144.903 langabe gehiago daude Hego Euskal Herrian, horien artan %60 emakumeak.
Langabeziak gora egin du urtarrilean Hego Euskal Herrian, eta langabetu gehienak emakumeak eta gazteak dira. Urtarrilean 2.495 pertsona langabe gehiago zenbatu dituzte; hala, egun 144.903 dira langabezian dauden pertsonak, horietatik %60 emakumeak. Hauen langabezia %58,2ra igo da; gizonena, berriz, %41,7ra murriztu. Gazteen artean, berriz, %5 igo da langabetu kopurua, batez bestekoa baino hiru aldiz gehiago.
Abenduan langabeziak pixka bat behera egin bazuen ere, Gabonetako kanpaina amaitzeak eragina izan du. Zerbitzuen sektorean nabarmen igo da lanik gabe dauden pertsonen kopurua; gainerako sektoreetan, berriz, behera egin du langabeziak.
Horrez gain, urtarrilean egin diren kontratuen %74 behin-behinekoa izan da. LABek salatu du "sortu eta deuseztatzen" den enplegu hori "ezegonkorra eta prekarioa" dela, eta Ipar Hegoaren Ikusmiran txostenaren arabera, bi langiletik bat "egoera prekarioan" dagoela. ELAk ere salatu du urtarrileko datuek "prekarietatearen errealitate gordina" erakusten dutela. "Ziurgabetasun egoeran gaude, aurreikuspen negatiboak baititugu datozen hilabeteetarako, eta horrek eragina izango du enpleguan".
Abenduaren 16an iragarri zuen multinazionalak Nafarroako lantegiaren itxiera. Ekoizpenari “normaltasunez” ekitea eskatu die langileei Ezkirotzeko zuzendaritzak, baina sindikatuek “ezinezkotzat” jo dute. Lan Ministerioak bilera deitu du ostiralerako... [+]
Kopenhage, 1974ko abenduaren 18a. Eguerdiko hamabietan ferry bat iritsi zen portura eta bertatik 100 Santa Klaus inguruz osatutako taldea lehorreratu zen. Antzara erraldoi bat zeramaten haiekin. Asmoa “Troiako antzara” moduko bat egitea zen, eta, hirira iristean,... [+]
3.364 langabe gehiago erregistratu dira abuztuan Hego Euskal Herrian. Gehienak, emakumeak: 2.355. ELA eta LAB sindikatuek seinalatu dute "aldi baterako kontratu prekarioak" daudela horren atzean.
Langabezia nehoiz baino apalago da Iparraldean, baina inflazioa beti traba izaten segitzen du ekonomian. 2023ko lehen sei hilabetetako tendentzien berri eman du Baionako Merkataritza eta Industria Ganberak. 210 enpresabururen sentipena bildu dute inkesta batean. Heren batek... [+]
LABek salatu du Espainiako Estatuko lan erreforma onartu zenetik aldizkako lan kontratua dela emakumeen artean nagusi.
Enpresak ABEE bat aplikatzen du, soldata murrizketak, plantillaren langabeziaren kontsumoa eta gastu publikoen igoera dakarrena, nahiz eta irabazi errekorrak izan. Gainera, malgutasuna handitzeko, plantillari "xantaia" egiten diola adierazi du sindikatuak prentsa... [+]
Haurrak eta adinekoak zaintzeagatik lana utzi behar izan duten pertsonen kopurua %42 hazi da Espainiako Estatuan, eta horrek biztanleria ez-aktiboaren igoeraren erdia eragin du. Lanik egiten ez zuten pertsonak ia landunak bezainbeste ziren 2022ko azken hiruhilekoan.
Atzean utzi dugun urtean, Euskal Herri penintsularrean 150.000 pertsona langabetu zeuden; horietatik ia 80.000k ez zuten prestazio ekonomikorik jasotzen. Aldi berean, EAEko enpresen %76k aipatu dute zailtasun handia dutela behar dituzten langileak aurkitzeko. Kapitalismoaren lan... [+]
Salerosketa eta mugimendu handiko garaia izanagatik ere, azaroan baino 88 langabe gehiago zeuden erregistratuta Araba, Bizkai eta Gipuzkoan joan berri den abenduan. Nafarroan, berriz, 117 langabe gehiago.
Europako Banku Zentralak %2ra igo du ditu interes-tasak. Azken hilabeteetan hirugarren aldiz jarraian igoera handi bat egin du, inflazioari aurre egin nahian. Horrek, baina, hipoteketan eta herritarren poltsikoetan eragiteaz gain, atzeraldi ekonomikoa sor dezake aditu askoren... [+]
Langabezia orokorrean eta gazte langabezian Europar Batasuneko datu okerrenak ditu Espainiak, eta Frantziak, berriz, laugarren datu okerrenak.
Liverpool (Erresuma Batua), 1981eko uztailaren 28a. David Moore 23 urteko gaztea Toxteth auzoko kaleetan zebilen, lagunekin geratuta zegoelako. Falkner Square ingurua sutan zegoen eta polizia protestariak sakabanatzen saiatzen ari zen. Baina inor gutxi zegoen Toxtetheko... [+]
Azaroan okupazio-datu errekorrak erregistratu dira Espainiako Estatuan: 61.768 langile gehiago daude Gizarte Segurantzan afiliatuta (serie historikoko daturik altuena), eta langabezia pandemiaren aurreko zifretara jaitsi da (3.182.687 pertsona). COVID-19ari aurre egiteko ezohiko... [+]