Erakunde publikoen bekak eta sariak. Kritika eraikitzaile bat izeneko dokumentua plazaratu du Lanartea elkarteak. Berria-k zabaldu du laburpena, eta txostena eskuraturik, hemen duzue elkarteak erakunde publikoei egiten dien gomendio sorta.
"Sariaren xedean jakinarazten diguten helburu ederra lainotu egiten da deialdiaren jarreran, hizkeran, eskubideetan, betebeharretan eta hutsunetan". Hala irakurri daiteke Lanarteak plazaraturiko Erakunde publikoen bekak eta sariak. Kritika eraikitzaile bat txostenean. Funtsean, zentzu bertsura doa beka banaketei buruzko irakurketa.
Arte eta literatur sarien eta beken onurak aitortzen baditu ere elkarteak, forman eta mamian aldatu beharreko hainbat osagai ikusten dizkie –batez ere, egilearen ikuspundutik–. Txostena osatu ahal izateko, Hego Euskal Herriko erakunde publikoek antolaturiko hamasei literatur sariketa eta hemeretzi beka deialdi aztertu ditu kultur sorkuntzan eta euskaraz dabiltzan langileen elkarteak.
Azterturiko kasu gehienetan egile eskubideak urratu egiten dira, lehenik eta behin egilea obraz desjabetzen dutelako. Bakarrik bi adibide dituzte zentzu horretan eredugarri: Getxoko eta Zarauzko Udalarenak. Hasteko, besteek ez bezala, ez dutelako saritutako obra berenganatzen eta sortzaileak nahi duen argitaletxearekin izenpetu dezakeelako kontratua.
Bestalde, etika aldetik ere hutsune anitz dauzkate azterturiko beka eta sari banaketek: "Euskal Herriko sarien deialdietan ageri diren ezintasun horiek denak legea urratzen ari dira, guk uste. Etika bai behintzat". Sortzaileen eskubideen eskubideen errespetuan eta, beraz, etikan oinarrituriko sari eta beka sistema bat duelako galdetzen Lanarteak.
Hutsune horien arrazoiak askotarikoak dira. Horiek zerrendatzen dituzte txostenean: "Sariek beren beregiko legerik ez izateak eta urteetako ohitura baldarrek eraman gaituzte horretara. Eta baita sortzaileon ezjakintasunak eta pasibotasunak ere".
"Eraldaketa sakon" baten beharraz ohartarazirik, hainbat gomendio edota betebehar zerrendatzen ditu Lanarteak:
Sariei dagokionez, hamabost ohartarazpen luzatzen dizkie banatzen dabiltzan erakunde publikoei:
- Sari guztien ardura da emakumezkoaren presentzia orekatua epaimahaietan.
- Sariei buruz berariazko legislaziorik ez izateak ez du eragozten araudi etiko bat aplikatzea deialdian.
- Argitalpena barne duten sariek kontratuaren berri eman behar dute.
- Argitalpena hartzen ez dituzten sariek ere mesede handia egingo liokete egileari deialdietan kontratuaren eredu hori txertatuz edo eskura emanez.
- Sariaren dirua ez liteke har egile eskubideen aurrerapen gisa. Deialdian bertan jakinarazi behar da egile eskubideak errespetatuko direla.
- Obraren jabetza egilearena da beti. Salbuespenak zorrotz daude argitaratuak Jabetza Intelektualaren Legean.
- Dirurik irabazteko asmorik ez duten edizioek eragotzi egiten dute obrak merezi duen banaketa eta hedapena, erosle potentzialak urruntzen ditu, kritika eragozten du eta obra banalizatzen du.
- Sari guztietara komeni da zabaltzea Sormen Artifizialeko programez osorik edo zatiz egindako lanak lehiaketatik kanpo geratuko direla.
- Legez atekoa da zenbait erakundek eta kontratatzailek hartzen duten mugarik gabeko jabetza.
- Legez atekoa da sariaren antolatzaileak berarentzat hartzea edozein euskarritan eta etorkizunean asma litezkeenetan argitaratzeko eskubidea.
- Sariaren antolatzaileak jakin behar du obra euskarri desberdinetan argitaratu nahi badu kontratu desberdinak egin behar dituela: papereko argitalpenak kontratu bat izatea eta argitalpen digitalak beste bat izatea eskubide moraletan dago.
- Ez da onargarri sariaren eratzaileen delegatu edo langile batek hitza edukitzea epaimahaian.
- Ez da onargarri sariak kontratatutako argitaletxeak delegatu bat izatea epaimahaian. Interes talka deritzona sortzen du.
- Epaimahaiaren osaketa sariaren deialdiarekin batera jakinarazi behar da.
- Epaimahaikoen erabaki arrazoitua publikatzeak on egiten dio obrari, egileari, argitaletxeari eta sariari berari.
Ondokoa irakurri daiteke txostenean: "Bekak antolatzen dituzten Udalek, Foru Aldundiek, Mankomunitateek, Partzuergoek eta Gobernuek erakunde publikoak ez balira bezala jokatzen dute beraiek deitutako lehiaketetan. Oharkabean edo ezintasunez, ohitura bihurtu den anabasan dihardute. Eta denen artean, ulertzeak lana ematen duen sasitza sortu dute, geure eskubideak eskuratzea eragozteraino".
Arlo horretan ere hainbat legez kanpoko arau eta praktika oker zerrendatu ditu Lanarteak. Egileen eskubideen errespetua eta etika betetzeko bidean, hamalau ohartarazpen dakartza txostenak:
- Administrazioaren praktika onek badute leku bat legean. Bekei buruz berariazko legislaziorik ez izateak ez du eragozten araudi etiko bat aplikatzea deialdia egiterakoan.
- Obra artistiko baten egileak errespetua merezi du. Egilea sortzailea da, artista da, ez eskatzailea. Beka bera da eskatzen duena.
- Bekak ez du abandonatu behar egilea. Argitalpena barne duten bekek kontratuaren berri eman behar dute. Argitalpenaren lana hartzen ez dituzten bekek ere mesede handia egingo liekete egileei deialdietan kontratuaren eredu hori txertatuz.
- Bekaren dirua aipatzerakoan, kopurua gordina den edo garbia den argitzea komeni da, egileak jakin dezan zehazki zenbatekoa den jaso dezakeen kopurua irabazten badu.
- Deialdian bertan jakinarazi behar da egile eskubideak errespetatuko direla.
- Egile eskubideak ez dira transferibleak, egilearenak dira beti.
- Argitaletxeei jakinarazi behar zaie egileak baduela eskubide morala ere, argitalpen prozesua gertutik kontrolatzeko.
- Beka guztietara komeni da zabaltzea Adimen Artifizialeko programez osorik edo zatiz egindako lanak baztertu egingo direla lehiaketatik.
- Promozioetan kontuan hartzekoa da sortzaileari dieta eta joan-etorria ordaindu behar zaiola.
- Epaimahaiko kideek behar duten idazkaria antolatzaileek ekartzen dute. Gehienetan, erakundeko kultur teknikariak dira eta ez dute ez hitzik ez botorik. Beste batzuetan botorik ez baina hitza bai. Ez da onargarri eratzaileen delegatu batek hitza edukitzea epaimahaian. Epaileek askatasuna behar dute.
- Ez da onargarri Beka irabazi duen testua publikatu behar duen argitaletxeak delegatuak edukitzea epaimahaian. Interes Talka deritzona sortzen da.
- Epaimahaiaren osaketa Bekaren deialdiarekin batera jakinarazi behar da.
- Epaimahaikoen erabaki arrazoitua publikatzeak on egiten dio obrari, egileari, argitaratzaileari eta bekari berari. Publizitatea da guztientzat.
- Ez da finkatutzat eman behar gizon-emakume oreka epaimahaietan. Beharrezkoa da deialdi guztietan gogoraraztea, hala epaimahairako nola ikerketarako taldeetan.
Sariei dagokionez, ondokoak aztertu ditu Lanarteak: Arabako Foru Aldundiaren Ernestina Champourcin Saria, Bilboko Udalaren Aresti Ipuin Saria eta Miguel de Unamuno Saiakera Saria, Bizkaiko Foru Aldundiaren Bizkaidatz Saria, Donostiako Udalaren Donostia Hiriko Kutxa Literatur Sariak; EHUren Alberto Magno Saria, Getxoko Udalaren Ramiro Pinilla Saria, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Lete-Celaya Nazioarteko Saria, Eusko Jaurlaritzaren Euskadi Sariak, Iruñeko Udalaren Egile Berriendako Saria, Irungo Udalaren Irun Hiriko Kutxa Literatura Sariak, Leitzako Udalaren Etxepare Saria, Lezamako Udalaren Mikel Zarate Saria, Nafarroako Gobernuaren Navarro Villoslada Saria, Zarauzko Udalaren Lizardi Saria eta Zumaiako Udalaren Julene Azpeitia Saria.
Bekei dagokionez, berriz, Amorebieta-Etxanoko Udalaren Santiago Onaindia Beka, Arabako Foru Aldundiaren Ignacio Aldecoa Beka, Aretxabaletako Udalaren Karmele Igartua Beka, Azpeitiko Udalaren Sorkuntza Beka, Debako Udalaren Tene Mujika Beka, Baztango Udalaren (H)ilbeltza Beka, Beasaingo Udalaren Udala-CAF-Elkar Beka, Bergarako Udalaren Goruetan Ikerketa Beka, Eibarko Udalaren Juan San Martin Beka eta Mercedes Kareaga Beka, Errenteriako Udalaren Koldo Mitxelena Beka, Hernaniko Udalaren Arte sorkuntzarako dirulaguntzak, Iruñeko Udalaren Sormen Artistiko Proiektuak Sustatzeko Beka, Eusko Jaurlaritza-Gipuzkoa Foru Aldundia-BBVAren Xabier Lete Beka, Ondarroako Udalaren Augustin Zubikarai Beka, Udalbiltza Partzuergoaren Geuretik Sortuak Bekak, UEMAren Iñaki Arregi Beka, Usurbilgo Udalaren Kultur sorkuntzarako Beka eta udal honek Jakin Fundazioarekin banaturiko Joan Mari Torrealdai Beka.
Sexu-genero disidentziak zeharkatutako bost lagunek osaturiko literatur banda da Pomada. Lehenbiziko oholtza gaineko emanaldia sortu dute, Maitaleen hiztegi baterako zirriborroa deiturikoa, poesia eta musika nahasten dituena. Irlak berba dute abiapuntu. Emanaldietako baten... [+]
6 urtez azpiko haurrek egunean ordubetez baino ezin dute egon Debako liburutegian. Udal gobernuak argudiatu du "liburutegian erabilgarri dagoen espazioa mugatua" dela, baina ez du argitu espazio mugatu horregatik ezartzen dituzten ordu murrizketak zergatik aplikatzen... [+]
Euskal nobela beltzaren astea ospatu da Baztanen hilaren 20tik 26ra. Hainbat liburu aurkezpen, solasaldi eta bestelako ekitaldiren artean, zapatu goizeko mahai-inguruak sortu du aparteko ikusmina. Izan ere, nobela beltzaren aitzakian, bestela ere kriminal bat nola eraikitzen den... [+]
DBH4 errepikatu zuen urtea gogoratzen du Jonek Pleibak (Susa, 2024) eleberrian. Adinkideak Durangoko institutura aldatu ziren, eta Polly auzokidearen ikasgelan geratu zen bera. Haurtzaroa Joneren baserria eta Pollyren txaleta lotzen zituen errepidean gora eta behera emana zuten... [+]
Hamahiru urte beteko dira asteartean, hilaren 14an, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi hil zela, eta hura gogoan, ekitaldi jendetsua egin dute Antiguako Gaskonia plazan. Urteroko legez, Txillardegiren senideak, lagunak eta euskaltzaleak elkartu dira bertan, Eta non du... [+]
Hamaikagarrenez antolatu dute euskal nobela beltzaren astea, urtarrilaren 20tik 26ra. Ekitaldi ugari egingo dira Baztango bailarako hainbat herritan. Liburu aurkezpenak, mahai-inguruak, solasaldiak eta kultur ekitaldiak izango dira, eta ekintzetan parte hartzea doakoa izango da.
Euskal kulturako berritasunak ezagutu nahi dituenak eta egile zein argitaletxeei zuzenean erosi nahi dizkienak urtean zehar baditu hainbat azoka eta ekimen aukeran. Urte askotako tradizioa dute horietako batzuek eta berriagoak dira besteak; tematikoak dira horietako asko eta... [+]
Joan Tartas (Sohüta, 1610 - heriotza data ezezaguna) ez da gure letren historiako idazle famatuenetarik eta, hala ere, ediren dugu gauza onik “pieza mendre” honetan, zeinaren titulua, onar dezagun hasieratik, ez den segur aski mundu honetan paraturiko izenburuen... [+]
Bilboko Zirika! herri gunean eginen dute banaketa, ostiralean 19:00etan. Fanzine bidez eta sare sozialetan zabalduko dituzte partehartzaileen testuak, eta irabazlearena argitaratuko du ARGIAk.
Abenduaren 5ean ikasleei eta irakasleei zuzendutako tailer, hitzaldi eta ikuskizunak izango dira azokan. Dinamiken bidez sortzaileak ezagutu eta eurekin harremanetan jartzeko moduko aukera ere izango da. Edukiera guztia bete da jada ikasle goizerako. ARGIAk eskaintza zabala... [+]
Helduentzako zazpigarren lana argitaratu berri du Uxue Alberdik, hirugarrena ipuingintzan: Hetero (Susa, 2024). Zortzi narrazio bildu ditu liburuan, eta denen abiapuntua izan da memorian geratu eta “noizbait ere honi buruz idatzi behar dut” pentsarazi dion paisaia,... [+]
Esloveniako eskoletan izan duen arrakastari tiraka, Alberdania argitaletxeak Euskal Herriko ikastetxeetara ekarri du Joko Ona Denontzat irakurketa-lehiaketa: DBHko ikasleek “kalitate handiko liburuak” irakurriko dituzte taldeka, eta avatarra aukeratuta, horiei... [+]