Zauriturik ez, baina 70 bat kaltetu utzi ditu ostegun goizaldean Bermeoko alde zaharrean piztutako suteak. Lehentasuna etxea galdu dutenei laguntzea dela adierazi du herriko alkate Idurre Bidegurenek eta Udaletik, Bizkaiko Foru Aldunditik eta Eusko Jaurlaritzatik hainbat neurri jarri dituzte martxan, egoerari aurre egiteko.
Hala, kaltetuentzat bi etxebizitza prest ditu atzotik Bermeoko Udalak, beste hiru eskaini ditu Busturialdeko Mankomunitateak eta herrian saldu gabe dituen beste 75 utzi ditu Foru Aldundiak. Horrez gain, krisi mahaia eratu du Udalak hainbat eragilerekin: Gurutze Gorria, suhiltzaileak, SOS Deiak eta babes zibila. Goiko Plazako zentro sozialean Gizarte Ongizateko Patronatuko langileak, Gurutze Gorriko zerbitzuekin elkarlanean, laguntza psikosoziala ematen ari dira, kasuan kasuko beharrei erantzuteko asmoz.
Eusko Jaurlaritzak, bere aldetik, "norbanako larrialdiko laguntzak" eta laguntza sozialak bideratuko ditu kaltetuentzat, Iñigo Urkullu lehendakariak atzo jakinarazi zuenez.
Kaltetuek, orain, aseguru-etxera jo behar dute. Hilabeteak iraun ditzakete izapideek, eta poliziaren ikerketaren menpe ere egongo da aseguru-etxeek neurriak lehenago edo beranduago hartzea. Zantzuen arabera lonja batean sortutako zirkuitulabur bat izan da sutearen arrazoia, eta hala bada, lonja horren jabearen aseguratzailera joko lukete gainontzeko aseguru-etxeek.
Azken hiru hamarkadetako suterik handiena
Azken hiru hamarkadetan Bizkaian izan den suterik larriena izan da Bermeokoa. Ostegun goizaldeko hirurak aldera piztu zen, alde zaharreko Nardiz'tar Jon kaleko eraikin batean. Lau etxebizitza kiskali eta erori dira, beste hiru oso kaltetuta daude eta beste hainbatetan ere izan du eraginik suak. Atzo arratsaldera arte, suhiltzaileek ez zuten lortu sutea erabat kontrolpean izatea.
Atzokoa, Bermeok jasan duen zazpigarren sutea izan zen. 1927an, 1347an, 1360an, 1422an, 1503an eta 1722an suak hartu zuen herria. 1503koa izan zen bortitzena, herri guztira zabaldu ziren sugarrak eta handiak izan ziren eragindako kalteak.
HAPOn etxebizitza turistikoak arautu eta mugatzeko aldaketa puntual bat egin arte eten egingo da herrian gisa horretako etxe gehiago irekitzeko aukera. Alokabiderekin hitzarmen bat egin duela ere iragarri du udalak, etxe hutsak alokairuan jartzeko.
Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak deitua, milaka lagun batu dira gaur eguerdian Donostian, “etxebizitzaren negozioaren aurka” eta “etxebizitzarako eskubide unibertsalaren alde”.
Etxebizitza eskuratzeko orduan pertsona arrazializatuek eta migratzaileek jasaten duten bazterketa sistematikoa salatu dute Gasteizen, agerraldi baten bidez. Apirilaren 5ean Donostiara bertaratzera deitu dute, etxebizitza-eskubide unibertsalaren alde.
Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]
Espainiako hedabideetan aurkitu dugu albistea, salaketa egin dutela Fotocasa eta Idealista etxebizitza-atarien kontra, prezioak manipulatzen dituztelakoan. Salaketan ez dugu manipulazioaren deskribapen zehatzik aurkitu, baina Ameriketako Estatu Batuetan agertu den salaketa... [+]
Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]
Azpeitiko Udalak etxebizitza hutsei ezarritako kanona abian jarri berritan –eta Euskadi osora zabal daitekeela jakinda–, etxebizitza horien jabeen eta eskuineko alderdien kexak irakurtzen eta entzuten hasiko gara. Jabetzarako Eskubidearen inguruko mantra horiek... [+]
Azora putre funts alokairua igo eta mantentze lanak alde batera utzi ditu, Isaac Lagos eta bere familia etxebizitza uztera behartuz. Kaleratzearen aldeko epai bat jaso berri du maizterrak.
Plataformak "atzerapausotzat" hartu du Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri agendako sailburu Denis Itxasok berriki iragarri izana lurzoru urbanizagarrietako etxe babestuen proportzioa %75etik %60ra jaistea. Pradales agintera iritsi zenetik alokairu soziala eskatzen... [+]
Etxera itzuli ahal izan diren arren, joan den azaroan kaleratu zuten Astrabuduko familia berriz ere arriskuan dago. Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatuak salatu du mailegu-enpresa berriz ere saiatzen ari dela kanporatzea gauzatzen, oraingoan, desokupazio-enpresa bat... [+]
Etxebizitza berrien promozioak ez atzeratzea da Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak onartu duen dekretuaren helburu nagusietako bat. Zentzu horretan, udalei "autonomia" gehiago emango diela ziurtatu du Denis Itxaso sailburuak.
Azken boladan gero eta gehiago entzuten dugu gazte askok etxebizitza erosteko ahalmenik ez dugula. Batzuetan, badirudi ez dagoela beste gairik; egia da gai serioa dela. Niri neuri ere, 31 gertu izan arren, oraindik pixka bat falta zait neurea izango den etxebizitza lortzeko... [+]
Azken egunak garrantzi handikoak izan dira Bartzelonan, etxebizitzaren aldeko mugimenduarentzat eta espekulatzaileen aurkako borrokarentzat. Urtarrilaren 28an, polizia-armada batek Raval auzoko Massana Zaharrari [zentro sozial okupatua] eraso egin zion goizaldean, aurrez abisatu... [+]
Lau urte eta erdira arteko kartzela-zigorrak eta 25.000 eurorainoko isunak eskatzen dituzte auzipetuentzat. Duela lau urte, etxe-kaleratze bat gelditzen saiatu ziren Herrandarren kalean.
70 urteko emakume bat eta bere biloba bota zituzten euren etxetik, baina hura bereganatu dute berriz. Etxea defendatzeko konpromisoa azaldu du Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak.