Lau egun igaro dira jada, zakua eta kanpin denda eskutan, Parisko Place de la Républiquen lehenengo manifestariak bildu zirenetik. Martxoaren 31n aldaketa politikoa aldarrikatzera kalera atera zirenei ehunka herritar batu zaizkie denbora tarte honetan, estatuko 15 hiritan banaturik.
“Nuit debout” (Gaua zutik) izenpean, M-15 mugimendu espainiarrarekin parekatua izan den fenomeno berri hau Frantziako egoera politikoaren kontra altxa da, François Hollanderen gobernuak inposatutako lan erreformari erantzun zuzena eman nahian.
Astelehen hau martxoak 35 dela diote errepublikako plazetan topatzen direnek, aurreko osteguneko greba orokorraren jarraipen bezala jaio baita mugimendua. Geroztik, hitzaldi, asanblada eta kontzertu artean, kontzentrazioen tamainak eta antolamenduak gora egin du, euriteak eta komunikabide nagusien axolagabekeria jasan behar izan badituzte ere.
Poliziaren erasoak ere salatu ditu antolakuntzak, lehenengo egunetan plazatik jendea irtenarazi eta kanpalekua suntsitu dietela adieraziz.
Azken hilabeteko mobilizazioetan, sindikatuek behin eta berriz aldarrikatu dute Myriam El Khomri ministroaren izena daraman lan legeak “langileen eskubideentzako atzerakada” ekarriko lukeela, kaleratzeak erraztu eta hitzarmen kolektiboak enpresen erabakien menpe uzten dituela argudiatuz. Le Parisien egunkariaren galdeketa baten arabera, frantsesen %70 erreformaren aurka egongo litzateke.
“El Khomri” lege-proiektuari aurre eginez jaio den arren, Nuit Debout mugimendua haratago doa, besteak beste, errefuxiatuekin elkartasuna, feminismoa eta LGBT kolektiboaren aldarrikapenak bateratuz, Frantziako eredu politikoa goitik behera aldatzeko “amets jeneralarekin”.
#NuitDebout prend partout en #France, #Lille, #Marseille, #Rennes, #Toulouse #32Mars pic.twitter.com/5Nqka6QvQB
— Nuit Debout (@nuitdebout) 2016(e)ko apirilak 1
La foule de la #NuitDebout grandit toujours, venez !#34mars pic.twitter.com/wcCyi0JmZs
— Nuit Debout (@nuitdebout) 2016(e)ko apirilak 3
Toujours plus de monde à l'AG de la #NuitDebout du #34mars de #Paris mais il reste de la place :) pic.twitter.com/pttGck3OVJ
— Nuit Debout (@nuitdebout) 2016(e)ko apirilak 3
La projection de @mercipatronfilm ça commence dans un quart d'heure #NuitDebout #BernardArnaultMonAmour pic.twitter.com/hdii2mjj9y
— Nuit Debout (@nuitdebout) 2016(e)ko martxoak 31
Zergatik ez du Nuit Debout frantziarrak M15 espainiarraren irismenik izan? Elementu guztiak zeuden (eta daude) mahai gainean: alderdi sozialistaren beste eraso bat lan eskubideen aurka ("Loi travail"), egonezin sakona eta "zerbait gerta zedin" guraria giroan... [+]
Ekainaren 28tik gutxienez uztailaren 10era arte, Parisko Errepublika plaza modu iraunkorrean okupatzeko dei egin du Frantziako Nuit Debout mugimentuak.
Miguel Segui NPAko (Nouveau Parti Anticapitaliste) kidea da eta azken hilabeteetan Frantziako plazetan antolatu den Nuit Debout mugimenduan parte hartzen du. Ekainaren 8an hitzaldia eman du Gipuzkoa Zutikek gonbidatuta, Bulebarrean.
Grebak, erregai biltegien blokatzeak, bide mozketak, zentral nuklearretako mobilizazioak… El Khomri legeari aurre egiten ari zaizkio zortzigarren egunez sindikatuak, CGT buru dutela, maiatzaren 26 honetan, ahaztu gabe Nuit Debout mugimenduak egunero antolatzen dituen... [+]
Frantziako Estatuan lan erreformaren kontrako protesta eta grebak zabaltzen ari direnean, aldarrikapen berri bezain funtsezko baten inguruan batzar berezia egingo du Parisen Nuit Debout mugimenduak: Estatua eta Patronala bereizi beharra dago, apartatu, duela mende bat Estatua... [+]
... (bai nausia, argia da guroilarra kanpoan da!) Parisen bezala Frantziako hiri haundi batzuen plaza nagusietan biltzen hasiak dira herritarrak. Zutik gauaz, Nuit Debout deitzen dute beren egonaldia. Eta gauez gau badu ilabete iraganik plaza batzuk iluntze guziez tanpez beterik... [+]
Parisko Asanblea nazionalean gertatu da, lan erreformaren lege polemikoa eztabaidatzen ari diren saioetako batean, sindikatu nagusien greba orokorrak eta Nuit Debout bezalako mugimenduak eragin dituen El Khomri legearen tramitazioan: Biarnoko eta Iparraldeko (Zuberoa eta... [+]
Greba eta mobilizazio eguna biziko da ostera ere apirilaren 28an Frantzia osoan. Helburua: El Khomri legea edo François Hollanderen lan erreforma atzera botatzea. Inkesten arabera, Frantziako populazioaren %75 legearen aurkakoa da. Funtsean, Espainian PPk bultzatu... [+]
Frantziako estatuan apirilaren 28an eta maiatzaren 1ean egingo dira manifestazio nagusiak. Horien amaieran Parisko eta gainerako hiriburuetan lan erreformaren kontrako borrokek eman dutenaz eztabaidatzeko deia egin dute alde batetik Nuit Debout mugimenduko Parisko batzarrak eta... [+]
Frantziako estatuan Nuit Debout fenomenoaren sorreran parte hartu duen François Ruffinek zuzendari den Fakir astekarian mugimenduaz galdetu dio Emmanuel Todd (1951) historialari eta idazleari. Eztabaida politiko eta sozialetan ezaguna den Toddek azken hauteskundeetan... [+]
“Ideologia eta espresio ugaritako jendea gerturatu da, eta askotan isilik geratzen diren ahotsak entzun dira”, adierazi dute bertaratutakoek. Mugimenduaren helburua da mugimendu eta pertsona anitz horiek bat egitea, MediaBask kazetak jaso duenez.
17:00tan elkartu dira Roland Barthes zelaigunean: elkar ezagutzeko jolasaz gain, mugimenduaren aurkezpena egin eta lantaldeak sortuko dituzte.
Astelehenean, “graduatuen laneratzea errazteko” 500 milioi euroko plana iragarri zuen Manuel Valls Frantziako lehen ministroak. Ez da aski izan ordea. Lan-erreformaren aurkako protestek bizirik diraute Frantziako Estatuan.
Lan erreformak eragindako protestak baretu nahian, graduatuen laneratzea errazteko 500 milioi euroko plana iragarri du Manuel Valls Frantziako lehen ministroak. Sindikatuek ontzat jo dute erabakia.