“Lapurdiko itsas hegian egun 80-90 urte duen belaunaldiaren hizkera deskribatu dut”

  • Donibane Lohizunen jaio zen Duhalde 1987an, baina Uztaritzen bizi eta hazi da, eta etxean zein herrian entzundako euskararen aldaerek bultzatu dute Lapurdi itsas hegiko euskarari buruzko tesia egitera. Gaur egun, EHUko Bilboko Hezkuntza Fakultatean ari da irakasle lanetan. Datorren ekainaren 1ean izango da Ziburuko Azoka eta horren karietara antolatu dute Azokaldia. Zikloa amaitzeko, ostegun honetan Donibane Lohizunen bere lanari buruzko hitzaldia emango du, 18:30ean Mediatekan.

Argazkia: Cristian Martinez.

2024ko maiatzaren 23an - 10:15
Azken eguneraketa: 13:55

Zergatik heldu zenion Lapurdiko itsas hegiko euskararen ikerketari?

Banuen interes akademikoa, baina baita interes pertsonala ere. Hau da, familia Azkaine eta Ziburutik etorri da, eta txikitatik entzun dut euskara hori etxean; eta bertzetik, handitu naizen tokiko euskara dago, Uztaritzekoa. Ikastolan ere hainbat mintzo entzuten nituen eta beti izan dut ezberdintasun horiekiko kuriositatea; lan honetan, etxeko euskarari argi pixka bat eman nahi izan diot.

Oker ez banago egungo datuak Louis-Lucien Bonapartek XIX. mendean bildutakoekin erkatu dituzu.

Tartean izan dira ikerketak, Pedro Irizar, Euskararen Herri Hizkeren Atlasa, bertzeak bertze, baina Lapurdiko itsas hegiko ahozko euskararen deskribapena falta zitzaigun. Tokiko euskararen deskribapena egiteaz gain, eskualdeko euskararen bilakaeraren berri ematen ahalegindu naiz. Horretarako baliagarriak izan zaizkit, bertzeak bertze, Bonapartek bertan egindako inkesten eskuizkribuak. Bonaparteren datuak egungoekin konparatuz, azken hamarkadetako norabidea ulertzeko parada ematen digu. Iduri luke Donibane Lohizunek halako eragina izan duela azken mendean, garaian Donibane Lohizunen jadaneko ageri ziren hizkuntza-ezaugarri batzuk ekialdera hedatu dira, egun Saran eta Arrangoitzen ere entzuten baitira. Horrela, Lapurdi mendebaleko hizkeren batasuna azkartu da.

Zeintzuk dira Lapurdi itsas hegiko euskararen eta inguruko euskaren arteko desberdintasun nagusiak?

Ezaugarri batzuk hedadura handikoak dira, Ipar Euskal Herri osokoak, bertze batzuk ekialde zabalekoak, Nafarroa Garaiko eta Gipuzkoako ekialdean ere entzun daitezkeenak. Baina badira bertze batzuk Lapurdiko itsas hegian arrotzak direnak. Demagun, Ipar Euskal Herrian eta Nafarroa Garaiko ekialdean ezaguna den zenbaketa-sistema berria entzuten da Saran, hots, hirutan hogoi, lautanoi erakoak; Azkainetik itsas hegira, berriz, zenbaki-sistema zaharrari eutsi diote eta (h)iruroi erakoak bildu ditut. Eta, aldiz, badira bertze ezaugarri batzuk kostaldean entzuten direnak, baita mugaz bertze aldeko hizkeretan ere ezagunak direnak: Gipuzkoan zein Nafarroa Garaiko mendebalean ezaguna den NOR-NORK saileko soiltzea sartu da Hendaiatik Bidartera iraganaldiko adizkietan eta ohiko formekin batera entzun daitezke baziñun, giñun erakoak.

"Funtsean, Lapurdiko itsas hegiko ezaugarrien konbinazioa tokiko gizarte-errealitatearen irudikoa da eta agerian ematen ditu Ipar Euskal Herriko, Nafarroako Bortzerrietako zein Gipuzkoako ipar-ekialdeko hiztunen arteko loturak"

Funtsean, Lapurdiko itsas hegiko ezaugarrien konbinazioa tokiko gizarte-errealitatearen irudikoa da eta agerian ematen ditu Ipar Euskal Herriko, Nafarroako Bortzerrietako zein Gipuzkoako ipar-ekialdeko hiztunen arteko loturak. Garai batean jende anitz etortzen zen Donibane Lohizunera lanera, lapurtarrak, Senperekoak edo bertze herrietakoak, baina baita bertze eskualdekoak ere. Donibandar batek kontatu zidan emazteak Irundik ere etortzen zirela trenez arrain kontserbategietan lan egiteko.

50 bat lagun elkarrizketatu dituzu. Zein metodologia erabili duzu?

Herriz herri, etxez etxe eta sukaldez sukalde aritu naiz landa-lana egiten, Lapurdiko itsas hegiko herri bakoitzean. Adin handiko jendeak izan dira, 80 urtetik gorakoak, bai emazte bai gizon, eta etxetik euskaldunak zirenak. Guztiekin grabaketak egin ditut, galdera irekiak eginez eta haien espontaneotasuna bilatuz. Funtsean, dialektologiako ikerketan erabiltzen den ohiko metodologia da.

Eta euskara batuak badu eraginik?

Ni ez naiz ari gaurko Donibanez. Grabatutakoak adin handikoak dira, gaur egun 80-90 urte edo gehiago dituztenak eta tokiko mintzoan ari direnak. Nola ez, interesgarria litzateke hori ere ikertzea: gizartea gaur egun gehiago mugitzen da, baina agian muga ere gehiago sentitzen da... ez dakit, aztertu beharko litzateke.

Beraz, gaur egun 80-90etik gora duen belaunaldiaren argazkia da zurea. Hizkuntza asko ari da aldatzen?

Ez diot begiratu gaur egungo belaunaldiari, erran bezala, hori egitea interesgarria litzateke, baina presazkoa zen belaunaldi hura aztertzea, eta hori egin dut. Azkainen, adibidez, Irizarrek argitaraturiko datuen arabera, 1970eko hamarkadan herritarren %83 euskalduna zen, eta azken inkesta soziolinguistikoaren arabera, 2021ekoa, Lapurdin %22,9 da euskaldun osoa (Baiona-Angelu-Biarritz aintzat hartu gabe). Ikerlan honetan adineko hiztunen euskara aintzat hartu dut, inguruko hizkerekin konparatu dut eta tokiko hizkeraren bilakaeraren berri ematen ahalegindu naiz; belaunaldiekin konparatzea egiteko den lana da.

Horrelako ikerketak ikusita, norbaitek pentsa dezake aztertutako belaunaldiaren garaietan bezala hitz egin beharko litzatekeela gaur egun?

Gertatu zait jendeak ulertzea erraten ari naizela behar dela berriz mintzatu Lapurdiko itsas hegiko euskara zaharrean, baina lan honen helburua ez da hori. Euskara aldatu da, baina bizi da, eta hori da inportanteena. Hizkuntza hiztunena da, eta euskara, hizkuntza guztiak bezala aldatzen doa eta hori osasunaren aldekoa da. Nik gure ondarea ikertu eta jarri dut jendearen eskura, gero horrekin zer egiten den ez dago nire esku.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hizkuntzalaritza
Euskara eta sexu-genero disidentziak uztartzeko zertzeladak

‘Xoka. Jite disidenteak’ jardunaldiak antolatu ditu Ehgam Nafarroak. Hiru saio eginen dituzte Iruñeko Laban: azaroaren 5ean, 13an eta 19an.


2024-10-24 | Rafa Arriola
Egun on, España…

Gero eta akats ortografiko gehiago atzematen dugu sare sozialetako idazkietan, eta ez soilik gazteek egindakoak, baita komunikabideetakoak ere. Batzuk hain bihurtu dira ohiko, non gure begiei apenas ez dieten minik ematen.

Horrela, gaztelaniaz hauek bezalakoak barra-barra... [+]


Ekin eta jarrai

"Ekin eta jarrai" da Euskaltzaindiaren goiburua. Ez dakit Akademia zergatik ez zuten ilegalizatu, hiru berba horiek agertuta bere logotipoan. Gutxiagorekin egin dira salaketak-eta (adin batekook La orquesta Mondragón-en kasetearena gogoan dugu, Martxoaren 11ren... [+]


2024-08-12 | Sustatu
Kip- eta Chep- izen horiek norenak diren

Faith Chepngetich Kipyegon keniarrak 1.500 metroko atletismo proba irabazi zuen larunbatean, Paris 2024ko azken-aurreko egunean, bigarren emakumezkoa bilakatuz historian atletismoan urrezko hiru domina olinpiko erreskadan lortu dituena. Gauzatxo bati ere erreparatu... [+]


2024-06-25 | Euskal Irratiak
Pantxoa Etxegoin
“Euskararen diagnostiko bateratu bat erdietsi nahi dugu Iparraldean euskara biziberritzeko”

Euskararen biziberritzea Ipar Euskal Herrian jardunaldia antolatzen du ostiral honetan Baionan Euskaltzaindiak. Euskararen alde egiten dena eta ez dena eztabaidatzeko mementoa izango da. Eragileak eta politikariak bilduko dira egun osoan.


Mañeruibarko haur euskaldunak sarituko dituzte Iruñeko Komunikabideak Fundazioak eta Euskaltzaindiak

Euskara galdua zen eremu mistoko eta ez-euskalduneko herrietako familien ahaleginak aitortuko dituzte ekitaldian. Oskar Alegria zinemagilearen bideoak emango dio hasiera ekitaldiari 11:30ean udaletxean.


Irulegiko eskua, zein nobedade dakartza ‘Antiquity’ aldizkariak?

Irulegiko Burdin Aroko herri gotortuan azaldutako brontzezko piezari buruzko ikerketa “osoena” azaltzen duen artikulua argitaratu du aditu talde batek nazioarteko aldizkari zientifikoan. Orain arte ez genekizkien hainbat berritasun dakartza.


2024-01-05 | ARGIA
Mikel Perez
“Euskara eta gaztelania nahastearen arrazoi bakarra ez da hizkuntza gaitasuna”

Mikel Perez Gonzalez hizkuntzalaria hitz egiterakoan erabiltzen den kode alternantzia aztertzen ari da, alegia, euskaldunek nola nahasten dituzten euskara eta gaztelania. Alternantziaren arrazoietako bat euskara gaitasuna da, baina Perezek gehiago ere kontatu ditu.


2023-08-31 | Ilargi Manzanares
Andorrak gutxieneko katalan maila eskatuko du bertan bizitzeko

Andorrako katalanaren defentsarako lege berriak katalanaren oinarrizko maila eskatuko du bertan bizi eta lan egin ahal izateko. A2 titulua baino maila baxuagoa eskatuko dute.


2023-07-20 | Cira Crespo
Anik Nandi, soziolinguista
“Uste zen hizkuntza sartzen bazenuen hezkuntza sisteman jendeak hitz egingo zuela, baina ez”

Anik Nandi Indiako soziolinguista da, Mendebaldeko Bengalan jaioa. Gaur egun doktoratu ondoko ikertzailea da EHUko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketen Sailean, eta kolaboratzailea, berriz, Galiziako Errege Akademiako (Real Academia Galega) Soziolinguistika Mintegian eta... [+]


2023-07-12 | ARGIA
Mikromatxismo, egia berdadero, afariketan… Euskaltzaindiaren Hiztegiak 646 forma berri jaso ditu

Euskaltzaindiak Hiztegia sarean eguneratu du: 646 forma berri jaso ditu azken sei hilabeteotan, eta 1.130 forma moldatu edo findu. Lehendik dagoena txukuntzeari ere garrantzia eman diote. “Adibideak ere berrikusi ditugu, batez ere berdintasunari dagozkionak: emakumeen... [+]


Itxaropen-zerrenda

Bikotea osatzen duten bi lagunekin topo egin, haiekin hizketan hasi, eta haietako batek itxaropen-zerrenda esan du, nahastuta, itxaron-zerrenda beharrean. Haren bikotekidea konturatu da, konturatu denez, baina ondo disimulatu du. Hiztripuaren autorea euskara ikasten ari da, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude