EAEko Hezkuntza Sailak ez dauka lanbide-heziketan euskara sustatzeko asmorik, ez egitasmorik: dagoen-dagoenean laga gura du, euskara eremu sozioekonomikoan euskararik ez dakiten langileekin sustatuko duelakoan edo.
Lanbide-heziketako ikasle euskaldunen penitentzia Patxi Lopezekin hasi zen, 2010 ikasturteko matrikulazioan. Ordura arte, lanbide-heziketako D ereduak, apurka-apurka bada ere, gora egiten zuen urtero-urtero. Alegia, lanbide-heziketan gainerako ikasketetan bezala gertatzen zen: D eredua gora. Hona datuak: 2001-02 ikasturtean, EAEko lanbide-heziketako ikasleen %13,28k ikasten zuen D ereduan. 2009-10ean, %22,78k. Hamarkada horretan, beraz, bederatzi puntu eta erdi irabazi zituen D ereduak. Hamabi urte geroago, D eredua % 24,02 da. Hamabi urtean, 2020-21eko ikasturtera doan tarte horretan, D ereduak puntu bat eta laurden egin du gora (eta hori oinarrizko lanbide-heziketako ikasleak kontatu barik, horretan euskara %1,17 baino ez baita).
Datuok garbiago izan ditzagun: lanbide-heziketako D ereduak puntu bat irabazteko behar izan duen denbora berean, DBHn % 15,15 egin du gora, eta batxilergoan %13,64.
Zergatik? Sinplea: lanbide-heziketan ez bezala, institutuetan eskariari erantzun zaiolako.
"Lanbide-heziketako D ereduak puntu bat irabazteko behar izan duen denbora berean, DBHn %15,15 egin du gora, eta batxilergoan %13,64.
Zergatik? Sinplea: lanbide-heziketan ez bezala, institutuetan eskariari erantzun zaiolako"
Institutuetan inork ez du zalantzan jarri D ereduan ikasi gura duen ikasleak horretarako eskubidea duela. Eskubidea eta aukera. Lanbide-heziketan Hezkuntza Sailak mugatu egin du eskubidea, ikasle asko eta asko aukerarik gabe utzi arte. Nola? Esaldi labur batekin: “Hizkuntza-eredu bat baino planifikatzen ez bada, eredu hori ezarriko da”. Horren sinplea. Non idatzi du Hezkuntza Sailak esaldi hori? Bada, urtero-urtero “ikastaldeak eratzeko irizpideak” ezarriz argitaratzen duen ebazpenean. Ebazpen batekin baliogabetzen du legean ezarritako hizkuntza-eskubidea!
Hezkuntza Sailak ‘planifikazioa’ jartzen du ikasleen hizkuntza-eskubideen gainetik Bere ‘planifikazioan’ ez badago aurreikusita ziklo bat D ereduan ematea, ez da emango, nahikoa ikasle izan arren. Horrela ulertzen da azken hamarkadan D ereduko zikloen eskaintza eta ikasleen ehunekoa ia aldaketarik gabe mantendu izana.
Kasu! Taldeak osatzeko ustezko planifikazio hori lanbide-heziketari baino ez zaio aplikatzen, gainerako etapetan ez baita mugatzen D ereduan ikasteko eskubidea: taldea osatzeko nahikoa ikasle badago, taldea osatuko da. Lanbide-heziketan, taldea osatzeko nahikoa ikasle izan arren ez da talderik sortuko, lehenagotik planifikaturik ez badago.
Sozialisten agintalditik aurrera, horrela geratu du Hezkuntza Sailak lanbide-heziketako D ereduaren hazkundea; horrela mugatu du Hezkuntza Sailak euskaraz ikasteko eskubidea. Ebazpen baten bitartez.
Hezkuntza Sailak datorren astean argitaratuko du 2021-22 ikasturterako “ikastaldeak eratzeko irizpideak” ezarriko dituen ebazpena. Galdera sinplea da: mantendu egingo du lanbide-heziketan euskaraz ikasteko muga?
Eskaera ere, sinplea da: datorren astean argitaratuko duen ebazpenean, baldintza berberak jar ditzala batxilergoan eta lanbide-heziketan euskaraz ikasteko. Hau da, batxilergoan bezala, lanbide-heziketan ere hauxe izatea irizpidea: “Modalitate berri bateko edo ikastetxean lehendik dagoen modalitate bateko ikasleekin talde bat osatu ahal izateko, gutxienez hizkuntza-eredu bereko 17 ikasle beharko dira, ez-ohizko kasuetan izan ezik; horrelakoetan, Ikastetxe eta Plangintzaren Zuzendariak berariaz eman beharko du baimena horretarako”. Planifikaturik egon, zein ez.
Ez da, noski, azken hamarkadako utzikeria konpontzeko nahikoa izango, baina urrats bat izango da. Beste urrats bat litzateke lanbide-heziketan A eredua deitzen duten horretan euskara ikasgaia sartzea, gaur egun ez baitago batere euskararik hor. Edo B ereduan benetan euskaraz ematea ikastorduen erdiak.
Horretarako, baina, asmoa behar da, eta egitasmoa. Nik ez diot Hezkuntza Sailari ez bata eta ez bestea ikusten.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.
Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]
Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]
Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]
Azken urteotan, industria politikaren kontzeptua hainbat mailatan indarrez berragertu da. Neoliberalismoaren mailua izandako erakundeak, Nazioarteko Diru Funtsak, gaur egun zera azpimarratzen du: merkatuek baliabideak modu eraginkorrean esleitzeko eta arazo horiek konpontzeko... [+]
Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]
Zalantza asko izan ditut, meloia ireki ala ez. Ausartuko naiz, zer demontre! Aspaldian buruan dudan gogoeta jarri nahi dut mahai gainean: ez da justua erditu den emakumearen eta beste gurasoaren baimen-iraupena bera izatea. Hobeto esanda, baimen-denbora bera izanda ere, ez... [+]
Mundu mailako erasoaldi inperialista betean gaude, mendebaldeko burgesiak gidatuta. Ofentsiba inperialistak hartu duen forma gerrarena da, aldaera guztiekin: gerra ekonomikoa, gerra kognitibo eta kulturala, lawfarea; eta, noski, gerra militarra. Mendebaldeko inperialismoak... [+]
Beste detektibe triste baten telesail bat ikusi berri dut. Eskoziako irla urrun batean gertatzen dira trama guztiak. Badakizue nola funtzionatzen duten fikzio horiek: hildako asko, jende arrunta baina ez hainbeste, eta paisaia berde iluna. Oraingo honetan duela urte pila bat... [+]
Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]
Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]
Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.
Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]
Eta beste urte batez, sindikatuek prefabrikatutako grebak antolatu dizkigute. Eta guk, indibidualki, erabakia hartuko dugu grebarekin bat egin ala ez, ikastetxean inongo asanbladaren beharrik gabe.
Niri irakatsi zidaten greba eredua jada ez dago modan, antza. Nire... [+]
Bizitzak dena inguratzen du, mugatua eta hauskorra da. Bizitza onak bizitzeko, gorputzak zer egin badakiela iruditzen zait, buruak ordea, nahiz eta jakin (ondo informatuta dagoenean), askotan gorputza nahita isiltzen duela ikusten dut. Isiltze horretan burua beste buru... [+]
Eroso gaude ingurunea gure egoera fisiko/emozionalera egokitzen denean. Besteak ni kontuan hartu nauenean, izan gizaki bat, objektu bat, espazio bat. Erosotasunaren klabea produktu eta espazio diseinuan beharrizan handi gisa sartu da, erosotzat jotzen dena erosgarria delako... [+]