Laborari palestinarrek jasaten dituzten indarkerien lekuko izan dira Via Campesinako ordezkariak

  • Via Campesinako ordezkaritza bat Palestinan izan da abenduaren 8tik 18ra, bere kide den Palestinako Lan Komiteen Batasuna-k (UAWC) gonbidatuta. Bidaia horrekin herri palestinarrari elkartasuna adierazi nahi izan diote, "Gazan egiten ari diren genozidioaren erdian eta Zisjordaniara egiten ari diren desplazamendu sistematiko honetan". Horrekin batera bidaiaren helburua izan da "Israelen okupazioa eta egiten ari den apartheid politikak dokumentatzea". Israelek konfiskatutako lurrak, ur sarbide murriztua, kaltetutako eta lapurtutako uztak aurkitu dituzte, eta baita elikadura burujabetzari eusteko ekinean diren laborariak ere.

Via Campesinako ordezkariak laborari palestinarrekiko elkartasunez Zisjordaniara egindako bidaian.

2024ko abenduaren 26an - 10:44
Azken eguneraketa: 2024-12-27 12:20

Via Campesina mundu mailako mugimendu bat da, elikadura subiranotasunaren alde ari diren laborariak batzen dituena. Egun 180 erakunde eta 200 milioi laborari biltzen ditu eta bertako hainbat ordezkari, tartean Malu Egiluz eta Miguel Arribas "Kelo" euskaldunak, hamar egunez ibili dira eskualde seinalatuetan, esaterako Nablus, Jordan bailara, Ramala, Belen eta Hebronen. Han elkartu dira palestinar laborariekin, agintariekin eta gizarte antolamenduetako ordezkariekin, adibidez, emakumeen kooperatibekin, gazte erakundeekin eta giza eskubideen defendatzaileekin.

Bilera horietan "errealitate samingarria" aurkitu dutela azaldu du Via Campesinak: "Etxeak eraisteko politika sistematikoak, lurrak konfiskatzeak eta uraren irisgarritsuna murrizteak erabat suntsitu dituzte palestinar laborariek eta nekazal komunitateek bizirauteko dituzten baliabideak".

Via Campesinaren ordezkaritzak adierazi du "kolonoek, Israelgo ejerzitoak babestuta egunero darabilten indarkeriaren lekuko" izan direla. Laborariek azaldu zieten nolako erasoak jasan izan dituzten, nola suntsitu dizkieten uztak eta nola lapurtu dizkieten euren ekoizpenak. Ikuskatzaileek balorazio hau egin dute: "Horrek guztiak erakusten du ahalegin deliberatu bat egiten ari direla palestinarrak desplazatzeko eta euren biziraupen baliabideetatik bidaltzeko. Testigantza hauek agerian jartzen dute nazioarteak interbenitzeko beharra, humanitatearen aurkako krimen hauek bukatzeko".

Behatzaile lanetan aritu direnei "inpresio sakona" egin die herri palestinarrarengandik jaso duten abegiak eta "haien izpiritu suntsiezinak. Haien erresistentziak, eskuzabaltasunak eta justiziarekiko konpromiso irmoak hezurmamitzen dute hamarkadetako zapalkuntza gainditzeko beharrezko den indarra".

Palestinar laborarien erresistentzia ekintzak

Via Campesinako ordezkariek adierazi dute lekuko izan direla, "nola ari diren laborari palestinarrak erresistentzian, euren lurretan jarraitzeko determinazio fermuarekin, nahiz eta hamarkadak daramatzaten desplazamenduak eta indarkeria jasaten". Erresistentzia ekimenen artean nabarmendu dituzte UAWC Jordan bailaran egiten ari den lana, Palestinaren elikagai iturri izaten jarraitzeko: laborariei laguntzen die lurrak berreskuratzen, hazi bankuak sustatzen ditu eta formazio saioak ere bai. Via Campesinaren hitzetan, "ekimen hauek bilatzen dutena da palestinarren elikadura subiranotasunari eustea eta Israelen proiektu kolonialaren zimenduak zalantzan jartzea".

50 kilometro koadro konfiskatu eta 900 kontrol eremu

Via Campesinako ordezkariek bere begiekin ikusi ahal izan dituzte Israelek palestinarrei 2023ko urriaren 7tik konfiskatu dizkien 50.000 dunam lur: dunam bat 1.000 metro koadro da, beraz, 50.000.000 metro koadro edo bestela esanda 50 kilometro koadro dira konfiskatutakoak).

Hori gutxi ez eta 900 kontrol eremu jarriak ditu Israelek eta "Zisjordanian zehar ibili ahal izatea oztopatzen" duela salatu dute Via Campesinakoek: "Neurri horiek hiri eta herri palestinarrak bakartu dituzte eta eguneroko bizitza biziraupenaren aldeko borroka bihurtu dute, haziz doazen asentamentu eta kontrol militarren artean".

"Via Campesinak salatzen du mendebaldeko gobernuen konplize papera"

Palestinan izan den Via Campesinako ordezkaritzak dei egin du israeldar asentamentuetatik datozen produktuei boikot egitera, eta okupazioa sustatzen duen edozein akordio gaitzestera. "Mendebaldeko gobernuak ankerkeria hauek baimendu egiten dituzte isiltasunarekin eta Israelekin dituzten akordio komertzialen bidez", salatu du Via Campesinak. "Gobernuek eta giza eskubideen defendatzaileek erabakimenez jokatu behar dute, Israeli ardurak eskatzeko eta palestinar laborari eta komunitateekin elkartasunez aritzeko".

Via Campesinak berretsi du "palestinarren kausarekin duen konpromisoa indartuko duela" eta oihartzuna ematen jarraituko duela "lehen lerroan dauden ahotsei".


Azkenak
2024-12-27 | Julene Flamarique
EuskarAbentura 2025: izena emateko epea zabalik martxoaren 5era arte

EuskarAbentura 2025 espedizioak aukera emango die 127 gazteri zazpi lurraldeak oinez zeharkatzeko kulturan, historian eta paisaietan murgilduta. EuskarAbenturako parte-hartzaileen hautaketa ez da proiektuen kalitatean bakarrik oinarritzen, baita generoa,... [+]


2024-12-27 | Leire Ibar
AEBek eta aliatuek 260.000 milioi dolar eman dizkiote Ukrainari laguntza militarrerako

AEBek eta Mendebaldeko aliatuek guztira 260.000 milioi dolarreko laguntza eman diote Ukrainari, gehienbat armamentuan eta laguntza militarrean, Errusiak 2022an egindako inbasioaren ostean. Nahiz eta laguntza horrek Ukrainaren defentsa indartzea helburu duen, Nazio Batuen... [+]


2024-12-27 | Julene Flamarique
Elkarte memorialistek manifestatzera deitu dute urtarrilaren 18an, Erorien Monumentua eraistea galdegiteko

Elkarte memorialistek kritikatu egin dute Iruñeko Udalak Erorien Monumentua eraisteari uko egiteko hartutako erabakia. Memoria Demokratikoaren Legea “oker interpretatzea” egotzi diote Joseba Asiron alkateari, eta mobilizazio batera deitu dute urtarrilaren... [+]


2024-12-27 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Myanmarreko gerra zibila, laugarren urtera

Hutsaren hurrengo arreta mediatikoarekin –batez ere Ekialde Hurbileko edo Ukrainako gatazkekin alderatzen badugu; baina Sudangoaren aldean ere bai–, laugarren urtea betetze bidean da Myanmarreko gerra zibila.


2024-12-27 | Leire Ibar
Txanpainaren industriaren arrakastaren oinarrian eskulan esplotatua dago

The Guardian egunkariak Épernayn (Frantzia) txanpain-industrian aritzen diren migratzaileen egoera aztertu du. Ikerketak agerian utzi ditu luxuzko xanpaina-marken mahastietan lan egiten dutenen baldintza prekarioak eta legez kanpokoak.


2024-12-27 | ARGIA
Gutxienez 5.212 eraso matxista salatu dituzte aurten EAEn, iaz baino %8 gehiago

2024ko azarora bitarte 683 sexu eraso salatu dituzte, iaz baino %16,7 gehiago, Emakunderen arabera. Familia barruko indarkeria salatu duten emakumeen kopurua ere handitu da (975 izan dira), baita bikotekide edo bikotekide ohiek egindakoa ere (3.554).


2024-12-27 | Euskal Irratiak
Benito Lertxundi
“Zuzeneko emanaldietan beharrezko den xarma galtzen ari nintzela sentitzen nuen”

Benito Lertxundi 60 urte iraun duen kantugintza uzten zuela jakinarazi du Durangoko azoka aitzin. 2023an Gernikan grabatu zuen kontzertu baten diskoarekin bururatuko du bere ibilbide handia bezain aberatsa. Bazuen urtea hartua zuela erabakia, ez da erraza izan horren berri... [+]


2024-12-27 | Gedar
Eguberrietan 110 osasun-zentrotan ezarri ditu murrizketak Osakidetzak

Iazko Gabonetan, hamabi ordurainoko itxaronaldiak izan ziren. Urtean 180 egunetan ezartzen ditu nolabaiteko murrizketak Osakidetzak.


Ibai Ripodas: “Balorazio oso positiboa egiten dugu, orain gazteek sortu beharko dituzte presoei elkartasuna helarazteko bide berriak”

Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.


2024-12-27 | ARGIA
“Euskaraz ez dakien pertsona bat” izendatu dute Eitb.eus-eko zuzendari, LABek salatu duenez

"Euskalduna ez den pertsona bat –Nagore de los Rios– hautatu du EITBko zuzendaritza nagusiak Eitb.eus eta Social Media atalerako zuzendari posturako, eta, ondorioz, euskaraz ez dakien pertsona bat izendatu dute helburuen artean euskararen... [+]


Lore Lujanbio
“Zaintza lanak ez dira jarduera zehatz bat; produkzio-erlazio patriarkalek ekoizten dituzte”

Tesia amaituta, pozik dago Lore Lujanbio. Militantziarako denbora gehiago du, besteak beste. Mugimendu transfeministaren erronkez galdetuta, hauek identifikatzen ditu: neoliberalismoak mugimenduaz egin duen apropiazioari heltzea, faxismoaren eta erreakzio heteropatriarkalen... [+]


Eguneraketa berriak daude