugari saritu ditu Espainiako zine akademiak pasa den asteburuan banatu diren Goya sarietan. Artikuluaren bigarren partean, zeresana eman duten hainbat kontu aletuko ditugu.
Itoiz, udako sesioak filma estreinatu dute zinema aretoetan. Juan Carlos Perez taldekidearen hitz eta doinuak biltzen ditu Larraitz Zuazo, Zuri Goikoetxea eta Ainhoa Andrakaren filmak. Haiekin mintzatu gara Metropoli Foralean.
Zeresana ematen ari da Rami Younis kazetari eta aktibista palestinarraren LYD animaziozko film-dokumentala. Fikziozkoa da, Israelek inoiz okupatu gabeko Lyd hirian kokatua, zeinean ez den sekula ere britainiarren koloniarik egon, eta juduak eta arabiarrak elkarrekin bizi diren;... [+]