XX. mendean zehar basoen hedapena larre eta nekazal lurren kaltetan izan da. Euskal paisaiaren eraldaketa hau nabarmenagoa izan da isurialde kantauriarrean. Hain zuzen ere, isurialde horretan dago ekosistemarekiko integritate gutxiko baso lurren presentzia handiena.
1900. urtean larreek eta basoek Euskal Herriko azaleraren %42 (8.800 km2) eta %36 (7.500 km2) osatzen zuten, hurrenez hurren. 110 urteren buruan 2.000 km2 inguru baso izatetik larre izatera igaro dira, eta, dagoeneko, Euskal Herriko azaleraren heren bat hartzen dute belardiek (6.900 km2). Basoek, aldiz, azaleraren %44 (9.300 km2) osatzen dute. Gaur egun nekazaritzarako baliatzen den lur azalera XX. mende hasierako kopuru bertsuetan dagoen arren, gerraondoko hamarkadetan (1950/1990) jarduera horretara bideratzen zen azalera baino murritzagoa da. Izan ere, aldi horretan nekazaritzara emandako 600 bat kilometro koadro lur -Euskal Herriko azaleraren %2,7 inguru- bestelako jarduera bati dagozkio egun.
Wageningengo (Herbehereak) unibertsitateak Europa osorako egindako ikerketak utzitako emaitzak dira. Lurraren erabilera bilakaera historikoaren ikuspegitik aztertzeko aukera eskaintzen du, HILDA The Historic Land Dynamics Assessment metodologian oinarrituta. Horretarako, teknika digitalak, inbentario nazionalak, aireko argazkiak, lurreko estalkiaren estatistikak, entziklopedia zaharrak eta lurreko estalkiaren mapa historikoen datuak bateratu eta uztartu dituzte. Emaitzak kilometro karratu bateko zehaztasuna du, hots, kilometro karratu batean nagusitzen den lur mota kilometro karratu osoari egozten dio. Badira Euskal Herri osorako zehaztasun handiagoko datuak eskaintzen dituzten iturriak, hala nola, Corine Land Cover egitasmo europarra. Wageningen-go unibertsitatearen lana, ordea, bilakaera historikoaren ikuspegia eskaintzen aitzindaria da.
Euskal Herrian bi isurialde daude: kantauriar isurialdea iparraldean, eta mediterranear isurialdea hegoaldean. Klimatologia eta orografia aldetik, errealitate bereiziak osatzen dituzte. Kantauriar isurialdeko basoek azalera osoaren erdia baino zertxobait gehiago (%54) hartzen dute. Isurialde mediterraneoan, aldiz, basoen presentzia %37ra mugatzen da. Kontrara, nekazal lurren presentzia esanguratsua da hegoaldean, eta azaleraren %30era iristen da. Iparralde heze eta menditsuan nekazal lurrek azaleraren %6 baino ez dute hartzen: horregatik da hain garrantzitsua lurron kontserbazioa.
Klimatologia eta orografiaz gain prozesu historiko desberdinen ondorioa ere bada egungo lurraren erabilera. XX. mendeko hazkunde ekonomikoak zuraren eskaria handitu eta basoen hedapena eragin zuen, isurialde kantauriarrean bereziki. Hego isurialdean lurren jabetza publikoa edo komunala hedatuagoa izateak, besteak beste, bilakaera desberdina eragin zuen. Gaur egun ere Arabako baso azaleraren %76,2 herri-lurrak dira, Bizkaiko eta Gipuzkoako errealitatetik urrun. 2016ko azken datuei so, herrialde horietako baso azaleraren %23,7 eta %21,2 baizik ez dira lur publikoak.
Mediterraneoko isurialdean nabarmentzekoa da nekazal lurrek XX. mendean izan zuten hedapen zabala, 1960ko hamarkadan industrializazio berantiarrak lehenik eta Europako Nekazaritza Politika Bateratuak ondoren lehen sektoreko jardueren galera eragin zuten arte. Prozesu horretan nekazal lurrak gutxitu eta larreak hedatu ziren nabarmen. Denboran gertuago, hirigintzaren hazkundeak ere nekazal lurren gutxitzea eragin du azken hiru hamarkadetan, herrigune inguruetako lur lau eta goldagarria hirigintzara bideratuz. Eraldaketa horren aztarna esanguratsuagoa da Kantauri isurialdean, nekazaritzarako egokia izan daitekeen lurra urriagoa den eskualdeetan eragin baita artifizializazio-maila handiena 1990/2018 epealdian (ikus gaiari buruzko erreportajea).
Baso-soiltzea ingurumen arazo garrantzitsua da munduan, baina basoen eraldaketa antropogenikoek ere egiten diote kalte ekosistemen osotasunari. Horregatik, Grantham, H.S., Duncan, A., Evans, T.D. eta beste autore batzuek, Google Earth Engine (GEE) baliatuz, Forest Landscape Integrity Index (Baso Pasaiaren Osotasun Indizea) sortu dute. 2019 urtea abiapuntu hartuta, tokian tokiko aldaketa antropogenikoak aintzat hartuz basoen integritatea edo osotasun-maila deskribatzen duen indizea da. Metodologia hau aldagai desberdinak bateratzearen emaitza ere bada: basoen hedadura, inpaktu handiko giza-jarduerak (azpiegiturak, nekazaritza eta baso-soiltzea), basoen konektibitate galera eta beste jarduera batzuen presioa, besteak beste.
Metodologia honek nazioarteko komunitate zientifikoaren onespen zabala lortu du, eta, hiru osotasun-maila bereiztuta, mundu osoko basoen egoeraren argazkia osatu du. Basoen sailkapena hiru kategoriatan egiten du: integritate txikia, ertaina eta handia. Nolanahi ere, eskala kontuak medio, Euskal Herrikoaren moduko azalera eta orografia bihurriko lurraldeetako xehetasunak baino lurralde eremu handiak neurtzera bideratutako metodologia da. Hala, Euskal Herrian ez du ekosistemarekiko osotasun-maila handiko basorik identifikatu, halakoak egon badauden arren. Izan ere, munduko beste eremu batzuekin alderatuta Euskal Herriko basoen hedadura txikia da eta antropizatutako guneak ez daude basoen muinetik hain urrun. Horrek basoen konektibitatean eragina du, gainera.
Emaitzen gaineko muga horiek aintzat hartuta ere, ikerketak utzitako emaitzen arabera, euskal basoen bi herenek (%66,6) ekosistemarekiko osotasun-maila apala dute (5.565 km2). Kopuru hori nabarmen handiagoa da kantauriar isurialdean (%82,5) mediterranearrean isurialdean baino (%55,1), baita azalera gordinari erreparatuta ere: isurialde kantauriarrean osotasun-maila gutxiko baso lurrek 3.246 km2-ko azalera hartzen dute. Mediterranear isurialdean baso horiek 2.576 km2-ko azalera dute.
Europako Batzordeak Nekazaritza Politika Bateratu berriaren (2021-2027) diseinuan bioaniztasuna eta paisaien berezkotasuna babesteko asmoa adierazi berri du. Nekazaritza, elikagaien segurtasuna bermatzeko ardura ezezik, aldaketa klimatikoari aurre egiteko estrategian txertatzea du asmo. Garrantzitsua izango da, beraz, nekazal lurrak bermatzea. Modu berean, beharrezkoa izango da zuraren ekoizpena ekosistema eta bioaniztasunaren zaintzarekin uztartzea eta orekatzea. Tokiko ekoizpen gaitasunari garrantzi estrategikoa aitortzen hasi zaion garaian ulertu beharreko erronkak dira. Horregatik, urbanizatu gabeko lurrek eredu iraunkorretan oinarritutako kudeaketa behar dute, are gehiago Euskal Herria bezalako lurralde txiki batean.
Azaroaren 23an egingo dute tokiko arbola, fruitondo eta landare ekoizleen azoka. Horrez gain, egitarau oso indartsua prestatu dute 22 arratsaldetik hasita 23 iluntzera arte: bioaniztasunari buruzko mahai-ingurua, sagarrari buruzko mintzaldia, "Nor dabil basoan?"... [+]
UNESCOk Munduko Biosfera Erreserben Sarea zabaldu du hamaika izendapen berrirekin, horien artean da Iratiko Oihana. Astearte honetan jaso dute diploma Zaraitzu eta Aezkoa ibarretako presidenteek Ariben.
56 urteko langile bat hil da Lizarran, Agralco (Agrupacion Alcoholera de Bodegas Cooperativas) biltegian lanean ari zela. 10:00ak aldera gertatu da ezbeharra, Lizarran la alcoholera moduan ezagutzen den nekazaritza hondakinen biltegian.
Barrikoteak, barrikak, bukoiak eta upelak bete berriak ditugu etxean sagar muztioz (Malus domestica). Makina bat beteko ziren, ipar eta hego, gure geografia guztian mahatsarenarekin ere (Vitis vinifera). Sagasti, mahastiko lanak eta dolare, soto, upelategi eta pitarretako lanak... [+]
Mugitzeko eta ibiltzeko zailtasunak dituzten 5 urteko bi ikasleri asteroko baso-eskola saioa egokitu zaie Irungo ikastetxean: muga eta beldur artean hasitako erronkak onura, garapen eta ikasketa handiak izan ditu. "Oso babestuta dauden ikasleak dira eta basoan aske uzteak... [+]
Odei Etxeberri Bimboire, Gorka Roca Torre eta beraien seme Oihan eta Miru buruaskiak dira elikaduran. Horretarako, aztertu behar izan dute gorputzak zer elikagai eta zein kopurutan behar dituen; horiek zein janaritan dauden; urtaro bakoitzean horiek denak eskuratzeko zer landu... [+]
Tolosatik abiatu eta Bedaion gora egin, Menditxiki aldera. Batean Bedaio, bestean Zarate, Gipuzkoako eta Nafarroako muga-mugan gara. Hantxe dira helburu ditugun lursailak, Itxitua eta Erlo, garai batean lahar, pagadi gaur egun: Gregorio Ugartemendia Zubillagaren basoa duzu.
Baso naturaletan estratu eta funtzio ezberdinak betetzen dituzten espezieak aurkitzen ditugu. Batzuek gaina hartuko dute, eta mende ugari bertan igaroko dituzte. Beste batzuek lehen urratsak emango dituzte, baso-kideengatik sakrifikatuko dira eta beraien gorpu ustelak sistemari... [+]
Lehen begi kolpean, ohiko artaldea dirudi argazkikoak, ezta? Bada, ez… ardi horiek suhiltzaile ere badira eta. Nafarroako Zunbeltz Nekazaritzako Test Guneak zerbitzu berria eta berritzailea jarri du martxan Lizarraldean: Arsue, edo artalde suhiltzaile estentsiboa... [+]
Urteak daramatzate Atxondoko Biezko baserrian bizitzen eta lanean Aner Garitaonandiak eta Oihane Lekunberrik. “Kaletarrak ginen gu, nik enpresa eta turismo ikasketak egin nituen, baina mundu hori ez zitzaidan gustatzen…”, azaldu du ekoizleak. Lekunberrik,... [+]
Baso jangarria edo oihan baratzea lantzen dute duela 14 urtetatik Odei Etxeberriak eta Gorka Torrek. Zuhaitzak eta barazkiak uztartzen dituen sistema honen oinarriak azaldu ditu Torrek Egonarria saioan, Mattin Jauregiren galderei erantzunez. Urte hauetan guztietan hainbat... [+]
Ekosistema askok itzulera gabeko puntuak dituzte, hau da, estresa maila berezi bat pairatuz gero –izan klima aldaketa, kutsadura edo kalte fisiko zuzenarengatik– desagertzen ahal dira, eta ekosistemak haien artean konektatuak izanez gero hurrenez hurren elkar... [+]
Bidaia hau hasi nuenean, ikuspuntu erromantikoz imajinatzen nituen baso jangarriak: zuhaitz artean ibili, fruitu goxoak dastatu, loreak usaindu... baina baso jangarriek badituzte arantza ugari ere, porrotak, erratak... Gaur, ikasketa politak eskaini dizkidaten porrot horietako... [+]