Larrahe jainko baskoiari eskainitako aldare bat aurkitu dute Larunben

  • I. mendeko harrizko pieza bat da, eta Baskoieraren idatzizko beste lekukotasun bat. Aranzadi Zientzia Elkarteko ikerlariek egin dute aurkikuntza, Arriaundi mendiko aztarnategian.
Argazkia: Aranzadi Zientzia elkartea Argazkia: Aranzadi Zientzia elkartea

2024ko ekainaren 17an - 10:30

Emakume batek, Valeria Vitellak, Larrahe jainko baskoiari eskainitako aldare bat aurkitu dute Aranzadi Zientzia Elkarteko ikerlariek Nafarroan. I. mendeko harrizko pieza bat da, eta Baskoieraren idatzizko lekukotasun berri bat. Latinez idatzitako testu bat dauka, eta bertan Larrahe agertzen da idatzirik. Larunben, Arriaundi mendiaren tontorrean dagoen aztarnategian aurkitu dute.  

Aranzadiko kideek koordinaturik, zenbait arlotako adituek aztertu dute pieza: Euskal Herriko Unibertsitateko eta Bartzelona, Burgos zein Paueko unibertsitateetako adituek. 

2022an aurkitu zuten, Doneztebeko Erdi Aroko monasterioan egiten ari ziren indusketa batean. Erromatarren garaian jainkoei eta jainkosei eginiko gurtzen testigantza da aldarea. Monasterioaren aldamenenean dagoen putzu batean aurkitu zuten pieza. Aranzadiko kideen arabera, pieza ez da bere jatorriko kokalekuan aurkitu, zutik egoteko, behatzeko eta irakurtzeko moduan diseinatuta dagoelako. Ez dakite leku horretan nahita jarri zuten edo bota egin zuten. 

Erromatar garaiko aldare gehienetan gurtzen duten jainko edo jainkosaren izena eta dedikazioa egiten duen pertsonaren izena agertu ohi dira. Kasu honetan,  Valeria Vitella, dio testuak. Kalkarenitazko bloke monolitiko batean eginda dago, eta goiko aldean focus biribil bat du. Horren bidez erritualak egiten zituzten, hala nola ardoa isuriz edo intsentsu motaren bat errez. Bost lerrotan banaturiko testua dauka:

 

Val(eria)·V[i]-

tel·la

m(erito?)·La·r-

a·he·vo(tum)

l(ibens)·s(solvit)

 

Aurkikuntza dela eta, jainko horren gurtze eremu ezaguna handitu egin da. Orain arte, soilik, Arga ibaiaren arroan eta Gesalatz ibaiaren inguruan dauden baskoien lurraldetan aurkitu dituzte beste hiru aldare; Muruzabal Andionen (Mendigorria, antzinako Andelo), Iruxon eta Errezun. 

Idazkerari buruzko xehetasunak

Joakin Gorrotxategi eta Javier Velaza hizkuntzalariak dira pieza aztertu duten adituetako batzuk. Idazkerari buruzko zenbait xehetasun eman dituzte; esate baterako, -he atzizkia, datibo baskonikoaren forma duela. Hau da, norentzat galderari erantzuten diola: kasu honetan Larra jainkoarentzat. Horrez gain, nabarmendu dute gaur egun euskararekin duen loturarengatik laborantzarekin edo lurraldearekin zerikusia duen jainkoa izan daitekeela. 

R hizkia ere nabarmendu dute. Larunbeko aldarean jainkoaren izena r bakarrarekin idatzita ageri bada ere, beste leku batzuetan r bikoitzarekin ere ageri da izena. Horrek esan nahi du orduko r-ak euskarak duen r gogorrarekin lotura duela. 

H hizkia ere testuak euskararekin daukan loturaren adierazlea dela esan dute. Hizki horrek hasperena markatzen du, eta adituen arabera, soilik akitanierak edo baskoierak –euskarekin lotura zuzena daukaten hizkuntzek– zeukaten hasperen hori.

Aurkikuntzaren inguruko xehetasun gehiago azaldu ditu Juantxo Agirre Mauleonek, Aranzadi Elkarteko arkeologoak, Euskalerria Irratian egindako elkarrizketan. 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arkeologia
Lucy: izar mediatikoak 50 urte

Etiopia, 1974ko azaroaren 24a. Lucy-ren hezurdura aurkitu zuten Hadarren, giza arbasoen arrasto zaharrenetakoa. Australopithecus afarensis espezieko hominidoak 3,2 eta 3,5 milioi urteren artean ditu.

Homo espezieen arbasotzat jo zuten orduan, gu guztion amatzat. Mende erdi... [+]


Duela 200 urteko arkeologoaren mezua

Normandiako erromatar garaiko aztarnategi batean lanean ari zirela, arkeologia ikasle batzuek aurkikuntza bitxia egin dute berriki: buztinezko eltze baten barruan kristalezko flasko txiki bat topatu zuten, XIX. mendean emakumeek lurrina eramateko erabili ohi zuten... [+]


Beste hainbeste geoglifo Nazcan

Yamagata unibertsitateko Masato Sakai arkeologo japoniarra buru duen ikerlari talde batek geoglifo ugari aurkitu berri ditu Nazcako basamortuan (Peru). Guztira 303 geoglifo topatu dituzte, orain arte ezagutzen zen geoglifo kopurua ia bikoiztuta. Horretarako adimen artifiziala... [+]


Indarkeria, endogamia eta baztanga Trebiñun

Trebiñu, VI. mendea. Eremita talde bat Las Gobas kobazuloetan bizitzen hasi zen, eta historiaurretik okupatutako Laño ibaiaren haitzarte hartan kobazulo berriak hondeatu zituzten. Hurrengo mendean kobazuloetako bat nekropoli modura erabiltzen hasi zen bertako... [+]


2024-07-24 | ARGIA
Erromatar arrasto gehiago aurkitu dituzte airetik harturiko irudiekin, oraingoan Arkaian

Arkaiako erromatarren eremu termalean San Tomas ibaiari loturiko azpiegitura hidrauliko handi bat aurkitu dute, baita lur azpian 3.000 metro koadroko eraikin bat ere, garai hartako etxalde batenak izan daitezkeen arrastoekin.


Bilbaoko ehiztari-biltzailea

Mexikoko Coahuila basamortuan, Bilbaoko dunak izeneko parajean, giza eskeleto baten arrastoak topatu dituzte. Arkeologoek aztertu ondoren, ondorioztatu dute 950-1250 urte artekoak direla eta Candelariako kulturarekin lotuta daudela.

Aurkikuntza berri pozgarria izan da... [+]


5.000 lagunentzako zirku erromatar baten aztarnak aurkitu dituzte Iruña-Veleian

Arabako aztarnategi arkeologikoaren ondoan 280 metro luze eta 72 metro zabal dituen egitura ezkutatzen da soroen azpian. Arkikus enpresak drone bidezko kartografia teknika bereziak erabilita egin du aurkikuntza. Euskal Herrian ez da halako besterik eta Tarraco edo Calagurris... [+]


Auxerreko haur txikien hilerria

Aurtengo neguan INRAPeko (Ikerketa Arkeologiko Prebentiboen Institutu Nazionala)  arkeologoek nekropoli berezia aurkitu dute Auxerreko (Frantziako Estatua) erdigune historikoan: haur jaioberrientzako edo hilda jaiotako haurrentzako erromatar garaiko hilerria. K.o. I. eta... [+]


Euskal Herrian aurkituriko mosaiko erromatar garrantzitsuenetako bat ikusgai jarri dute Ablitasen

El Villar aztarnategian 2017an aurkituriko mosaiko erromatar handia zaharberritu eta ikusgai jarri dute Ablitasko kultur etxean. IV. mendeko villa edo etxaldeak 40.000 metro koadro ditu eta oso-osorik dagoela uste dute arkeologoek, nahiz eta zati txiki bat baino ez duten... [+]


Neandertal arkaiko baten fosilak aurkitu dituzte Karrantzako El Polvorínen

Neandertal baten 18 arrasto aurkitu dituzte Karrantzako El Polvorín kobazuloan dagoen beheko galerian, Lehenengo Osina deitua. Guztiak banako bakarrarenak direla uste dute, eta, haien ezaugarri morfologikoetan oinarrituta, neandertal arkaikoenak direla azaldu du Asier... [+]


Ebakuntza onkologiko zaharrena

Duela bi urte, Edgard Camarós arkeologo katalanak bi giza garezur eta "Minbizia?" zioen txartel bat topatu zituen kartoizko kaxa baten barruan, Cambridgeko Unibertsitatean. Garezurrak Gizatik zetozten, Egiptotik eta berriki Frontiers in Medicine aldizkarian... [+]


Mikroplastikoak ondare arkeologikoan

York (Ingalaterra), K.o. II. mendea. Eboracum erromatar hirian hainbat egitura eta etxe eraiki zituzten. Besteak beste, egungo Wellington Rowen harrizko eraikin bat egin zuten eta Queen’s Hotela dagoen tokitik igarotzen zen harresian arku bat jarri zuten. Bi aztarnategiak... [+]


Baskoien beste herrixka baten aztarnak aurkitu dituzte Nafarroan eta AHTren lanek suntsitu ditzaketela salatu dute

Muru Artederreta herrian, Murugain izeneko muinoan, Burdin Aroko herrixka baten horma agerian geratu da, AHTren lanentzako laginak hartzen ari zirela.  Bizilagunen hango elkarteak salatu du trenarentzako tunel baten ahoa eraikitzeak harresiaren zati bat suntsituko lukeela.


Eguneraketa berriak daude