Badira hilabeteak Lanbide Heziketaren etorkizunari baikortasunez begiratzeko zantzuak agertzen hasi zirela, esaterako, Confebaskek eta Euskadiko Kutxak egindako ikerketen esanetan datozen urteetan lanpostu asko bete gabe geldituko dira taxuzko prestakuntza jaso duten langilerik ez baitago, eta prestakuntza hori Lanbide Heziketak eskaintzen omen du.
Beste alde batetik, Eusko Jaurlaritzaren Lanbide Heziketako IV. Euskal Planak aurrerapausoak eman nahi ditu Lanbide Heziketan euskararen normalizazioaren bidean. Gainera, hezkuntza sistemaren beste esparru batzuetan bezala, Lanbide Heziketan ere irakasteko metodologia berriei ekin egin zaie dagoeneko. Zantzu horiek guztiak dira etorkizunean, aukera anitzeko lan-merkatu batean, ondo prestatutako langile eleanitzak egongo direla adierazten dutenak.
Etorkizun oparoak, baina, ezin gaitu itsutu, batez ere hizkuntzaren normalizazioaren atalari dagokionez. Bide horretan urratsak ematen hasten badira, lanbide heziketan euskararen egoera hutsaren hurrengo delako da. Esaterako, datorren ikasturterako aurre-matrikula bukatu berri dagoenean, Bilbon 2017-2018 ikasturterako eskaini diren 140 zikloetatik 4 besterik ez dira eskaini bakarrik D ereduan (%2,89), beste 6 A eta D ereduetan (%4,29), eta beste 10 A, B eta D ereduetan (%7,14); hortaz, D ereduaren eskaintza bakarrik dago 20 ziklotan1. Dena dela, horrek ez du esan nahi ziklo horiek hizkuntz horretan eman egingo direnik. Bistan denez, lanbide heziketako zikloetan sakabanaketa handia dago, espezialitate anitzak, hastapeneko lanbide heziketa, erdi mailako zikloak, goi mailako zikloak, familia asko… Hori dela eta, askotan D ereduko talderik ez da sortzen, edo beste eredukoekin batera talde mistoak eratzen dira. Bestela esanda, ikaslegaiak D ereduaren aldeko hautua egin izanak ez dio bermatzen ikasketan euskaraz egitea.
Erdarazko eskaintza, ordea, zabala da, familia guztietan, lanbide heziketaren arlo guztietan eta diziplina guztietan; izan ere, eskainitako zikloen %74 A ereduan eskaini dira bakar-bakarrik, hots, ezin dira beste eredu batean hautatu. Gainera, zikloen %94,29 A ereduan egin daitezke (132 ziklo), D ereduko %14,29ren aldean (20 ziklo). Ondorioz, hizkuntza hegemonikoak are hegemonikoago bihurtzen da taldeak osatzeko orduan hizkuntza gutxituak galtzaile ateratzen direlako, hau da, taldeak sortzen direnean ez da lehenesten hizkuntza gutxitua, hegemonikoa baizik.
Dena den, hori ez da lanbide heziketaren erronka bakarra hizkuntz normalizazioari dagokionez, irakasleok egunero topatzen ditugun zailtasunak, besteak beste, ikasmaterial falta; arestian aipatutako arrazoi berberagatik, familien aniztasuna eta zikloen sakabanaketa, alegia. Argitaletxeentzat ez da errentagarria ikasmateriala sortzea; hortaz, zeharkako ikasgaietan bakarrik egoten da euskarazko ikasmateriala. Dauden egitasmoen artean Jakinbai (jakinbai.eus) dago, euskarazko ikasmateriala eskegitzeko plataforma; lan potoloa egiten ari den erakundea, portzierto. Plataforma horretan irakasleek beraiek sortutako ikasmateriala partekatzen da, bai Irale egitasmoaren baitan egindakoa, bai nork bere kasa egindakoa ere.
Beste kontu bat praktikak euskaraz egiteko ikasleek dituzten zailtasunak dira. Ingurune soziolinguistikoak agintzen du lan-merkatuan, baina lan-mundua ez da, zenbaitetan, gizartearen ispilu; ez Bilbo Handian, behinik behin. Lan esparruan euskarak presentziarik ez izateak ez du esan nahi euskaldunik ez dagoenik, ordea. Euskaldun horiek antzemateak lagunduko luke espazioak sortzen praktiketan doan ikasleak lana euskaraz egin ahal izateko eta, bide batez, enpresaren esparrua euskalduntzen lehenengo urratsak egiteko. Ez da nahikoa euskara planetan hizkuntza-paisaia euskaraz egon behar dela esatea, edo bezeroari arreta eskaintzen dion pertsona elebiduna izatea soil-soilik. Eguneroko harreman formalez eta ez-formalez ari gara, lankideen artekoaz, langile-bezero, instruktore-praktiketako ikasle, ikas-zentroko eta enpresaren artekoaz… Harreman-sarea handia da, eta esparru guztietan egin daiteke zer edo zer, dela idatziz, dela ahoz; dela kanpo komunikazioa, dela barne komunikazioa; dela boligrafoz, dela whatsapp-aren bitartez; dela parekoen artean, dela nagusi eta mendekoen artean. Atal honetan ere Jakinbai-koek buru-belarri dihardute.
Baina lan-munduaren eta lanbide heziketaren artean badago beste gabezi nabarmen bat: langileen etengabeko prestakuntza eta langabetuentzako prestakuntza, hau da, hezkuntza araututik kanpo dauden ikastaro horiek guztiak, ordu kopuru zehatz batekoak eta bukatutakoan, diplomatxo bat ematen digutenean, gure curriculumetan prestakuntza osagarria atalean ipintzen ditugunak. Horretan esperientzia interesgarriak egiten ari dira Gipuzkoa aldean, zaintza sektorean eta ostalaritza sektorean ari diren etorkinekin euskarara erakartzeko Banaiz, Bagara elkartearen eskutik; esperientzia horiek aplikagarriak izan litezke Hobetuzek edo Lanbidek sustatzen dituzten ikastaroetan. Baina errealitateak diosku oraindik oso urrun gaudela ikastaro horiek euskaraz normaltasunez ematetik. Bilbon, behintzat, oso urrun.
Zantzuak zantzu eta gabeziak gabezi, Bilbon eta lanbide heziketan euskara sustatzeko zentro bat bada, Harrobia izenekoa. 2017-2018 ikasturtean, eta lehendabizi, Marketin eta Publizitatea zikloa eskaintzen duena, lehendik eskaintzen zituen Mikroinformatika, Kirola eta 3D animazioetako zikloekin batera. Beraz Bilboko euskaldunok badugu Marketina ikasteko aukera, Bilbo Zaharra eta Miribilla artean. Lan mundua euskalduntzeko aukera bat publizitatea euskaraz egitea izan liteke. Hala bada, etorkizuneko marketina euskaraz sortua izan dadila!
Txabi del Corte Elduaien
Irakasle eta tutorea
Hizkuntza-normalizazioko Arduraduna
Ekintzailetza Arduraduna
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]
Ekonomialariei asko gustatzen zaizkie merkatuen jokabideak adierazten dituzten grafikoak, kurbak alegia. Deigarria egin zait zentzu horretan Pluralistic webguneko “The future of Amazon coders is the present of Amazon warehouse workers” artikuluan (Amazonen... [+]
Ikaslez lepo zegoen Leioako Hezkuntza Fakultatea pasa den asteazkenean, Samantha Hudson zetorrelako. 1999an jaiotako Mallorcako artista, abeslari eta influencer transgeneroa da. Kantatzen Duen Herria topaketetako izarrak ilara amaigabea zuen selfie eta autografoak emateko, eta... [+]
Bekatu bat aitortu behar dut hemen. Duela lau urte, ohitura berri bat sarrarazi nuen nire bizian: igande gauetan, kaka kanoi baten antzera "informazio" jarraikia hedatzen duen CNews telebista kate ultraeskuindarra begiratzen hasi nintzen. Hasieran ordu erdi bat astero... [+]
Kointzidentzia harrigarriak daude bizitzan. Izan ere, zenbat ikusle elkartu litezke Arriaga antzokian? Zenbat komun ote daude solairu bakoitzean? Zein probabilitate dago Gipuzkoako emakume bik sartu-irtenean leku eta istant berean kointziditzeko, 35 urtean elkar ikusi barik egon... [+]
Transfeminismoak argia eta konplexutasuna ekarri ditu gorputz, genero eta desirei buruzko eztabaidetara. Hala ere, itzalak ere sortu ditu. Ustezko koherentzia politiko erradikal baten izenean –askotan hegemonia oso zehatz bati lotua–, diskurtso transfeminista batzuek... [+]
Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.
Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]
Ukrainako gerrar hasierako zergatiak ez dira azaldu zizkigutenak bakarrik, beste arrazoi batzuk ere badaudelako. Errusiak zioen Ukrainako errusiar hiztunen defentsarako urrats bat eman behar zuela; Ukrainako Gobernuak, aldiz, Errusiaren armadari aurre egin behar zitzaiola,... [+]
Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]
Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]
Berriki zabaldu da Gazako lurralderako Egiptok egindako hirigintza-antolaketa plana. Marrazki batean jaso dira etorkizuneko kale, eraikin eta iruditeria, oraindik metraila eta lehergailuen usaina darion errealitate baten gain. Hirigintza proposamena, beste bonba jaurtiketa bat... [+]
Bizitza erdigunean jartzeko abagunea ikusi genuen feministok zein ekologistok Covid-19 pandemia garaian. Ez ginen inozoak, bagenekien boteretsuak eta herritar asko gustura itzuliko zirela betiko normaltasunera. Bereziki, konfinamendu samurra pasa zutenak haien txaletetan edo... [+]
Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.
Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]
Badira etxebizitzak saltzeko atarietara harpidetuta daudenak, etxe bat erosi nahiko luketelako. Tarteka etxeak ikusteko hitzorduak ere egiten dituzte, eta seguru nago saltzaileak badakiela pertsona horiek ez dutela etxea erosiko, ez bisitan etxeari aurkitzen dizkioten baina... [+]