Urriaren 17an, larunbata, Nafarroa Behereko Gamue herrian Kukuletan kalakan ekitaldia antolatzen dute, sustatzaileen asmo honekin: "Ekitaldi horren bidez, laborantzaren gai zabalari buruz ausnartu nahi dugu, lekuko berezitasunak, amikuzekoak hots, argitan ezarriz". Amikuzeko nekazari baten lekukotasunaz gain, Iparraldeko nekazaritzan erreferentzietako bat izan den Peio Iralur, hegaztien gripearen krisian antzarak alferrik ez sakrifikatzeko mobilizazioetan ezaguna egin zen Jean Michel Berho eta Marc Badal ikerlaria ariko dira larunbat goizean zehar.
Kukuletan Kalakan (bestela esanda, arta-loretan solasean) darama izenburu Gamueko gaztelu famatuan urriaren 17an egingo duten jardunaldiak eta izenak erreferentzia egiten dio Amikuzeko nekazaritzan nagusi den artoari: kukulak dira arta-loreak edo arta-garak, soroetako artoei kukulak kentzea izan ohi da urteko lan garrantzitsuetako bat, gaur mekanizatua eta duela gutxi arte ikasle eta sasoirako etorritako langileek burutu ohi zutena.
Amikuzeko laborantza ereduaz edo ereduez hitz egin eta gogoetatzea da jardunaldiaren antolatzaileen asmoa: "Amikuzen berriki arte, laborariak gehiengo zabal batean etxetiarrak [urtero baserriaren kontratua berritzen zitzaien maizter prekarioak] ziren, lurjabeen menpeko. Bigarren mundu gerra ondoko loraldiak, oihartzun berezia ukan du beraz gure eskualdean. Horiek orok esplika dezakete gaur egun laborantxa egiteko dugun manera nagusia. Gure ekosistema, elikadura eta nola ez, osagarria, laborantza eta bere praktiker xuxenki lotuak direla badakigu, eta bestalde, laborantza hau ezin dugu aztertu gaur egungo sistema mundialetik aparte (produktibismoa, merkatu librea,…). Horiek hola, gogoeta zonbait piztu zaizkigu: Zein da gure lekuko laborantzaren egoera? Zendako hautu hauek eginak izan ziren? Laborari guziek lortzen ote dute molde honetan bizitzea? Herritar eta kontsumitzaileok zer egin dezakegu? Ba ote da alternatibarik?".
Hona Youtuben jendeak jardunaldirako zirikatzeko ipini duten bideoa, Amikuzeko Zirtzilek antzestu eta kantatua (kantaren hitzak Youtubeko orrian 'erakutsi gehiago' gainean klik eginda irakur daitezke osorik):
Larunbat goizean 9:30etan partaide guztiek kafe bat partekatzeko aukera izango dute, hasteko, eta ondoren Peio Iralur mintzatuko da puntu hau jarrita: "Laborantza eta laborariak nekezian, zer egin?" SOS Indartu elkarteko kide da Peio Iralur nekazari gaur erretretan dena eta bere mintzaldia zentratuko du zailtasun handietan ari diren baserritarrengan: "Batzuentzat sektorea ongi badabil ere, batzuk prekaritate handian bizi direla ikusten dute elkarte horren kideek, hau da, egunerokoan laguntzen entseatzen baitira".
Ondoren mintzatuko da Marc Badal ikerlari katalana, agroekologian eta kontsumo ereduetan aditua, zeinari gai hau jarri baitiote: "Horren aitzinean, zer egin dezakegu kontsumitzaileok?".
Bigarren hitzaldiari izenburu hau ipini diote: "Atzoko laborantza eredutik, gaurko loraldira". Batetik, Domintxinen lekuko arrazako ahateak hazi eta transformatzen dituen Jean Michel Berhok, 2017ko ahateen krisian horien hilketa eragozteko erresistentza mugimenduan ezaguna egin zenak, bigarren gerra mundialaz gero ezarria izan den laborantza eredua aurkeztu ondoan, aipatuko ditu azken urteetan agertu diren eredu ezberdinak. Bestetik, Mathieu Etxegarai laborariak bere esperientzia kontatuko du.
Antolatzaileek ARGIAri aitortu diotenez, hasiera batean egitarau osatuago bat lantzen aritu dira, hitzaldiei gehituta parte hartzaileen bazkaria, Amikuzeko Libertimenduko zirtzilen kantuak, bertsolari ezagunek bertso musikatuekin eskainitako emanaldia eta abar. COVID19aren bigarren erasoak eragin dituen neurri murriztaileek, ordea, egitaraua hitzaldietara mugatzea eragin die.
Zalantzarik duenak, jakin behar du maskara jantzita eramatea derrigorrezkoa izango dela, agintariek ezarritako segurtasun neurriak zainduko direla eta frantsesez ariko diren hizlarientzako zuzeneko itzulpena segurtatua izango dela.
Zestoako Iraeta auzoko Amilibia baserria eta lurra kolektibizatzeko 100.000 euro batzea falta du Amillubi proiektuak, lehen urte honetan 310.000 euro eskuratu baititu. Biolurrek abiatutako proiektu agroekologiko honek dagoeneko jarri du lurra martxan, sektorearen beharrei... [+]
EHNE Bizkaiak bultzatutako azterketaren emaitzek baieztatu dute eredu agroekologikoan ekoiztuak diren tomateek berotegi efektuko gasen isurketan, eta batez ere energia kontsumoan, inpaktu txikiagoa dutela eredu agroindustrialean ekoiztuak diren tomateekin alderatuta. Honetan,... [+]
Europar Batasunak abuztuan onartutako araudi baten arabera, 2030erako degradaturiko eremuen %20 lehengo egoerara itzularazi behar da. Hori dela-eta, hainbat eragilek Jaurlaritza, natura leheneratu orain dokumentua sortu dute, eta asteazken honetan aurkeztu dute publikoki... [+]
Emakume bat ikusi zuen Xabier Arriagak Gernikako kafetegi batean kafesnea esne gaingabetuarekin eta gurinezko opil batekin hartzen. Orduan konturatu zen nolako kontraesanetara ohitu nahi gaituen sistema kapitalistak.
Hitzordua Noaingo Zentzumenen Parkean izango da. Herritarrak eta ekoizleak elikagai ekologikoen inguruan biltzeko Nafarroako topagune handiena da azoka. Bederatzigarren edizioa da aurtengoa eta laugarren urtez jarraian Noaingo Zentzumenen Parkean egingo da.
Bigarren urtez segidan hartu du Habelarte baserritarren elkarteak Leitzako festetan, Gaztetxean, afariak emateko ardura. Nafarroako Mendialdeko ekoizle agroekologikoen produktuekin osatu dute eguneroko eskaintza, eta ehunka lagun pasatu dira abuztuaren 10etik 14ra haien... [+]
Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilutik herritarrak animatu dituzte azoketan erostera eta ekoizleak gertutik ezagutzera. Uztailaren 29an Zigoitian izango dira, eta abuztuaren 23an, Zarautzen. Urriaren 27an amaituko dute udako denboraldia, Villabonan.
Sektoreko beharrak hainbat eragilerekin identifikatu ostean, lurrak ezagutu eta martxan jartzeko aitzakia tarteko erronka zehatz bati ekin zion Amillubik: baratzezainentzat porru landare ekologikoa bertan ekoiztea. Igandean hogei lagun baino gehiago bildu ziren, Amillubiko talde... [+]
Zestoako Iraeta auzoan, Urola ibaiaren meandroan daude Amilibia baserria eta bere lurrak. Horiek modu kolektiboan erosteko dirua biltzen ari da Biolur laborantza ekologikoaren aldeko elkartea. 2025 bukaerarako dute hitzartua azken ordainketa, baina erosketa fasean egon arren,... [+]
Bost hilabete bete dira otsailaren 6an traktoreen mobilizazioak hasi zirenetik. Mirene Begiristainek eta Isabel Alvarezek ekofeminismoaren betaurrekoak jantzita aztertu dituzte mobilizazio hauek eta fokutik kanpo geratu diren laborariak eta aldarrikapenak ekarri dituzte lehen... [+]
Zestoako Amilibia baserria eta bere lurrak eskuratzea eta bertan elikadura burujabetzari loturiko laborantza proiektu agroekologikoak martxan jartzea; horixe du helburu Biolur elkarteak. Horretarako, besteak beste, abenduan ekin zion interneteko diru bilketa kanpainari eta... [+]
Zestoako Amilibia baserria eta bere lurrak eskuratzeko eta bertan elikadura burujabetzari loturiko Amillubi proiektu kolektiboa martxan jartzeko apustua egina du Biolur elkarteak: "Herritarrek elikagaiak eta nekazariek lurrak bermatuta izatea izango litzateke mugimendu... [+]