Jean-Pierre Le Goff soziologoak 2012an agertarazi zuen “La fin du village. Une histoire française” liburua (Gallimard). Lan hortan aztertzen du Cadenet deitu Vaucluse-eko herri batek Bigarren Gerlaz geroz ezagutu bilakaera.
Proventzako herri gotor hori luzaz langile eta ofizialez -zaregintzan [saskigintzan] bereziki- osatua zen. Erresistentzia eta komunismo erruralaren gotorleku izana zen. Herria bigarren XX. mendeak ezagutu aldaketa gehientsuen lekuko izan zen. 68ko maiatzetik landa hippie suerte bat plantatu zen herrian, bai eta komunitatean bizi ziren ezkerreko katoliko zonbeit.
Ondoko urteetan masa turismoa sartu zen eta azkenik bigarren etxebizitzen merkatua garatu zen, paristarren preziotan. Gaur egun, eta hau da Le Goff-en ondorio iluna, herriaren espazio berean bizi direnek ez daukate geroaren elgarrekilako ikuspegirik. Bozetan alderdi komunistak %3 beizik ez ditu biltzen, Front National-ak aldiz %20-25 pasa. Arrazismo arrunta nagusi.
Xaharrek, etsiturik, mundo baten akabantza deitoratzen dute. Herritar belaunaldi berrietan bada denetarik: kanpotiarra mespretxatzen bainan lurra edo etxea gogotik saltzen dion tokiko jendea; delako etxe edo lurrak erosi dituzten dirudunak, tokiko kulturaz eta jendetaz bost axola dutenak; neo-ekologistak, Lubéron-eko parke naturala bultzatzen dutena herritarren sustengurik gabe; serbiar milizianoen eite duten ihiztari talde berri batzu; apez polones sotanadunak esoterismo mota guzien kontra gerlan sartuak direnak beren eliza hutsetan.
Laborantxarik ez da kasik gehiago. 1992etik geroz, Provence Alpes Côte d’Azur eskualdean laborantxako lurrak 3.000 hektara galdu dituzte urtero. Liburuan ekarria da SAFEReko aditu baten errana, zoinen ustez mende erdi barne laborantxarako lurrak alderat desagertzekotan litaizken eskualde hortan. Bizkitartean, den horren biziarazteko, magrebiarrak erabiltzen dituzte langileri merke bezala, fruitu eta barazkien biltzeko bereziki.
Soziologoak halere kausitu du herrian plantatu den artzain xoil bakarra, Alpes-etarik jina, motibatua bezain filosofoa, bainan doi bat bakartia. Argazki iluna. Provençal [okzitaniera] hizkuntzaren bilakaera ez da aipatua ere, auzia trenkatua balitz bezala.
Alabainan, lan sakon horren irakurtzearekin, gurea datorkigu gogora. Ez gaude, naski, hortaratuak. Euskal kostaldea ez da arras oraindik Azur-ekoa, eta euskal mugimendu sozialak, bai laborarien artean baita orokorkiago, ekonomia, sozial eta kultural mailan, itxaropen pindarrak sortzen ditu. Bainan irriskua hor da. Euskal herriak baditu, Provence-ak bezala, hainbat herronka: lurraldearen erakargarritasuna, sos erretxaren tira lur jabeentzat, kontsumismoa eta indibidualismoaren gorakada, eta ez bakarrik kanpotiarren partetik. Lerratzea erretx, ageriko !
Nekazariarentzat baratzea eragozpena besterik ez da. Egungo makina bat nekazari “aurreratuk” horrela pentsatzen du. Bere lanean ez dute baratzerik behar, ezta oilategirik, ezta sagarrondorik, ezta erlauntzarik ere.
Gasteizko Basaldea etxaldean dago kokatuta Soilik nekazaritza birsortzaileko proiektua, Abetxuko auzoan, eta Jaime Garcia, Joseba Vigalondo eta Javier Chaves dira bultzatzaileak. “Lehen sektorean, eredu agroekologikoan inkorporazio berriak bultzatzea da gure helburua,... [+]
Euskal Herriko Laborantza Ganberak hogei urte bete ditu. 2005ean sorturik, bataila anitzetatik pasa da Ainiza-Monjoloseko erakundea. Epaiketak, sustengu kanpainak edota Lurramaren sortzea, gorabehera ainitz izan ditu hogei urtez.
Kriztian Borda hautetsi ohia eta Lurzaindia elkarteko kideak sare sozialetan zabaldu duen bideo baten harira piztu da ika-mika. Arbonan laborantza lurrak "arriskuan" daudela salatu du Bordak, eta jakinarazi du Arbonako Herriko Etxeak bere kirol zelaia Baionako promotore... [+]
Txotx denboraldian eredu ekologikoan ekoiztutako Euskal Sagardoaren eskaintza izango da hainbat sagardotegitan, eta hura bistaratzeko, Jatorri Deiturak eta ENEEK-Ekolurrak kupeletan paratzeko euskarria aurkeztu dute.
Lurraren alde borrokan dabilen orok begi onez hartu du Frantziako Legebiltzarrak laborantza lurren babesteko lege-proposamenaren alde bozkatu izana. Peio Dufau diputatu abertzaleak aurkezturiko testua da, eta politikoa eta sentimentala juntaturik, hemizikloan Arbonako okupazioa,... [+]
203 diputatu alde eta hiru aurka agertu dira martxoaren 11 gauean egin bozketan. Higiezinen agentziak haserre agertu dira, eta bi salaketa aurkeztu ditu FAIN Frantziako Higiezinen Federazio Nazionalak Europako Batzordean. Bata, lege-proposamenari esker botere gehiago jasoko... [+]
Laborantzaren Orientazio Legea pasa den astean ofizialki onartu du Frantziako Parlamentuak. Ostegunean Senatutik pasa da azken aldikoz. Iazko laborarien mobilizazioen ondotik, aldarrikapenei erantzuteko xedea du lege horrek. Aldiz, ingurumenaren aldeko elkarteek azkarki salatzen... [+]
Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.
Mauleko Euskalduna ostatuak urteak daramatza Zuberoako etxe ekoizle txikien produktuekin lanean, eta hiriburuko ostatu parean eraikin bat erosi zutenean proposamena egin zien laborari horiei berei: zergatik ez ireki hurbileko ekoizleen saltokia bertan? “Motibatuta zegoen... [+]
Gasteizko protestak Trebiñu eta Araba elkarteek deitu dituzte, Tafallakoak Semilla y Belarra elkarteak eta Baionakoak 'Pirinio mendikateko laborariek’. Denek salatu dute Mercosur merkataritza akordioaren ondoriozko konpetentzia, eta erregaien zerga gehiegizkoak.
Otsailaren 6 honetan zenbatu dituzte departamenduko laborantza ganberarako bozak. Biarnoa eta Ipar Euskal Herria biltzen dituen departamenduan lehen indarra izaten segitzen du agroindustriaren sustatzailea den FDSEAk baina indarra galdu du: %54tik %46ra pasa da.
Gaur egun, Gazan su-etena dago, eta ez dakigu noiz arte iraungo duen; bitartean, sarraskiak, anexioek, kolonizazioak eta era guztietako giza eskubideen urraketek bere horretan diraute gainerako lurralde okupatuetan. Jarraian irakurriko dituzunak ez dira kasu isolatuak,... [+]
Datorren astean Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeak ospatuko dira Ipar Euskal Herrian. Frantzia mailako FDSEA eta CR sindikatuez gain, ELB Euskal Herriko Laborarien Batasuna aurkezten da, "euskal laborarien defentsa" bermatzeko.
Euskal Herriko Laborantza Ganbera elkartearen hogei urteak ospatu zituzten asteburuan Ainhize-Monjolosen. 2005eko urtarrilaren 15 hartan sortu zuten Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoako laborantzaren garapena –hori bai, iraunkorra eta herrikoia izan nahi duena–... [+]