Lapurdi zeharkatuko lukeen AHT egitasmoa aitzina doala salatu du ingurumenaren alde dabiltzan elkarteen artean osaturiko CADE kolektiboak. Urriaren 12 eta 13rako jarri du hitzordua, Gironda eskualdean Lurraren Altxamenduak sareak antolaturiko protestari sostengua erakutsiz.
Europako Batzordeak segitzen du AHTren egitasmoa aitzina eramaten. Uztailaren 17an plazaraturiko Europako Interkonexiorako Mekanismoaren 2023ko proiektu deialdiaren emaitzetan ageri da 19,5 milioi euro aurreikusten dituela Akize (Okzitania) eta Gasteiz lotuko lituzkeen AHT linea aztertzeko. Hori horrela, isilean eta erdi-gordezka egitasmoa aitzina doala salatu du ingurumenaren babeserako elkarteek osaturiko CADE kolektiboak. Euskal Hirigune Elkargoak aurka bozkatu bazuen ere, egitasmoa finantzatzeko betebeharra izango lukeela deitoratu du Euskal Irratietan CADEko Pantxoa Tellierrek. "Injustizia fiskala" salatu du: AHT pasako den hirietan gutxienez 20 euroko zerga emendaketa izanen dute herritarrek 30 urtez.
Frantziako Garraio ministroak obren egitaraua baieztatu eta zehaztu zuen iazko urtarrilean: 2023aren bukaera eta 2024aren hasiera aldera, Bordele hegoaldeko eta Tolosa iparraldeko obren abiatzea; 2027an, zati komunaren eta Tolosara ala Akizera joateko bidebanatzearen eraikuntza; 2028an, Bordele-Tolosa trenbidearen obren hasiera, 2032an erabilgarria izan dadin; eta, horren segidan, Akizera doan trenbidearen eraikitzea.
Lurralde Altxamenduak sarea AHT egitasmoaren aurka mobilizatuko da urriaren 12 eta 13an. Gironda eskualdean jarria du ondoko protesta, lekua oraingoz gehiegi zehaztu gabe. Autobus bat abiatuko da Lapurditik urriaren 13an, eta interesatuak lekua erreserbatu dezake CADEri idatziz.
2.000 milioi euroko kostua izango dute AHT Madrilekin eta AVE trenarekin lotzeko aurreneko lanek. Asteburuan egin dute manifestazio bat Iruñean, AHTa eraikitzeko obretako esklabotza-baldintzak salatzeko.
Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]
AHT Geldituk Nafarroako Abiadura Handiko Trenaren obretan lan esklabotza egoerak daudela salatzen duen lekukotza eskandalagarria jaso ondoren, obra horiek sustatzen dituen Adif sozietateak publikoki erantzun behar izan du: "Gezurra dira".
Nafarroan eraikitzen ari den tren lasterraren langileak esklabotza egoeran ari direla salatu du AHT Gelditu elkarteak Iruñean emandako prentsaurrekoan.
Añana eta Trebiñuko kuadrilletako ordezkariek eta Arabako nekazari eta abeltzainek salatu dute "mespretxu instituzional izugarria" jasaten dutela AHTren lanak direla-eta. Denera bi miloi metro koadrotik gora "lur emankor" desjabetuko dituzte... [+]
Azken asteotan Castejón-Soria trenbidea berreskuratzeko eta Tuterako tren-geltokia gaur egun dagoen tokian mantentzeko edo, Nafarroako Erriberako hiriburuan Abiadura Handiko Trenaren ustezko geralekuak aitzakiatzat hartuta, hirigunetik kanpo beste bat egiteko... [+]
Frantziako Gobernuak Espainiakoari baieztatu dionez, Abiadura Handiko Trena ez da Hego Euskal Herrira iritsiko (Irungo loturara) gutxienez 2042 urtera arte. Ez dago Parisen lehentasunen artean.
Espainiako Garraio Jasangarrirako estatu idazkari José Antonio Santanok adierazi du Eusko Jaurlaritzaren helegite bat onartu dutela Ezkio-Itsasoko konexioari buruz, Aralarri "hainbeste" kalte egingo ez liokeena.
2024ko otsailean Astigarraga-Hernani tartea amaitu zutenean Abiadura Handiko Trena 2027an prest egongo zela aurreikusten zuen Eusko Jaurlaritzak. Orain Arkautiko lotunearen obren lizitazioari ekin dio Jaurlaritzak; Euskal Trenbide Sarea enpresaren esku utzi du, eta 2027an hasiko... [+]
Informaziorik helarazi gabe eta baimen eskaerarik gabe hasi dituzte Abiadura Handiko Trena eraikitzeko asmoz lehenago egin beharrak diren zundaketa lanak Otsobi kontzejuaren lurretan. Stop Zundaketak plataformak jakinarazi du egoera: "Izako Udalari edo Otsobiko kontzejuari... [+]
Oscar Puente Espainiako Garraio ministroaren esanetan, Nafarroarekin lotura egiteko aukerarik "onargarriena" Gasteizkoa da, Ezkio-Itsasoko ibilbideak "konplexutasun teknikoak" dituelako.
2017an Gaintxurizketan tunela zulatzen hasi zirenetik etengabeak izan dira AHTko obrek Renferen tren zerbitzuan eragindako murrizketak eta kalteak. Orain, Espainiako Garraio Ministerioak iragarri du udaran hainbat astez etenda egongo dela zerbitzu hori Hernani eta Irun artean... [+]