Astelehen goizean 200 abeltzain baino gehiago elkartu ziren Ipar Euskal Herriko hainbat herritan lege erreforma berriagatik ehunka etxalde diru-laguntzarik gabe geratzeko duten arriskua salatzeko. Euskal Herriko Laborarien Batasunak (ELB) eta Confederation Paysannek mobilizazioa deitu zuten.
Ipar Euskal Herrian eta Biarnon 700 etxalde –behi etxaldeen %16– laguntzetatik kanpo gera daitezke, Europa mailan negoziatzen ari diren PAC edo Nekazaritzako Politika Komunaren harira Frantziako Gobernuak 10 behi baino gutxiago dauzkatenak laguntzen eskematik kanpo lagatzea proposatzen duelako. Zein etxalde laguntzetatik kanpo uztearen erabakia hartzeko bilera bihar izanen da Parisen Frantziako Laborantza ministerioan.
ELB-k gogor kritikatu du FNSEA Frantziako laborantza sindikatu nagusia, PACaren negoziaketan erakutsi duen jokabideagatik. Laborantzako patronal handiaren interesak defendatzen dituen sindikatu horrek gutxieneko marra 30 behitan ezartzea proposatu zuen. Confederation Paysannek 3 behiraino mugatzea proposatu zuen, eta Parisko gobernuak "erdibidea" egin du gutxieneko kopurua 10etan ezarriz.
“Irizpide hauen ezarpenak 1.900 etxalde baino gehiago kaltetuko ditu Biarnon eta Ipar Euskal Herrian”, salatu du Michel Erbinek, Biarnoko sindikalistak: “etxaldeen %46 baino gehiago osatzen dute guztira”.
Gobernuari presioa egiteko, ELBk Mauleko, Donibane Garaziko eta Hazparneko zerga etxeak okupatu zituen atzo goizean.
Bost hilabete bete dira otsailaren 6an traktoreen mobilizazioak hasi zirenetik. Mirene Begiristainek eta Isabel Alvarezek ekofeminismoaren betaurrekoak jantzita aztertu dituzte mobilizazio hauek eta fokutik kanpo geratu diren laborariak eta aldarrikapenak ekarri dituzte lehen... [+]
Sarako Nicolas Chretien dago Hiru Xilo baratzegintza proiektuaren atzean. Urtarrilean hasi zen baratzea lantzen, eta martxoaren hasieran ekin zion ekoitzitako produktuak merkaturatzeari. “Banuen formazioa baratzegintzan, baina orain arte honekin zerikusirik ez zuten... [+]
Esnatze horretan hainbat kausa elkartzen dira, eta lurraldean sakabanatuta dauden herrien erresistentzia-ahalmenak bete-betean erantzuten die. Joan den larunbatean, aldarrikapen horien inguruan manifestazio jendetsua egin zen Gasteizen. Kalean frogatu zen berriro posible dela... [+]
Euskal Herriko Laborantza Ganbarako koordinatzailea mintzatu da Egonarria saioan. Laborantzako eredu talkaz hitz egitean eta traktoreak kalera atera direnean, beti aipatzen da ditxosozko erderazko "PAC"-a, hau da, Europako Nekazaritza Politika Bateratua. Europako... [+]
Kanboko Marieniako higiezin proiektuaren kontra bildu dira elkarte eta herritarrak larunbat honetan. Larunbatean, mahai inguru eta tailerren bidez herritarrak sentsibilizatu nahi izan dituzte Bouygues Immobilier agentziaren proiektuaren desmasiez.
Konturatu orduko apirila joan da, bere intentsitate eta kolore guztiekin. Egun beroak, epelak eta hotzak utzi dizkigu. Ostadarra eta izotza. Euri jasak eta bero sapa. Jaio berri diren arkume apurrak belardian dabiltzan bitartean, labanak eten egin du bizitza eman duten hiru... [+]
"Isiltasuna oztopo eta elkartasuna lagun, egungo mundu gordina" kontatzeko erronkari lotu da Axut! antzerki konpainia.
Frantsesenia lizeoa, 70 urtez Ipar Euskal Herria barnealdeko laborarien formatzen.
Europako Batzordeak landutako Nekazaritza Politika Bateratuaren "sinplifikazioaren" alde bozkatu dute eurodiputatuek. 425ek egin dute alde, 130ek aurka eta beste 33 abstenitu dira.
Apirilaren 13an egitarau indartsua prestatu dute Berangoko Otxantegi Herri Lurra proiektuaren II. urteurrena ospatzeko. Apirilaren 18an, aldiz, bigarren desalojo saiakeraren mehatxua izango dute gainean eta herritarrei dei egin diete proiektua defendatzera joateko. Kideetako... [+]
Hamar urte baino gehiago daramatza martxan Arabako Nekazariak Eskolan proiektuak, Hazi fundazioak zenbait ekoizlerekin elkarlanean bultzatzen duena. Haur eta gaztetxoak nekazal mundutik geroz eta deskonektatuago bizi diren garaiotan, inoiz baino beharrezkoagoa da elkar... [+]
Nafarroako sektore ekologikoa egonkor mantendu da azken urtean eta nekazaritza ekoizpena %5 handitu da. Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluak erronka du 2030. urterako: lurren %25 ekologikoa izatea. "Bide horretan ari gara lanean, ahalik eta nekazari eta... [+]
Aste honetan sortu da elkartea eta datorren astelehenean, hilaren 18an, laborarien sindikatuek Jose Mari Aierdi kontseilariarekin izango duten bileran egongo da.
Gorantz egiten ari da nekazaritza ekologikoko eredua Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, Ekolurra Kontseiluak baieztatu duenez, baina Europako Itun Berdeak 2030erako helburutzat duen %25etik urrun dago oraindik.