“Lanean ere rolak birsortzen dira sotilki”

  • Berdintasuna enpresetan nola lantzen dugun aztertzeko formazio saioa egin du Beterri Saretuz egitasmoak. Berdintasun Planen inguruko informazioa jasotzeaz gain, berdintasuna praktikara nola eraman ere hausnartu dute.


2023ko otsailaren 23an - 17:55
Azken eguneraketa: 2023-02-24 14:49

Soldata arrakalaren kontrako egunean, Beterri-Buruntza eskualdeko ekonomia eraldatzailearen sareak, Beterri Saretuzek, formazio saio berezia egin du Hernaniko Iturola Elkarlan Sorgunean. Berdintasuna enpresan izenpean, berdintasuna lan arloan nola landu aztertu dute saiora joandako kooperatiba eta eragileetako ordezkariek. Helburu bikoitza izan dute: alde batetik Berdintasun Planen inguruko informazio teknikoa jasotzea; bestetik, plan horietatik harago, lanean praktikan egin daitekeenaz hausnartzea.

Berdintasun plan batek arlo hori “modu kontzientean eta planifikatuan” lantzeko aukera ematen duela azaldu du Elhuyar Fundazioko teknikari Joana Regueirok, baina halako plan bat ezartzean “etengabeko ebaluazio bat” ere eskatzen duela. Regueirok Espainiako Estatuko eta EAEko legediak dakartzaten arauak eta berritasunak xehatu ditu bere hitzartzean.

Kooperatiba, eragile eta proiektu eraldatzaileei zuzenduriko formazioa eskaini du Beterri-Saretuz ekimenak. Argazkia: Bira Produkzioak / Beterri Saretuz

Soldata arrakala murrizteko auditoria

Berdintasun politiken inguruko 2007ko espainiar lege organikoari aldaketak egin beharra ikusi zitzaion 2019an, eta Espainiako Gobernuak hainbat dekretu kaleratu zituen urte hartan. Hala, 50 langile baino gehiagoko enpresek Berdintasun Plan bat izan behar dute geroztik. Hortik beherako enpresak ez daude horretara derrigortuta, baina bai jazarpenen kontrako protokolo bat izatera eta soldaten erregistro bat eramatera.

“Azpitik, sentsibilizaziora eta prebentziora bideraturiko estrategia bat dago”
Joana Regueiro (Elhuyar)

“Ordainsarien gardentasun printzipioa” da araudi berriak ekarri duen aldaketa nagusietako bat, teknikariaren esanetan. Hor barruan sartzen da soldaten erregistroa, eta 50 langiletik gorako enpresek auditoria bat ere egin behar dute, genero aldetik egon daitezkeen ezberdintasunak eta “zeharkako bereizkeria” aztertzeko. Izan ere, Regueiroren esanetan enpresa askotan bereizkeria horri “ezikusiarena” egin ohi zaio oraindik.

Hitz horiek baieztatzen dituen datuak eman ditu berriki, hain justu, LAB sindikatuak. Honen arabera, Euskal Herrian kategoria bereko bi lanen arteko soldata arrakala %90ekoa izan daiteke eta gizon batek emakume baten bikoitza irabazi dezake lan beragatik.

Regueiroren ustez, halako egoerei aurre egiteko tresna garrantzitsu bat dakar legeak: “Langileei informazio hori emateko beharra”. Azaldu duenez, soldata politikak ez dira orain arte zerbait publikoa izan, eta orain, legeak langileekin partekatzera behartzen ditu enpresak.

Joana Regueiro Elhuyar Fundazioko kideak Berdintasun Planen inguruko legediari buruzko informazio teknikoa eskaini du. Argazkia: Bira Produkzioak / Beterri Saretuz

Legeak dituen hutsuneak ere azpimarratu ditu Elhuyarreko kideak, esaterako, kooperatiben kasuan “linbo” batean utzi dituela dio, neurriek langileari eragiten baitie, eta ez bazkideari.

Galderen txandan, jazarpenen kontrako protokoloen zurruntasunaz galdetu diote Regueirori, eta onartu du oso “konbentzionalak” direla, baina beraiek saiatzen direla enpresaren edo erakundearen errealitatera ekartzen: “Azpitik, sentsibilizaziora eta prebentziora bideraturiko estrategia bat dago”.

Berdintasuna vs. parekidetasuna

Formazio saioren bigarren zatian Ibai Fresnedok hitz egin du, parekidetasun gaietan aholkularitza eta akanpaiamendua eskaintzen duen Hiruki Larroxa kooperatibako kidea. Azaldu duenez, beraiek ez dituzte Berdintasun Planak diseinatzen, baina enpresei eta erakundeei bidean sortzen zaizkien korapiloak askatzen eta zalantzak argitzen laguntzen diete.

“Enpresaren eguneroko kultura horretan Berdintasun Planek ez dute islarik”
Ibai Fresnedo (Hiruki Larroxa)

Bere ustez “enpresaren eguneroko kultura horretan Berdintasun Planek ez dute islarik” eta ikuspegi aldetik hutsune handiak izaten dira ondorioz, esaterako harremanetan aktibatzen diren arlo “sinbolikoak” identifikatzeko.

Sortu ohi diren korapilo ohikoenak aipatu ditu Fresnedok: politikoki zuzenak edo lagunkoiak diren diskurtsoak elikatzen dituen “berdintasun faltsua” delakoa, edo androzentismoa tarteko. Azkeneko honi dagokionez,  lanean ere “rolak sotilki birsortzen dira, edo behintzat joera dago horretarako, enpresetatik kanpo dauden faktoreengatik”, azpimarratu du.

Saioan zehar hausnarketarako bidea ere ireki du: “Berdintasuna eta parekidetasuna gauza bera al dira?”. Fresnedok azaldu duenez, gauza bat da baliabideak edo laguntza denei uniformeki eta berdin ematea, eta bestea baliabide horiek bakoitzaren egoeraren arabera egokitzea, “desberdintasunak identifikatuz”. Baina Hiruki Larroxako kidearen ustez, hoberena litzateke “sistema bera konpontzea”, desberdintasun horiek sustraitik egon ez daitezen, justizia sozialaren bidetik.

Praktikan eta egunerokoan berdintasunaren gaia lantzerakoan izan ohi diren korapiloak identifikaten saiatu dira partaideak. Argazkia: Bira Produkzioak / Beterri Saretuz

Gizarte desoreken inguruan aritu da saioaren amaieran hizlaria. Argi utzi du genero, arraza eta klaseen araberako zapalkuntzak elkar elikatzen direla eta horren aurrean ikuspegi intersekzionala beharrezkoa dela, feminismotik egin den moduan:  “Berdintasuna unibertsala den heinean, ezin gara geratu generoarekin bakarrik”, azaldu du Fresnedok. Horregatik, bere esanetan, hoberena litzateke gai horiek guztiak barnebilduko lituzkeen “plan estrategiko sozial bat” izatea.

Beterri Saretuzek antolatu dituen hiru formazio saioetatik bigarrena izan da honakoa, eta formazioaren ostean, parte hartu duten kooperatiba, eragile eta proiektuei bidelaguntza izateko aukera eskaini die, gaian sakondu eta urratsak ematen joateko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia eraldatzailea
2024-12-13 | ARGIA
Gipuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntzarik gabe abiatuko da KoopFabrikaren ekintzailetza eskola

Proiektu ekonomiko kooperatibo eta komunitarioak abian jartzeko grina duten pertsona eta taldeentzako doako eskola da KoopFabrika. Dagoeneko izena emateko epea irekita dago. Urtarrilaren 28an egingo da lehenengo saioa. Olatukoop, Gezki eta Lankiren baliabideei esker antolatu... [+]


Sindikalismo eraldatzaileaz eta lanaz eztabaidatzeko nazioarteko kongresua Leioan

Ostegun eta ostiral honetan 40 hizlari baino gehiago ariko dira EHUko Leioako campusean Lana eta sindikalismoa XXI. mendean Nazioarteko Lehen Biltzarrean. Lan munduaren eta sindikalismo eraldatzailearen erronkez eta estrategiez eztabaidatuko dute.


Proiektu eraldatzaileen bilgune izango da Oiartzun hiru egunez, burujabetzak eta trantsizio ekosoziala ardatz

Urriaren 17tik 19ra Burujabetzak izeneko jardunaldiak antolatu dituzte Oiartzun Burujabek eta Udalbiltzak. Tokiko esperientzia eraldatzaileak ezagutzeaz gain, Gironako alkate Lluc Salellasek eta CUPeko parlamentari-ohi Mireia Vehík ere parte hartuko dute hitzaldi banatan.


Arrigorri

Lerro hauek idazterako, gazta egiteari utzi diogu eta antzutze prozesu betean gaude. Horrek esan nahi du jetzaldiak gero eta sakabanatuagoak direla denboran, ardiei esnea desagertu arte. Batzuen kasuan, egun gutxitan bukatuko da prozesua, eta gutxi batzuei gehiago kostako zaie.


Iruñeko Kale Nagusian 1.500 metro koadroko eraikin bat erosi dute Katakrakek eta Koop57k

Kale Nagusiko 54. zenbakian dagoen XVIII. mendeko eraikina eskuratu dute, egun Katakraken liburu-denda dagoen ondoan. “Eraikin honetan ez da egongo hostelik, ez luxuzko hotelik, ezta inguruko auzokideek ordaindu ezingo luketen etxebizitzarik ere, hemen hiri-lurra eraikiko... [+]


Lau, hiru, bi, bat… Gora Olatukoop! Ekonomia eraldatzailearen festa Donostian

Ekonomia Sozial Eraldatzailearen Sareak, Olatukoopek, hamar urte bete ditu, eta larunbatean festa egin dute Donostian, sareko kide eta partaideen artean. Ekonomia eta kooperatibismoa beste ikuspegi batez landu litezkeela aldarrikatu (eta frogatu) dute: herrigintzatik, herritar... [+]


Olatukoop 10. urteurren ekitaldia
Ekonomia eta lurralde eraldaketarako konpromisoa berretsi du Olatukoopek

80 bat lagun batu dira Iruñeko Katakraken aretoan, ekonomia sozial eraldatzailearen erreferentzia bihurturiko Olatukoop sarearen hamar urteak ospatzeko. Ekonomia eta lurraldeak eraldatzeko proposamenak zehatz-mehatz aurkezteko ekimena izan da.


Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


Olatukoop
Hamar urte lanean, denontzako bizitza oparoagoaren alde

Gizartea eraldatzeko helburuz jaio zen Ekonomia Sozial Eraldatzailearen mugimendua Euskal Herrian duela hamar urte, Olatukoop sarean bilduta. Denbora honetan ez da gutxi egindakoa: hamaika kooperatiba eta ekimen jarri dituzte martxan, eta sarea zabaldu egin da. Baina erronkak... [+]


Pertsona migratuentzako ekintzailetza kooperatiboa, bizi-proiektuak hobetzeko tresna bat

Hegoaldetik ekimena pertsona migratuei ekonomia sozial eraldatzailea hurbiltzeko jaio zen 2023ko ekainean, Enarak kooperatiba, OlatuKoop eta Lankiren eskutik. Geroztik ari da bidea egiten, formazio saioak eskaini nahi ditu eta Katalunian izandako esperientziak konpartitu... [+]


2024-03-03 | Garazi Zabaleta
Azokoop
Pirinioetako Artzibarren lan eta bizi: hurbileko kontsumorako denda eta proiektua

Artzibarko Urdirotz herrian, Nafarroako Pirinioetan, proiektu berri batek zabaldu ditu ateak otsailaren 24an. "Azoka-Denda" deitu diote Txabi Bados Ruizek eta Rita Perandrés Martínezek haien etxe azpian ireki duten dendatxoari. Azokoop mikrokooperatibaren... [+]


2023-11-08 | ARGIA
Aztarna ekologikoa murrizteko neurriak hartzen hasi da ARGIA liburuen eta aldizkariaren ekoizpenean

Kataluniako Ekoedizioaren Institutuko bazkide egin da ARGIA, Europako bakarra, eta Euskal Herrian halako urratsa eman duen lehen eragilea da. Zigilu baten bidez, bere argitalpenen aztarna ekologikoa neurtu eta garbi adieraziko du hemendik aurrera. Dagoeneko sei liburu ekoeditatu... [+]


Marinaledako lur komunalak espekulatzaile pribatuen eskuetan gera daitezkeela ohartarazi dute

Andaluziako Marinaleda herrian dagoen Los Humosos lursaila saldu nahi du Andaluziako Juntak. Duela hamarkada batzuk lur horiek okupatu zituztenetik kooperatiba baten bidez landu dituzte hango jornalariek, baina 2021an desalojatzeko agindua jaso zuten eta horri jarritako... [+]


Eguneraketa berriak daude