Langabe kopuruak gora egin du Ipar Euskal Herrian: 19.211 langabe daude egun, iazko uztailean baino %7,9 gehiago. Gazteak eta 50 urtez gorakoak dira kaltetuenak, Baionako Merkataritza eta Industria Ganberaren arabera.
“Ipar Euskal Herrian krisiaren ondorioak senti daitezke oraindik”, adierazi du Baionako Merkataritza eta Industria Ganberako lehendakaria Andre Garretak. Hala ere, nabarmendu du Ipar Euskal Herria krisiari “gogor” erantzuten ari dela. Datuek, baina, ez dute hobekuntzaren zantzurik ematen. Ipar Euskal Herrian, langabezia tasa %9,7koa da, beraz, 2013 urtearen amaieran.
Gutxieneko errenta, askoren errekurtso bakarra
Gutxieneko errenta jasotzen dute 7.979 pertsonek, ekaineko datuen arabera. Horietatik, %58,4 errentatik horretatik baino ez da bizi; alegia, 4.660 pertsona. Gutxieneko errenta 455 eurokoa da –Diru kopurua igo daiteke, seme-alaba kopuruaren arabera–.
Lanpostu gehien industriak galdu ditu; osotara 350 langile kaleratu dituzte urtebetean. Gainontzeko sektoreetan ere antzeman dute krisia: Eraikuntzako lanpostu kopurua apaldu da; eta zerbitzuetan, ehun bat pertsona kaleratu dituzte, azken hiruhilekoan.
Ekoizpen informatikoa, elektronikoa eta optikoa ere jaitsi dira.
Enpresak sortu bai, baina baita itxi ere
Enpresen sorrerari dagokionez, Urtarriletik abuztura 1.419 enpresa sortu dituzte. Baina, aurretik lanean ari ziren askok porrot egin dute; aurten, 719 enpresa itxi dituzte, batez ere merkataritza eta ofizialen sektoreekin lotutukoak.
Desagertzen den enpresa bakoitzarekiko, 1,79 enpresa berri sortzen dute, Ipar Euskal Herriko egoera ekonomikoari buruzko txostenak erakusten duenez.
Baionako Merkataritza eta Industria Ganbera baikor
Baionako Merkataritza eta Industria Ganberako lehendakariak enpresen desagerpenari buruz baino, enpresen sorkuntzaren inguruan mintzo da. Haren aburuz, enpresak sortzeko gogoa “beti hor da”, eta hori oso positibotzat jo du.
Hazkuntza bilatzeko, “eraldaketa sakona” proposatu du Garretak. Horretarako hiru gako aipatu ditu: Gaitasuna, kalitatea eta berrikuntza.
Agindu duenez, Merkataritza eta Industria Ganbera ildo horiek landuko ditu; ganberaren parte diren 15.500 enpresek fakturazioa handitzea espero du, baita lanpostuak sortzea ere.
Kopenhage, 1974ko abenduaren 18a. Eguerdiko hamabietan ferry bat iritsi zen portura eta bertatik 100 Santa Klaus inguruz osatutako taldea lehorreratu zen. Antzara erraldoi bat zeramaten haiekin. Asmoa “Troiako antzara” moduko bat egitea zen, eta, hirira iristean,... [+]
3.364 langabe gehiago erregistratu dira abuztuan Hego Euskal Herrian. Gehienak, emakumeak: 2.355. ELA eta LAB sindikatuek seinalatu dute "aldi baterako kontratu prekarioak" daudela horren atzean.
Langabezia nehoiz baino apalago da Iparraldean, baina inflazioa beti traba izaten segitzen du ekonomian. 2023ko lehen sei hilabetetako tendentzien berri eman du Baionako Merkataritza eta Industria Ganberak. 210 enpresabururen sentipena bildu dute inkesta batean. Heren batek... [+]
LABek salatu du Espainiako Estatuko lan erreforma onartu zenetik aldizkako lan kontratua dela emakumeen artean nagusi.
Enpresak ABEE bat aplikatzen du, soldata murrizketak, plantillaren langabeziaren kontsumoa eta gastu publikoen igoera dakarrena, nahiz eta irabazi errekorrak izan. Gainera, malgutasuna handitzeko, plantillari "xantaia" egiten diola adierazi du sindikatuak prentsa... [+]
Haurrak eta adinekoak zaintzeagatik lana utzi behar izan duten pertsonen kopurua %42 hazi da Espainiako Estatuan, eta horrek biztanleria ez-aktiboaren igoeraren erdia eragin du. Lanik egiten ez zuten pertsonak ia landunak bezainbeste ziren 2022ko azken hiruhilekoan.
144.903 langabe gehiago daude Hego Euskal Herrian, horien artan %60 emakumeak.
Atzean utzi dugun urtean, Euskal Herri penintsularrean 150.000 pertsona langabetu zeuden; horietatik ia 80.000k ez zuten prestazio ekonomikorik jasotzen. Aldi berean, EAEko enpresen %76k aipatu dute zailtasun handia dutela behar dituzten langileak aurkitzeko. Kapitalismoaren lan... [+]
Salerosketa eta mugimendu handiko garaia izanagatik ere, azaroan baino 88 langabe gehiago zeuden erregistratuta Araba, Bizkai eta Gipuzkoan joan berri den abenduan. Nafarroan, berriz, 117 langabe gehiago.
Europako Banku Zentralak %2ra igo du ditu interes-tasak. Azken hilabeteetan hirugarren aldiz jarraian igoera handi bat egin du, inflazioari aurre egin nahian. Horrek, baina, hipoteketan eta herritarren poltsikoetan eragiteaz gain, atzeraldi ekonomikoa sor dezake aditu askoren... [+]
Langabezia orokorrean eta gazte langabezian Europar Batasuneko datu okerrenak ditu Espainiak, eta Frantziak, berriz, laugarren datu okerrenak.
Liverpool (Erresuma Batua), 1981eko uztailaren 28a. David Moore 23 urteko gaztea Toxteth auzoko kaleetan zebilen, lagunekin geratuta zegoelako. Falkner Square ingurua sutan zegoen eta polizia protestariak sakabanatzen saiatzen ari zen. Baina inor gutxi zegoen Toxtetheko... [+]
Azaroan okupazio-datu errekorrak erregistratu dira Espainiako Estatuan: 61.768 langile gehiago daude Gizarte Segurantzan afiliatuta (serie historikoko daturik altuena), eta langabezia pandemiaren aurreko zifretara jaitsi da (3.182.687 pertsona). COVID-19ari aurre egiteko ezohiko... [+]