Langile publikoen oposizioetan euskara eskakizuna malgutzea nahi dute Elkarrekin-Podemosek eta PPk

  • EAEko langile publikoak egonkortzeko oposizio prozesuak “jende asko kanpoan utziko” duela eta euskara eskakizunean malgu jokatzeko eskatu dio Elkarrekin-Podemosek Eusko Jaurlaritzari. Euskara mailen eskakizun handia kritikatu du PPk.


2022ko ekainaren 07an - 10:09

Langileak egonkortzeko prozesuak “jende asko utziko du kanpoan”, adierazi du Elkarrekin-Podemoseko Jon Hernandezek. Eusko Jaurlaritzari esan dio ez dutela izan “beharrezkoa zen malgutasuna euskararen erabilera sustatu eta administrazioan zerbitzu izaera izatea uztartzeko. Gure ustean, malguak izateko aukera legoke, euskararen inguruko itunak hautsi barik”.

PPko Carmelo Barrioren iritziz ere, “euskara mailen eskakizuna handia da, orain arte eskakizun hori izan ez duten behin-behineko funtzionarioen kasuan; beharrezkoa da analisia egitea”.

Eusko Jaurlaritzatik, Olatz Garamendi sailburuak erantzun du euskara profilaren eskakizuna “euskararen normalkuntzarako araudiaren ondorio” dela, “ez da orain martxan jarritako zerbait, dagoeneko existitzen ziren profilak dira”.

EH Bilduk ere nabarmendu du euskara ezinbestekoa dela administrazio publikoan, herritarrok arreta euskaraz jasotzeko eskubidea bermatzeko. “Ezohiko prozesu hauek ezin dute suposatu euskararekiko inolako atzerapausorik”.

Eitb-k jaso du eztabaidaren berri.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara lan munduan
Lan mundua euskalduntzeko ere Herri Akordioa

Lan munduaren euskalduntzea euskararen normalizazio-prozesuaren erronka nagusietakoa dena diagnostiko partekatua da euskalgintzan eta eragile euskaltzaleon artean. Hamarkadatan belaunaldi berriak euskalduntzen egindako inbertsio guztia (hor ere egiteko asko geratzen dela ahaztu... [+]


Eibarko udaltzain bat euskararen ezagutzatik salbuetsi du Donostiako epaitegi batek

Udaltzaina 1992tik ari da lanean euskararen eskakizuna zuen lanpostu batean, eta egonkortze prozesua eskatzen duen lehiaketan euskarak baldintza gisa jarraitzen zuen. Udaltzainak helegitea jarri dio derrigortasun horri eta epaileak arrazoi eman dio.


227 lanpostu kolokan Bizkaian euskara eskakizunengatik

Bizkaiko Foru Aldundiko langileak egonkortzeko bi prozesu eten ditu EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren menpeko administrazioarekiko auzien epaitegiak. Epaiak ez dira irmoak.

 


Ez dute euskara jakin beharko Donostiako Udaleko bi sailetako zuzendarik

Salbuespenezko prozedurak abiatu dituzte bi zuzendari izendatzeko, eta ondorioz ez dute euskara mailarik egiaztatu beharko. LAB sindikatuak salatu du egoera, eta azaldu du azken hiru hamarkadetan udal langileak euskalduntzeko egindako “ahaleginak zapuztuko” direla.


Berritzeguneetako lanposturako proba gaztelaniaz egin ahal izango da, deialdia aldatu baitu Jaurlaritzak

EAEko Berritzeguneetan hurrengo ikasturtean lan egiteko deialdira aurkezten diren irakasleek aldaketa bat ikusiko dute beren lana ahoz defendatzeko jarraibideetan: aurreko deialdian “defentsa euskaraz egingo da” zioen lekuan, orain dio “defentsa ahal bada... [+]


Diskriminazioaren aurka, pazienteak erdigunean

Naziometroaren arabera herritarren %56k uste du arreta euskaraz jasotzeko aukera izatea eskubide bat izan beharko litzatekeela; eta %32,5ak uste du ezetz.


“Jakinda mediku euskalduna nahi dugula, lasai asko jartzen digute erdalduna”

Osasunbidean dauden hizkuntza eskubide urraketez mintzatu da Joseba Otano Administrazioan Euskaraz taldeko kidea.


Epai euskarafobo berria
34 zaintzaile publikori oposizioetan euskara eskatzea legez kanpokotzat jo du EAEko Auzitegi Nagusiak

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Uliazpi Fundazioan 34 zaintzaile plaza betetzeko oposizioetan euskara eskatzea zilegi zela eta ez zela diskriminatzailea ebatzi zuen iaz Donostiako epaitegiak. Orain ebazpen hori bertan behera utzi du EAEko Auzitegi Nagusiak, langile publiko hauei... [+]


Zergatik ez du Jaurlaritzak errekurritu udaltzainei gutxieneko euskara mailarik eskatzen ez dien epaia?

Ana María Martínez epaileak irailean ebatzi zuen udaltzainek ez dutela zertan B2 euskara maila ziurtatu; orain epaia berretsi eta bi hilabeteko epea eman du berriro onartzeko hizkuntza eskakizunagatik 2021ean Arkautiko lan poltsatik kanpo gelditu zirenak. Irailean... [+]


2023-01-25 | ARGIA
Arkautik B2 euskara mailarik gabeko udaltzain hautagaiak hartu beharko ditu

UGT sindikatuaren helegitea onartu eta epaia berretsi du Gasteizko Administrazio Auzitegiak: udaltzainek ez dute gutxieneko euskara mailarik egiaztatu beharko. Bi hilabete eman dizkio auzitegiak Arkautiko Polizia akademiari lan poltsatik kanpo gelditu zirenak berriro onartzeko.


2023-01-05 | Lide Iraola
Euskara bermatzea “justizia sozial” kontua dela aldarrikatu du Behatokiak Barakaldoko epaiaren harira

Hizkuntza-Eskubideen Behatokiak salatu du zerbitzu publikoak euskaraz jaso ahal izatea oinarrizko eskubide kolektiboa dela, eta larritzat jo du EAEko Auzitegi Nagusiak galarazi izana Barakaldoko Udalak zerbitzu publikoetako euskara eskatzea. Bestalde, Barakaldoko Sasiburu... [+]


Eguneraketa berriak daude