Konturatu gabe berriro ere iritsi zaigu udako solstizioa. Eguzkia bere gailurrera iritsi da eta ederki berotzen digu kaskoa. Leku askotan ospatzen dute suaren erritoa eta euskaldunok ere antzinako ohitura dugu. Garai batean mendi puntetan egin oi zen San Juan sua, baina orain, baserri inguruetan, hiri eta herriko plazan bertan edo herri ondoko zelai batean. Kostaldeko hondartzetan ere egin ohi dute.
Mendi gailurretan sua egiteko ohitura hori dela eta nire burua kabalak egiten hasi da. Euskal mitologiako Mari, ama lurraren jainkosa, suzko bola baten gainean ibiltzen omen zen mendi tontor batetik bestera –Anbototik Murumendira edo Aralar mendira–. Ez ote da leku altuetan suak egite horren ohitura lur emankorraren jainkosari eskainitako errito bat? Baserri giroko San Juan suaren inguruan abestu izan dira konjuruen antzeko esaldiak “Sugeak eta zapoak erre, erre …”. Animalia horiek izurriteak sortuko ote zituzten beldurrez edo –bakteriak ez baitzituzten ezagutzen–.
Gainera, lora sorta eder bat ere prestatzen zuten, udaberriko lorerik ederrenak baratze eta soroko uzta batzuekin nahastuta. Etxeetako ate-markoetan edo soroetan lizar adartxoak ere jartzen zituzten izurriteetatik babesteko. Ekainean, Eki-ren hilabetean gaude, udako solstizioan, baina berehala dator uzta-ila, uztaren garaia. Uzta ona eskatzen zaio orain San Juani eta lehen Mariri, amalurraren jainkosari, izurriteek gosea eta miseria handiak ekartzen baitzituztenen.
San Juan suak ez dira ilunabarrean ongi sartu arte pizten, ilunduta esango nuke nik. Izan ere, sua antzinako gizakiarentzat eguzkiaren ordezkoa zen. Suak argi egiten du, suak berotu egiten du, suak animalietatik babestu egiten du eta suak janariak prestatzen dizkigu; sua gau beltzean eguzki txiki bat da. Beraz, eguzkiaren sasoirik onena, udako solstizioa, suarekin ospatzen zuten eta ospatzen dugu oraindik ere.
Suak argi egiten du, berotu, animalietatik babestu, eta janariak prestatzen dizkigu; sua gau beltzean eguzki txiki bat da. Beraz, eguzkiaren sasoirik onena, udako solstizioa, suarekin ospatzen zuten eta ospatzen dugu oraindik ere
Ez, ez naiz idatziaren izenburuarekin ahaztu. Gure izar nagusienari, handienari, gertuen daukagunari esker gaude hemen bizirik. Bera da bizia ematen diguna. Baina ez pentsa ez dagoenik gauez, ilunpetan, bizi den animaliarik. Badira noski, baina horiei ere eguzkiaren eta beste izar guztien uhinak eta partikulak iristen zaizkie. Ez dago/da ezer, kosmosaren ukiturik ez duenik.
Bada lapiko handi-handi bat (metafora bat da) unibertsoa bera bezain handia, unibertso anitzen teoria egia bada, horiek ere barnean kabitzeko adinakoa; muga gabeko lapikoa. Den guztia lapiko horretan sartuta dago; hasi milioika galaxietatik, galaxia bakoitzeko milioika izar, horien planeta eta sateliteak, energiaz betetako espazio huts izugarri handiak, oraindik ere energia gehiago duten zulo beltzak, eta kosmos guztiraino. Eta gu, lur pilotatxo honetan bizi garen guztiok: gizakiok, animaliak, landare eta bestelakoa den guztiarekin, lapiko horretan gaude. Lapiko horretan salda dago, –tabernetan karteltxoa jarri ohi duten bezala– den dena bustitzen duen salda.
Betikotasunaren presentzia, hasierako errealitatea, unibertsoaren sorkuntza bera, sorkuntzaren sakontasuna, betikotasun elkartasuna. Lapikoak berak dakarren salda eta egosten ari dena, beti egosten, beti eboluzionatzen, dena eta denok gara sortzaile-kide. Saltsa horrek den guztia lotzen du, dena erlazionatzen du, ez dago ezer bata bestearekin zer ikusirik ez duenik, dena lotuta dago, dena saltsa berdinean egosita.
Zientzia kuantikoko emaitzarik garbienetakoa hori da: den guztiaren arteko erlazioa. Baina zientzia kuantikoa XX. eta XXI. mendeetako zientzia da. Bi mila eta bostehun urte aurretik ekialdeko jakintsuek eman ziguten horren berri. Greziako Presokratikoek ere aipatzen zuten gauzen arteko erlazioa. Horiek asmatu zuten atomo hitza eta horren esanahia: den edozer osatzen duen elementurik txikiena.
Gu berriz xehekerietan murgilduta gabiltza. Duela gutxi ilargia eguzkiaren aurrean jarri dela eta itzala egin digula lur honetan eta hor ibili gara aztoratuta, medio guztietan munduko notiziarik garrantzitsuena bezala emanez. Hurrengo eklipserako ari dira diruzaleak antolakuntzetan. Zenbat aldiz gerta ote da hori ilargia gure lurrari bueltaka dabilen milioika urteetan. Gehiago kezkatu beharko genuke eguzkia eta lurraren artean guk sortutako zaborrez, era guztietako materia solidoek eta gaseosoek, egiten duten itzal arriskutsuaz.
Ez ahaztu gu ere eguzkiaren parte garela eta bere beharra dugula.
Iñaki Lasa Nuin
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]
Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]
Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]
Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]
Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]
Hilabetearen hasieran egin zuen EH Bilduk III. Kongresua, Iruñean. “Ez ohiko ondorioak” ateratzeko balio duen “ohiko kongresua” omen da, edo horrela jaso dute behintzat Zutunik ponentzian, zuzendaritzak proposatu eta militantziak aho batez onartu... [+]
Otsailaren 3an hasi da gure umeak eta gaztetxoak eskoletan aurre-matrikulatzeko garaia, eta urtero bezala gogoratu nahi genizueke zergatik ez zaigun ideia ona iruditzen erlijioan matrikulatzea. Iaz artikula bukatzen genuen esanez “askori idazki hau ezaguna egingo zaizue,... [+]
Tranbia txiki Arratia Institutuko Guraso Elkartetik pantailen erabileraren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu ikas komunitatean.
Azkenaldian kezka handia dago ume eta nerabeengan pantailek duten eragina dela eta. Ardura hori etxeko erabileratik eskola eta institutuetako... [+]
2021ean hasi ginen Guggenheim Urdaibai proiektuaren inguruko lehen oihartzunak entzuten…Bai ala bai egingo zela esan zigun orduko Unai Rementeria ahaldun nagusiak. Bere esanak indartzeko, 40 milioi euro utzi zituen “blindatuta” museoak eraikitzen zirenerako... [+]
"(Oiongo osoko bilkuraren) helburua argia da, legez legitimatzea tramitazioan irregulartasun nabarmenak dituzten megaproiektu energetikoak"
Joan den asteazkenean egun gogorra eta desatsegina bizi izan genuen, ez bakarrik Labrazarentzat, baita zentral eoliko,... [+]
Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]
Epistemologia, edo ezagutzaren teoria, filosofiaren arlo nagusietako bat da, eta historian zehar garrantzizko eztabaidak izan dira gure ezagutzaren mugen eta oinarrien inguruan. Honen baitan bi korriente indartsu topatzen dira, ezagutzara iristeko bide ezberdinak proposatzen... [+]
Getxoko Epaitegiak Europa ikastetxeko 4 urteko haurren kasua artxibatu izanaren berri izan dugu aste honetan. Horrek zera galdetzera garamatza: instantzia judizialak, polizialak… prest al daude haurren eskaerei erantzuteko? Benetan babesten al dira gure adingabeak... [+]
Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]
Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]