Larunbat eguerdian euskalzaleek manifestazioa egingo dute Iruñean euskararen defentsan

  • Bide eman euskarari. Berdintasunaren alde! goiburupean aterako da manifestazioa larunbatean 12:00etan Iruñeko autobus geltoki zaharretik.

2016ko uztailean ere manifestazioa egin zen Iruñean Gobernuari eskatuz neurri ausartagoak hartzeko. (Jagoba Manterola / Argazki Press) 2016ko uztailean ere manifestazioa egin zen Iruñean Gobernuari eskatuz neurri ausartagoak hartzeko. (Jagoba Manterola / Argazki Press)

2017ko abenduaren 15ean - 11:11

Kontseiluak deitu du manifestazioa eta bere helburu nagusia da babestea Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailak zerrenda bakarra ezartzeko hartutako erabakia. Nafarroa da Espainiako Estatuko erkidego bakarra irakasleek bi zerrenda dituztenak funtzionario izateko: batean gazteleraz dakiten irakasleak eta bestean euskaraz dakitenak. Bietan egon nahi badute, bi azterketa egin behar dituzte euskaldunek.

Euskaldunen aspaldiko aldarrikapena da ez daitezela bi egon, bakarra baizik eta herritar bakoitza bere meritu guztiekin lehia dadila horretan. 2015ean ere ahalegindu zen orduko hezkuntza kontseilari Jose Luis Mendoza zerrenda bakarrarekin, baina atzera egin zuen, bereziki UPN, PSN eta hezkuntzako sindikatu batzuek ere gogor egin zutelako asmoaren aurka, bereziki CCOO, UGT eta Afapna.

Orduan, hala ere, orain bezala klabea izan zen Izquierda-Ezkerraren posizioa, oro har Gobernua sostengatu arren, zerrenda bakarraren aurka egin baitzuen. Legebiltzarrean bozketa galtzeko beldurrez atzera egin zuen Geroa Baik. Orain ez, ordea, Maria Solana kontseilariak aurrera egin du, baina Ezkerrak ere bai. PSNk berehala esan zuen lege bat “ad hoc” egitea proposatuko zuela abenduan bertan bi zerrenda egon daitezen legez behartzeko eta Ezkerrak sostengatuko duela iragarri zuen.

Ahal Duguk joan den larunbatean erabaki zuen ez zuela sostengatuko PSNren ekimena; bere ustez ere zerrenda bakarra egon behar da, baina ez orain, trantsizio denbora baten ondoren finkatu beharko litzateke, bestela une honetan funtzio publikora iritsi nahi duten irakasle erdaldunak kaltetuko lirateke.

Iruñeko euskarazko haur eskolak

Eta testuinguru horretan, asteartean ezagutu zen Nafarroako Lurralde Auzitegiak euskarazko haur eskolen aferan emandako epaia: ez da legezkoa Iruñeko Udalak berak kudeatzen dituen haur eskoletan euskarazko plazak handitzeko 2016an egin zuen plana. Zergatik? Funtsean, sortu zuen euskarazko plaza kopuruarekin, eragin handia izan zuelako gaztelaniazko eta ingelesezko ereduetan;   hori ez zelako birmoldaketa sinple bat izan eta, beraz, ez zuela horretarako eskumenik, hori Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Sailak egin behar duela.

Ebazpenak sumina ekarri du Iruñeko euskaltzaleengana, besteak beste aurreko udalak haur eskoletan ingelesezko programei ateak ireki zizkionean ez zelako horrelako inongo ebazpen judizialik egon. Orduan bazen Udalaren eskumenekoa, baina orain ez.

2016ko uztailean ere, Kontseiluak deitutako manifestazioa egin zen Iruñean, Gobernuak euskararen esparruan hartutako erabakiak babestuz eta ausartagoak eskatuz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Nafarroan
2024-12-13 | ARGIA
Euskarabideak 13,4 milioi euroko aurrekontua izango du 2025ean, iaz baino %9,7 gehiago

Nafarroako Legebiltzarrean datorren urteko aurrekontuak ixteko negoziazioetan ari dira egunotan alderdiak, eta horietan adostutakoaren arabera, euskararen Euskararen Nafar Institutuak iaz baino 1,3 milioi gehiago izango ditu.


Nafarroa osoan euskararen ofizialtasuna bermatzeko lege aldaketak egitea eskatu die Kontseiluak alderdiei

Euskal Herri osoan euskara eta hiztun komunitatea larrialdi egoeran daudela berretsi zuen azaroan Kontseiluak eta, ostegun honetan, egoera hori Nafarroan zertan datzan azaldu du Iruñean. Era berean, herrialdean ataka horretatik ateratzeko egin beharrekoak azpimarratu ditu.


2024-12-12 | Julene Flamarique
Iruñeko auzo guztietan euskarazko murgiltze eredua duten haur eskolak ipintzeko eskatu diote udalari

Hamabi haur eskola publiko daude Iruñean, eta horretatik bakarrean dago euskarazko eredua. Protesta egin dute dozena bat eragilek, eta euskal hiztunen “egoera berezia” aintzat har dezan galdegin diote udalari.


2024-11-26 | Julene Flamarique
Iruñeko auzo guztietan euskarazko haur eskolak galdegiteko manifestaldia egingo dute abenduaren 11n

“Ez da posible hiri guztia zeharkatu behar izatea seme-alabak hemengo jatorriko hizkuntzan murgiltzeko” salatu dute guraso askok. Euskarazko plazak ere “oso urriak direla” salatu dute familia askoren artean eginiko bideoan.


2024-11-22 | Ahotsa.info
Saskien bidez Nafarroako euskalgintzari inoizko ekarpenik handiena egingo dio Errigorak: 230.000 euro

 Euskarari Puzka azken kanpainan 16.000 saski saldu dituzte, eta euskararen alde lan egiten duten elkarteentzat bideratuko zaie lortutako etekina.


2024-10-22 | Julene Flamarique
Antzinaroko euskaraz idatzita egon litekeen inskripzioa aurkitu dute Lantzeko meategi batean

“Ikae” edo “igae” bezala transkribitu ditu aurkituriko ikurrak Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiko ikertzaile taldeak. Duela 2.000 urteko "baskoierazko" idazkun bat izan daitekeela diote ikerleek, baina garai hartako hizkuntzei... [+]


Nafarroako Gobernuak administrazioan sartzeko euskara baloratzeko merezimenduen dekretua onartu du

Premiazko txostena eskatu dio Nafarroako Kontseiluari. Behin betiko onartzeko aurretiazko urratsa da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak aurreko dekretuaren zati batzuk baliogabetu eta bost urtera.


2024-08-29 | ARGIA
Hezitzaile lanpostuetarako euskarazko eta gaztelaniazko azterketak ordu berean, Barañainen

Barañaingo EH Bilduk salatu du Barañaingo Udalak haur eskoletarako hezitzaileen deialdian euskarazko eta gaztelaniazko azterketak egun eta ordu berean jarri dituela, eta hala, hautagaiak hizkuntza bat aukeratzera behartzen dituela.

 

 


Jarrera baikorrak areagotzearen beharra

Euskaltzaleen Topaguneko kideek euskara sustatzeko jarreren inguruko datu kezkagarriak hauteman dituzte. Hori dela eta, Gero eta aldeko gehiago gizartean ikerketaren bidez, herritarrak euskarara hurbiltzeko estrategia berriak landu dituzte. Horretaz mintzatu dira, apirilean,... [+]


Barañaingo Alaitz BHIk Batxilergoko D ereduko bigarren lerroa izanen du datorren ikasturtean

Hezkuntzak aurreikuspena zuzendu eta onartu du institutuak Zientzia, Humanitate eta Gizarte Zientzien Batxilergoko lehen mailan bi talde izaten jarraitzea.


Eguneraketa berriak daude