“Larrun gure altxorra da” lelopean, kanpaldi herrikoi eta parte hartzailea antolatu du Aman Komunak sareak urriaren 13rako eta 14rako.
Antolatzaileek jakinarazi dute nahi duen oro joan daitekeela Euskal Herriko tontorrik bisitatuenetarikoan egin nahi duten plataforma turistikoa salatzera eta proiektu horren aurka lanean dabiltzan elkarteei babesa erakustera.
Azaldu dutenez, larunbatean 14:00etan izango da hitzordu nagusia baina horretaz gain eztabaidak eta asanbladak ere egingo dira asteburu osoan. Baita adierazpen kulturalak ere. Hori dela eta, bakoitzak nahi duen musika tresna eraman dezake kanpaldira.
Parte hartzaile guztiek, etxetik eraman beharko dute lo zakua, edalontzia, platera eta esku argia. Datozen asteetan emango dituzte xehetasun gehiago.
“Larrun 2020” proiektuaren bilakaerarekin kezkatua agertu dela “Larrun ez Hunki” kolektiboa aipatu ginauzuen. Azken hunek jakin du trenbidea berritzeko merkatu publiko bat abiatu duela departamenduak.
Akitania Eskualdeak ere Larrun 2020 hastapeneko proiektua baztertua izan dela baieztatu du.
Aman Komunak sareak herri kanpaldi bat antolatu du biharko eta etziko, Larhungo kasko gainean. Sarea hiru hilabete oroz biltzen da Euskal Herriko guneren batean, auzolana eta gogoetak uztartzeko.
Joan den irailaren 21etik 23ra, Lurralde Askea elkarteak Iraultza Txikien Kanpaldia antolatu zuen Gipuzkoako Zubieta herrian. Euskal Herriko herrigintza zeharkatzen duten zenbait gogo eta kezka aztertzeko aukera izan da, giro atsegin eta inklusiboan, kolektiboetan dabiltzan... [+]
Larrun proiektuaz mintzatzeko, Jean Jacques Lasserre, departamenduko kontseiluko presidentearekin bildu ziren duela zonbait egun.
Trenbideetako langileak eta Larrun ez hunki kolektiboko kideak Saran mobilizatu dira ostiral huntan elkarrekin salatzeko Diruaren erabilpen txarra, zerbitzu publikoaren galtzeak eta Larrun 2020 proiektuaren kontra.
Badira gure artean, euskaraz mintzo direnak barne, mapetako eremu berdeak haserrezko marra gorri doilorrez gurutzefikatzen dituztenak. Eraikitzekoak dituzte. Zakutik edo zorotik. Etxebizitza garestiak, sozialaz ez dira gehiago axolatzen, zentro komertzial erraldoiak, hiri... [+]
Ostegunean DREAL zerbitzuetako ikuskari bat pasako da Larrun mendian egiten ari diren lanak legez egiten diren ikusteko. Asteartean, 30 bat azkaindar kexu igo dira Larrungo mazelera, herriko etxeak manatu lan hauen salatzeko eta obrak geldiarazi dituzte.