“Lan erreforma hau erregimen sindikalaren krisiaren ondorioa da”

  • CNTko Bilboko Ekonomialaria Elkarrizketa Sozialaren mahaian adostutako lan erreformaren kontra agertu da, ez dituelako iraultzen 2012ko erreformaren oinarriak

Endika Alabort Amundarain CNT Bilboko Ekonomialaria da (CNT) (Argazkia: Unai Arraiza)

2022ko urtarrilaren 25ean - 16:18
Azken eguneraketa: 17:21

Endika Alabort Amundarain CNT Bilboko Ekonomialaria da, baita Lanaren Ekonomia taldeko kidea ere. Elkarrizketa Sozialaren mahaian adostutako lan erreformaren kontra agertu da, ez dituelako iraultzen 2012ko erreformaren oinarriak. Bere hitzetan, bizi dugun krisia gaur egungo eredu sindikal burokratizatuaren beste ondorio bat baino ez da.

Nola baloratzen dituzue lan erreforma berrian planteatzen diren balizko aurrerapausoak eta hutsuneak?

Bi maila bereiziko nituzke, bata juridikoa eta bestea langileei zuzenean eragingo diena. Eztabaida handiena lehen mailan izan da. Sinatzaileek horren onurak defendatu dituzte, aurrerapauso handia dela esanez. Erreforma hori sakona izan daiteke, baina ez eragingarria.

Hori baieztatzeko, testuinguru osoa aztertu beharko litzateke: 2010eko Lan Erreformak atea ireki zion erabateko barne malgutasunari; 2012koak, berriz, bere hedadura osoan zabaldu zuen. Bi lan erreforma horiek egiten dutena da langilea erabateko ahultasunean kokatu lan harremanaren esparruan. Azken erreforma horrek ez ditu oinarri horiek iraultzen; planteatutako neurriek enpresetan sartzeko malgutasuna eta kontratu motak landu dituzte erreforman, baina ez da kaleratzeko malgutasuna murriztu, langilearen egoera indartzen duena.

Zer gatazka eta zer lan dinamika jarraitu nahi dugu Lan Erreformaren aurka gauden sindikatuok? Estrategia desberdintasun handiak daude”

Bigarren maila langileei zuzenean eragingo diena da, benetan garrantzitsua dena. Txanda, lantokia eta ordutegia alda daitezke, eta, aldi berean, langilea libreki eta kalte ordain barregarriekin kaleratu. Beraz, egoera horretan oso zaila da langileek hainbat arau enpresei betearaztea, nahiz eta arau horiek Langileen Estatutuan jasota egon. Hau ez da ezta ukitu ere egin, 2010eko eta 2012ko Lan Erreformen oinarria da. Horregatik diot lan erreforma hau ez dela eragingarria.

Laburbilduz, egin dena da bolatxoaren jolasa. Aurrerapauso eskas batzuk egin dira, horietako batzuk Auzitegiek jada onartuak zituztenak (ultraaktibitatea, adibidez); beste makillaje neurri batzuk ere hartu dira, kontratu mugagabeak estatistikoki handitzeko, nahiz eta kaleratze librea indarrean mantendu; eta barne eta kanpo malgutasuna ez dira ukitu. Ezin daiteke esan inondik ere aurrerapauso bat denik.

Zeintzuk dira, CNTren ustez, aurreko erreformaren indargabetzeaz haratago, epe laburrean hartu beharreko neurriak?

Agerian utzi behar dugu edozein aurrerapenen protagonistak langileek izan behar dutela, baita lan erreformarena ere; hau da, langile garen aldetik, gure baldintzetan eragiteko eta hobetzeko gaitasuna dugula.

Lan erreforma indargabetzeaz gain – enpresen barneko eta kanpoko malgutasuna irauliz, kaleratzearen kostua handituz eta abar­–, bi aipa ditzaket. Neurri defentsibo moduan, azpikontratazioaren aurkako borroka. Horrek lerro gorri bat izan beharko luke, zerbitzuak kanpora ateratzea oso estrategia kaltegarria baita langileen eskubideak murrizteko. Beste neurri bat da enpresa taldeetan gertatzen diren ohiko egoeretan langileen eskubideak urratzeko sustatzen den “zatitu eta irabazi” estrategiaren aurka borrokatzea, enpresa sareak horretarako erabiltzen baitira, gatazkak garatzeko orduan horma moduan erabiltzen den merkataritza legeria laxo baten bidez.

Baina horren oinarria lantokien sindikalizazioa da, langileak sindikatuetan barneratzea, oinarrizko sindikalismo bat sustatuz, erabakiak hartzeko ahalmena sustatuz eta hedatuz.

Uste duzue egungo indar korrelazio sozial, sindikal eta politikoarekin zerbait gehiago lor zitekeela? Zer ekarriko luke erreforma hau ez onartzeak?

Euskal Herri mailan bada posible; Estatu mailan, lurralde bakoitzean aztertu beharko litzateke. Gakoa da zer gatazka eta zer lan dinamika jarraitu nahi dugun Lan Erreformaren aurka gauden sindikatuok, batez ere estrategien artean desberdintasun handiak daudenean.

Gure lurraldeko sindikalismoan dagoen lehiaren ondorio bat da greba, gatazka eta mobilizazio maila handiagoa dagoela. Bestalde, tokiko gatazketan, sindikatu ezberdinen artean estrategia lerro bateratu bat zehazten denean, biderkatu egiten dira mobilizatzeko eta irabazteko aukerak: Tubacex, PCB-ITP, Petronor… Hori da gakoa, tokian tokiko gatazka horietan lortu den indarra zabaltzea eta handitzea, langile klasearen potentzialtasuna hor baitago. Horregatik uste dugu gatazkaren bitartez gehiago lor dezakegula.

“Madrilen sinatzen diren akordioek langileen erabakitzeko gaitasunaren aurka egiten dute, burokrazia sindikal batzuek sinatzen baitute, langileen hitza aintzat hartu gabe”

Erreforma hau ez onartzeak haustura bat ekarriko luke; kolpe handia emango lioke kontzertazio sozialean oinarritutako sindikalismo desmobilizatzaileari, eta agerian geratuko litzateke haien legitimitaterik eza; horrez gain, marketinean oinarritutako politika ere agerian utziko luke, eta sindikalismoa egiteko beste modu batzuentzako aukera bat zabalduko litzateke. Baina aukera horri probetxua ateratzeko, oinarri komunak ezarri beharko lirateke Erreforma hori nahikoa ez dela uste dugun sindikatu guztien artean.

Euskal Herriko gehiengo sindikalarentzat estrategikoa da hitzarmen autonomikoen lehentasuna hitzarmen estatalen gainetik, eta aste honetan iragarri dituzten mobilizazioetan erdigunean jarri dute aldarrikapen hori. CNTk irakurketa berdina konpartitzen du? Zein da zuen iritzia afera honetan?

CNTk beti defendatu du langileek haiei eragiten dieten alderdiei buruz erabakitzeko gaitasuna izan behar dutela. Madrilen sinatzen diren akordioek horren aurka egiten dute, burokrazia sindikal batzuek sinatzen baitute, langileen hitza aintzat hartu gabe. 1978ko Erregimenaren eredu sindikalaren oinarri bat da, gatazka desaktibatzeko edo neutralizatzeko erabilitakoa.

Hemen lan hitzarmen hobeagoak sinatzen baditugu, zergatik izan behar dute estatu mailako hitzarmenek lehentasuna? Negoziazio kolektiboaren lehentasuna gatazkaren eremutik hurbilago jartzea urrats positibotzat hartzen dugu. Hala ere, gakoetako bat 78ko Erregimenaren negoziazio kolektiboaren eredua bera da, eta hori ez da jarri mahai gainean.

Euskal Herrian ezarpen sindikala hain handia bada, zergatik ez gara pasatzen sail sindikaletan oinarritzen den negoziazio eredu batera? Sindikatuok enpresa eta sektoreetan dugun indar erreala adieraziko luke, hauteskundeetan oinarritutako ereduak egiten ez duen bezala. Ordezkaritza bateratuaren sistema, hauteskunde sindikaletan oinarritzen dena, langileek beren lantokietan zein egoera orokorrean jasaten dituzten arazo gehienen oinarrian dago.

Hitzarmen autonomikoen lehentasunak garrantzia du, baina kontuan hartu behar dugu, baita ere, zer negoziazio kolektibo eredu nahi dugun. Eztabaida hori zabalik dago, eta ez da mahaiaren gainean jarri.

Zergatik ez da egon gaitasunik sindikalismo alternatibotik mobilizazio indartsuak planteatzeko elkarrizketa sozialeko negoziaketak iraun duen bitartean? Zein da zuen planteamendu mobilizatzailea hemendik aurrera?

“1978ko Erregimenaren eredu sindikala krisian dago, eta lan erreforma hau eragiten ari den egoera horren ondorioa da”

2009-2013 urteen arteko Greba Orokorren zikloak eragin handia izan du ondorengo urteetan, bai sindikatuen estrategia aldaketetan, baita mobilizazio handien dinamiketan. Atzeraldi Handiak eta 2010-2012ko Lan Erreformek gogor kolpatu zuten sindikalismo alternatiboa, asko erraztu baitute enpresek langileen aurkako ia-aldebakarreko neurriak aplikatzea. Horren ondorioz, nire ustez, negoziazioa martxan jarri denerako bazirudien ez zegoela adostasun komunik neurri horien aurka egiteko. 2020ko amaieran, CNT sindikatutik beste erakundeekin harremanetan jarri ginen egoera zundatzeko, eta hori izan da guk ondorioztatutakoa. 1978ko Erregimenaren eredu sindikala krisian dago, eta lan erreforma hau eragiten ari den egora horren ondorioa da.

Gure planteamendua beti izan da Greba Orokorraren aldekoa, betiere greba horrek pizgarri eta elementu mobilizatzaile gisa balio badu lantokian eta lurralde mailan. Grebak gatazkak are gehiago bultzatuko dituen elementua izatea. Adibide historikoa La Canadienseko greba da; kaleratze batzuen ondoren, greba hedatzen joan zen, 8 orduko lanaldia eskuratu arte.

Noski, Euskal Herriko CNT sindikatu txikerra da, eta bide horiek sustatzeko ezarpen handiagoa behar du lantokietan, 2010ko Kongresuan zehaztu genuen bezala. Lantokiko gatazkak sustatzeaz (eta irabazteaz) gain, lantoki mailan gure gaur eguneko apustua da helburu bera dugunean beste sindikatu eraldatzaileekin batera lan egitea; eta, herrialde mailan, eraldatzaileak diren edo haustura nahi duten indar sindikalekin koordinatzea.

 

 

Elkarrizketa hau ELA, LAB, CCOO, UGT, ESK, CNT sindikatuetako ordezkariei Espainiako lan erreformaz egindako elkarrizketa sortaren zati da; hurrengo egunetan argitaratzen joango gara elkarrizketa bakoitza. Entzun Bilbo Hiria Irratiko 'Lanaren ekonomia' saioan:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espainiako lan erreforma
Finantza kontua edo justizia soziala?

Finantzen Euskal Kontseiluak pasa den urteko diru bilketaren berri eman du. 2020an baino gehiago bildu da, eta balorazio ezin baikorragoa da. Datorren urtean politika publikoak egiteko diru gehiago izango dute instituzioek. Ez dute gezurrik esan. Baina egin daiteke bestelako... [+]


Analisia
Arrakala handitzen

Nafarroan hazi omen da gehien soldata handien eta txikien arteko aldea. KPIaren hazkundea azken hamarkadetako handiena izan da 2021ean, eta hitzarmen duinak dituzten langileek ez dute eros ahalmenik galduko, baina gehienentzat ez da horrela izango. Arrakalak gora egingo du... [+]


Espainiako lan erreforma
2012 eta 2022: aurkitu zazpi diferentziak

Espainiako 2012ko lan erreforma derogatzeko baino, lege hori “berresteko” bozketa egin dute Espainiako Kongresuan –besteak beste Ciudadanosen aldeko botoekin–, hori salatu dute behintzat euskal sindikatu eta eragile ugarik. Izan ere, duela hamar urte... [+]


Shakespeare forala

Ba joan den osteguneko lan-erreforma yolandikoaren botazioak harrapatu ninduen Shakespeareren Hamlet irakurtzen –ez galdu Juan Garzia Garmendiak egindako itzulpena, beste galaxia batera darama irakurketaren plazera–; eta Madrilgo diputatuak, saiatu behintzat, saiatu... [+]


2022-02-04 | Leire Artola Arin
Iruñeko Maya alkatea gaitzetsi dute PSNren botoarekin, UPNko bi diputatuk lan erreformarako botoa aldatu ostean

Sayas eta Adanero diputatuek Espainiako Kongresuan lan erreformaren aurkako botoa eman dute, eta UPNk aktak itzul ditzaten eskatu die. Izatez, UPNk iragarri zuen babestu egingo zuela gobernu koalizioa, eta, ordainetan, PSNk bertan behera utziko zukeen “adierazpen... [+]


PSOEren eta Podemosen lan erreformak aurrera egin du Espainiako Kongresuan, boto baten aldearekin

Espainiako Gobernuak CEOErekin eta CCOO eta UGT sindikatuekin adostutako testuari onespena eman dio ostegun arratsaldean Espainiako Kongresuak, baina Pedro Sánchezen inbestidura ahalbidetu zuten oposizioko alderdien babesik gabe oraingoan.


2022-02-03 | ARGIA
PSNk Enrique Maya Iruñeko alkatea gaitzesteko eskaera kendu du, UPNk lan erreforma babesteko

Espainiako Kongresuan lan erreformaren alde bozkatzea eskatu die UPNk bere bi diputatuei, eta horren lehen ondorioetako bat izan da PSNk Enrique Maya UPNko alkatea gaitzesteko egina zuen eskaera kendu egin duela. Gainera, udal aurrekontuak aldatzea ere babestuko dute alderdi... [+]


2022-01-31 | ARGIA
Lan-erreformaren kontra bozkatzeko eskatu die gehiengo sindikalak EAJ eta Elkarrekin-Podemosi

ELAk, LABek eta ESK-k EAJri eta Podemosi eskatu diete kaleratzeak bultzatzen dituen eta lan-harremanen esparrua errespetatzen ez duen lan-erreformaren aurka bozkatzea. Hala jakinarazi diete bi alderdi politikoei, gaur, urtarrilak 31, egindako bileretan. Bilera horiek EH... [+]


2022-01-31 | ARGIA
ARGAZKIAK | Lan erreformaren aurkako manifestazio jendetsuak Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan milaka lagun atera dira, Espainiako Kongresuan otsailaren 3an bozkatuko den "lan erreforma horri" ezetz esateko. ELA, LAB, STEILAS, ESK, Etxalde eta Hiru sindikatuek deitutako manifestazioetan salatu dute "Espainiako Gobernuak... [+]


Traje egokia aukeratzeaz

Aste honetan salgai jarriko da produktu berri bat edo, bueno, produktuaren bertsio berri bat behintzat: Espainiako lan erreformaren erreforma. Trajea aukeratu behar da hori nola saldu asmatzeko. Eta iruditzen zait EAJk azken asteetan bi atera dituela bere armairu amaigabetik.


Iratxe Alvarez (ESK)
“Gobernuan gehiengoa ustez ezkertiarra izanda, aukera bat galdu dugu”

ESK-ko Koordinakunde Nazionaleko kideak ezkerrak gobernuan dagoenean dituen konplexuak salatzen ditu, eta kaleak berreskuratzeko jarrera irmoa azaldu du.


Xuria Arza (UGT)
“Akordioak lortu dira, baina oso gai garrantzitsuak geratzen dira negoziatzeko”

UGT Euskadiko Berdintasuna, Gizarte Politikak eta Aniztasuna alorreko idazkaria pozik agertu da akordioarekin, baina borrokatzen eta negoziatzen jarraituko dute.


Xabier Ugartemendia (LAB)
“Lan baldintzen aldeko konfrontazioan eta euskal esparruan sinisten dugu”

LABeko Ekintza Sindikaleko eta Negoziazio Kolektiboko idazkariak borrokaren bidez eragiteko aukera dagoela uste du, eta urtarrilaren 30eko mobilizaziorako deia egiten du.


Arkaitz Antizar (CCOO)
“Bizi baldintzak hobetzeko eseri eta edukiak negoziatu behar ditugu”

Arkaitz Antizar CCOO Euskadiko Gazteria idazkaria eta batzorde exekutiboko kidea da. Lan erreformarako akordioaren egileetariko bat izan da CCOO, lan legediaren orain arteko norabidea aldatzen duelakoan. Hala ere, aurreko erreforma partzialki soilik derogatu duela ikusita, berau... [+]


Eguneraketa berriak daude