Nabarmena da EAEko ikastetxe pribatu kontzertatuetako gatazka kolektiboa amaiezina dela; orain gutxi, langileen %100 ordezkatzen dugun sindikatuok beste zortzi greba egun deitu ditugu urrian eta abenduan. Greba horietara deitzeko arrazoia garbia da: Kristau Eskola eta AICE-IZEA patronalek negoziazio kolektiboa erabat blokeatuta dute 2019an azken hitzarmena sinatu zenetik (ez dezagun ahaztu, 29 greba egun behar izan zirela sinadura hartarako).
Gure aldarrikapen nagusiak ondokoak dira: prekarizatuen eta feminizatuen dauden kolektiboen lan-baldintzak hobetzea, lan-kargak arintzea, enpleguari eusteko neurriak ezartzea, lanbide-heziketa arautzea eta KPIa (2020az geroztik %11,8) bermatuko duen soldata igoera ezartzea. Aldi berean, ordea, EAEko ikastetxe pribatu kontzertatuek jasotzen dituzten modulo ekonomikoak %15 igo ditu Hezkuntza Sailak; batxilergoaren kasuan, %13,8. Ez da, ordea, zentzuzkoa Hezkuntza Sailak ikastetxe horiei finantzazioa diru publikoz handitu izana KPI indizeaz harago, eta hala eta guztiz ere, langileen soldata ez bermatu izana sindikatuok behin eta berriz aldarrikatu dugun moduan; are okerrago, soldatak 2020az geroztik izoztuta mantendu izana. Greba deialdiek, hortaz, justifikazio osoa dute. Horiez gain, ordea, bada arrazoi eskerga ere.
Sare pribatua doan izango den utopia saltzeko aitzakiapean inolako kontrol mekanismorik gabe finantzazioa handitzen jarraitzeak ondorio larriak dakartza
Sare pribatua doan izango den utopia saltzeko aitzakiapean inolako kontrol mekanismorik gabe finantzazioa handitzen jarraitzeak ondorio larriak dakartza; hala nola sareen arteko desoreka, baldintza beretan hezkuntza jasotzeko eskubidearen urraketa eta eskola segregazio handiagoa. Hezkuntza Legearen proiektua babesten duten alderdi politikoek sistema duala betikotuko nahi dute eta sistema dualak ez ditu bermatzen ikasleen oinarrizko eskubideak. Publikoa eta pribatua parekatzearen ondorio gisa, sistema dual honek oraingoa baino sistema lehiakorragoa eta erregularizazio txikiagokoa sustatzen ditu, posible bada. Era berean, sistema dual honek betikotzen du lan gatazka ere, patronalek nahita sorrarazitakoa eta EAJk babestutakoa.
Eskola publikoaren perimetroa zabaltzen duen hezkuntza sistema helburu izanda egin behar da aurrera. Horretarako, osagarriak liratekeen legezko bi tresna daude: batetik, eskoletako plazen planifikazioa, eskola publikoa lehenetsiko duena eta hezkuntza kontzertazioak murriztuko dituena, eskola publikoa eskainiko den bakarra izan arte; eta bestetik, eraginkorra eta erreala izango den publifikazio markoa sortzea, ikastetxe kontzertatuak eta bertako langileak barnebilduko dituena.
Argi eta garbi dugu, patronalekin negoziatzen dugula hitzarmenaren berritzea, horiek baitira blokeoaren arduradun. Aitzitik, premiazkoa da Hezkuntza Sailak neurriak har ditzala, legearen esperoan egon gabe: kontrol neurri gogorrak ezartzea eta ikastetxe pribatu kontzertatuen eskumenak mugatzea; izan ere, patronalak patxada osoan baitaude merkantilizatutako eta erregularizatu gabeko hezkuntza marko honetan. Ondorioak begien bistakoak dira: lan gatazka amaigabea eta jendarte desberdinkeria sakona.
Javi Kerexazu Gamazo eta Nagore Iturrioz Lopez, Steilas.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]
Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]
Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]
Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]
Dirudienez, Euskal Herrian migrazioa arazo bilakatu da azken bi hamarkadetan. Atzerritarrez josi omen dira gure lurrak. Gure kultura arriskuan omen dago fenomeno “berri” horren ondorio. Lapurretak, bortxaketak, liskarrak… Bizikidetza arazo horiek guztiak... [+]
Azken hamarkadetan euskararen biziberritzeak duen erronka handienetakoa, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioarekin batera, erabilerarena da. Askotan, gazteen euskararen erabileran jarri ohi dugu fokua, baita euskararen erabilerak izan duen eta izan dezakeen bilakaeraren... [+]
Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]
Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]
Antropozentrismoaren aldaera traketsena eurozentrismoa izan zen. Europako mendebaldea, geografikoki, Kontinente Euroasiarraren penintsula txiki bat besterik ez da, baina lau mende luzez gertaera demografiko, teknologiko eta ideologiko batzuk zirela medio, bazter horretako... [+]
Badakizuenok badakizue, beste gauza asko bezala, euskararen aldeko borrokan ere politikoek, eragile batzuek eta hedabideek beraien antzezlana saldu nahi digutela, benetakoa balitz bezala.
Lehen urtean pozik jaso nuen, "Euskaraldi" hau. Zer edo zer zen, ezer ez zegoela... [+]
Euskarak, mendez mende, zapalkuntza sistematikoa jasan du, eta oraindik ere borrokan dabil egunerokoan bere leku duina aldarrikatzeko. Hizkuntza baten desagerpena ez da inoiz berez gertatzen; planifikazio politiko eta sozialak eragiten du zuzenean. Euskaldunoi ukatu egin izan... [+]
Horra Libération egunkariak berriki argitaratu duen idazkia:
“Bayonne” bukatu da, Libérationek “Baiona” idatziko du
Hiri baten izenaren erabilpena ohiturazkoa delarik, egunkari batean izen horren erabilpena aldatzea zaila da. Alta, irakurleen... [+]
Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak Datu Zentroen instalazioei ateak irekitzen dizkiete horiek arautzeko legedia sortu aurretik. Bilbao-Arasur Dantu Zentroarekin, bere lehen fasea gauzatuta, eta instalatzea amesten duen Solariaren Datu Zentroarekin, 110.000 m2... [+]
Otero jauna, garai honetan artzain honek ez du tarte handirik izaten ezertarako, justuan ibiltzen naiz, baina gaurkoan ezin utzi erantzun gabe zure azken kolaborazioa. Izan ere, sortu didan egonezinak pisua du. Haserrea ere astuna egiten zait. Ez pentsatu, ordea, dela zenbait... [+]