Ama bakarra den gasteiztar batek arratsaldeko lan txandatik goizekora aldatzeko eskatu zion Correos enpresari, bi semeak zaindu ahal izateko; ezezkoa jaso zuen arren, epaitegi batek eskubide hori onartu dio orain. Beste enpresa batzuei aplika daitekeen aurrekaria ezartzen du epaiak, ELA sindikatuaren hitzetan.
Kontziliazioari begira egindako eskaera ukatu zuen Correosek, argudiatuz langilearen semeetako batek 12 urte baino gehiago dituela eta goizeko txandan plaza librerik ez dagoela. Gasteizko epaitegiak, ordea, enpresaren argudioak ezetsi ditu eta adierazi du ez dela garrantzitsua semeetako batek 12 urte baino gehiago izatea, anaia adingabea duelako. Gainera, egiturazko lanpostu huts ugari daudela gogoratu du ebazpenak.
Epaiaren kontra ezin da helegiterik aurkeztu eta Correos behartuta dago langilea txandaz aldatzera.
ELA sindikatuaren arabera, guraso bakarreko familiek lanaldia egokitzeko duten eskubidea aitortzen du epaiak eta aurrekari bat ezartzen du, kontziliazioari begira.
Soldatak mantenduz, lau egunera murriztu dute lan-astea Britainia Handiko 61 enpresak, sei hilabetez. Horietan, nekea %71 murriztu da eta gaixotasun bajak %65, diru-sarrerak batez beste %1,4 handitu dituzte eta orain arteko esperientzia piloturik handienean parte hartu duten... [+]
Zaintza eta kontziliazioa erraztea helburu duten baimen eta neurriak onartu ditu Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak. Senideak eta senide ez direnak zaintzeko baimen ordainduak, seme-alabek 8 urte bete arte gurasoek hartu ditzaketen baimenak, premia handiagoak dituzten... [+]
Beste behin ere, astea berandu hasi dut, aurrekoaren zipriztinez beteta, eta asteburua izan denik ohartu gabe. Amatasunari buruzko jardunaldi batzuetan izan naiz, eta orduko hitzak dira daramadan zipriztin arinena. Edo ez. Entregatu gabeko lanak, umearen arropa, prestatuta behar... [+]
Soldatak mantenduz, lau egunera murriztu dute lan-astea Britainia Handiko 73 enpresek, sei hilabete iraungo dituen proba pilotuan. Parte hartzen ari diren enpresek erantzun duten inkestaren arabera, produktibitatea ez da jaitsi, oso gustura daude esperientziarekin eta litekeena... [+]
Andrazko estresatuta, eskolara bidean antxintxika, merienda eta kirol poltsa aldean. Hori litzateke ia guztion burura etorriko litzatekeen irudia zaintza eta kontziliazioa aitatuko bagenitu.
Kontu zabalagoa da, ostera. Umeak jagotea ez ezik, zaharrak edota behar bereziren bat... [+]
Ikasgelan bi kasu positibo agertzearekin gelako haur guztiak etxera bidaltzen ari diren honetan –kasu bakarrarekin baheketa orokorra egitera ere ari dira bidaltzen ikasle guztiak–, Gabonetako oporren atarian beldur dira guraso asko: batzuk, haurra ikasgelan kutsatu... [+]
Koronabirusak bistan utzi ditu sistema kapitalistaren josturak, eta edonork esango luke horiek errematatzeko xedea izan duela agintariek egindako osasun krisiaren kudeaketak. Bizitza eta kapitalaren arteko norgehiagokak goia jo duen osasun larrialdi egoeran ere, gobernuetatik... [+]
Udaleku publikoak ixteko Jaurlaritzak egindako eskaria berez gomendioa dela baliatuz, Oñatiko Udalak erabaki du udalekuak ez ixtea eta Donostiakoak eta Pasaiakoak berriro zabalduko dituzte, egoera berraztertu ondoren. “Haurren ongizatea da oinarrizko premisa”.
Bai, eskolak asko du zaintzatik (bere adiera zabalenean) eta bai, etxe askotan sortu den kontziliazio arazoari erantzutea beharrezkoa da, baina bestelako neurriak hartuz, Espainiako Gobernuak egin duen planteamenduarekin haserre baita irakasle ugari: gogoratu dute Haur... [+]
Aitatasun baimenaren inguruan aritu gara Zebrabideko kolaboratzaile den Iñaki Kasaresekin.
Laugarren aldiz jarraian Nafarroako Gobernuak aurrekontuak izango ditu, Geroa Bai, EH Bildu, Alhal Dugu-Orain Bai eta Ezkerraren babesari esker. UPN, PSN eta PPk kontra bozkatu dute ostegun goizean egindako saioan.
Ez da denbora asko Dyson markako xurgagailuei publizitatea egiten zien irudi surrealista harekin topo egin nuela, zeinetan 007 agentearen itxurako gizon baten soina ageri zen, trajez jantzita eta arma eskuan. Aipatu iragarkian, baina, esmokindunak esku artean eusten zuen arma ez... [+]
Eustatek 2017an kontziliazioaren inguruan egindako inkestaren emaitzek argi utzi dute emakume eta gizonezkoen artean desoreka handiak daudela oraindik.