“Foru Enplegu Publikoaren Etikaren eta Kudeaketa Onaren Kodea” Gipuzkoako Foru Aldundia zuzentzen duten PNV eta PSEko arduradunek langile mugimenduaren eskubide sindikalak gutxitzeko eta sektore publikoa desarautzen jarraitzeko azken asmakizuna da. Nola ez, beren negozioen eta enpresarien mesedetan egindako ekarpen berria da.
Sektore publikoaren pribatizazioa eta lan prekaritatea bultzatzen duen klase politikoak Enplegu Publikoaren Etikaz eta Kudeaketa Onaz Kode Etikoa idaztea eta proposamenak inorekin adostu gabe onartzea, langile mugimenduaz eta sindikalgintzaz trufatzea da. Gainera, ez dugu inolako zalantzarik PNV eta PSEk GFAn hasita bide horrek bere jarraipena izango duela gainerako EAEko instituzio publikoetan.
Gipuzkoako Foru Enplegu Publikoaren Etikaren eta Kudeaketa Onaren Kodea kode etiko bat baino askoz ere gehiago da. Prozedura eta egitura berriak ezartzen ditu. Bi hitzetan esanda, langile mugimenduaren lana eta sindikalismorako aukerak mugatzen dituzten egitura eta prozedura berriak sortzen ditu, Aldundiaren barruko gaurko egitura eta lan prozedurak aldatuz ala zapuztuz.
Izan ere, dagoeneko Foru Administrazioak baditu antolakuntzaren egituran batzordeak (Segurtasun eta Osasun Batzordea, Negoziazioko Batzordea eta Langile Batzordea), baditu bere lan taldeak eta prozedurak balio publikoak indartzeko eta balioesteko. Indarrean dauden egitura hauetan zalantzak, dilemak edo jokabide arauei buruzko arazoak adierazi eta bideratu daitezke. Zertara dator orduan Kode Etikoa? Indarrean dauden egitura horiek indartu eta hobetu beharko lirateke eta ez lan mundua desarautzen duen Kode Etiko batez ordezkatu.
Onartu den Kode Etikoaren prozeduraren arabera, gaur egun indarrean dauden batzordeen zenbait eskumen Batzorde Etikoak bereganatzeko aukera du, gaur arte dinamika horietan izan den langileen ordezkari kopurua eta erabakitzeko eskubidea murriztuz. Horretan datza Kode Etikoaren benetako helburuetako bat.
Kode Etikoaren barruan printzipio bezala azaltzen dena, batzuetan ez da printzipio etiko bat, langileen garapen profesionala baizik, eta horretarako baditu GFAk lan prozedurak eta egiturak. Garapen profesionalaren eredu konkretu bat bultzatu nahi dute Kode Etikoan azaltzen diren ustezko printzipio etikoekin, garapen eredu horren inguruko eztabaidak ekidin nahian eta funtzionamendu berrian langileen ordezkarien presentzia eta negoziazioa gehiago mugatuz.
Nahikoa ez balitz, egitura paralelo hau garatzeak inbertsio ekonomikoa dakar berarekin. Ez gaude ados inbertsio ekonomiko hori horretan bideratzearekin, ez baitu zerbitzu publikoen benetako garapena eta kalitatea indartzeko balioko eta ezta langile publikoen lan baldintzak hobetzeko ere. Helburu bakarra, GFA barne lan harremana klase politikoaren interesen arabera desarautzea da.
Foru Enplegu Publikoaren Etikaren eta Kudeaketa Onaren proiektua ordezkari sindikalekin alderatzeko erabilitako prozedura ere ez da egokia izan, ez baita benetako parte hartzeko eta negoziatzekorako prozedurarik erabili. Ez da gaia lantzeko eta alternatibak proposatu eta adosteko biderik egin ordezkari sindikalekin. Ezin izan da ezer negoziatu dokumentua helarazi zaigunean bukatua zegoen, eta kitto!. Lan Hitzarmena bezala, Kode Etikoa ere langileoi inposatu digute GFA zuzentzen duten PNV eta PSEk. Horrelakoa da beraien demokrazia eredua.
Euskal jendartearen aurrean Administrazioak oro har duen irudi txarra, instituzio horietan nagusi diren indar politikoen kudeaketa okerraren eta pribatizatzailearen ondorio zuzena da. Onartezina dena da, Administrazioaren irudi txar hori orain langileei bizkar jarri nahi izatea, Foru Enplegu Publikoaren Etikaren eta Kudeaketa Onaren Kodeak egiten duen moduan. Agintean dagoen klase politikoaren ardura da Administrazioaren egungo egoera tamalgarria, beraiek baitira EAEko eta Madrilgo aurrekontuak eta normak finkatzen dituztenak, beraiena baita aplikatzen den pertsonal politika, beraiek baitira etengabe desregularizazioa eta pribatizazioa zein prekaritatea inposatzen dutenak, ez Administrazioko langileak eta sindikatuak.
Administrazioaren irudi txarra zuritzeko eta beraien administrazio eredua inposatzeko Kode Etikoa sortu dute. Kode Etikoaren garapenean ez da kontuan hartzen langileen lan egoerak nolako eragina duen herritarren arretan. Ez da kontuan hartzen, lan egoera hobetzen bada hobekuntza hori zerbitzu publikoan ere igarriko dela. Kode Etikoak kontrako norabidean doa, jarduera profesionalaren atalean jarritako arauak ondo betez gero, langileen lan-zama handituko baita zerbitzuaren kaltean. Lan-zama horri aurre egiteko ez da Kode Etikoan aurreikusten lanpostu berriak sortzeko inolako proposamenik eta ezta gaur egun dagoen interinitate tasa izugarriarekin (heren bateko media EAEko Administrazio Publikoan) bukatzeko asmorik ere. Horrelako proposamenik ez Kode Etikoan, hori ez omen da etikoa... Etikoa da Kode Etikoa inposatzeaz gain, GFAk aldebakarrez Hitzarmenaren negoziazio mahaia inongo akordiorik gabe itxitzat ematea.
Bide batez, PNVk PPrekiko duen morrontza politikoa salatu nahi dugu, PNVek PPrekin Madrilen izenpetzen dituen akordioak baitira zerbitzu eta enplegu publikoaren defentsa ezinezkoa bihurtzen dutenak eta ez GFAtik kanpo omen dagoen sindikatu batzuen aldetik bideraturiko konspirazioak. GFAn ditugun lan baldintzak langileek urteetan egindako borroken ondoren lortutakoak dira eta ez GFAko gobernuak borondate onez emandakoak. Onartezina dena da sindikatuok aurkezturiko puntu bakarra onartu gabe, beraien hitzarmena sindikatu eta langile guztiei inposatzea, Kode Etikoarekin egin duten moduan.
LABen aldetik beti esan izan dugu zerbitzu publikoen balioak bermatu eta indartu behar direla... Baina hori ez da marketin komertzialean sustraituriko Kode Etikoa sortuz egiten, baizik eta laneko arriskuen prebentzioa indartuz, kalitateko enplegua egonkortuz, prekaritatea desagerraraziz eta zerbitzu zerbitzu publikoak zabalduz eta indartuz. Hori da bultzatzen ari garen ildoa. Bitartean, inposizioaren Kode Etikoari EZ, ez GFAn eta ez inon!
Amaia Arruti eta Nadet Arrizabalaga, GFAko LABeko delgatuak
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]
Ekonomialariei asko gustatzen zaizkie merkatuen jokabideak adierazten dituzten grafikoak, kurbak alegia. Deigarria egin zait zentzu horretan Pluralistic webguneko “The future of Amazon coders is the present of Amazon warehouse workers” artikuluan (Amazonen... [+]
Ikaslez lepo zegoen Leioako Hezkuntza Fakultatea pasa den asteazkenean, Samantha Hudson zetorrelako. 1999an jaiotako Mallorcako artista, abeslari eta influencer transgeneroa da. Kantatzen Duen Herria topaketetako izarrak ilara amaigabea zuen selfie eta autografoak emateko, eta... [+]
Bekatu bat aitortu behar dut hemen. Duela lau urte, ohitura berri bat sarrarazi nuen nire bizian: igande gauetan, kaka kanoi baten antzera "informazio" jarraikia hedatzen duen CNews telebista kate ultraeskuindarra begiratzen hasi nintzen. Hasieran ordu erdi bat astero... [+]
Kointzidentzia harrigarriak daude bizitzan. Izan ere, zenbat ikusle elkartu litezke Arriaga antzokian? Zenbat komun ote daude solairu bakoitzean? Zein probabilitate dago Gipuzkoako emakume bik sartu-irtenean leku eta istant berean kointziditzeko, 35 urtean elkar ikusi barik egon... [+]
Transfeminismoak argia eta konplexutasuna ekarri ditu gorputz, genero eta desirei buruzko eztabaidetara. Hala ere, itzalak ere sortu ditu. Ustezko koherentzia politiko erradikal baten izenean –askotan hegemonia oso zehatz bati lotua–, diskurtso transfeminista batzuek... [+]
Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.
Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]
Ukrainako gerrar hasierako zergatiak ez dira azaldu zizkigutenak bakarrik, beste arrazoi batzuk ere badaudelako. Errusiak zioen Ukrainako errusiar hiztunen defentsarako urrats bat eman behar zuela; Ukrainako Gobernuak, aldiz, Errusiaren armadari aurre egin behar zitzaiola,... [+]
Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]
Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]
Berriki zabaldu da Gazako lurralderako Egiptok egindako hirigintza-antolaketa plana. Marrazki batean jaso dira etorkizuneko kale, eraikin eta iruditeria, oraindik metraila eta lehergailuen usaina darion errealitate baten gain. Hirigintza proposamena, beste bonba jaurtiketa bat... [+]
Bizitza erdigunean jartzeko abagunea ikusi genuen feministok zein ekologistok Covid-19 pandemia garaian. Ez ginen inozoak, bagenekien boteretsuak eta herritar asko gustura itzuliko zirela betiko normaltasunera. Bereziki, konfinamendu samurra pasa zutenak haien txaletetan edo... [+]
Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.
Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]
Badira etxebizitzak saltzeko atarietara harpidetuta daudenak, etxe bat erosi nahiko luketelako. Tarteka etxeak ikusteko hitzorduak ere egiten dituzte, eta seguru nago saltzaileak badakiela pertsona horiek ez dutela etxea erosiko, ez bisitan etxeari aurkitzen dizkioten baina... [+]