3.364 langabe gehiago erregistratu dira abuztuan Hego Euskal Herrian. Gehienak, emakumeak: 2.355. ELA eta LAB sindikatuek seinalatu dute "aldi baterako kontratu prekarioak" daudela horren atzean.
Abuztuaren amaieran, 140.770 herritar zeuden langabezian Hego Euskal Herrian; iazko abuztuan baino ia 3.000 gehiago. Berriz, uztailetik abuztura, 3.364 langabe gehiago erregistratu dira. Emakumeak gehienak: ia hamarretik sei.
Herrialdeka, langabeziaren igoera Gipuzkoan nabaritu da gehien –%4,64ko igoera–, eta hurrenez hurren Bizkaian –%2,84–, Araban –%1,29– eta Nafarroan –%0,22–. Denean egin du gora, beraz.
"Ohikoa", Jaurlaritzaren arabera; "egonkortasuna" nabarmendu du Nafarroak
"Abuztuan, urtez urte salbuespenik gabe, langabezia igo egiten da eta afiliazioa jaitsi; beraz, azterketa globala eginda, ez da hain esanguratsua", esan du Alfonso Gurpegui Jaurlaritzako Enplegu sailburuordeak. Langabeziaren igoera, bere arabera, gehien nabaritu da hezkuntza arloan, eta bereziki begirale edo errefortzu klaseen kasuan. Dena dela, lasaitasun mezua eman du, "aurreikuspen onak" baitituzte udazkenari begira.
Carmen Maeztu kontseilariak, bestalde, Nafarroako enplegu-politiken "egonkortasuna" nabarmendu du: 66 langabetu gehiago zenbatu dira abuztuan. "Ez da harritzekoa Nafarroan langabezia igotzea abuztuan, geure komunitateak indar handiagoa ipintzen baitu industrian, turismoan baino askoz ere gehiago", esan du Maeztuk.
Sindikatuak, kexu
"2010etik abuzturik txarrena izan da", seinalatu du ELA sindikatuak: "Abuztuan egindako kontratuek aurreko hilabeteetako ezaugarri berak izaten jarraitzen dute, prekarioak eta aldi baterakoak dira. Abuztuan sinatutako kontratuan %79 aldi baterakoak izan dira. Datu horrek kezka sortzen du, adierazle horren joerak gora egiten jarraitzen baitu". Bestalde, ELAren esanetan, langabezian inskribatutako pertsonen erdiak ez zuen inolako prestaziorik jaso uztailean, eta hirutik batek kotizaziopeko langabezia prestazioa; batezbestekoa 1.000 euroren azpitik.
Kalitatezko enplegua sortzeko "politika publikoak garatu" behar direla esan du LABek: "Langabeziak egoera kalteberena bizi duten langile kolektiboei eragiten die bereziki, lan eremuan bizi duten prekarietate egoeraren ondorio ere badelako ezegonkortasuna eta horren ondoriozko langabezia igoera".
Langabezia nehoiz baino apalago da Iparraldean, baina inflazioa beti traba izaten segitzen du ekonomian. 2023ko lehen sei hilabetetako tendentzien berri eman du Baionako Merkataritza eta Industria Ganberak. 210 enpresabururen sentipena bildu dute inkesta batean. Heren batek... [+]
LABek salatu du Espainiako Estatuko lan erreforma onartu zenetik aldizkako lan kontratua dela emakumeen artean nagusi.
Enpresak ABEE bat aplikatzen du, soldata murrizketak, plantillaren langabeziaren kontsumoa eta gastu publikoen igoera dakarrena, nahiz eta irabazi errekorrak izan. Gainera, malgutasuna handitzeko, plantillari "xantaia" egiten diola adierazi du sindikatuak prentsa... [+]
Haurrak eta adinekoak zaintzeagatik lana utzi behar izan duten pertsonen kopurua %42 hazi da Espainiako Estatuan, eta horrek biztanleria ez-aktiboaren igoeraren erdia eragin du. Lanik egiten ez zuten pertsonak ia landunak bezainbeste ziren 2022ko azken hiruhilekoan.
144.903 langabe gehiago daude Hego Euskal Herrian, horien artan %60 emakumeak.
Atzean utzi dugun urtean, Euskal Herri penintsularrean 150.000 pertsona langabetu zeuden; horietatik ia 80.000k ez zuten prestazio ekonomikorik jasotzen. Aldi berean, EAEko enpresen %76k aipatu dute zailtasun handia dutela behar dituzten langileak aurkitzeko. Kapitalismoaren lan... [+]
Salerosketa eta mugimendu handiko garaia izanagatik ere, azaroan baino 88 langabe gehiago zeuden erregistratuta Araba, Bizkai eta Gipuzkoan joan berri den abenduan. Nafarroan, berriz, 117 langabe gehiago.
Europako Banku Zentralak %2ra igo du ditu interes-tasak. Azken hilabeteetan hirugarren aldiz jarraian igoera handi bat egin du, inflazioari aurre egin nahian. Horrek, baina, hipoteketan eta herritarren poltsikoetan eragiteaz gain, atzeraldi ekonomikoa sor dezake aditu askoren... [+]
Langabezia orokorrean eta gazte langabezian Europar Batasuneko datu okerrenak ditu Espainiak, eta Frantziak, berriz, laugarren datu okerrenak.
Liverpool (Erresuma Batua), 1981eko uztailaren 28a. David Moore 23 urteko gaztea Toxteth auzoko kaleetan zebilen, lagunekin geratuta zegoelako. Falkner Square ingurua sutan zegoen eta polizia protestariak sakabanatzen saiatzen ari zen. Baina inor gutxi zegoen Toxtetheko... [+]
Azaroan okupazio-datu errekorrak erregistratu dira Espainiako Estatuan: 61.768 langile gehiago daude Gizarte Segurantzan afiliatuta (serie historikoko daturik altuena), eta langabezia pandemiaren aurreko zifretara jaitsi da (3.182.687 pertsona). COVID-19ari aurre egiteko ezohiko... [+]
Denera 172.508 dira martxo bukaeran Hego Euskal Herrian langabezian dauden lagunak, otsailean baino 494 gehiago. Nafarroa da langabeziak behera egin duen lurralde bakarra, baina Nafarroa da baita ere 2020an langabe gehien pilatu dituena.
2020ko otsaileko datuekin alderatuta, langabezia %13,8 hazi da Hego Euskal Herrian.