Lanaren eta bizitzaren aldeko politika behar dugu

  • Lanaren eta bizitzaren gaineko kalteak saihestezinak direlako, politika ausarta ezinbestekoa dugu larrialdi egoeraren aurrean, langileria babesteko eta bizitzaren iraunkortasuna bermatzeko neurri zehatzen bidez.

Argazkia: Dani Blanco
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Kalte saihestezinak

Konfinamendu epearen hasieratik saltoki gehienen itxiera dekretatu zen. Harremanetarako eremu garrantzitsua den heinean, kutsatze katea apaltzeko hartu beharreko neurria izan zen. Langile gehien biltzen duen sektorea da merkataritza, non emakumeak diren gehiengoa. Denda eta ostatu familiarren etenaldiak galera larriak ekarriko ditu, eta, seguruena, enpresen arteko berrosaketa baita ere, Amazon eta gisako transnazionalen mesederako.

Beste jarduera ugari bezala, ekoizpen maila asko murriztu da azken hiru asteotan. Horren ondorioz, aldi baterako enplegu erregulazioak (ERTEak) oso ugariak izan dira –ia 31.000, Euskal Herriko 205.000 langile baino gehiagori eragiten dietenak–, eta 14.500 langabe gehiago erregistratu dira martxoan enplegu zerbitzuetan. Bi efektu horiei kontratazio berrien etetea gehitu behar diegu, sasoiko turismo langileak kasu. Urte amaieran aurreikusitako langabeziaren igoerak – 60.000 eta 80.000 langabe berriren artekoak, CEPREDEn kalkuluetatik tiraka– eta langile eta enpresarien errenten jaitsierak jendartearen erosteko ahalmena eta bizi baldintzak kaltetuko dituzte. Udaberri honek euskal ekonomiaren azken hamarkadetako espezializazio eredu kaskarra utziko du agerian.

Bitartean, ospitaleen frontetik haragoko arazorik larriena lantokietako osasuna bermatzea da. Jarduera mantentzen duten hainbat enpresek ez dute egiten, eta erakunde publikoek ez dute beharrezko osasun neurriak betearazteko baliabide nahikorik jarri. Horri gehitu behar zaio kaleratze eta kontratu ez berritze askotan ez dela COVID-19ak eragindako larrialdi egoera arrazoi moduan jartzen, nahiz eta agerikoa izan, egoera honen ostean lan plantillak murritzagoak izateko asmoa baitute enpresari batzuek. Horren aurrean, langile asko babesgabe geratzen ari dira, eta gobernuak hartzen ari diren neurriak ez dira nahikoak izaten ari. Degradazio sozialak osasun egoerarekin du harremana, eta egungo egoerak errenten beherakada eta etxez etxeko zaintzaren krisia ekarri ditu. Horregatik, lana zein bizitza babesteko politika ausarta behar dugu.

Lanaren arloan

Hasieratik hartutako neurrien artean, ERTEak malgutzeko eta lehenesteko agindua izan da nagusia, langileekiko kaltea behin behinekoa izan dadin. PSOE-UP Gobernuaren helburua da lan harremanak bertan behera ez geratzea eta enplegua ahalik eta gehien mantentzea. Baina domino efektua geldiezina da, eta hurrengo asteetan ERTE gehiago espero dira hornitze eta salerosketen kateen egoeraren ondorioz. Hori dela eta eskeini ditu Gobernuak enpresen likidezia bermatzeko abalak, eta autonomoentzat, langabetu berrientzat eta lanaldia gutxitu behar dutenentzat baldintzapeko diru-laguntzak, martxoaren 17ko 8/2020 dekretuaren bidez.

Kaleratzeak saihesteko bidegabeak direla ezarri dute baita ere 9/2020 dekretuaren bidez. Propaganda efektua erabili nahi izan da, baina, finean, ez dira kaleratzeak debekatu. Larrialdi egoerak iraun bitartean ezin dira langileak kaleratu ezinbesteko arrazoiengatik, ezta motibo ekonomiko, tekniko edo beste arrazoi objetiboengatik. Praktikan, baina, posible da langile bat kaleratzea, haren ezgaitasuna edo errendimendu-murrizketa argudiatuz, eta alarma egoera altxatu arte itxaron behar izango da, epaitegietan kasua aztertu atte. Ziurrenik, bidegabea dela epaituko da gehienetan, ordaindu beharreko kalte-ordaina igoz, baina kaleratzea bera galarazteko nulua dela arautu beharko litzateke.

Martxoko azken asteburu hartan beste neurri bat hartu zuen Espainiako Gobernuak, 10/2020 dekretuaren bidez zazpi edo zortzi egunerako “baimen ordaindu berreskuragarria”, oinarrizkoa ez den jarduera ekonomikoa eteteko. Horren ondorioz enpresaren esku geratu den lan ordu poltsa bat ezarri da, hots, enpresak 2020an erabiliko duen lan jardunaldiaren esleipen irregularra. Neurri honek Gizarte Segurantzaren diru-kutxa gutxiago xahutzea ahalbidetzen du, ERTEen ondorioz asko murriztuko dena.

Bizitzaren arloan

Soldatapeko lanaz harago, oinarrizko horniketak ez eteteko arauak eta hainbat gastu sozialentzako aurrekontuak onartu zituen Espainiako Gobernuak, hasierako 8/2020 dekretua beraren bitartez. Etxebizitzen hipoteken ordainketa atzeratzeko aukera onartu zuen, baldintza sorta baten pean. Kalte ekonomikoen dimentsioa kontuan harturik, atzerapen epea luzatzea beharrezkoa da, eta baldintzak malgutzea baita ere. Larrialdi egoera jasaten ari diren maizterren alokairu ordainketak etetea izan da eztabaidan egon dan beste neurria. Azkenean, etxegabetzeak saihesteko eta maizter zein alokatzaile txikientzako laguntza neurri eskasetara mugatu da 11/2020 dekretua, eta herri mugimenduen haserrea piztu du. Alokairuen greba deitu dute apirilerako, hilean zehar arlo horretan agintariek neurriak hartu ezean.

Ingreso Minimo Vital emateko plana onartzeko zorian dago, maiatzean ordainketak abiatu ahal izateko. Espainian oso eskasak dira prestazio mota horiek, eta koalizio gobernuaren programan zeunden aldez aurretik, baztertze arriskuan dauden biztanle eta familiak laguntzeko helburuarekin. Euskal Herrian, errentak bermatzeko politika sakonagoak ditugu, eta, edonola ere, kanpoan geratu diren pertsona guztiei hedatzea eskatu dute Berri Otxoak bezalako eragileek. Larrialdi diru-laguntza horiek udaletxe eta herrietako elkarteetatik arin abiatu beharko lirateke, biztanleriaren beharrizanen ezagutza sakonagoa baitute. Auzo eta herrietako sareak politika sozial publikoen barne egon beharko lirateke. Aldundi eta Jaurlaritzaren planifikazio eta hornitze beharra dago, jakina, baina beti ere elkarlanean, gobernua tokiko egoeretatik oso urrun baitago.

Gutxieneko politika horietatik haratago, beste oinarrizko larrialdi neurriak behar ditugu: delitu larririk ez daukaten preso eta baldintzapeko askatasunean egon beharko liratekeen guztien askatzea; kalean bizi edota lan egiten dutenei laguntzea; droga menpekotasunak eta bestelakoak dituztenak babestea; umeen, helduen eta menpekoen zaintza saritzea eta baliabidez hornitzea, emakume askoren etxeko lana duintzeko; erresidentziak, beste zaintza publiko zein babes sozialeko erakundetan kontratazio berriak eta berrantolatzea gauzatzea; eta lan denbora gutxitzeko eta sexuen artean hobeto banatzeko plangintza egitea, besteak beste.

Gakoa, azken finean, lanaren eta bizitzaren iraunkortasunean datza, konfinamendu egoera larri hau bukatzean suspertze gaitasuna izatea. Horretarako, langile klasearen baldintza materialak, enpresen jarduera eta lan kopurua, eta, ezinbestean, herri sektore ahulenen egoera bermatzeko politikak behar ditugu. Aurrerago, ekonomia berpizteko neurriak hartu beharko dira, “berreraikitzea” eredu aldaketa baten bitartez gauzatzeko, larrialdi egoera honek, heriotzak eta osasun kalteak ez ezik, hondamendi soziala ere eragin ez dezan.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia
2025-03-10 | Garazi Zabaleta
Bordaxaki
Euskal txerriak hazteko eta eraldatzeko proiektu txikia Nafarroako Pirinioan

Iruñean bizi ziren Iñaki Zoko Lamarka eta Andoni Arizkuren Eseberri gazteak, baina familiaren herriarekin, Otsagabiarekin, lotura estua zuten biek betidanik. “Lehen, asteburuetan eta udan etortzen ginen eta duela urte batzuk bizitzera etorri ginen”, dio... [+]


800.000 euro gastatuko ditu EBk errusiar inbasioaren mamuari aurre egiteko

Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]


2025-03-07 | Aiaraldea
Ferosca I zentral eolikoaren kontrako alegazioak zabaldu ditu Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak

Laudion, Aiaran eta Okondon izango du eragina energia azpiegiturak eta plataformaren aburuz, proiektuak eta ingurumen-inpaktuaren azterketak gabezia garrantzitsuak dituzte.


Feminista sindikalista ala sindikalista feminista

Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.


“Hitzarmen duin bat lortzeko” mobilizazioak iragarri dituzte ‘Diario de Noticias de Álava’ko langileek

Lan baldintzen "prekarietatea" salatzeko kontzentrazioa egin zuten asteartean egunkariaren egoitzaren aurrean. Abenduaren 2tik sindaura greban daude langileak eta mobizlizazioak "areagotzea" erabaki dute orain.
 

 


Banaketa hurbilagoa mantentzeko borroka

Gasteizko Eraman kooperatibak banaketa “era jasangarri eta etikoan” eginez bertako komertzioa bultzatzeko helburua du bere sorreratik, Arabako hiriburuan eta hango bizilagunengan pentsatuta. Hainbat ekimenetan parte hartzen du, horien artean ikasturte honetan egiten... [+]


2025-03-05 | ARGIA
Gaztea Sariak bertan behera geratu dira, langileen eta zuzendaritzaren arteko gatazkagatik

Langileek salatu dute zuzendaritzak ez diela lan baldintzen gaiari heldu nahi izan eta enpresak nahiago izan duela Gaztea Sariak ekitaldia bertan behera utzi, “horrek sortutako albo-kalte ekonomiko eta sozial guztiekin”, arazoari irtenbidea eman baino.


2025-03-05 | Sustatu
Euskaltelek ere men egiten dio LaLigari, bere bezeroei euskal zerbitzuetara bidea moztuz

Sustatun agertutako salaketa, LaLiga futbol erakunde espainiarraren eta Movistar/Telefonicaren arteko tratuek euskarazko zerbitzuak kaltetzen dituztela Interneten (kasu hartan Egunean Behin jokoan irudiak desagertzea zen kontua), hedatu egin da. Tokikom-eko euskarazko tokiko... [+]


Europak armagintzara 800.000 milioi euro bideratzea proposatu du Von der Leyenek

Ursula Von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak Europa berrarmatu plana aurkeztu du, kontinentea "erresilientea eta segurua" bihurtzea xede duena. Bost zati ditu planak, eta estatu kideek 150.000 milioi euro jasoko dituzte mailegutan. Arau fiskalak moldatuko... [+]


Autogintza industriari CO2 isuriengatik aurreikusitako isunak atzeratuko dizkio Europako Batzordeak

2021etik 2025era isuriak %15ean murriztu behar zituen industriak. Ursula Von Der Leyenek automobilgintzaren sektorearen eskutik ekintza plan bat aurkeztuko du martxoaren 5ean. Oraindik erabakia hartua ez badago ere, Europar Batasunak sektorearen eskaerak onartuko dituela diote... [+]


2025-03-04 | ARGIA
Langile bat hil da Elorrion, makina batek harrapatuta

Betsaide enpresan gertatu da, 08:00ak aldera. Urtea hasi denetik gutxienez bederatzi behargin hil dira.


2025-03-03 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Karbonoa ez da neutroa

Agintari gutxik aitortzen dute publikoki, disimulurik eta konplexurik gabe, multinazional kutsatzaileen alde daudela. Nahiago izaten dute enpresa horien aurpegi berdea babestu, “planetaren alde” lan egiten ari direla harro azpimarratu, eta kutsadura eta marroiz... [+]


Larhunen dabilen otsoaren presentziaren “ondorio larriak” salatu ditu ELB sindikatuak

Mendizale batek asteburuan ikusi du animalia Lapurdiko Azkaine herrian, eta otsoa dela baieztatu du Pirinio Atlantikoetako Prefeturak. ELB lurraldean "harraparien presentziaren kontra" agertu da.


2025-02-27 | Hala Bedi
Inko (LAB):
“Gaixotasun profesionalek, errekonozimendu gutxien daukatenek, emakume aurpegia dute”

2024ko laneko ezbeharren txostena aurkeztu dute LAB • ESK • STEILAS • EHNE-etxalde eta HIRU sindikatuek aurtengo otsailean. Emaitza larriak bildu dituzte: geroz eta behargin gehiago hiltzen dira haien lanpostuetan.


Eguneraketa berriak daude