Estatu mailako protesta eguna deitu dute ostegunean Frantzian, Gobernuak onartu nahi duen lan erreformaren aurka. Baionan dagoen Europako merkantzia zentroa okupatu du Jusqu'au Retrait kolektiboak. “Ekonomia blokeatzea” da protesten xedea.
8:00etan okupatu dute ehunka lagunek merkantzia zentroa eta 11:00etan manifestazioa egin dute. Gobernuari lan erreforma “bertan behera uztea inposatzeko indar desafioa” hasi dela azaldu dute. LAB, CGT, EH Bai eta Aitzina daude mobilizatu direnen artean.
650 langile inguru ditu Baionako merkantzia zentroak eta protesta ekintzak izan du eraginik bere jardueran. Jusqu'au Retrait kolektiboko kideek azaldu dute posta zerbitzua blokeatzea lortu dutela, besteak beste. Auto ilara luzeak ere eragin dituzte.
“Mugimendu indartsua” eraikitzeko deia egin dute: “Greba orokorra egunez egun luzatzea, eta ekonomia blokeatzea da El Khomri legearekin bukatzeko bidea”. Adierazi dute azken hilabeteetako mugimendua “borroka guztien bateratzearen erakusgarri” dela, eta “langile, langabetu, gazte eta erretretadunen” parte hartzea beharrezkoa dela protestarako.
Frantziako Gobernuak dekretuz onartu nahi du lan erreforma, Asanblada Nazionalaren bozka saihestuz. Lan erreformak Frantziako Estatuan duen aurkakotasunak bultzaturik dator erabakia. Horrek haserrea eragin du Frantzian, eta erreformaren aurka egiteko propio sorturiko gizarte eragileek protestak areagotu dituzte. Maiatzaren 10ean ETPM enpresa blokeatu zuen Jusqu'au Retrait kolektiboak.
Lan erreformarekin jarraitzeko asmoa berretsi du François Hollande Frantziako presidenteak. Bere aldetik, Manuel Valls lehen ministroak iritzi du lan kodearen erreforma “ezinbestekoa” dela eta oposizioaren jarrera kritikatu du, “konpromisoz” jardun beharrean, erreforma blokeatu nahian ari direlako.
Rennesen atxilotuak
Frantziako Estatu osoko eragileak zeuden deituta ostegunean protesta egitera. Blokeo saiakerak eta manifestazioak izan dira goiz goizetik. Rennes hirian, esaterako, hemeretzi lagun atxilotu dituzte metroa “saboteatzen” saiatu direnean, iturri ofizialen arabera.
Twitter bidez egin dute Baionako ekintzaren jarraipena:
Enpresa ugari daude eremuan, eta @jusquauretraitk-ren helburua langileei sarbidea oztopatzea da @berria @IEHkohitza pic.twitter.com/tZM6eY2Zfi
— Maddi Ane (@mtxoperena) May 19, 2016
Jendarme auto bat hurbildu da gunetik, baina poliziarik ez da etorri. Gune ondoko birakian auto pilaketa @berria pic.twitter.com/oMPVURHPyK
— Maddi Ane (@mtxoperena) May 19, 2016
Kamioi eta auto ugari daude geldirik @jusquauretraitk-ren blokeatzeagatik @berria @IEHkohitza #mugerre pic.twitter.com/xy5gRswAbb
— Maddi Ane (@mtxoperena) May 19, 2016
Kolektiboak Biltzar Nagusia antolatzen du segida erabakitzeko pic.twitter.com/C4lyN4qhO5
— jusquauretraitkolekt (@jusquauretraitk) May 19, 2016
Manifestazio jendetsua #Baiona-n #elkhomri legearen kontra @berria @IEHkohitza pic.twitter.com/NWlqUSyibl
— Maddi Ane (@mtxoperena) May 19, 2016
Mugerreko lan gunea beti blokaturik. Baionako manifaren bukaeran harat itzultzen gira #loitravail
— jusquauretraitkolekt (@jusquauretraitk) May 19, 2016
Duela bi hilabete, 3.500 pertsona manifestatu ziren Baionan, Emmanuel Macron presidenteak ezarritako erreforma politikoaren aurka eta zerbitzu publikoen defentsaren alde. Larunbatean, hilak 26, orduan bezala, manifestariak tren geltokitik abiatuko dira, goizeko 10:30ean.
Zerbitzu publikoen langile kopurua gutxitu nahi du Emmanuel Macronek. Funtzio publikoetako sei eremu berrituko zuela agindu zuen presidente izendatua izan aitzin. Gobernuaren eta sindikatuen arteko hirugarren oldartzea izan zen atzoko greba. Hitzarmen soziala finkatzeko... [+]
Politikariek menpera dezatela ekonomia jendarteko herritar guzien onetan, bereziki ahulenaren fagoretan eta ez bakarrik indartsuaren abantailetan. Langile eta laborariek ukan dezatela demokrazian merezi duten errespetua eta beren lanak zuzen den saria. Karriketan hori da... [+]
Ekainaren 28tik gutxienez uztailaren 10era arte, Parisko Errepublika plaza modu iraunkorrean okupatzeko dei egin du Frantziako Nuit Debout mugimentuak.
Lan erreformaren aurka mobilizatu dira Baionan asteartean, seigarren egunez. Ostegunean “dena blokeatzeko” deia egin dute. Goizeko 7:30ean elkartuko dira Baionako San Andres plazan.
Ezohiko ministroen kontseiluak baimena eman du astearte arratsean Frantziako Gobernuak ezarri nahi duen lan-erreforma dekretuz onartzeko, Asanblada Nazionalaren bozka saihestuz. Lan-erreformak Frantziako Estatuan duen aurkakotasunak bultzaturik dator erabakia. PSko sektore... [+]