2018. urtea amaitu bezain laster, lanari eragiten dion zenbait lege berrikuntza egin zituen Espainiako gobernuak. Gizarte Segurantzaren kotizazioak, gutxieneko soldata, Lan Ikuskaritza eta deskonexio digitalari begira egindako aldaketak nabarmenduko ditugu.
Gizarte Segurantzaren kotizazio aldaketak
Abenduaren bukaeran 28/2018 Errege Lege Dekretua onartu zuen Espainiako Gobernuak, urtarrilaren 1etik aurrera indarrean dagoena. Neurri multzo bat da, Gizarte Segurantzan era modu zuzenean eragiten duena, pentsioak handituz, 2019ko gutxieneko eta gehieneko kotizazioak zehaztuz eta langile autonomoen estaldura berriro arautuz, besteak beste.
Arauak argi adierazten du Gizarte Segurantzaren Sistema defizit egoeran dagoela, eta diru bilketa 3.150 milioi eurotan handitzeko beharra azpimarratzen du. Hori lortzeko, Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorreko kotizazioen gutxieneko eta gehieneko oinarriak handitu ditu: gutxienekoa %22 (858,6 eurotik 1.050 eurora) eta gehienekoa %7 (3.751,20 eurotik 4.070,10 eurora). Zer esan nahi du horrek? Gizarte Segurantzak diru bilketa handitzea espero duela, beste erabileren artean pentsioetara zuzentzeko. Hala ere, kotizazioen gehienezko muga bat dagoenez, soldata handienek ordaintzen duten kotizazioa ez da proportzionala . Adibidez, urtean 100.000 euro irabazten duen langile batek lehenengo 52.250 euroengatik bakarrik kotizatzen du, ez urteko soldata osoarengatik. Aldiz, urtean 21.000 euro irabazten duen langile batek jasotako diru kopuru osoagatik kotizatuko du. Langile autonomoen kasuan, gutxieneko kotizazio oinarria 944,40 eurotan utzi da; 10 langile baino gehiago duten enpresari, zuzendari eta kudeatzaileena, 1.214,08 eurotan.
Lanaren Nazioarteko Erakundeak bere 189. artikuluan zehazten du etxeko langileek, edozein langilek dituen eskubideak izan behar dituztela. Errege Lege Dekretu honek, ordea, ez du ebazpen hori betetzen, hobari batzuk bakarrik aplikatzen baititu. Espainiar Erresumako gobernuak, beraz, ez du arazoa konpondu, eta etxeko langileek ez dituzte Erregimen Orokorreko langileen eskubide berak izango.
Beste neurri garrantzitsu batzuen artean, behin-behineko kontratuen eta praktiketako langileen egoera moldatzen du. Lehenengoen kasuan, 5 egun baino gutxiagoko kontratuen kontingentzia arruntengatiko kotizazioak (gaixotasun arruntak estaltzen dituztenak, adibidez), %40 handitu dira. Gainera, altan dauden egunen koefizientea handitzen da. Bestetik, praktikak egiten dituzten ikasleek Gizarte Segurantzan kotizatuko dute. Arauak, ordea, ez du zehazten nork ordaindu behar duen: irakaskuntza zentroak ala enpresak. Arauaren garapen bat eman arte itxaron beharko dugu.
Gutxieneko soldataren igoera
1462/2018 Lege Dekretuak gutxieneko soldataren igoera ekarri du: hilean 900 euro edo egunean 30 euro. Dirutan kobratzen dena soilik hartuko da kontuan; beraz, ezin izango da gutxieneko kopuru hori baino murritzagoa dirutan ordaindu (generotan ordaintzen den kasuetan, adibidez).
Erreferentzia moduan erabiltzen dituzten 2016ko eta 2017ko lan hitzarmen kolektiboen arabera, 900 euro horiei urteko %2ko hazkundea aplikatu beharko zaie. Gainera, igande eta jaiegunetan lan egiteagatik jasotako soldata ez da 900 euro horietan sartzen, eta modu bereizian ordaindu beharko da. Ez da ahaztu behar igoera hau hileko soldatari dagokiola eta lan hitzarmenak zehazten duen bezala aparteko bi ordainsariak ordaindu beharko direla: hilean gutxienez 1.050 euro gordin.
Igoera planteatu zenean, patronalak eta eskuineko ekonomialariak neurriaren aurka agertu ziren, enplegua deuseztatuko zuelakoan. Ebidentzia enpirikoak kontrakoa erakusten du: enplegu osoan ez du eragin negatiborik eta epe luzean produktibitatea handitzen du, Iván H. Ayalak argi aztertu duen moduan “Gutxieneko soldata igoeraren egiak eta gezurrak” artikuluan.
Lan Ikuskaritza arloko berrikuntzak
Aurreko urteko udan Lan Ikuskaritzaren 2018-2022 urteetarako Plan Zuzentzailea onartu zen, epe horretan jarraituko dituen lan lerroak zehazten dituena. 55 neurri jarriko dira martxan, eta ikuskaritzetan arreta berezia jarri beharko da 5 eremutan.
Lehenengo multzoa behin-behineko kontratuetan ematen den iruzurra ekiditera zuzenduta dago. Horretarako, kontratazio datuetan kontrol handiagoa emango da eta epe laburreko kontratazio handia duten enpresak ikertuko dira. Bigarrenean, jardunaldi arloan ematen diren gehiegikeriak borrokatzeko neurriak daude. Jardunaldi partzialeko kontratuetan lan egindako orduak erregistratzea derrigorrezkoa izango da, beste neurri batzuen artean. Hirugarrenean enpresen jardueren azpikontratazioa izango da aztergai, batez ere soldata kontuetan. Berdintasuna izango da laugarrenaren oinarria, sexu arrazoiengatik soldata arrakala (%14,2) murrizteko eta sexu jazarpenak ematen direnean barne prozedurak aztertzeko. Bukatzeko, ezkutuko ekonomian, bekadunen egoera aztertuko da.
Deskonexio digitala
3/2018 Lege Organikoak aldaketa handia eragin du datu pertsonalen trataeran, eta lan arloa ez da kanpo gelditu. 88. artikuluan deskonexio digitalaren eskubidea lantzen da, lan ordutegitik kanpo atsedenaldi epea errespeta dadin. Lan hitzarmenen bitartez arautuko da eskubide hori. Enpresak deskonexio mota zehaztu beharko du, baita prestakuntza eta sentsibilizazio kanpaina bat martxan jarri ere. Aipaturiko deskonexioa garrantzi handikoa izango da lantokitik kanpo lan egiten denean.
Zer da deskonexio digitala? Lan ordutegitik kanpo laneko mezuak (whatsapp bidezkoak eta posta elektronikoak) ez jasotzea edo horien eskuragarritasuna mugatzea, adibidez. Beste herrialde batzuetan gai honen inguruko eztabaida oso garatuta dago eta neurriak hartzen hasiak dira.
Frantzia da aitzindaria. 2018. urtean jarri zen martxan legea, eta enpresa guztietan aplikatu behar da. 2014. urtean sindikatuek eta patronalek lan hitzarmen kolektiboetan horrelako klausulak sartzea adostu zuten; Estatu mailako araua ezartzean, haren aplikazioa orokortu egin zen.
Espainiar Erresuman, aldiz, martxan jarri behako dela esan da, baina aplikazio praktikoa lan hitzarmenen esku uzten da. Zein da ondorioa? Epe laburrean ez dela deskonexio digitala ziurtatuko. Gainera, negoziazio kolektiboaren norabidea ikusita, ez dirudi modu sakon eta serio batean landuko denik, Espainiako CEOE patronalak 2017an esan baitzuen zenbait sektoreren eta langileen kasuan ezin zela eskubide hau aplikatu.
Artikulua honetan aldaketa 3(2018 Dekretuak ekarri ahal dituen ondorio nabarmenak laburtu ditugu, Ekonomisten Euskal Elkargoak egindako txostena oinarritzat harturik.
Erreportaje hau El Salto agerkariak argitaratu du eta gurera ekarri dugu, CC-By-SA lizentziari esker.
Arma nuklearren produkzioarekin, mantentze lanekin eta modernizazioarekin loturak dituzten hainbat enpresa aztertu dituzte, eta horien artean agertzen dira BBVA, Santander bankua eta SEPI.
Jakina da lan ikuskariak falta ditugula geurean. Hala ere, azken egunotan datu argigarriak ematea lortu dute: lan ikuskaritzaren arabera, EAEko enpresen %64ak ez du ordutegien kontrolean legedia betetzen. Era berean, lehendakariordeak gaitzetsi du, absentismoaren eta oinarrizko... [+]
Aiaraldeko hainbat irakaslek mezua igorri diete ikasleen guraso eta familiei, dagoen informazio zurrunbiloan, grebarako arrazoiak modu pertsonalean azaltzeak euren borroka eta lanuztea hobeto ulertzeko balioko dielakoan.
Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]
Grebaren bezperan Hezkuntza Sailak “edukirik gabeko” mahaia deitu zuela eta sindikatu deitzaileak “errespetatu gabe” akordioa “antzezteko” gutxiengoa duten sindikatuak “erabili” nahi izan zituela salatu ostean, beste bi greba... [+]
Martxoak 8aren izaera iraultzailea berreskuratzeko deia egin du Itaia emakumeen antolakunde sozialistak. Irene Ruiz Itaiako kideak azaldu digunez, “oldarraldi erreakzionarioaren eta matxismoaren aurrean proposamen iraultzailea hauspotu eta kontzientzia sozialista... [+]
Ur kontaminatua ur mineral eta ur natural gisa saltzen aritu dira urte luzeetan Nestlé eta Sources Alma multinazional frantsesak. Legez kanpoko filtrazioak, iturburuko ura txorrotakoarekin nahasi izana... kontsumitzaileen osagarria bigarren mailan jarri eta bere interes... [+]
Larunbatean egindako prentsaurrekoan adierazi dute manifestazioa ekainak 14an Donostian egingo dutela. 130 kolektibo, alderdi politiko eta sindikatu batu zaizkie eta "atxikimendu kanpaina oraindik zabalik dagoela" gogorarazi dute.
Otsailaren 17an Txinako Alderdi Komunistaren arduradun gorenak bildu ziren bertako enpresa pribatu handienen zuzendari nagusiekin. Ez da ohikoa aldi eta areto berberean Huawei, BYD, New Hope, Tencent, SWSC, Yushu, Xiaomi edo DeepSeek bezalako konpainien nagusi gorenak bilduta... [+]
Laborantzaren Orientazio Legea pasa den astean ofizialki onartu du Frantziako Parlamentuak. Ostegunean Senatutik pasa da azken aldikoz. Iazko laborarien mobilizazioen ondotik, aldarrikapenei erantzuteko xedea du lege horrek. Aldiz, ingurumenaren aldeko elkarteek azkarki salatzen... [+]
Euskal Herriaren industriaren etorkizuna ezin dela "heriotzaren, odolaren eta armen gainean" eraiki aldarrikatu dute mobilizazioaren antolatzaileek. Euskal erakundeen nahiz alderdi politikoen "isiltasuna" salatu dute.
Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]
SPRI sozietatearen eraikinaren aurrean elkartuko dira langileak hurrengo asteko ostiralean.
Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.