Lan eskaintza publikoan aurrera eramandako prozesu “arduragabearen” aurka agertu dira suhiltzaileak

  • Ehunka suhiltzaile bildu dira asteazken goizean Bilboko udaletxearen aurrealdean, laneko arropak soinean eta zarata egiteko prest. Sektoreko oposaketetan gardentasun falta egon dela salatu dute, eta ordezkari politikoen inplikazioa eskatu dute beren salaketei bide emateko.

Argazkia: Uriola.
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2022ko abenduaren 16an - 07:01

Sindikatuekin adostutako Lan Eskaintza Publikoa aldarrikatu dute gaur goizean udaletxeko eskaileretan bildu diren beharginek, eta beharrezko ikusten dute kudeaketa, Arkautetik barik, tokiko instituzioetatik gidatzea. Gogorarazi dute oinarriak argitaratu baino lehen aldebakarreko kudeaketa horrek ekarriko zituen arriskuez ohartarazi zutela langileen ordezkariek.

Hala, izena emateko baldintzetatik hasi (historia pertsonalera sartzeko baimena eman behar izatea eta proba psikoteknikoen emaitzak baliozkotzat jotzen zirela sinatzea, besteak beste) eta zuzenketaraino (prozedura legala jarraitu ez duten zuzenketak, aldaketak eta oinarrietan jaso gabeko birbaremazioa), "arduragabekeriaz" jokatu izana leporatu diete arduradunei.

Horrez gain, salatu dute proba piskoteknikoek gehiegizko pisua izan dutela, lanposturako beharrezko ezagutzak baloratu ez direlarik. Bestalde, sindikatuek "diskriminazioa" ikusi dute azterketan, geografiakoaren kasuan bi eredu egon baitziren.

Argazkia: Uriola.

Gaitzetsi dute prozedura guzti horren emaitza gisa, zera gertatu dela azpimarratu dute: "Deialdian sartzen ziren bi suhiltzaileen zerbitzuak esperientziadun lagilerik gabe geratuko dira". Araban eta Gipuzkoan bitarteko langileen ehuneko oso txikiak soilik gainditu ahal izan du lehenengo proba.

Bestalde, "epe laburregia eman da galderei erreklamazioak egiteko, koadernotxorako sarbiderik izan gabe azken momentura arte eta psikoteknikoetakoa eman gabe". Bada, horrek alegazio eskubidea "murriztu" duela deritzote.

Amaitzeko, nabarmendu nahi izan dute hautagaiei ez zaiela bermatu ariketa guztia euskaraz egin ahal izateko eskubidea, oinarriek hala jasotzen bazuten ere.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Ipar Euskal Herriko lehen indarra izaten segitzen duela ohartarazi du ELBk, botoen %48 jasorik

Otsailaren 6 honetan zenbatu dituzte departamenduko laborantza ganberarako bozak. Biarnoa eta Ipar Euskal Herria biltzen dituen departamenduan lehen indarra izaten segitzen du agroindustriaren sustatzailea den FDSEAk baina indarra galdu du: %54tik %46ra pasa da.


Maddi Isasi, LABeko idazkari feminista
“LAB Euskal Herri feminista baten eraikuntzan ekarpen sindikala eginen duen subjektua izatea nahi dugu”

Izena duen oro bere izanaren jabe liburua plazaratu du LAB sindikatuko idazkaritza feministak, hainbat kide feministaren lekukotasunak oinarritzat harturik. "Genealogia edo glosario bat gauzatu dugu edo, agian, gauza biak batera dira edo baliteke ez izatea ez bata ez... [+]


Ez ei dakite zergatik

Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]


Langabeziak gora egin du Hego Euskal Herrian, batez ere emakumeen eta gazteen artean

Langabeen artean, 2.302 pertsona gehiago erregistratu dituzte urtarrilean Hego Euskal Herrian, eta horietatik 2.173 emakumeak dira, Espainiako Lan Ministerioak emandako datuen arabera.


Lan heriotzek gora egin dutela diote sindikatuek, eta datu ofizialekiko mesfidantza adierazi dute

LAB, ESK, STEILAS, EHNE-etxalde eta HIRU sindikatuek osatzen duten lan osasuneko intersindikalak agerraldi publikoa egin du Bilbon, 2024ko ezbeharren txostenaren  harira. Azken hamar urteetan 612 langile hil dira istripuz Euskal Herrian, 64 pasa den urtean.


Lanaldia astean 37,5 ordu baino are gehiago laburtzearen erronka

Lan aste laburragoak ezartzeko politika orokorra ekarriko du 2025 urteak, enpresentzako kontratazio berrietarako kostu txikiak eta lan harremanetarako aldaketa norabide eraginkorra ekarriz.

Espainiako gobernu akordioa betetzeko helburuarekin, lanaldia astean 37,5 ordutara... [+]


2.000 lagun baino gehiago mobilizatu dira Laudion Guardianen itxiera aurka

Guardianeko enpresa batzordeak eta SOS Aiaraldea plataformak deituta, mobilizazio jendetsua egin dute Laudion, Laudioko lantegiaren itxiera salatzeko. 2.000 herritar baino gehiagok giza-katea egin dute lantegia inguratuz.


2025-01-31 | Uriola.eus
Sukalde eta garbiketako grebaren lehen egunak %70etik gorako jarraipena izan du ostegunean, sindikatuen arabera

Ehundaka langile elkartu ostegunean Bilbon egin den giza katean “Lan baldintzak hobetu, hemen eta orain erabakita” lelopean.


Greba Nafarroako hezkuntza publikoan
Ikasturteko hirugarren greba deialdia ere arrakastatsua izan dela diote sindikatuek

Ikasturtea hasi denetik hirugarren greba eguna izan da ostegunekoa Nafarroako Hezkuntza Publikoan eta goizeko mobilizazioen ondoren, LAB, Steilas, ELA eta CCOO –protestaren deitzaileak– pozik agertu dira. Euri jasak eta hotzak lagundu ditu etengabe irakasleak... [+]


Adifek dio AHTko obretan salatutako lan-esklabotza egoerak “gezurra” direla

AHT Geldituk Nafarroako Abiadura Handiko Trenaren obretan lan esklabotza egoerak daudela salatzen duen lekukotza eskandalagarria jaso ondoren, obra horiek sustatzen dituen Adif sozietateak publikoki erantzun behar izan du: "Gezurra dira".


Guardianeko langileek mobilizazioekin jarraituko dute, instituzioen “promesa faltsuen” aurrean

Asteazkenean ekin zion Laudioko enpresak labea hozteko prozesuari, Eusko Jaurlaritzako teknikarien bermearekin. Langileak haserre eta "engainatuta" azaldu dira erakundeen jarrerarekin: "Gu babestera joan eta langileen ondoan egon behar zuena, ez da egon"... [+]


2025-01-29 | Julene Flamarique
Greba mugagabea hasiko dute Trapagarango MFS enpresaren 104 langileen kanporatzearen aurka

ELAk eta LABek EREa baztertu eta berau erretiratzea galdegin dute. Sindikatu biek gogoratu dute 2023an antzeko neurriak geldiaraztea lortu zutela mobilizazioen bitartez


Hezkuntza sailari

Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.

Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]


Labea itzaltzeko prozesua eten dute Guardianen, zuzendaritzak azalpenak eman bitartean

Asteazken goizean goizetik Guardianeko dozenaka langile elkarretaratu dira Laudioko lantegiaren aurrean, eta inguruko enpresatako beharginak ere batu zaizkie elkartasunez. Guardianek asteazkenean labea itzaliko duela adierazi du eta hori oztopatzeko asmoz bildu dira. Enpresa... [+]


Eguneraketa berriak daude