Lander Arbelaitz hasieratik kazetari gisa identifikatua zegoen

  • Ertzaintzak Lander Arbelaitz kazetariari hilaren 19an Donostian emandako tratu txarraz honakoa adierazi nahi du ARGIAk.


2013ko apirilaren 23an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Arbelaitz prentsa txartela eskuetan duela.

Hainbat hedabidetan entzun da, besteak beste EITBkoetan, Segurtasun Sailaren esanetan Lander Arbelaitz ez zela lehen unetik kazetari gisa identifikatu eta horregatik atera zuela Ertzaintzak beste kazetari talde bat zen gunera. ARGIAk adierazi nahi du Arbelaitz lehen  unetik identifikatu zela argi eta garbi, esku batean grabaketak egiteko telefonoa zuen eta bestean kazetari txartela; horrez gain, etengabe adierazi zuen kazetaria zela eta uzteko bere lana egiten.

Arbelaitzek, beste edozein kazetarik bezala, informazioa jaso eta zabaltzeko eskubidea du, eta hori modurik egokienean egiteko lekua aukera dezake, horrekin Ertzaintzaren lana eragozten ez duen bitartean. Bera informazioaren lehen lerroan zegoen, ARGIArako lanean eta behar moduan identifikatua. Milaka aldiz ikusi den bideo honetan oso garbi ikusten da Arbelaitzek esaten duen guztia horrela dela.

Xabier Letona, ARGIAko zuzendaria


Kanal honetatik interesatuko zaizu: ARGIA
2025-01-08 | Nicolas Goñi
Nola bihurtu lurzoruak klimaren laguntzaile?

Muturreko lehorte eta euriteak normaltasun berria bilakatu zaizkigu. Areagotzen dituzten kalte ekonomiko eta ekosistemikoen artean, laborantzak pairaturikoak ez dira txikienak. Bereziki, lehorte garaietan zaluegi idortzen diren edota eurite handietan ur guzia xurgatu ezin duten... [+]


Jon Tartas
‘Ontsa hiltzeko bidea’: apez neurotikoak pistolarekin eskribatua

Joan Tartas (Sohüta, 1610 - heriotza data ezezaguna) ez da gure letren historiako idazle famatuenetarik eta, hala ere, ediren dugu gauza onik “pieza mendre” honetan, zeinaren titulua, onar dezagun hasieratik, ez den segur aski mundu honetan paraturiko izenburuen... [+]


2024-12-19 | iametza
Iametzak programatzailea behar du

ARGIAren taldeko kide den Iametza teknologia berriak erabiltzen dituen komunikazio enpresa da.


Eguneraketa berriak daude