Tomate- eta tabako-landare estresatuek igortzen duten soinua aire bidez hedatzen dela eta metro batera ere detekta daitekeela frogatu dute ikerketa batean. Cell aldizkarian argitaratu dute, eta, haren arabera, landare lehorrek edo zurtoinak moztuta dituztenek, adibidez, giza solasaren pareko bolumena duten soinuak igortzen dituzte.
Pertsonak ez dira gai soinu horiek entzuteko, haien maiztasuna altuegia baita pertsonentzat, baina, ikertzaileen esanean, oso litekeena da beste ugaztun batzuek eta intsektuek haiek entzutea, eta, seguru asko, baita beste landare batzuek ere.
Landare estresatuek igorritako soinua, maiztasuna jaitsita, gizakiek entzun ahal izateko. Kaith et al. CC BY-SA
Landareek uhin ultrasonikoak igortzen dituztela jakina zen lehendik ere. Orain, lehen aldiz frogatu dute uhin horiek aire bidez transmititzen direla. Animaliek igortzen dituzten soinuak ere horrela hedatzen direla kontuan hartuta, ikertzaileek uste dute nolabaiteko komunikazioa egongo dela espezieen artean.
Esperimentuan, landare osasuntsuak eta estresatuak grabatu zituzten, intsonorizatutako ganbera batean eta negutegi batean (zaratatsuagoa). Bi estres-mota eragin zizkieten: batzuk ez zituzten ureztatu, eta beste batzuei zurtoinak moztu zizkieten. Gero, batzuen eta besteen grabaketak alderatu zituzten, ikasketa automatikoko algoritmo baten bidez. Horrela ikusi zuten landare osasuntsuak oso isilak direla. Aldiz, ur-gabezia zutenak klik batzuk igortzen hasi ziren, eta 5. egunean iritsi ziren seinale akustikoen maximora. Handik aurrera, pixkanaka, isiltzen joan ziren, guztiz lehortzean isilik geratu arte.
Algoritmoa gai da landare lehorrek igorritako soinua eta zurtoinak moztutakoena bereizteko, baita landarea tomatea ala tabakoa den jakiteko ere. Beste landare batzuen soinuak ere jaso zituzten, baina oraindik ez dakite zehatz nola sortzen dituzten soinuak. Landareen hodi-sisteman sortzen diren burbuilen bidez izan daitekeela uste dute, baina onartu dute ikertzen jarraitu behar dutela argitzeko. Horrez gain, interesgarritzat jo dute ikertzea espezieen arteko komunikazioa, eta nola erabili informazio hori nekazaritzan.
Udaberrian orain dela egun gutxi sartu gara eta intxaurrondoa dut maisu. Lasai sentitzen dut, konfiantzaz, bere prozesuan, ziklo berria hasten. Plan eta ohitura berriak hartu ditut apirilean, sasoitu naiz, bizitzan proiektu berriei heltzeko konfiantzaz, indarrez, sormen eta... [+]
Ohe beroan edo hotzean egiten da hobeto lo? Nik zalantzarik ez daukat: hotzean. Landare jaioberriek bero punttu bat nahiago dute, ordea. Udaberriko ekinozio garai hau aproposa da udako eta udazkeneko mokadu goxoak emango dizkiguten landareen haziak ereiteko.
Duela lau urte abiatu zuten Azpeitian Enkarguk proiektua, Udalaren, Urkome Landa Garapen Elkartearen eta Azpeitiako eta Gipuzkoako merkatari txikien elkarteen artean. “Orain proiektua bigarren fasera eraman dugu, eta Azkoitian sortu dugu antzeko egitasmoa, bere izenarekin:... [+]
Itsasoan badira landareen itxura izan arren animalia harrapari diren izaki eder batzuk: anemonak. Kantauri itsasoan hainbat anemona espezie ditugun arren, bada bat, guztien artean bereziki erraz atzemateko aukera eskaintzen diguna: itsas-tomatea.
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]
Sare sozialen kontra hitz egitea ondo dago, beno, nire inguruan ondo ikusia bezala dago sare sozialek dakartzaten kalteez eta txarkeriez aritzea; progre gelditzen da bat horrela jardunda, baina gaur alde hitz egin nahi dut. Ez ni optimista digitala nauzuelako, baizik eta sare... [+]
Bada Borda bat ilargian. Bai, bai, Borda izeneko krater bat badu ilargiak; talka krater edo astroblema bat da, ilargiaren ageriko aldean dago eta bere koordenadak 25º12’S 46º31’E dira; inguruan 11 krater satelite ditu. Akizen jaiotako Jean Charles Borda de... [+]
Donostiako Amara auzoko Izko ileapaindegi ekologikoak 40 urte bete berri ditu. Familia-enpresa txikia da, eta hasieratik izan zuten sortzaileek ile-apainketan erabiltzen ziren produktuekiko kezka. “Erabiltzaileen azalarentzat oso bortzitzak dira produktu gehienak, baina... [+]
Ugaztunei eskainitako azken artikuluaren amaierako hitzak hurrengo animalia aurkezteko aitzakia paregabea dira. Bertan esaten genuen muturluzeak erreka “garbi eta txukunak” behar dituela, kutsadurarik gabeak baina elementu natural anitzekin. Animalia txiki horren... [+]
Mila milioika mintzo dira agintariak. CO2 isurketak konpentsatzeko neurri eraginkor gisa aurkeztuta, zuhaitz landaketei buruzko zifra alimaleak entzuten dira azken urteetan. Trantsiziorako bide interesgarria izan zitekeen, orain arteko oihanak zainduta eta bioaniztasuna... [+]
Kutsatzaile kimiko toxikoak hauteman dituzte Iratiko oihaneko liken eta goroldioetan. Ikerketan ondorioztatu dute kutsatzaile horietako batzuk inguruko hiriguneetatik iristen direla, beste batzuk nekazaritzan egiten diren erreketetatik, eta, azkenik, beste batzuk duela zenbait... [+]
Ubidekoak (Bizkaia) dira Imanol Iturriotz eta Aritz Bengoa gazteak. “Lagunak gara txikitatik, eta beti izan dugu buruan abeltzaintza proiektu bat martxan jartzeko ideia”, azaldu du Iturriotzek. Nekazaritzari lotutako ikasketak izan ez arren, baserri munduarekin eta... [+]
Antxoa, bokarta edo albokartia, gure arrain komertzialen artean txikiena, euskal kostaldera hurbildu da.
Magnoliak eleganteak dira. Dotoreak. Anddereak. Pontxoak. Apainak. Pimentak. Gurbilak. Ponposak, ponpoxearrenak. Ortiroak. Ia-ia fazazkoak, kriket eta kraket. Ez naiz harritzen, beren loraldien azpian lurrarekin urtzerainoko handitasunaren menpeko sentitzen naiz urtero.
Gaur abiatu da Bizi Baratzea Orrian kide egiteko kanpaina. Urtaro bakoitzean kaleratuko den aldizkari berezi honek Lurrari buruzko jakintza praktikoa eta gaurkotasuneko gaiak jorratuko ditu, formato oso berezian: poster handi bat izango du ardatz eta tolestu ahala beste... [+]