Larkek Azkoititik urtero 171.000 tona hondakin Donostiako erraustegira eramatekotan beharrezko du Ingurumen Baimen Bateratua

  • Larke 360 enpresari Jaurlaritzak eman diona ez da Ingurumen Baimen Bateratua (IBB), ingurumen-inpaktuaren txostena baizik. Txosten horrek ez du birziklapena hobesten, Larkek kudeatu nahi dituen 61 hondakin mota ia guztiak Donostiako erraustegira eramateko argi berdea ematen dio (bi hondakin mota soilik dira salbuespena). Hau da, urtean 171.164 tona hondakin eraman ahalko lituzke Larkek Donostiako errasutegira. Baina Larkek hondakin kilo bakarra erraustegira eramateko ere, IBB beharko luke, legearen arabera.


2020ko apirilaren 13an - 08:40
Irudia: Maxixatzen.

Jaurlaritzaren Ingurumen sailak Larke enpresari onartu dion ingurumen-inpaktuaren txostenak aukera ematen dio ia hondakin guztiak Donostiako erraustegira eramateko: urtean 171.164 tona. Bi hondakin mota dira salbuetsitako bakarrak.

Ingurumen-inpaktuaren txostenak hondakin mota bakoitzari ontzat ematen dion bideak ez du birziklapena hobesten edo bultzatzen: ia guztiei ematen die R12 eta R13 eragiketarako baimena, hau da, "balorizazio" aukera guztiak libre. Zerrenda honetan (gazteleraz) ikus dezakegu hondakinen kudeaketan dauden aukerak, eta bertan ageri da zehazki zer esan nahi duten R12 eta R13k.

Urtean 171.164 tona joan daitezke erraustegira

Mota guztietako hondakinak daude erraustegira joateko argi berdea jaso dutenen artean: plastikoa (3.000 tonatik gora urtean), hormigoi eta adreiluak (69.000 tonatik gora urtean), metalak (kobre, aluminio, berun, zinka, burdin, eztainu, kable... denek batera 902 tona urtean), jantziak eta ehunak (bien artean 2.975 tona urtean)...

Bi salbuespenak ez dira hain salbuespen: isolamendu materialak eta igeltsutik ateratako eraikuntzakoak

Isolamendu materialak eta igeltsutik ateratako eraikuntzako materialak dira erraustegira eramateko baimenik jaso ez duten bakarrak. Bien artean urtean 12.226 tona osatzen dute. Hauei D15 eragiketarako baimena eman die ingurumen-txostenak, hau da, baita ere edozer egin ahal izatea, baina ez "balorizazio" kategorian, "eliminatzeko" kategorian baizik: zabortegietara eraman, lurrean edo itsasoan erre... (gorago aipatu dugun zerrendan ikus daiteke "eliminatzeko" aukerak zein diren eta zehazki D15ek zer esan nahi duen).

Erraustegira kopuru hori eramateko gaitasuna duenez, IBB beharrezko

Ingurumen Baimen Bateratuei buruzko legea da 1/2016 Errege Dekretua. Eta bertan arautzen du zein jarduera motek beharrezko duten IBB izatea. Horien artean legoke Larke. Izan ere, legeak IBB izatea exigitzen dio, besteak beste, egunean 75 tonatik gora hondakin erraustegira edo zementeretara erretzera eramateko gaitasuna duen kudeatzaileari. Larkek urtean 183.390 tona kudeatzeko baimena du eskatua, horietatik 171.164 tona Donostiako erraustegira edo zementeretara erretzera eramateko aukera eman diote, eta beraz, egunean 468 tona hondakin erraustegira edo zementeretara erretzera eramateko gaitasuna izango luke, legeak ezarritako 75 tona horietatik oso gora.

Hauxe dio zehazki lege horrek, I. Eranskineko 5.4 puntuan, IBB zein jarduerak behar duten zehaztuz: "Hondakin  arriskugabeen  balorizazioa,  edo  balorizazioaren  eta  ezabatzearen  nahasketa, instalazioek egunean 75 tonatik gorako ahalmena badute eta honako jarduera hauetako  bat  edo  gehiago  biltzen  badute (...) : a) Tratamendu biologikoa; b) Errausketaren edo koerrausketaren aurreko tratamendua; c) Zepa eta errautsen tratamendua; )  Birrintze-instalazioetan  hondakin  metalikoak  tratatzea,  hondakin  elektriko  eta  elektronikoak barne, bai eta bizitza baliagarria amaitu zaien ibilgailuak eta horien osagaiak ere. Instalazioan hondakinak tratatzeko egiten den jarduera bakarra digestio anaerobikoa izanez gero, jarduera horretarako ahalmen-atalaseak egunean 100 tonakoak izango dira".

Erraustegira ez eramatekotan, bi baimen falta ditu Larkek

Hemen irakur dezakegu zehazki zein hondakin mota eta zein kopurutan jasotzea den Larke enpresaren asmoa. Urtean 183.390 tona hondakin kudeatzea da bere nahia eta kudeatzaile baimena eskatua du dagoeneko Jaurlaritzan. IBBrik jaso ez duenez, bi baimen beharko luke: aipatutako kudeatzaile baimena, Jaurlaritzaren Ingurumen sailak ematen duena; eta jarduera baimena, Azkoitiko Udalak eman beharko liokeena. Baina erraustegira edo zementeretara erretzera kopuru handia eramateko gaitasuna duenez, IBB beharrezko du, legearen arabera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hondakinen kudeaketa Gipuzkoan
Hondakinak tratatzeko Artaxoako planta itxita mantentzeko agindu du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak

Nafarroako Ecofert Sansoain enpresa itxita dago 20.000 tona hondakin toxiko legez kanpo jasotzeagatik Zubietako (Gipuzkoa) erraustegitik eta Tuterako (Nafarroa) Oleofat enpresatik.


2024-05-17 | ARGIA
Zubietako Erraustegira martxa egingo dute larunbatean Lasartetik abiatuta

Maiatzaren 18an, larunbatez, Zubietako Erraustegiaren aurkako martxa antolatu du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak (EAM). Lasarte-Oriatik abiatuko da, Okendo plazatik 11:00etan.


2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


2023-08-01 | Jon Torner Zabala
Ibilbideak (IV)
Beloki: Han goitik hautsa ikusten da

Zumarragan badugu eraikin-multzo bat herriguneak besteko zabalera duena ia, Arcelor Mittal-en fabrika zaharra, industriak gurean izan duen garrantzia geroz eta urriagoaren erakusgarri. Hura itxi eta gutxira, 2021eko urrian, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen,... [+]


Zumarragan erraustegi bat jartzeko asmoa salatu dute

Plastic Energy enpresak Zumarragan hondakin plastikoen birziklatze kimikorako instalazioa jartzeko asmoa "kezka handiz" ikusten du Urretxu-Zumarraga Bizi! plataformak. Azpimarratu du pirolisiak osasunarentzat kaltegarriak diren kutsatzaile kimikoak askatzen dituela,... [+]


Zubietako erraustegiaren egoera Europako Parlamentura eramango du Ezker Anitzak

Errauste plantaren transformadorea matxuratu ondoren, Zubietan hondakinak energiarik sortu gabe erretzen ari direla salatu du GuraSOS elkarteak. Ezker Anitza-IUren aburuz, horrek erakusten du Gipuzkoako Ingurumen Gunea “bluf” bat dela eta Europako Parlamentura... [+]


2022-06-16 | ARGIA
Bergarako erraustegiaren aurkako plataforma: “Jaurlaritzaren lehentasuna enpresa pribatuen interesak dira”

4.500 herritarrek eta Bergarako Udalak jarritako helegiteei muzin egitea egotzi dio Larramendiko Arnasa plataformak Eusko Jaurlaritzari eta manifestazioa antolatu du erraustegi proiektuaren aurka hilaren 19an, igandearekin.


2022-05-16 | Usurbilgo Noaua
Martxa girotu batek Zubietako erraustegia geratzea eskatu du larunbatean

Errausketaren Aurkako Mugimenduak eragile anitzen babesarekin antolatuta, martxa girotu batek Lasarte-Oria eta Zubietako erraustegia lotu ditu larunbat honetan.


2022-04-13 | ARGIA
Jaurlaritzak baimena eman dio Bergarako paper hondakinen pirolisi plantari

Astearte honetan jakinarazi du albistea Bergarako Udalak, baina dioenez Jaurlaritzaren ebazpenak ez die erantzuten baimenik ez emateko udalaren argudioei eta helegitea jarriko dio Ingurumen Iraunkortasuneko Sailburuordetzaren ebazpenari.


2022-04-04 | ARGIA
Baserri konposta abiatu dute Usurbilen, herrian sortutako hondakin organikoak herrian kudeatzeko

Udalaren eta Behemendi elkartearen arteko elkarlanaren fruitu da ekimena. Herrian sortutako hondakin organikoaren zati bat Lartzandieta baserrian konpostatzen hasi dira.


2021-11-02 | ARGIA
Hondakinak tratatzeko planta bat eraikitzeko emandako hirigintza txostena baliogabetu egin du Bergarako Udalak

Valogreene Paper BC SM enpresari emandako hirigintza-bateragarritasunari buruzko txostena baliogabetu du Bergarako Udalak, aipatutako txostena egiteko adierazitako jarduera ez datorrelako bat ez ingurumen-baimen integratua lortzeko proiektuan jaso den jarduerarekin, ezta... [+]


Donostia da gutxien birziklatzen duen herria Gipuzkoan

Eguzki Talde Ekologistak Donostiako gaikako hondakinen 2020ko San Marko Mankomunitateko datuak aztertu ditu. Azkenaldian, herritarrak kontzientziatzeko birziklapenaren aldeko kanpainak ugaltzen ari direla dio taldeak, baina “itxurakeria” eta... [+]


2021-06-08 | ARGIA
Zabortegiak handitu eta berriak ireki nahi dituzte EAEn

Zabortegien edukiera bikoiztu egin beharko da EAEn 2030 urtera arteko epean, Eusko Jaurlaritzak aitortu duenez. Horri aurre egiteko hainbat proiektu daude mahai gainean, egungo zabortegiak handitu eta berriak irekitzeko, hala jaso du Berria egunkariak.


Eguneraketa berriak daude