Euskal Herriko mintzalagunen festaren barruan, kalejira, herri-bazkaria, erromeria eta dantzaldia izango dira.
Euskal Herriko mintzalagunen festa nagusia Arabako Errioxan ospatuko da aurten, Lapuebla de Labarcan, ekainaren 1ean. Mintzalagunen mundura hurbiltzeko gonbitea luzatuko dute jaiarekin batera. TÚtik GUra! Ongi etorri Mintzalagunon mundura! leloa aukeratu dute Mintza Egunerako.
Lehen Mintza Eguna 2006an antolatu zuen Euskaltzaleen Topaguneak, Iruñean. Ordutik urteroko zita izan da, eta Euskal Herriko hainbat herritan ospatu da: Donostian, Getxon, Gasteizen, Arrasaten, Elizondon, Santurtzin, Elgoibarren, Murgian, Beran eta Atarrabian. Herri horietan euskara plazaratu eta jai giro ezin hobea sortzen da.
Mintzalagun, berbalagun zein mintzakide guztien jaia da Mintza Eguna, eta egitasmoetan parte hartzen duten kideek elkar ezagutu eta egun pasa ederra egiteko antolatzen da. Horretarako, egun osoko egitaraua izaten da. Herririk herri egokitzen den arren, honako ekintza hauek biltzen ditu normalean: hamaiketakoa, ibilaldi gidatua, kantu poteoa, herri bazkaria, bertsolariak eta erromeria. Gainera, bazkalostean esker emate ekitaldia izaten da. Mintzapraktika egitasmoetan borondatezko lanean aritu diren talde eta elkarteek mintzalagun guztien esker ona jasotzen dute, beren lanaren aitorpena egiteaz gain.
Euskaltzale asko biltzea espero da Lapuebla de Labarcan, Euskal Herri osoko mintzalagunen urteko hitzordua izaten baita. Mintzalagunek gonbidapen berezia luzatu dute euskaltzale guztientzako: "Etor daitezela ekainaren 1ean Lapueblara, gurekin batera euskaraz gozatzera". Euskaraz mingain eta zangoak astintzeko moduko egitaraua prestatu dute:
Egitaraua
11:30 Ongi-etorria eta hamaiketakoa herriko plazan.
12:00 Bi proposamen aukeran:
– Ardo eta olio dastaketa.
– La Puebla de Labarca ezagutuz ibilbide gidatua.
(bi ekintzak egiteko aukera egongo da).
13:30 Kalejira animatua eta poteoa. Herriko plazatik hasita.
15:00 Bazkaria. Ikastolan.
17:00 Esker-emate ekitaldia. Ikastolan
17:30 Erromeria. Ikastolan.
Bazkari txartelak eskuratzeko aukera www.mintzalaguna.eus webgunean izango da, baita aurreko Mintza Egunetako irudiak ikusteko aukera ere. Txartelak salgai maiatzaren 24a arte.
Albiste hau Arabako Aleak plazaratu du. CC-BY-SA lizentziari esker ekarri dugu gurera.
Zestoan (Gipuzkoa), 2024ko irailaz geroztik, baliabide ekonomiko urriko haur eta gazteak bost kultur eta kirol ekintzen artean bat aukeratu, eta horretan doan aritu daitezke. Udalak dirulaguntzen araudia berritu du, haurren aisialdia eskubide bat dela argudiatuta. Aldaketarako... [+]
Zenbat komunikazio egoeratan ateratzen da galtzaile euskara? Arduradunak ez duelako aurrez pentsatu hizkuntzak nola kudeatu, erresistentziak egoten direlako eta haiei erantzuteko argudioak prest ez daudelako… Soziolinguistika Klusterrak jendaurrean.eus gida ipini du... [+]
Argantzonera (Araba) iritsiko da asteazkenean Euskarabentura espedizioa, Gesaltz-Añanatik pasa ostean aurreko egunean. Hamar egun dira espedizioa hasi zela Atharratzen (Zuberoa). 15-17 urte bitarteko 125 Jzioquitar (Euskarabenturako parte-hartzaileek jasotzen duten izena... [+]
Erripako kaian euskaltzale ugari bildu dira euskaraz libre aritu ahal izateko sortu den mugimenduaren aurkezpenean. “Urte luzez bilbotarrek egindako lan ikaragarriaren ondorio eta ondorengo” izango dela adierazi dute.
Inoiz baino jende gehiago bildu da Iruñerriko III. Mintzodromoan. 180 pertsona inguru aritu dira euskara praktikatzen eta sare euskalduna zabaltzen.
Jaime Altunak Hizkuntzaren funanbulistak. Hizkuntza-sozializazioa kirol eremuan adin eta generoan ardaztuta doktoretza tesia uztailean bukatu du. Gaiaren ezagutza sakonetik eta aurrez beste ikerlariek idatzitakotik hurbildu da begirada berezi bezain zorrotzaz Gipuzkoako zenbait... [+]
Audiogidak frantsezez, alemanez, ingelesez eta gaztelaniaz daude. Biarritzeko turismo bulegoko zuzendari Genevieve Fontainek argudiatu du euskara ez dela “berehalako eskarietako bat”.
Haurren aurrean helduok heldu ekimena urriaren 19tik 29ra egingo da Hego Euskal Herriko 80 herritan. Protagonistak, batez ere, gurasoak izango dira eta bi helburu azpimarratu ditu Euskaltzaleen Topagunea antolatzaileak: batetik, gurasoek hizkuntza ohiturak aldatzeko pausoak... [+]
Euskarafobia legalaren historia legez lege eta arauez arau aztertu du Iñigo Urrutiak (1966, Jatabe-Maruri), Xabier Irujorekin batera. Horren emaitza da Historia Jurídica de la Lengua Vasca (1789-2023) liburu mardula. Irujo atzerrian zegoenez, Urrutiarekin mintzatu... [+]
Umap Twitterreko euskarazko jardunaren biltegia 2010eko urrian hasi zen martxan, CodeSyntax-en eskutik. 2023an, hil egin da. Elon Musk-ek hil du, berak zer garen eta nor garen ez dakien arren. Umap-en hainbat zerbitzuren oinarri izan da, euskarazko txiolarien, hedabideen eta... [+]
Ekainaren 24an bigarrenez egingo da Euskara jalgi hadi plazara lagunarteko futbol txapelketa Lezaman. Euskal Herri osoko lau kirol elkartek hartuko dute parte, eta helburua kirolean ere euskararen erabilera sustatzea izango da.
Erronkaribarreko ehunka lagun biltzen duen urteroko zita ospatuko dute maiatzaren 20an Erronkariko herrian bertan. Uskararen Egunak 26. edizioa du aurtengoa, eta ibarreko herritarrak kohesionatzeko eta jendartea biziberritzeko ezinbesteko ekimena bihurtu da.
Errealitatea eraldatzeko, gauzak ahalik eta zehatzen ezagutu behar direla sinetsita dago Iñaki Iurrebaso Biteri (Legazpi, 1967). Soziologoa ikasketaz, ofizio horretan aritu izan da beti, hasi Donostiako Udalean, Aztikerren ondoren, eta bere kabuz gero. Azken zortzi urteak... [+]
Nafarroako 7. Inkesta Soziolinguistikoaren datuak eman ditu jakitera Euskarabideak, Nafarroako Gobernuaren euskara zerbitzuak. 2021ekoak dira neurketak, eta bertan jasotako datuak laburbilduz, Kike Amonarriz soziolinguistak egin duen bezala, "ezagutzan irabaziak, erabileran... [+]