Milaka lan gaixotasun eta istripu aitortzarik gabe geratzen da. Horren adibide, hainbat sindikatuk plazaratu dituzten kasu hauek: iragan larunbatean lanetik etxera bueltan istripuz hildako langilea; laneko gaixotasun psiko-sozialak; produktu toxikoekin harremanetan laneko minbizia garatzen dutenak, batez ere emakumeak; eta COVID-19a lan gaixotasun gisa aitortu ez zaien milaka langile sozio-sanitarioak.
Apirilaren 23an, Artiach enpresako 36 urteko emakume langilea Zaratamon hil zen istripuz, lanetik etxera zihoala. Euskal Herrian aurten izan den 21. istripu hilgarria da. LAB sindikatuak salatu duenez, "lanetik etxera zihoala gertatutako istripua izanik, Lan Ikuskaritzak ez du bere horretan ikerketarik irekiko eta trafiko istripu arrunta balitz bezala kudeatuko dutelakoan gaude. Baina LAB sindikatutik argi utzi nahi dugu in itinere istripuak, lan istripuak izaki, kontrolagarriak direla neurri handi batean". Nabarmendu dute istripu honek hainbat ezaugarri bistaratu dituela: " Istripua goizeko 6:00etan gertatu zen, gaueko txanda amaitu eta gero. Gaueko txanda amaitzean, nekea arrisku faktore garrantzitsua da. Ba al dago arrisku faktore garrantzitsu hau enpresaren arrisku ebaluaketan identifikatua? Integratu al da neurri prebentiborik hau kontrolatzeko? Ba al du enpresak mugikortasun planik? Honi lotu behar zaio langilea behin behineko kontratupean zegoela".
Osalani eta ikuskaritzari eskatu diote lanerako bidean izaten diren istripuak ikertzeko: "Administrazioak berak in itinere istripuak ez baditu ikertzen, enpresek ere ez dute hauek kontrolatzeko neurririk hartuko. Beraz, Osalani exijitzen diogu jar dezala abian in itinere istripuak kontrolatzeko kanpaina eta mugikortasun planak integratu ditzala lehenbailehen. Neurri hauen integrazioak in itinere istripuen indizea neurri handi batean kontrolatuko lukeelako".
Lan desplazamenduetan izaten diren istripuek emakume aurpegia dute, izan ere, hauek dira lanaldi zatikatuak gehien dituztenak eta horrek desplazamendu gehiago egin beharra dakar.
ESK eta STEILAS sindikatuek elkarrekin atera duten agirian diotenez, arrisku psiko-sozialena da lan gaixotasunen artean zaku ezkutuena: "Arrisku psikosozialak oraindik ere itzal-itzalean daude mutuentzat eta prebentzio zerbitzuentzat. Lan erritmo gehiegizkoak, enpresa kultura toxikoak, aginte oldarkorrak, gehiegizko zereginak eta funtzioak...". Arrisku horiek gogorren emakumeek jasaten dituztela adierazi dute, "gizonek baino gehiago sufritzen baitute 'presentzia bikoitza', beren lanaldi bikoitzetan pilatzen diren zainketa lanen etengabeko kezka". Sindikatuek salatu dute oraindik ere ez direla neurtzen, aztertzen edo konpontzen arrisku psikosozialei lotutako gaixotasun psikologikoak eta psikiatrikoak: "Estresa, antsietatea, depresioa eta, azken buruan, suizidioak, oraindik ere ezkutatu egiten dituzte mutuek eta prebentzio zerbitzuek eta, ondorioz, lan gaixotasunak izango ez balira bezala tratatzen dira, eta, beraz, enpresen erantzukizuna estali egiten da".
CCOO sindikatuak ere adierazi du lan gaixotasunen %90 ezkutuan daudela. Gihar eta hezurrekin zerikusirik ez duten gaitzak dira laneko moduan aitortzen ez direnak, hain justu: minbiziak, buru nahasmenduak eta patologiak. Gessamí Forner kazetariak El Salto hedabidean landu duen erreportajean datu hau jaso du: minbizien %4 eta %12 artean, laneko esposizioei lotuak dira.
Erreportaje horretan CCOO sindikatuak adierazi duenez, laneko gaixotasun gisa aitortuak diren minbizi gehienak maskulinizatutako lan sektoreetakoak dira, industriakoak, alegia. Aldiz, feminizatutako lan sektoreetako minbiziak dira batez ere ezkutatzen direnak, lan gaixotasun izaera ukatzen zaienak: produktu toxikoekin kontaktuan aritu behar duten garbitzaile edo ileapaintzaileena, adibidez.
Laneko gaixotasun gisa ez identifikatzeak ondorio larri bat dutela ohartarazi dute: "Ez dela hauen prebentziorik egiten. Beraz, milaka langilek gaixotzen jarraituko dute".
ESK eta STEILAS-ek elkarrekin argitaratu duten aipatutako agirian diote sozio-sanitarioen alorrean COVID-19a lan osasun gisa aitortu izatea ez dela "baketsua izan". CCOO sindikatuak emandako datuen arabera, Espainiako Estatuan Osasun sailak onartzen du 2020-2021 urteen artean sozio-sanitarioen artean 180.000 pertsona kutsatu zirela COVID-19az, baina hauetatik 26.000 soilik hartu zirela lan gaixotasun moduan. Eta lan gaixotasun moduan onartua izateak dakar horren araberako ordaina jasotzea.
Azken astean sindikatuak 5 heriotzaren berri izan du eta dagoeneko 26 dira Nafarroan lanean hil egin diren edo beste erkidegotan beharrean zendu diren nafarrak. Alarma gorria pizteko moduko datuak LAB sindikatuaren iritziz.
Astelehen honetan zendu da langilea Muskizeko enpresan, mantentze lanak egiten zituen bitartean. Zerbitzu medikuek berehala esku hartu bazuten ere, ez zuten lortu suspertzea. UGT sindikatuak lan istripu honen arrazoiak ikertzea exijitu du.
56 urteko garraiolari lesakarra hil zen lanean Irunen, kamioia kargatzen ari zela. Transportes Etxetrans enpresako langilea zen. Aurten 11 garraiolari hil dira lanean, horietariko asko, azken hau bezala, bihotzekoak jota LAB sindikatuak ohar batean jakinarazi duen bezala... [+]
Geltokiko kafetegi bateko kristalak garbitzen ari zela, hiru metroko altueratik erorita zendu da 55 urteko gizona. Aurten Euskal Herrian lan istrupuengatik hil den 54. langilea izan da.
Langilea eskualdekoa zen eta Zamalloa enpresa azpi-kontratatuarentzat egiten zuen lan.
Ezbeharretatik egun gutxitara zendu dira langile biak. LAB, ESK, STEILAS, EHNE-etxalde eta HIRU sindikatuek osatutako intersindikalak kontzentrazioa egingo du urriaren 31an Bilbon Confebask patronalaren egoitzaren aurrean heriotza biak salatzearren. Aurten 50 dira jada... [+]
56 urteko langile bat hil da Lizarran, Agralco (Agrupacion Alcoholera de Bodegas Cooperativas) biltegian lanean ari zela. 10:00ak aldera gertatu da ezbeharra, Lizarran la alcoholera moduan ezagutzen den nekazaritza hondakinen biltegian.
LAB, CGT, Steilas, ESK, EHNE eta Hiru sindikatuek salatu dituzte Nafarroan altueratik erorita hil diren hamar langileen kasuak.
Loiun (Bizkaia) eta Olletan (Nafarroa) hil dira langileak, astearte goizean, biak erorikoen ondorioz. Aurten Euskal Herrian 47 behargin hil dira laneko istripuetan. Nafarroan hamabi lan istripu izan dira aurtengo lehen seihilekoan, eta lan istripuen intzidentzia tasan datu... [+]
Lan-istripu larria izan zen igandean Funesen (Nafarroa), Elaborados Naturales de la Ribera del Ebro elikagai-enpresan. 29 urteko gizona gauean bertan erietxean hil zela jakinarazi zuen Foruzaingoak.
LAB, ESK, STEILAS, EHNE-Etxealde eta Hiru sindikatuek Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean elkarretaratzea egin dute Lodosan lan-istripu hilgarria izan zuen garraiolariaren heriotza salatzeko. Sektorean lan-baldintza duinak galdegin dituzte patronalak eta instituzioek gaixotu eta... [+]
Irunberriko etxe partikular batean lanean ari zela erorita hil da 42 urteko iruindarra. Sindikatuen esanetan, lan-segurtasun araudia "ez da betetzen" eta erantzukizunak argitzeko eskatu dute. LABen arabera, jadanik 42 dira Euskal Herrian lanean ari zirela hildakoak.
Asviamie amiantoaren biktimen elkartearen hitzetan, Gasteizko Lan-arloko 2. Epaitegiak Sidenor eta Cofivacasa enpresei ezarritako isunak erakusten du enpresek ez dutela betetzen "langileen osasuna babesteko obligazioa".
30 urteko behargina hil da Amezketako (Gipuzkoa) paper fabrikan. Ibarra Argi Lanak enpresak azpikontratatuta zegoen. Elkarretaratzea egin dute ostiralean, 11:00etan, gertatutakoa salatzeko. 2024an hil den 38. langilea dela adierazi du LABek.
Istripu bat Ataunen (Gipuzkoa) gertatu da, abuztuaren 22an. Bestea Iurretan (Bizkaia) gertatu zen abuztuaren 14an.