Langile publikoak behin-behinean aritzea “betikotu” nahi du Jaurlaritzak, ELA eta LABen ustez

  • Asteartean eman ditu Eusko Jaurlaritzak EAErako prestatu duen Enplegu Publikoaren lege-proiektu berriaren inguruko xehetasunak. Aldaketa batzuek arreta mediatikoa lortu duten arren, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako gehiengo sindikalak egitasmoaren alde ilunak nabarmendu ditu.


2019ko urtarrilaren 30ean - 11:41
Lanpostu publiko baterako hauta-proba Gasteizen (argazkia: Arabako Alea).
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Eusko Jaurlaritzak onartu duen Enplegu Publikoaren lege berriak zenbait titular baikor lortu zituen prentsan astearte honetan, neurri berri batek hauspotuta nagusiki: guraso izateagatik har daitezkeen baimenak: %100 ordainduta, berdin aplikatuko zaizkie aurrerantzean gizonei eta emakumeei, baita LGTBI bikoteen kasuan ere.

Aurrerapausotzat jo zuten neurria hedabide askok, gaur egun generoaren araberako desberdintasuna egiten baita funtzio publikoan diharduen langile bat guraso izaten bada: emakumeek 18 asteko baimena har dezakete eta gizonek berriz 4 astekoa. Lege berriak bikoteko bi kideei 16 asteko baimena hartzeko aukera emango die.

Baina foku mediatikoa neurri horretan jarri bazen ere, Jaurlaritzaren lege berriak baditu baikortzat jo ezin daitezkeen aldaketak ere. Hala uste dute behintzat ELA eta LAB sindikatuek. Enplegu Publikoaren legeaz ARGIAren Plazan sindikatuok argitaratu dituzten oharrek zenbait puntutan bat egiten dute: langile publikoen behin-behinekotasun maila “betikotu” egingo dela uste dute bi sindikatuek. %40aren inguruan dago interinitatea EAEko langile publikoen artean eta sindikatuek salatu duenez, lege berriak ez dio egoera horri mugarik jarriko.

ELAren ustez, lege berriak “berme urriagoa ematen die” langileei postu finkoa lortu ahal izateko aurretik indarrean dagoen 1989ko Euskal Funtzio Publikoaren legeak baino. Sindikatu honen arabera, Jaurlaritzak langile publikoentzat orain aurreikusi duen soldata-igoera ere “oso eskasa” da, 2019ko aurrekontuen lege-proiektuan zekarrena baino txikiagoa.

Eta gainera, Lakuak eman duen urratsarekin, “enplegatu publikoaren izaera bera, erabakiak hartzeko objektibotasuna eta independentzi, zalantzan jarriko da”.

“Enplegu publikoaren arazo larria arintzeko aitzakiarekin, lege proposamenaren neurri neoliberal guztiak pakete bakarrean onartzea nahi du Jaurlaritzak”, LABen ustez. Zentral sindikal honek prekarietatea bere mesedetan erabiltzea leporatu dio Jaurlaritzari. Argitaratu duen oharrak dioenez, “lanpostua egonkortzeko aukera aitortu behar zaie urteetan lanpostu horietan egon diren langileei, betiere administrazioan sartzeko garaian berdintasun eta gardentasun printzipioak eman baziren”.

Enplegu Publikoaren lege berriak ez du hori ahalbidetuko ordea, LABen ustez. “Horren aurrean langileekin adostasunik ez duen Enplegu Publikoaren Lege egitasmo neoliberala berriro tiraderan gorde dezala, eta enplegu publikoa kontsolidatzeko eta egonkortzeko lege bat presta dezala erantzuten diogu Jaurlaritzari”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Administrazio publikoa
2024-10-28 | Leire Ibar
Azken epai euskarafoboaren harira, “enplegu publikorako hizkuntza bakarra gaztelania izatea” salatu dute

ELA, LAB eta Kontseiluak elkarretaratzea egin dute, Administrazioarekiko Auzietarako epaitegi batek Kabia organismoari emandako ebazpenaren aurka protestatzeko. Euskara maila bermatzeko ahalegina “hutsaren hurrengoa” bilakatzeko arriskua dagoela salatu dute.


227 lanpostu kolokan Bizkaian euskara eskakizunengatik

Bizkaiko Foru Aldundiko langileak egonkortzeko bi prozesu eten ditu EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren menpeko administrazioarekiko auzien epaitegiak. Epaiak ez dira irmoak.

 


1.431 lanpostu sortzeak ez du Osakidetzaren plantilla handituko, ELA eta ESK sindikatuek salatu dutenez

Eusko Jaurlaritzak Osakidetzan iragarritako lanpostuak behin-behinean dauden langileen plazak formalizatzeko izanen direla esan dute ELA eta ESK sindikatuek.


Sektore publikoa euskalduntzeko dekretua
Urko Aierbe (LAB): “Egiaztagiria daukan langile kopuru handia izan dezakegu, eta euskaraz lan egiteko gai ez izan”

Urko Aierbe LABeko euskara idazkaria da. Haren ustez, EAEko sektore publikoa euskalduntzeko dekretua, Eusko Jaurlaritzak ostegunez onartu duena, administrazioa euskalduntzeko aukera galdua da. Dekretuaren hasierako zirriborroetatik orain onartu denera atzerapausoak... [+]


Lehen arreta eta lan-baldintzak indartzeko premia

Eusko Jaurlaritzak 277 milioi euro bideratuko ditu ospitaleak handitzeko, eta ESK sindikatuak “desegokitzat” jo du erabakia.


2024-02-20 | Leire Artola Arin
Langile publikoek euskara egiaztagiria “errazago” eskuratzeko dekretua onartzekotan da Jaurlaritza

Euskararen normalizaziorako dekretu berria onartzekotan da Jaurlaritza, eta helburua da “euskara zigor eta oztopo gisa ez ikustea” lanpostu publikoetan. Neurrietako bat da hizkuntza eskakizuna lortzeko aukera izango dutela lanpostuan euskara “modu... [+]


Lan publikoko deialdietan adimen desgaitasuna duten pertsonak kontuan hartzeko eskatu dute

Enplegu publikoko plazen %2 adimen desgaitasuna duten pertsonentzat gorde behar den arren, sarri ez da betetzen, eta oposizioak deitzerakoan aintzat har ditzatela eskatu dute: "Funtsezkoa da, konturatu gaitezen gizarte hau denona dela, ez gutxi batzuena".


Grebara deitu dituzte sektore publikoko 150.000 langile Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Urriaren 25erako eta abenduaren 19arako egin dute deialdia. Sindikatuek salatu dute sektore publikoak "nabarmen" egin duela okerrera, baita bertako langileen baldintzek ere.


EAEko justizia administrazioko greba bertan behera utzi dute, akordioa lortu ostean

ELAk eta LABek akordioa adostu dute Eusko Jaurlaritzarekin, eta, besteak beste, justiziako gainontzeko langileekin parekatuko dituzte soldatak. Nafarroan grebak aurrera jarraituko du.


“Kalitatezko osasun publiko baten alde” kalera atera dira milaka pertsona Gasteizen, Bilbon eta Donostian

Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformek deitutako mobilizazioek kaleak bete dituzte Gasteizen, Bilbon eta Donostian. "Osakidetzaren egoera larria" salatu, eta Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuaren dimisioa eskatu dute.


Justiziako langileek lanuzteak hasi dituzte Hego Euskal Herrian eta greba egingo dute asteazkenean

Espainiako Gobernuan Justizia Administrazioko antolakuntza aldatzeko legea tramitatzen ari dira, eta sindikatuek salatu dute langileak ez dituztela kontuan hartu.  Apirilaren 17tik aurrera lanuzteak egingo dituzte goizero, eta apirilaren 19rako greba deitu dute.


2023-02-20 | Zero Zabor
Hernanik Europako Zero Zabor Hiri eta Herrien ziurtagiria eskuratu du

Hernani bihurtu da Zero Zabor Hiri eta Herrien ziurtagiria lortu du Euskal Herriko lehen udalerria. Zero Waste Europe-k sortu eta Gobernuz Kanpoko Erakunde horren filiala den Mission Zero Academy (MiZA) erakundeak zuzendua, Zero Waste Cities and Towns ziurtagiriaren helburua da... [+]


2023-02-13 | Zero Zabor
Kataluniako Manlleu hirian gutxien birziklatzen duenak pagatuko du gehien

Manlleu da Katalunian hondakinak biltzeko Atez Atekoa ezarrita daukaten udalerri ugarietako bat, handietakoa gainera bere 20.000 biztanleekin. Atez Atekoari esker gaikako bilketan % 82ra iritsita, udalak orain urrats berri bat jarriko du abian: sortzez besteko ordainketa... [+]


2023-01-18 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Zerbitzuz kanpo

Urteko lehen astean Euskal Herriko Unibertsitateko eraikin guztiak itxirik izan dira. Ikasketarako liburutegirik ez. Hainbat kultur zentroren ordutegia, mugaturik. Batzuk gabon oporren luzaera eginaz, besteak urtearen nobedadea aurkeztuz. Astelehenetan itxirik mantenduko dira,... [+]


2022-09-26 | Leire Artola Arin
Kontseiluak, ELAk eta LABek neurriak proposatu dituzte EAEko administrazio publikoa hamabost urtean euskalduntzeko

Ekarpen zehatzak egin dizkiote Eusko Jaurlaritza jorratzen ari den dekretuari. Bederatzi oinarri ezarri dituzte administrazio publikoa euskalduntzeko, “epe zehatz eta egingarrietan”. Herritarren hizkuntz eskubideak bermatzea dute helburu, erabiltzaile zein... [+]


Eguneraketa berriak daude