Autogestioan oinarritutako eta irabazi asmorik gabeko kultur eredua bultzatzeko asmoz jaio da LaKobra kolektiboa, eta espazio propio baten bila dabiltza momentuotan. Finantzazio kolektiboa abiatu dute proiektua martxan jartzeko gastuei aurre egiteko, eta ekainaren 26ra arte egin ahalko dira ekarpenak.
“Zerbait ari da pizten Bilboko lurrazpian”. Ohartarazpen horrekin eman zuen bere burua aurkeztera LaKobra kolektiboak duela hilabete eskas, sare sozialen bidez. Ordurako hedatua zen espazio kultural autogestionatu berri bati buruzko zurrumurrua kalean ere, eta jendearen jakin-mina piztuta, ez zuten gehiegi itxaron informazio gehiago zabaltzeko. Apirilaren 30erako iragarri zuten beren lehen ekimena: LaKobra Fest, hiriko taldeekin osatutako musika jaialdi bat ez ezik, proiektuaren aurkezpena ere izango zena. Erribera auzoko Bizinahi espazioan antolatutako kontzertuei bide eman aurretik asanblada egin zuten; proiektua zertan datzan azaldu zieten bertaratutakoei, interesa lukeen orori proiektura batzeko gonbidapena luzatuz. Ordutik ez dute berriro gau hartan haina zalapartarik atera, baina ez du etenik izan lurrazpiko martxak.
Proiektuari buruz gehixeago kontatu digu Maurizia ezizenez aurkeztu den kideak. Azaldu duenez, duela bospasei urte atzeragotik buruan darabilten proiektua da berriki hezurmamitzen hasi direna. Musikariak dira LaKobraren atzean dauden kideak, eta kontzertuak emateko egin dituzten joan-etorrietan ezagututako hainbat kultur proiektu autogestionatuk txunditu dituzte (Trintxerpeko Mogambo, Bermeoko Nuntxaku gauak, Zaragozako Arrebato eta Pontevedrako Liceo Mutante aipatu dituzte, besteren artean, sareetan), Bilbon antzerako zeozer sortzeko ideiari bide emanez. Duela hilabete batzuk hartu zuten burutapena praktikara eramaten hasteko erabakia, eta lau lagun dabiltza proiektuari lehen bultzada ematen, nahiz eta inguruan baduten hainbat laguneko babes taldea. “Badirudi gero eta gehiago izango garela”, baikor mintzatu da Maurizia.
Ez da musika LaKobrako kideek amankomunean duten ezaugarri bakarra. “Proiektua bultzatzen ari garen ia guztiok gaztetxeetan ibilitako jendea gara”. Hortik autogestioa proiektuaren ardatza izatea. Logika komertzialean oinarritzen den, lehia bultzatzen duen eta gero eta gehiago makro-jaialdi formatuaren alde egiten duen kultura ereduaren aurrean, bestelako eredua bultzatu eta indartu nahi dutela diote. “Guk musikan eta kulturan sinesten dugu garapen pertsonalaren eta komunitarioaren motor gisa, eta ez negozio gisa”. Hala bada, autogestioan eta logika antikomertzialean ardaztutako proiektua da martxan jartzen ari direna, logika neoliberalak blaitutako hirian “irla-paradisu” kultural bat sortzea xede duena.
“Guretzat dena da politikoa, baita nola harremantzen garen eta espazioak nola kudeatzen ditugun ere. LaKobra izango da antifaxista, feminista, ekologista edo jasangarria, herrikoia… Helburua da alternatiba bat eskaintzea Bilbori, askea eta irekia, guztiontzako izango dena”, azaldu du Mauriziak.
Gogoa eta ilusioa aldeko izanik ere, badute aurkakotasunik ere bidean. Bat eta nagusienetakoa proiektuarentzat toki bat lortzea da. “Bilbon okupatzea, egun, zaila da alde batetik; eta bestetik, gustatuko litzaiguke gune iraunkorra izatea”, azaldu du Mauriziak. Hori horrela, alokairua beste biderik ez zaie geratu, eta lokal bat aurkitzeko izaten ari diren zailtasunez gain, behin lokala topatuta izango dituzten gastuei aurre egiteko ere zailtasunak aurreikusten dituzte: fidantza, alokairua, intsonorizazioa egiteko obrak, musika ekipoa…
Gastu ekonomikoen oztopoa gainditzeko, finantzazio kolektiboa abiatu dute itsulapikoa.eus crowdfunding plataformaren bidez. Proiektua diruz bultzatu nahi eta ahal duenak ekarpena egin dezake ekainaren 26a bitarte, eta jarritako diru kopuruaren araberako ordainsaria jasoko du trukean. LaKobra aretoko lehen bost kontzertuetarako sarrerak aurki daitezke, besteak beste, ordainsarien artean. Berandu gabe espazio propioarekin eta ekimenak antolatzen egotea espero duten seinale.
Deus
Kaskezur
Usopop, 2024
-----------------------------------------------------
Deus dugu galtzeko” diote baztandarrek. Eta hala da. Disfrutatzeko egin dute beti musika, haziz joan diren lau musikari trebeen arteko joko eta jolasean. 2008an taldea sortu zutenetik... [+]
Barrengaizto
Beatrice Salvioni
(Itzulpena: Fernando Rey)
Txalaparta, 2024
------------------------------------------------
Barrengaizto izenburua aukeratu du Fernando Reyk Beatrice Salvioni-ren La malnata itzultzeko. Reyk dio idazlearen ahotsa izaten ahalegindu dela,... [+]
Aspaldi ezagutu genuen gaur gaurkoz Añube taldeko abeslari den Aitor Bedia Hans. Garai berean adiskidetu ginen egun Añube taldeko gitarra jotzaile ohia den Beñat Gonzalezekin. Unibertsitateko garaian izan zen, Debagoienako bi gazteak musika zainetan... [+]
Andoni Urrestarazu Landazabal Araiako herrian 1902ko uztailaren 16an jaio zen eta 1993ko azaroaren 21ean hil zen Gasteizen. 31 urte bete dira jadanik eta bere izena eta izana aitortzeko une aproposa dela deritzot, ez baita ongi ezagutzen utzitako ondarea. Umandi, bere herriko... [+]
Nafarroako Fusilatuen Senitartekoen Elkarteak gogor kritikatu du Iruñeko Erorien Monumentuaren inguruan EH Bilduk, Geroa Baik eta PSNek egindako akordioa. "Pedagogia" egiteko toki hobeagoak daudela dio eta interpretazio zentroari Maravillas Lamberto izena... [+]
Abenduaren 5ean Ikasle Goizarekin hasiko dute azoka. Hurrengo egunean Gazte Eztanda eguna egingo dute, eta gazteei zuzendutako hamaika jarduera egongo da. Egun berean, iazko Sormen Beka irabazi zuen Argizagi. Zubiak adiskidetasunerantz telesailaren aurkezpena egingo du Marramiau... [+]
Azaroaren 20an Donostiako Le Bukowski tabernan abiatuko dute elkarlanean egindako jaialdia. 40 artista, aktibista, pentsalari eta kolektibok hartuko dute parte. Amaiera Gasteizen izango da, ZAS espazioan.
Azken asteotan, arkitekturan dihardugunontzat ez da posible izan Valentziako klima gertaera gure lan hizketaldira ez ekartzea. Uraren ibilbidea eraikinen estalkietan, estolderietan, plazetan eta parkeetan pentsatu eta diseinatu behar ditugulako. Ongi dakigu giza eskalako ur... [+]
Annie Ernaux (Lillebonne, Normandia, 1940) idazleak bere poetikaz eta horren funtzioaz egindako hausnarketak jasotzen dituen elkarrizketa-liburua euskarara ekarri du Leire Lakasta Mugetak (Iruñea, 2002): Idazketa labana bat da (Katakrak, 2024). Idazketaz, hautu estetiko... [+]
19 urte ditu Maddik, Matematika Gradua ikasten ari da Leioan, EHUko Zientzia eta Teknologia fakultatean, musika ikasketak eginak ditu, eta gazteagatik ere, bertsolari iaioa da. Eta bertsolari ona baino hobea izateko zumitzak ditu, bateko eta besteko plazetan ikusi dugunez... [+]
Irungo ospitale zaharrean jaio zen Fermin 1963an, Muguruza Ugartetarrenean. Azken hamarkadetan euskal musikan eragin nabarmena izan duen artista da. Ez alferrik, bera izan da Kortatu eta Negu Gorriak taldeetako abeslaria eta alma mater-a, Esan Ozenki zigilu independentearen... [+]
“Te Siklârel Romanipen” ikasketa plana prestatu dute Ijito Herriaren historia eta kultura Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan txertatzeko. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak sortu du proiektua, EHUrekin eta Amuge Euskadiko Emakume Ijitoen Elkartearekin... [+]
Fermin Muguruzak kontzertua eskaini zuen pasa den larunbatean Martuteneko kartzelan, Iñaki Pikabea 'Piti' eta Joseba Sarrionandia ETAko kideek espetxe horretatik ihes egin eta 39 urtera. Orain, kontzertua dela-eta hainbat jenderen kexak jaso ostean, Eusko... [+]
Bizkarsoro filma (Josu Martinez, 2023) Donostiako zinema aretoetan proiektatuko dute ostiral honetatik aurrera (hilak 22); SADEko Iñaki Elorzak azaldu duenez, bi aste inguruz proiektatuko dute printzipioz, eta, arrakasta baldin badu, denbora gehiagoz. Hala azaldu dute... [+]