Laborariek Biriatuko muga itxi diete garraio astunei

  • Asteleheneko goizeko 10:00etatik hasita 24 orduz itxi nahi dute muga. Nekazariek salatu dute martxotik ez dela aurrerapausurik eman beren eskaeren inguruan.


2024ko ekainaren 03an - 09:57
Azken eguneraketa: 12:39
Laborarien protesta. Argazkia: EFE
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Goizean goizetik errepidean dira traktoreak, eta dagoeneko hasi da nabaritzen euren presentzia errepideetan. 07:00etan abiatu dira laborariak eta ordutik, trafikoa mantsotu eta auto pilaketak eragin dituzte Euskal Herriko zenbait txokoetan. Asmoa da, 10:00etatik hasita, 24 orduz, Gipuzkoa eta Lapurdi arteko autobidea ixtea garraio astunei. Hasieran guztiz itxita egon da muga, eta bi orduren ostean, autoentzako bide bat egin dute. Egun bakarreko protesta bada ere, helburuak lortu ezean, ez dute baztertzen protesta mugagabe bihurtzea edota beste protesta batzuk egitea. 

Ez da muga ixten duten lehen aldia, martxoaren 7an ere egin zuten, baina nekazariek salatu dute ordutik ez dela aurrerapausorik eman. Protestak ez dira Euskal Herrira mugatzen eta Pirinioetako beste muga batzuk ere itxi nahi dituzte, hala nola, Somportekoa, Portaletekoa (Aragoi, Espainia), eta Jonquerakoa (Herrialde Katalanak)

Hauek dira beren eskaerak, besteak beste: erregai eta energia zergarik ez ordaintzea; bertako produktuak lehenestea; Europar Batasunetik kanpoko elikagaiek segurtasun baldintza handiagoak bete behar izatea; eta Elikadura Katearen Legearen inguruko arauak “zorroztea”.

Europari begira

Aldarrikapenek lotura zuzena daukate Europar Batasunarekin; izan ere, bere aurrekontuaren heren bat nekazaritza politiketara bideratuta dago, eta bertan negoziatu beharko dute 2027tik aurrerako Nekazaritza Politika Bateratua. Nekazariek azaldu dutenez, nahita egin dituzte protestak Europako Parlamenturako hauteskundeen astean.

Nekazari elkarte ugari batu da protestara, hala nola: Ataca, Trebiñu eta Araba Landaren Alde elkartea; Bagea Gipuzkoako Baserritar Gazte Elkartuen Auzolana; Nafarroako Semilla y Belarra elkartea; Frantziako Mugimendu Independientea; eta Again elkartea. Sindikatuetatik kanpo antolatu diren nekazariak dira denak.

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nekazariak
Iruñeko Geltokiko EKOmerkatuak bost urte beteko ditu larunbatean

Martxoaren 1ean ospatuko du NNPEK-k urteurrena argazki erakusketa eta txalaparta ikuskizun batekin.


2025-02-10 | ARGIA
Traktoreak Gasteizko, Baionako eta Tafallako kaleetan, azken protesten urtemugan

Gasteizko protestak Trebiñu eta Araba elkarteek deitu dituzte, Tafallakoak Semilla y Belarra elkarteak eta Baionakoak 'Pirinio mendikateko laborariek’. Denek salatu dute Mercosur merkataritza akordioaren ondoriozko konpetentzia, eta erregaien zerga gehiegizkoak.


Non dago herria?

Mikro eta makro kontzeptuen arteko muga lausoa da, eta elkarren arteko eragina lausoa izan arren, eragiten du. Baita gugan ere. Arazoa dator lainopeko itsutasunean asmatzen ez dugunean gu geu non gauden, herria non dagoen.


2024-11-20 | Gorka Menendez
Euskal baserria, esplotazio sistema?

Sanmartinak gure baserrietan oso ezagunak dira, txerria hiltzeko garaia baita. Jende askok, ordea, ez du jakingo antzina San Martin egunak nekazaritza urtearen amaiera ezartzen zuela. Eta hori ez zen ahuntzaren gauerdiko eztula. Izan ere, urte amaierarekin etxeko ugazabari... [+]


2024-10-09 | Onintza Enbeita
Xabier Arriaga, 'Txiplas'. Baserritarra
“Gipuzkoako ENBA-k eta EHNE-k nekazaritza eredu bera defendatzeak asko esaten du”

Emakume bat ikusi zuen Xabier Arriagak Gernikako kafetegi batean kafesnea esne gaingabetuarekin eta gurinezko opil batekin hartzen. Orduan konturatu zen nolako kontraesanetara ohitu nahi gaituen sistema kapitalistak.


Baserritarren oporrak

Baserritarrek badute oporrik? Galdetu dute eskolan. Ezezkoa erantzun dute ikasleek. Orduan, egunero lanean, baserritar izan nahiko zenukete etorkizunean? Eta inork baserritarra izan nahi ez badu, nork egingo du guretzako janaria? Airean gelditu da galdera.

Pertsonaren osasun... [+]


2024-07-17 | Gorka Menendez
Zenbateraino izan behar dira txikiak nekazari txikiak?

Gaur egungo ezker mugimenduaren zati handi batek, intuitiboki bada ere, eskala txikiko nekazaritza aldarrikatzen du zalantza askorik izan gabe. Hala ere, txikitasunaren aldarrikapen horrek baditu bere kontraesanak: tamaina txikiko ustiategi batek, definizioz, ezingo du elikagai... [+]


Ana Iriarte
“Nekazaritzaren erritmoa ez dator bat gaur egungo gizartearen abiadurarekin”

Titulu handia iruditzen zaio “nekazari”. Bera “mahastizain” omen. Baina, izan, da nekazari mahastizaina. Eta da, izan, emakume nekazari mahastizaina. Eta mahatsaren orpotik mama goxoa nola, halaxe aletu ditu Ana Iriarte Bañezek lanbidearen... ez... [+]


2024-03-28 | Itxaro Borda
Open Bar

Ikusi ditugu alimaleko traktoredun nekazariak, bideak, zubiak, mugak blokeatzen, eta bihotzak “krak!” egin zigun elkartasunez, geu ere laborari haurrak garelako eta anaiak, oraino, etxaldeak aitzina eramaten tematzen direlako. Manifestariak entzun ditugu normak... [+]


Semilla y Belarra elkartea sortu dute Nafarroako O6 nekazarien mugimendutik

Aste honetan sortu da elkartea eta datorren astelehenean, hilaren 18an, laborarien sindikatuek Jose Mari Aierdi kontseilariarekin izango duten bileran egongo da.


Nekazari talde bat Nafarroako Parlamentuan indarrez sartzen saiatu da

Ostegun goizean, traktoreekin elkarretaratzea egin dute kanpoaldean, eta saioa hasi denean hainbat nekazari ateraino hurbildu dira. Tirabirak izan ondoren, Foruzaingoak atea ixtea lortu eta manifestariek ezin izan dute barrura sartu.


Indiako nekazariek hiribururako martxari eutsi diote

Indiako Poliziak bonba negar-eragileak jaurti dizkiete New Delhira bidean diren milaka nekazariei, gobernuak egin dien eskaintzari uko egin ondoren.


Eguneraketa berriak daude