Ugaztunei eskainitako azken artikuluaren amaierako hitzak hurrengo animalia aurkezteko aitzakia paregabea dira. Bertan esaten genuen muturluzeak erreka “garbi eta txukunak” behar dituela, kutsadurarik gabeak baina elementu natural anitzekin. Animalia txiki horren etorkizuna kolokan dugu gaur egun, baina, zorionez, egoera hobea da beste ugaztun erdi-urtar batentzat. Igarabak ere erreka txukun eta garbiak behar ditu bizirauteko, eta azken urteetan ur-ibilguetan egin diren hobekuntzak medio, hedatuz doa gure lurraldean.
Igaraba (Lutra lutra) itxura maitagarriko ugaztun ertain bat da. Maitagarria diot haren lehengusu itsastarra (itsas igaraba) sare sozialetan erruz azaltzen den animalia horietako bat delako. Biralak ere egin dira itsas igaraba influenzerrak, Japonian maskota modura dituztenak. Euskal Herrian dugun igaraba antzekoa da itxuraz, baina ez da itsasoan bizi, erreketan baizik. Arrainez, karramarroz eta intsektu txikiez elikatzen da batez ere, eta erabat moldatuta dago bizimodu erdi-urtarrera.
Lamien gisan, lau oinetako hatzak mintz interdigital batez elkartuta ditu, igerilari trebearen seinale. Buztana ere uretan mugitzeko aproposa du, luze eta zabala. Ilaje iragazkaitz trinkoak gorputzeko beroa mantentzen laguntzen dio bustita egonda ere, eta ur azpian sudur-zuloak itxi ditzake; horrela, hainbat minutuz egon daiteke ur azpian arnasa hartu gabe.
Ugaztun berezi hau Iberiar penintsula osoan agertzen zen duela urte batzuk, baina 1950. urtetik aurrera egundoko beherakada jasan zuen, bereziki inguru populatuetan. Bi izan ziren beherakada horren arrazoi nagusiak: ehiza eta bere habitataren eraldaketa. Euskal Herriko ibaien kanalizazioek, presek, erriberako landarediaren suntsipenak eta kutsadurak asko murriztu zuten igarabaren banaketa. Gipuzkoan eta Bizkaian desagertutzat jo zen 1960-80ko hamarkaden bueltan.
Zorionez, azken hogei urteetan populazioaren gorakada nabaritzen hasi da, eta gaur egunera arte mantendu egin da joera hori. Badirudi espeziea pixkanaka berreskuratuz doala, desagerrarazi zuten faktore batzuk hobetzen joan direlako. 2023ko ikerketen arabera, gaur egun Gipuzkoako eta Bizkaiko arro guztietan aurki daitezke igarabaren arrastoak (Ea ibaian izan ezik).
Pozgarria da igaraba berriro Euskal Herriko ibaietan izatea, bioaniztasuna berreskuratu denaren seinalea delako. Baina, horretaz gain, igaraba bioadierazletzat hartzen da, hau da, bere presentziak ur masen egoera ekologiko ona islatzen du. Animalia sentibera izanda ere, bueltan da, beraz. Azken finean, esker onekoa da natura; lekua ematen badiozu, ederki asko loratuko da.
IGARABA (Lutra lutra)
TALDEA: Ornoduna / Ugaztuna.
NEURRIA: 95-125 cm muturretik buztan puntaraino. 6-9 kg arrek eta 4-6 kg emeek
NON BIZI DA? Ekosistema urtarretan, kostatik goi-mendietaraino.
ZER JATEN DU? Arrainak, karramarroak eta intsektu txikiak.
BITXIKERIA: Lurraldea eta erabiltzen dituzten baliabideak gorotzen bidez markatzen dituzte, eta presentzia baieztatzeko erabiltzen dira.
BABES MAILA: “Galzorian” dago Espezie Mehatxatuen EAEko Katalogoaren eta Nafarroako katalogoaren arabera.
Antxoa, bokarta edo albokartia, gure arrain komertzialen artean txikiena, euskal kostaldera hurbildu da.
Katalanen ustetan artzainak engainatzen omen ditu hegazti honek: “enganyapastors”. Espainiar eta latindarrek, aldiz, ahuntzari esnea kentzen diola diote, hortik datorkio hain zuzen ere izen zientifikoan (Caprimulgus europaeus) islatzen den caprimulgus (capra... [+]
Leihatila honetan behin baino gehiagotan azaldu ditugu Ama Naturaren engainuak bere izakiak babestearren. Batzuetan, erle edo liztor itxura zuten euliak ekarri ditugu, beste batzuetan inongo arriskurik ez duten arrisku-kolorazioko intsektuak ere bai (kolorazio aposematikoa... [+]
Nekazal eremu lehor baten erdian ageri da putzua. Txikia da tamainaz, eta ez oso sakona. Egunak dira euririk egiten ez duela, baina oasi txiki honek oraindik ere aurretik bildutako urari eusten dio. Gauak eremua irentsi du eta isiltasunaren erdian kantu bakarti bat entzun da... [+]
Trebea, burutsua eta iheskorra; olagarro arruntak, izenak hala adierazten ez badu ere, aparteko trebetasunak ditu. Itsas molusku zefalopodo haragijale honek txundituta gauzka, bere ezaugarri eta ahalmen bitxiekin. Ornogabe guztien artean adimentsuena da, besteak beste.
Azken glaziazioan Euskal Herriko lurraldea zapaltzen zuten mamutek, leizeetako hartzek, bisonteek eta baita hienek ere. Elur iraunkorrera eta hotzera egindako animalia horiek desagertu egin ziren baldintza glaziarrekin batera. Baina dinosauroen desagerpenaren garaian ugaztun... [+]
Gurean hain ezaguna den hegazti hau ustelzale porrokatua da, eta honek ez dio fama onik ekarri. Batzuek arrano, buitre, futre, hatxarrano edo mirusai deitzen diote; izen ofiziala sai arrea (Gyps fulvus) da.
Gaur egun Lur planetan bizi diren intsekturik handienek 30 cm inguruko tamaina izan dezakete, gizaki baten seiren bat, gutxi gorabehera. Horien artean daude tximeleta eta sits erraldoiak edo kakalardo potoloak. Halako izaki harrigarrien aurrean nola bada erreparatu lau... [+]
Arboletako hostoak eroriak dira eta basoko lurra estalia dute. Lurraren eta hosto gorrituen artean, alabaina, sortzen da geruza fin bat, arreta gutxi jasotzen duena, baina espezie askoren biziraupenerako garrantzi handia izan dezakeena. Hezetasuna mantentzen du, zomorroak... [+]
Duela 180 milioi urte Pangea kontinentea zatitu zenerako ikasia zuen aingirak Thetis itsasoa zeharkatzen. Ordudanik kontinenteak mugituz joan dira, eta aingira espezieak ezberdinduz. Jatorrizko arbaso beretik bereizi diren 20 aingira espezieen artean, gurea da, ibai-aingira edo... [+]
Koloretsuak, distiratsuak, forma xelebre bezain ederrekoak diren heinean, nudibrankioek beste planeta batetik iritsitako izakiak dirudite. Itsas hondoko izaki biluzi hauek 1980ko hamarkadako gandorretako kolore biziak eta Parisko joskintzako izen handien moda arkitektonikoa... [+]
Ugaztun hitza entzutean, askotan burura etortzen zaizkigun lehen ordezkariak tamaina handienekoak izan ohi dira: hartza, otsoa, oreina… Batzuetan etxekotutako katua edo txakurra dira agertzen lehenak, edo urruneko lehoiak eta elefanteak. Ikusgarritasunak lehia irabazi ohi... [+]
Badira hainbat espezie arrandegietan beti egotera derrigortuak diruditenak. Haien arteko arrain batek dirdira berezia du, urrezko koroarekin begiratzen baikaitu: urraburuak (gazteleraz ere, ezaugarri berari men eginez, dorada-k). Ondoan haien artean anaiak diruditen sorta dago,... [+]
Gaua da. Zuhaitzetan geratzen diren hosto gutxien artetik igarotzen da ilargiaren argia. Isiltasuna da nagusi. Txoriak sasi artean daude, babestuta lo, lo-edo. Baina bat batean zerbaitek kolpatu du sasia. Txori gehienak izutu diren arren, izoztuta bezala geratu dira, isilik... [+]
2016an ikusi omen zuten lehen aldiz Herrialde Katalanetan. Bi urte geroago, 2018an alegia, Xanti Pagola eta Imanol Zabalegui entomologoek Gipuzkoan azaldu zela jakitera eman zuten. Eta euskaraz izendatu ere bai! Urte batzuk pasa dira eta ez dut esango gure artean ikusteaz ohitu... [+]