Via Campesinako ordezkaritza bat Palestinan izan da abenduaren 8tik 18ra, bere kide den Palestinako Lan Komiteen Batasuna-k (UAWC) gonbidatuta. Bidaia horrekin herri palestinarrari elkartasuna adierazi nahi izan diote, "Gazan egiten ari diren genozidioaren erdian eta Zisjordaniara egiten ari diren desplazamendu sistematiko honetan". Horrekin batera bidaiaren helburua izan da "Israelen okupazioa eta egiten ari den apartheid politikak dokumentatzea". Israelek konfiskatutako lurrak, ur sarbide murriztua, kaltetutako eta lapurtutako uztak aurkitu dituzte, eta baita elikadura burujabetzari eusteko ekinean diren laborariak ere.
Via Campesina mundu mailako mugimendu bat da, elikadura subiranotasunaren alde ari diren laborariak batzen dituena. Egun 180 erakunde eta 200 milioi laborari biltzen ditu eta bertako hainbat ordezkari, tartean Malu Egiluz eta Miguel Arribas "Kelo" euskaldunak, hamar egunez ibili dira eskualde seinalatuetan, esaterako Nablus, Jordan bailara, Ramala, Belen eta Hebronen. Han elkartu dira palestinar laborariekin, agintariekin eta gizarte antolamenduetako ordezkariekin, adibidez, emakumeen kooperatibekin, gazte erakundeekin eta giza eskubideen defendatzaileekin.
Bilera horietan "errealitate samingarria" aurkitu dutela azaldu du Via Campesinak: "Etxeak eraisteko politika sistematikoak, lurrak konfiskatzeak eta uraren irisgarritsuna murrizteak erabat suntsitu dituzte palestinar laborariek eta nekazal komunitateek bizirauteko dituzten baliabideak".
Via Campesinaren ordezkaritzak adierazi du "kolonoek, Israelgo ejerzitoak babestuta egunero darabilten indarkeriaren lekuko" izan direla. Laborariek azaldu zieten nolako erasoak jasan izan dituzten, nola suntsitu dizkieten uztak eta nola lapurtu dizkieten euren ekoizpenak. Ikuskatzaileek balorazio hau egin dute: "Horrek guztiak erakusten du ahalegin deliberatu bat egiten ari direla palestinarrak desplazatzeko eta euren biziraupen baliabideetatik bidaltzeko. Testigantza hauek agerian jartzen dute nazioarteak interbenitzeko beharra, humanitatearen aurkako krimen hauek bukatzeko".
Behatzaile lanetan aritu direnei "inpresio sakona" egin die herri palestinarrarengandik jaso duten abegiak eta "haien izpiritu suntsiezinak. Haien erresistentziak, eskuzabaltasunak eta justiziarekiko konpromiso irmoak hezurmamitzen dute hamarkadetako zapalkuntza gainditzeko beharrezko den indarra".
Via Campesinako ordezkariek adierazi dute lekuko izan direla, "nola ari diren laborari palestinarrak erresistentzian, euren lurretan jarraitzeko determinazio fermuarekin, nahiz eta hamarkadak daramatzaten desplazamenduak eta indarkeria jasaten". Erresistentzia ekimenen artean nabarmendu dituzte UAWC Jordan bailaran egiten ari den lana, Palestinaren elikagai iturri izaten jarraitzeko: laborariei laguntzen die lurrak berreskuratzen, hazi bankuak sustatzen ditu eta formazio saioak ere bai. Via Campesinaren hitzetan, "ekimen hauek bilatzen dutena da palestinarren elikadura subiranotasunari eustea eta Israelen proiektu kolonialaren zimenduak zalantzan jartzea".
Via Campesinako ordezkariek bere begiekin ikusi ahal izan dituzte Israelek palestinarrei 2023ko urriaren 7tik konfiskatu dizkien 50.000 dunam lur (dunam bat 1.000 metro koadro da).
Hori gutxi ez eta 900 kontrol eremu jarriak ditu Israelek eta "Zisjordanian zehar ibili ahal izatea oztopatzen" duela salatu dute Via Campesinakoek: "Neurri horiek hiri eta herri palestinarrak bakartu dituzte eta eguneroko bizitza biziraupenaren aldeko borroka bihurtu dute, haziz doazen asentamentu eta kontrol militarren artean".
Palestinan izan den Via Campesinako ordezkaritzak dei egin du israeldar asentamentuetatik datozen produktuei boikot egitera, eta okupazioa sustatzen duen edozein akordio gaitzestera. "Mendebaldeko gobernuak ankerkeria hauek baimendu egiten dituzte isiltasunarekin eta Israelekin dituzten akordio komertzialen bidez", salatu du Via Campesinak. "Gobernuek eta giza eskubideen defendatzaileek erabakimenez jokatu behar dute, Israeli ardurak eskatzeko eta palestinar laborari eta komunitateekin elkartasunez aritzeko".
Via Campesinak berretsi du "palestinarren kausarekin duen konpromisoa indartuko duela" eta oihartzuna ematen jarraituko duela "lehen lerroan dauden ahotsei".
Tesia amaituta, pozik dago Lore Lujanbio. Militantziarako denbora gehiago du, besteak beste. Mugimendu transfeministaren erronkez galdetuta, hauek identifikatzen ditu: neoliberalismoak mugimenduaz egin duen apropiazioari heltzea, faxismoaren eta erreakzio heteropatriarkalen... [+]
Garraio publikoaren %50eko deskontuak sei hilabetez luzatuko ditu Nafarroako Gobernuak, 2025eko ekainaren 30era arte. Espainiako Gobernuak garraio-txartelaren kostuaren %30 hartuko du bere gain, eta Nafarroako Gobernuak %20. Aurreko urtearekin alderatuta, 2024ean garraio... [+]
Gutxienez 201 dira 2023ko urriaz geroztik Israelek Gazan hildako kazetariak. Abenduaren 26 honetan hildako azken bostak Al-Quds telebista katean zebiltzan lanean.
2024ean batez beste eguneko 30 migratzaile baino gehiago zendu dira Espainiako Estatuko kostaldeetara iristeko ekinean. 10.457 heriotza errejistratu ditu Caminando Fronteras erakundeak eta "arrastorik utzi gabe" desagertu diren beste 131 ontzi zenbatu ditu. Kopuru hau... [+]
Antolatzaileek iragarri dutenez, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten bidez agurtuko dute behin betiko jendea, "erreminta berriei bide emateko". Orotara, hamazazpi taldek eskainiko dute kontzertua larunbatean.
Urtarrilaren 25ean ospatuko dute bertsozaleek urteroko hitzordua. Honakoa Bortzirietako Bertso Eskolak eta Bertsozale Elkarteak antolatuko dute elkarlanean. Goizeko 10:00etan ibilbide bat eginez hasiko da, arratsaldean XXI mende 25 (H)ilbeltz izenburua jarri dioten bertso... [+]
Berangoko euskal preso politikoa Zaballako espetxean dago gaur egun eta bertatik helarazitako idazkian Euskal Preso Politikoen Kolektiboa utzi duela iragarri du.
NO2 eta PM2.5 partikulak bezalako kutsatzaileei aurre egiteko hobekuntza planik ez dagoela salatu du Ekologistak Martxan elkarteak. Trafikoa murriztea eta airearen kalitatea hobetzeko alternatiba jasangarriak lehenestea galdegin du.
Editore Kurduen Elkarteak abenduaren 22an egin zuen salaketa: azken hiru asteetan Turkiako agintariek kurduei buruzko 120 liburu, aldizkari, egunkari edo bestelako argitalpen debekatu dituzte, Duvar hedabide kurduak jakinarazi duenez.
Garraio publikoak erdi prezioan jarraituko du datorren urtean ere, Espainiako Gobernuak bere hobarien parteari eutsiko diola iragarri ostean.
Realaren eta PSGren arteko futbol partidu batean larri zauritu zuten zalearen kasuan, epaileak onartu du familiaren abokatuek egun hartako bideo irudi guztietara sarbidea izatea. Oldarraldian parte hartu zuten ertzain taldeetako arduradunak identifikatzeko ikerketa ere eskatu du.