Gaur goizaldean Ertzaintzak Lander Arbelaitz kazetariarekin izandako jarrera bortitza salatu nahi du ARGIAk. Goizaldean Ertzaintza Boulevardera iristean eta Arbelaitz lanean ari zela, ertzain batek eskukada batez smartphonea bota dio lurrera eta bera ere gogor astindu du, nahiz eta bere kazetari akreditazioa oso agerian zuen: ARGIAko akreditazioa zeukan esku batean eta bestean telefonoa.
Bere bideo grabaketan ongi entzuten den gisan, ertzainei etengabe jakinarazi die kazetaria zela eta uzteko bere lana egiten. Bere blogean ere argi kontatzen ditu izandako arazoak. Hala ere, beste kazetari talde batekin, Arbelaitz Boulevardeko kioskora eraman dute, beren lana libreki egitea eragotziz.
Herritarrak badu informatua izateko eskubidea, eta ez bakarrik Siriako Alepoko irudiekin, Tunisiakoekin edo Tahrir-eko plazakoekin. Legeak babestu egiten du eskubide hori eta ez du ez hanka ez buru lege hori zaindu behar lukeen Ertzainak Arbelaitz eta beste kazetariak kioskora eramatea, beren lana mugatuz. Are logika gutxiago du eta erabat salagarria da Arbelaitzek jasandako tratu txarra.
Xabier Letona, ARGIAko zuzendaria
Muturreko lehorte eta euriteak normaltasun berria bilakatu zaizkigu. Areagotzen dituzten kalte ekonomiko eta ekosistemikoen artean, laborantzak pairaturikoak ez dira txikienak. Bereziki, lehorte garaietan zaluegi idortzen diren edota eurite handietan ur guzia xurgatu ezin duten... [+]
Joan Tartas (Sohüta, 1610 - heriotza data ezezaguna) ez da gure letren historiako idazle famatuenetarik eta, hala ere, ediren dugu gauza onik “pieza mendre” honetan, zeinaren titulua, onar dezagun hasieratik, ez den segur aski mundu honetan paraturiko izenburuen... [+]
ARGIAren taldeko kide den Iametza teknologia berriak erabiltzen dituen komunikazio enpresa da.