Langileek sortzen duten aberastasunaren ia %40 enpresarien poltsikora doa

  • Orkestraren azken txostenak hainbat datu azpimarragarri dakartza enplegu munduari buruz; bestetik, Bizkaiko ekitaldi eta negozio erraldoi handiei lupa jarriko diegu, Pello Zubiria Argiako kazetariak frackingaren egoera EAEn aztertu du.

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Okrestra Euskal Lehiakortasun Institutuak, Deusto Fundazioari lotuta dagoena, Euskal Autonomia erkidegoko 2018ko lehiakortasun txostena atera du. 50 adierazle baino gehiago aztertzen ditu, erreferentziazko beste eskualdeekin alderatuz.

Txostena 2011z geroztik argitaratzen da eta lau maila zehazten ditu: pertsonen ongizateari loturikoak, lurralde lehiakortasunaren azken emaitzak deiturikoak; bitarteko emaitzen adierazleak, aurreko emaitzak lortzeko garrantzitsuak direnak; lehiakortasuna baldintzatzen dutenak eta bukatzeko, oinarriak edo lurraldearen ezaugarriak.

Enplegua eta langabezia

Txostenak langabezia tasa murriztu dela baieztatu du, baina Europako eta erreferentziako eskualdeetako batezbestekoa baino handiagoa dela adieraziz: Espainiar Estatuko estatistiken aldean datuak beti hobeak izan dira; aldiz, Europako sailkapenean kokapen kaskarragoan dago. Gazteen langabeziaren aldea handia da, 10,85 puntukoa: EAEn %27,3koa da eta EBko bataz bestekoa, %16,45.

Enplegu tasa behar egiteko garaian (16-64 urte artean) dauden landun pertsonen proportzioa da. Enplegu tasaren inguruan, erreferentzia eskualdeen eta EAEn arteko aldea 5,28 puntukoa da (EAEn %65,4 eta erreferentzia eskualdeetan %69,68); emakumeen enplegu tasan dagoen aldea antzekoa da. Hots, oraindik jende ugari dago enplegatua ez dagoena baina, testuingurua aldatuta, pertsona enplegatu gehiago egon litezke; hazteko tartea dago.

Txosten honen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoa antzekoak diren eskualdeekin alderatuz, langabezia egoera okerragoa du eta enpresariek plusbalio handiago eskuratzen duten euren langileengandik

Laburbilduz, EAEk antzekoak izan daitezkeen eskualdetik urrun dago, langabezia eta enplegu tasaren aldetik. Arlo honek duen gabezia prekarietatearen neurketa da, ez baita kontutan hartzen.

Produktibitatea

Urtero patronalek diote EAEko langileak Espainiar Estatuko garestienak direla, zeozer txarra izango balitz bezala: datu hori alokairudun (soldatapeko langile) bakoitzeko lan kostua da. Noski, Alemaniarekin alderatuta, autonomia erkidegoarena murritzagoa da.

Txosten honek langile bakoitzeko produktibitatea aipatzen du. Datu hau jakitea garrantzitsua da, ba enpresarientzat langile batek kostu bat suposatzen du, baina baita ere aberastasuna sortzen du, eta enpresariak aberastasun hori lapurtzen dio, gainbalioa deritzona. Orkestrak argi uzten du EAEko langile bakoitzak, bataz bestez 65.700 € sortzen dituela, beren kostua 39.500 eurokoa izanik. Euskal enpresarientzat langile bakoitzaren kostua langile horrek sortzen duen aberastasunaren %60,1 da. Alemaniarekin alderatuta, langileek lan kostu txikiagoa suposatzen dute eta produktibitatea handiagoa da, bertoko enpresariek gainbalio handiagoa poltsikoratuz.

Alokairudun (soldatapeko langile) bakoitzeko Lan Kostua, Produktibitatea eta Unitateko Lan Kostua (2017)

Iturria: Euskal Autonomia Erkidegoko Lehiakortasuna txostena. Orkestra, 2018

Txostenak beste elementu bat mahaiaren gainean jartzen du: Herrialdeak alderatuz badirudi manufakturazko industrian EAEren manufakturako industriaren unitateko lan kostuen egoera okerragoa dela, taulan adierazten den bezala; baina antzekoak diren eskualdeen aurrean, unitate lan kostu txikiagoa du. Hortik ondoriozta dezakegu sektore multzo honen egoera ez dela hainbatek dioten moduan, erabat txarra.

Beste elementuak

Laburpen honetan lanaren ekonomiarekin harreman zuzena duten puntuak aztertu ditugu, baina txostena askoz sakonagoa da.

EAEren egoera bitarteko emaitzen adierazleetan

Iturria: Euskal Autonomia Erkidegoko Lehiakortasuna txostena. Orkestra, 2018

Berrikuntza, esportazioak, enpresen portaera... aztertzen diren beste elementuak dira. Datu anitz ditu, Europar Batasuneko eta antzekoak izan daitezkeen eskualdetakoak ere kontutan hartuz, analisi interesgarria izan daitekeena.

Hala ere, gabezien artean nabariena da Euskal Herri mailako daturik ez ditugu, ez era agregatu batean ezta desagregatuan (Nafarroa, Euskal Herri Kontinentala eta EAE). Eta bestetik, prekarietatea ez da erabat aztertzen.

Lanaren ekonomia Bilbo Hiria irratian.

 

Ilusioen trafikanteek gure etorkizuna irudikatzen jarraitzen dute

Hauteskundeen aurreko epean gaude, eta etorkizunerako proposamen politikoak berriro jartzen dira pil pilean. Memoria eskaseko garai neoliberal honetan, erakundeen agintea eskuratu edo berretsi nahian, jendartearen sostengua bilatzen dute politikariek, eta ez dute zertan gauzatzeko intentziorik izan behar ere. “Olatua dator” esan zuen 2015ean Unai Rementeriak, gaur Bizkaiko Ahaldun Nagusia den agintaria, talde ekologista baten antzerako leloa erabiliz. Aurreko urteetan “Save Mundaka Save the ocean” ekimenak salatutakoaren gainean igarota, bozkatzeko aurreko hilabeteetan draga berri bat onartu zuten, lehenago egindakoaren moduan inolako txosten tekniko edota ekologikoa egin barik, eta bai oreka biosferikoa bai surf jarduera arriskuan jarriz.

Kanpaina osoan enpleguak eta inbertsioak hitzematen ibili zen Rementeriak, bereziki krisi larriagoan zeunden Enkarterri eta Ezkerraldeko udalerrietan. Lehenago Habidite, Brikomart edo Edesa-rekin egin zuten moduan, memoria gutxiko hautesleak berriro bereganatzeko helburuarekin. Non geratu dira prometatu ziren lan industrial horiek? Azken hilabeteetan entzun ahal izan ditugun hitzeman berrietan baino ez dira gauzatu: Amazon irekitzear dago Sestaon, Parke Teknologikoaren lehenengo harria jarri dute Abanton, Bizkaia dorrea berrerabiltzeko plangintza aurkeztu dute Bilbon... Gero eta gehiago, gero eta handiago, baina nork daki gauzatuko direnik edo, aurrekoetan bezala, haizeak eramandako ametsak izango direnik?

La Naval arriskuan dagoen honetan, eta mobilizazioak eta negoziazioak aurrera jarraitzen diren bitartean, etorkizunerako hitzeman berriak mahai gaineratu berri ditu Aldundiko buruak. Bizpahiru eguneko nazioarteko ekitaldietatik haratago, lanpostu sendo eta ondo pagatuak irudikatzen dituzte bizkaitarren aurreikuspenetan, futboleko “baloia aurrera botatzeko” joeraren modukoak direnak. Baina, aurrekoetan ez bezala, oraingoan ez dute hainbeste hurrengo legealdian gauzatuko diren proiektuak aurkezten. Abiadura Handiko Trenarekin gertatzen duen erara, hurrengo hamarkadari begira egiten dituzte aginduak, 2008 baino lehenago egiten zuten antzeko ilusioa sortzen.

Negozio erraldoietan oinarritutako etorkizuna marrazten dute egungo agintariek. “Alternatiba ez dagoela” lau haizeetara zabaltzen dute aldi berean. Beraien ilusioak trafikatzeko joera salatu behar dugu, beste bide bat elkarrekin marrazten dugun bitartean

Adibide on bat Bilboko Zorrotzaurre irla berriaren etorkizuneko plana dugu. Aurreko epean planteatutako lan faraonikoa garai berrietara egokitu du Juan Mari Aburto Bilboko alkatearen taldeak, eta auzokideek “Zorrotzaurre ez da Manhatan” leloekin hartu dute aurkezpenaren egunean. Zara Hadid, Kutxabank dorrea eta aintzineko osagaiak alboratuz, inbertsio berriak egiteko urbanizazio plana aurrera ateratzeko helburuarekin bertaratu dira politikari eta enpresari ugari. Ameskeria jendartearen baitan eguneratzen, merkatu logika eta epe laburreko etekin finantzarioetan oinarritutako etorkizuna, behin eta berri ere.

Bide beretik dator hamarkadetan BBVA-aren egoitza nagusia izan den Abandon dagoen dorrearen berrerabilpena. BBV-a eta Argentariaren fusioaren ostean Ybarra eta Uriartek galdutako entitateak, urteetan zehar Bilbon mantendu du bere egoitza, baina azkenean Madrilerako bidea hartu du. Amiantoz egindako eraikin erraldoia, irteera komertziala oso kaskarrekoa da, Primark merkatal gune erraldoiak beheko solairuetan denda bat irekitzeko asmoa duen arren. Angelo, Gordon & Co. inbertsio funtsak erosi zuen eraikina, eta dorrearen zati handi bat berrerabiltzeko plana aurkeztu berri du Rementeriak, urtean 1,3 miloi euroko alokairuaren trukez. Garai batean Iberdrola dorrearekin gauzatu ez zen Bizkaia dorrearen karta zaharra berreskuratu dute horrela, garaian enpresa erraldoi batekin egindako tratuen antzeko bat aurreikusiz. CNT-k egindako kronologiak agerian uzten duenez, pilotakada urbanistiko eta negozio iturri berriak irekitzen ditu horrela Bizkaiko Aldundiak.

Bukatzeko, etorkizun hurbilean Abanto parke teknologikoa irekitzeko asmoa aurkeztu dute Eusko Jaurlaritza eta Aldundiko agintariek. Bizkaiko parke teknologikoak %65-eko erabileran kokatzen diren arren, Meatzaldea eta inguruko herrien ekonomia berpizteko plangintza moduan aurkeztu dute, 2.000 langile bertan aurreikusiz. Beste behin ere nazioarteko enpresen esku utziko dituzte lur publikoak, eta haien etekin asmoa herriaren beharrekin nahasten dute, jendartearen egoera larria profitatuz. Krisian dagoen eskualderako ameskeria berri bat da parke hau? Edo gai izango dira agintariek inbertsio pribatuak bertara gerturatzeko? Beste behin ere proiektu erraldoiak hitzematen dute agintariek, hauteskundeen aurreko epe honetan, ezkerreko indarrek erantzun eta proposamen zehatzik piztu izan barik, Kimetz Aranak salatu zuen moduan. 

Makro-ekitaldi musikalak (MTV, Mundaka Festival…), gutxi batzuentzako inbertsioak, nazioarteko turismo masiboa eta pilotakada urbanistikoetan oinarritutako etorkizuna marrazten dute Aburto, Rementeria eta Urkulluk. “Alternatiba ez dagoela” lau haizeetara zabaltzen dute aldi berean. Aukerak daude bide oker hauek ekiditeko, gehiengo alternatiboetan oinarritutako proposamen eraldatzaileak irudikatzeko? Hasteko, beraien ilusioak trafikatzeko joera salatu behar dugu indartsu eta ozen, beste bide bat elkarrekin marrazten dugun bitartean.

EAEn fracking-a abiarazteko urrats berriak egin ditu Jaurlaritzak: zundaketak baimendu Bizkaia eta Gipuzkoan 

Pello Zubiria Kaminok, Argiako kazetaria, ‘fracking’-aren egoera Euskal Autonomia Erkidegoan aztertu du, azken aldi honetan zenbait berri izan baitira. Jaurlaritzak baimena eman du Bizkaian eta Gipuzkoan ikerlan eta zundaketak hasteko, nahiz eta fracking hitza ez aipatu.

Urriaren 9an onartu zen 142/2018 dekretua, Nazio Batuak klima aldaketa ekiditeko berotegi efektu gasen murrizketa handia behar zela ohartarazi zuen egun berean. Eusko Legebiltzarrak 2017an ‘fracking’-a galarazten zuen legea onartu zuen, herri-ekimen handi bati ezker, baina 2018ko hasieran Espainiako Auzitegi Konstituzionalak atera bota zuen lege hau; eta denbora gutxi igaro da Eusko Jaurlaritzak zundaketei baimena eman arte.

https://www.argia.eus/albistea/eaen-fracking-a-abiarazteko-lehen-urratsa-zabaldu-du-jaurlaritzak-zundaketak-bizkaia-eta-gipuzkoan

Asteko agenda sindikala

  • Gaur pobrezia eta bazterketarik gabeko herri baten alde, prekarietatea, murrizketen eta kaleratzen aurka elkarretaratzea Barakaldon, 10:15etan Justizia Jauregian (Bide Oneran). (ELA, LAB, STEILAS, ESK, CNT, beste batzuen artean)
  • Gaur ere Euskotrenen greba deituta dago, orain dela bi hilabete enpresarekin akordatutakoa aplikatzeko exigituz. (ESK, ELA, UGT)
  • Bilboko NH eta Barceló Nervión hoteletako gelazainak azaroaren 2tik aurrera greba mugagabean daude. Eskirolajea salatu dute; azaroaren 16an manifestazioa egingo dute Villa de Bilbao eta Barceló Nervión hotelen artean, goizeko 11etan. (ELA)
  • Tabakalerako Ubik liburutegiko bitartekariek ere mobilizazioak hasi dituzte, Donostian. Gaur eta bihar sinadurak bilduko dituzte, goizean eta arratsaldean; 17an eta abenduaren 1ean geldialdiak egingo dituzte. (Bitartekariak Martxan)
  • Erandioko Loramendi Nagusien Egoitzako langileek mobilizazioekin jarraitzen dute. Greba mugagabean daude. (ELA, LAB, UGT) 
  • Asteburu honetan Karmela Santutxun Borrokan dauden Langileen Nazioarteko Jardunaldiak egingo dira, etxeko eta zaintza langileen kasuak aztertuz, larunbat eta igandean, 10:00etatik 19:00ak arte.
  • Larunbatean jarraituz, "Hezkuntzan, pribatizazioa=segregazioa" lelopean elkarretaratzea egingo da, hezkuntza publikoaren baliabide falta eta segregazioa salatzeko. Bilbon izango da, larunbatean, 13:15etan , Eliptika Plazan. (STEILAS)
  • Azaroaren 12an Hezkuntza greba izango da Euskal Herri kontinentalean; Baionan manifestaldia izango da, 10:30etan Santa Ursula Plazan. (LAB)
  • Bizkaibuseko langileak greba egin dute; azaroaren 12, 15, 19, 22, 26 eta 29an ere geldialdiak egingo dituzte, enpresek lan hitzarmen kolektiboan negoziatu nahi ez badute. (UGT, ELA)
  • Pentsio duinen aldeko elkarretaratzea astelehenean izango da, Bilboko Udaletxearen aurrean, 12:00etan.
  • Bizkaiko Gizartean Esku Hartzeko langileek asanblada egingo dute azaroaren 13an, Bilbon Rekalde Zumarkalea 61 zkia. (ESK)
  • Egun beran Bizkaiko Foru Aldundiko Garbiketa lan hitzarmena dela eta asanblada egingo dute, Bilbon, Rekalde Zumarkalea 16 zenbakian. (ESK)
  • Ezkerraldeko desindustrializazioaren aurkako elkarretaratzea egingo da azaroaren 13an, goizeko 11:00etan. Babcock Wilcock enpresa ohiaren aurrean izango da, Productos Tubularesen aurrean. (ESK)
  • Azaroaren 14an La Naval enpresaren itxiera dela eta, Iberdola Dorrearen aurrean elkarretaratzea egingo dute langileek, BBVAri azalpenak exigituz, Van Oord armadorearekin kontratu bat sinatu baitute. Abenduaren 1ean manifestazio erraldoia egingo da Bilbon.
  • Azaroaren 23an, prekarietatearen aurkako manifestazioa egingo da Bilbon, Plaza Biribilean, 21:00etan. (Eragin Bilbo)
  • Bukatzeko, baita ere gogoraraztea Tolosaldea Buseko langileak greban daudela, gorabeherekin urte guztian 8 hilabete daramate; bestetik, Zaldibarko beste bi enpresetan ere langileak greban daude, Gabi SA eta Galter SL. (ELA)

Albiste hau Hordagok argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia
2025-03-21 | ARGIA
Ertzainen %20ak eta udaltzainen %30ak ez dute euskara-eskakizunik azken deialdian

ELA sindikatuak azaldu duenez, azken Lan Eskaintza Publikoaren oinarrien arabera, Ertzaintzarako eskainitako lanpostuen %20ak eta Udaltzaingoaren %30ak ez daukate euskara-eskakizunik. Gasteizen, adibidez, udaltzain-lanpostuen erdietan, 24tan, ez dago euskara-eskakizunik.


BSHko lantokiko sarbidea itxi dute langileek euren etorkizuna negoziatu nahi dutela aldarrikatzeko

Kamioiak ez sartu ez atera. Horrela eman dute goiza BSHko Eskirozko lantokian. Parez-pare langileak aurkitu dituzte protestan. Hilkutxa batekin, elkarretaratze formatuan lehenbizi eta Foruzaingoak esku hartu behar zuela jakin dutenean eserialdia egin dute erresistentzia pasiboa... [+]


Ekologismoaren kontrako oldarraldia AEBetan: Greenpeace 660 milioi euro ordaintzera zigortua

Dakota Access oliobidearen kontrako protestengatik zigortu du Ipar Dakotako epaimahai batek erakunde ekologista, Energy Transfer Partners enpresak salaketa jarri ostean. Standing Rockeko sioux tribuak protesten erantzukizuna bere gain hartu du.


ANALISIA
EH ez da salgai, legedia ere ez

Lurraren alde borrokan dabilen orok begi onez hartu du Frantziako Legebiltzarrak laborantza lurren babesteko lege-proposamenaren alde bozkatu izana. Peio Dufau diputatu abertzaleak aurkezturiko testua da, eta politikoa eta sentimentala juntaturik, hemizikloan Arbonako okupazioa,... [+]


Zuhaitz landaketa: mozketa masiboak egin ahal izateko jukutria “berdea”

Mila milioika mintzo dira agintariak. CO2 isurketak konpentsatzeko neurri eraginkor gisa aurkeztuta, zuhaitz landaketei buruzko zifra alimaleak entzuten dira azken urteetan. Trantsiziorako bide interesgarria izan zitekeen, orain arteko oihanak zainduta eta bioaniztasuna... [+]


2025-03-19 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Hirien jana

2020. urteko udaberrian lorategigintzak eta ortugintzak hartutako balioa gogoan, aisialdi aktibitate eta ingurune naturalarekin lotura gisa. Terraza eta etxeko loreontzietan hasitako ekintzak hiriko ortuen nekazaritzan jarraitu du, behin itxialdia bareturik. Historian zehar... [+]


AEBetako produktuei boikota egiten ari dira herrialde eskandinaviarrak

Tesla autoen salmentak, esaterako, %30 jaitsi dira urtea hasi denetik. Danimarkan beste hainbeste jaitsi da AEBetara oporretan joango direnen erreserba kopurua. Eta Suedian, inkesta baten arabera, hamarretik zortzi prest leudeke produktu estatubatuarrei boikota egiteko.


Bi langile hil dira astelehenean, Buñuelen eta Arratzun: 2025ean hamalau dira jada

Buñueleko (Nafarroa) kasuan, 34 urteko gizona makina batean harrapatuta geratu da. Arratzun (Bizkaia), aldiz, garabiak goi-tentsioko linea bat ukitu ostean hil da 61 urteko gizona.


Apirilaren 9an administrazioko langileen grebara dei egin dute sindikatuek Nafarroan

Mahai Orokorreko sindikatuek salatu dute Gobernuak utzikeriaz jokatu duela ordezkaritza sindikalarekin negoziatzerakoan, horren adibidea da Estatutu berriaren negoziazioan ezarri duen blokeoa. Gobernua Mahai Orokorrean gai horiek guztiak negoziatzera esertzeko ahalegin ugari eta... [+]


Gasteizko Salburuako institutuko irakasleek protesta egin dute Pradalesen bisitan

Institutuko giza baliabideak hobetzeko eskatu dute irakasleek, ikasleei kalitatezko arreta eman ahal izateko. Kartelekin eta pankartekin itxaron diete irakasleek lehendakariari. Jaurlaritzako ordezkariek ikastetxeko zuzendaritzari esan diote ez zutela "horrelakorik... [+]


2025-03-17 | Aiaraldea
Arabako Foru Aldundia inguratu dute “Aiaraldea eskualdearen etorkizunaren defentsan”

“Beste alde batera begiratzea” leporatu diete erakunde publikoei, eta baita eskualdeko borroka defendatzea ere. 


2025-03-17 | Garazi Zabaleta
Giberri gazta
“Gaztetatik ditugu ahuntzak, honetatik bizitzeko apustua egin nahi dugu orain”

Ubidekoak (Bizkaia) dira Imanol Iturriotz eta Aritz Bengoa gazteak. “Lagunak gara txikitatik, eta beti izan dugu buruan abeltzaintza proiektu bat martxan jartzeko ideia”, azaldu du Iturriotzek. Nekazaritzari lotutako ikasketak izan ez arren, baserri munduarekin eta... [+]


Zerga turistikoarena estrategia komunikatibo hutsa da

Tasa edo zerga turistikoaren eztabaida urtetan luzatzen ari da, erakunde publikoetan ordezkaritza duten indar politikoen artean zabala den arren ezarri beharraren gaineko adostasuna. Eztabaidetako bat da zerga hori zein erakundek kobratuko duen: zenbait udalek (tartean... [+]


1.500 euroko gutxieneko soldataz hitz egiteko Confebask ez da mahaian eseri ere egingo

Tamara Yague Confebaskeko presidenteak iragarri du gehiengo sindikalak deitutako martxoaren 20ko bilerara ez dela joango, eta gehitu du gutxieneko soldataz eztabaidatzeko markoa Espainiako Mahaia dela. ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek EAErako gutxieneko... [+]


Eguneraketa berriak daude