Larrun 2020 proiektuaz informazio gutti eta komunikazio eskasa salatu dute

  • Trenbideetako langileak eta Larrun ez hunki kolektiboko kideak Saran mobilizatu dira ostiral huntan elkarrekin salatzeko Diruaren erabilpen txarra, zerbitzu publikoaren galtzeak eta Larrun 2020 proiektuaren kontra.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2018ko uztailaren 17an - 08:40
Ostiraleko mobilizazioa (Argazkia: Euskal Irratiak)
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Larrun 2020 departamenduak aintzinera daraman proiektuaz informazio gutti eta komunikazio eskasa salatzen du Larrun Ez Hunki kolektiboak. Departamenduko lehendakaria den Jean Jacques Laserri Larrun 2020 proiektuaz galdetu diogu:

Departamenduko burua bai eta beste hautetsi aunitz elkartuak ziren eguerditan Sarako Olhain Larrun batimenduaren estreina egin baitute.

Haien artean Herve jonhatan suprefeta, Vincent Bru deputatua, Frederic Espagnac senataria, Alice Leizaguezahar eskualdeko hautetsia bai eta inguruko herrietako auzapezak.

Albiste hau Euskal Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Larrun ez hunki
2019-06-28 | Gure Irratia
Larrungo trenbidea berritzeko merkatu publiko bat ideki dutela salatu du ‘Larrun ez hunki’ kolektiboak

“Larrun 2020” proiektuaren bilakaerarekin kezkatua agertu dela “Larrun ez Hunki” kolektiboa aipatu ginauzuen. Azken hunek jakin du trenbidea berritzeko merkatu publiko bat abiatu duela departamenduak.


2019-02-13 | Euskal Irratiak
Larrun 2020 proiektua ez da iaz aurkeztu denaren heinekoa izanen

Akitania Eskualdeak ere Larrun 2020 hastapeneko proiektua baztertua izan dela baieztatu du.


“Geroz eta jende gehiagok amesten du bizimolde berriekin”

Aman Komunak sareak herri kanpaldi bat antolatu du biharko eta etziko, Larhungo kasko gainean. Sarea hiru hilabete oroz biltzen da Euskal Herriko guneren batean, auzolana eta gogoetak uztartzeko.


Zubietatik Larrunera, herri mugidak hazi

Joan den irailaren 21etik 23ra, Lurralde Askea elkarteak Iraultza Txikien Kanpaldia antolatu zuen Gipuzkoako Zubieta herrian. Euskal Herriko herrigintza zeharkatzen duten zenbait gogo eta kezka aztertzeko aukera izan da, giro atsegin eta inklusiboan, kolektiboetan dabiltzan... [+]


2018-09-12 | Nahia Ibarzabal
Larrun mendiko plataforma turistikoaren aurkako kanpaldia egingo dute

“Larrun gure altxorra da” lelopean, kanpaldi herrikoi eta parte hartzailea antolatu du Aman Komunak sareak urriaren 13rako eta 14rako.


2018-08-02
‘Larrun ez hunki’ kolektiboak, biltzar publikoa egin zuen barda Azkainen

Larrun proiektuaz mintzatzeko, Jean Jacques Lasserre, departamenduko kontseiluko presidentearekin bildu ziren duela zonbait egun.


2018-06-13 | Itxaro Borda
Berdea itsusi

Badira gure artean, euskaraz mintzo direnak barne, mapetako eremu berdeak haserrezko marra gorri doilorrez gurutzefikatzen dituztenak. Eraikitzekoak dituzte. Zakutik edo zorotik. Etxebizitza garestiak, sozialaz ez dira gehiago axolatzen, zentro komertzial erraldoiak, hiri... [+]


2017-11-23 | Euskal Irratiak
Herritarrak segidan mobilizatu dira Larrungo bidean egiten ari ziren obrak gelditzeko

Ostegunean DREAL zerbitzuetako ikuskari bat pasako da Larrun mendian egiten ari diren lanak legez egiten diren ikusteko. Asteartean, 30 bat azkaindar kexu igo dira Larrungo mazelera, herriko etxeak manatu lan hauen salatzeko eta obrak geldiarazi dituzte.


Eguneraketa berriak daude